3 minute read

JON SARASUAREN KATARSIRIK GABEKO KRISIA

Donostiako belodromoa, 1991ko abenduaren 22a. Xalbadorren txistu jotzetik 24 urte igaro dira, ez alferrik: belaunaldi berriek bertsotan segitzen dute, baina bertsoa jada ez da lehengo gauza bera –kode propioaren oinarriek antzeratsu jarraitzen badute ere–: ez da landa eremu hutsekoa, ez alfabetatu gabeena ere. Bada, aldiz, jende ikasiarena, nagusiki gizonena. “Boomaren txapelketa” deitu diote aurtengo Gipuzkoakoari, bertsolaritzak bizi duen aparraldiaren seinale. 11.000 lagun elkartu dira finalean, gehi telebistaz zuzenean ikusten ari direnak. Bertsolaritza masa fenomeno bilakatzen hasi da. Hedabideak inkestak egin eta egin ari dira, eta hiru izen nabarmentzen dira denen gainetik: Sebastian Lizaso, Xabier Euzkitze eta Andoni Egaña. Lehen hiru postuetarako inork ez du beste izenik botatzen.

…entzuleak ez du gertatua ulertzen. Bertso-kodea zartatu da, berriz ere. Konpromisozko txalo ahul batzuk besterik ez ditu jaso hirugarren bertsoak. Harridurazko aurpegierak dira nagusi entzuleen, bertsolarien, epaileen artean. Zergatik egin ote du hori (Sarasuak)?

Advertisement

Saioa normaltasunez doa, kartzelako ariketan Jon Sarasuaren txanda heltzen den arte. Inork gutxik zuen faboritoen artean: inkesta gehienek laugarren postuan jartzen dute, kasurik onenean –Mañukortak soilik eman du harekin argi ibiltzeko abisua–. Denek aitortzen dute, ordea, 25 urteko aretxabaletarrak baduela aura berezi bat, eta azkar jarri diote promesaren sanbenitoa: gauza handiak egitera deitua dago, gazte aseezinaren grinak umotzen zaizkionean. Hartaraino itxaron gabe ere final borobila ari zaio ateratzen, ordea. Bigarren postuan doa kartzelakoaren atarian, eta, honenbestez, txapela irabazteko hautagaietako bat bilakatu da. Hiru bertso kantatu behar ditu ondorengo gaiaren inguruan:

“Zu, ilunabarrean amari musu emanda zeure autoan atera zara festara, ordu biak alderako itzuliko zarela esanez. Une honetan goizeko seiak dira. Oraintxe gogoratu zara amari emandako hitzaz. Zauden egoeran zaudela, zeu zauden tokitik hiru bertso”. Sarasuak zazpi puntuko bi bertso kantatu ditu, bere ohiko mailan, neska batekin lehendabizikoz ligatzen duen mutil gaztearen paperean. Hirugarren bertsoarekin lana errematatzeko unean, ordea, doinua eta neurria aldatuz, zortziko txiki aldrebes bat bota du:

Berritxu

Sarasuaren ekintzak ez du inor epel utzi. Finalaren biharamunean, sortu den zalaparta ikusirik, lagun batek etxera deituko dio animoak emateko. Sarasuaren aitak hartuko dio telefonoa: “Pilotan jokatzera joan duk. Horretan bai, gustatzen zaiok irabaztea”.

Luzitzeko egin dut makina bat saio hau txapelketa bat da eta zer arraio!

Ama, etxera joatea zuk zenduke nahio, gaur ez naiz juan eta zer egingo zaio.

Joxerra Garzia ari da zuzeneko emankizunarekin, eta kolpean ulertu du Sarasuaren keinua: “Esan dugu ez zuela txapelketa irabazi nahi, zer edo zer egin beharko zuela ez irabaztekotan, eta horra hor. Bere deklarazioak erretorika hutsa izaten dira askotan, baina ez zuen nahi txapela irabazterik. Ez diote ulertuko, baina tira”. Hala da: entzuleak ez du gertatua ulertzen. Bertso-kodea zartatu da, berriz ere. Konpromisozko txalo ahul batzuk besterik ez ditu jaso hirugarren bertsoak. Harridurazko aurpegierak dira nagusi entzuleen, bertsolarien, epaileen artean. Zergatik egin ote du hori?

Azkenean Peñagarikanok jantzi du txapela, atzetik Egaña eta

Euzkitze dituela. Sarasuak laugarren amaitu du –inkestek zioten bezala, paradoxikoki –. Saio ondorengo deklarazioetan, azaldu du txapelketa hasi aurretik pentsatutako ekintza izan dela, txapelketaren inguruan sortzen den morboaren aurka erreakzionatzeko modu bat. Era berean, epai irizpideak aldatu behar direla aldarrikatu du, oso pertsonalistak omen direlako –kantatzen denak bainoago nork kantatzen duen axola du, haren ustean–. Bertsozale Elkarteko zuzendaritzako kide da Sarasua, eta badaki egin duenak gatazka sortuko duela erakundean. Hedabideetan ere laster hasiko dira bere ekintzaren aldeko zein kontrako iritziak, trumilka. Joxerra Garziari “oso koherentea” irudituko zaio Sarasuaren jokabidea. Koldo Izagirrek ere babesa adieraziko dio, bertsozaleei “bertsolariaren bakardadea” ulertzeko deia eginez. Txepetxi, berriz, irudituko zaio “ bihotzaren erditik darion zintzotasunetik” egindako ekintza dela Sarasuarena, bertsolaritza “espektakulu kapitalista” bihurtzeko arriskuaren aurreko erreakzioa, “espektakuluaren lege komertzialei egindako muzina”. Kontrako bandoan, Laxaro Azkunek leporatuko dio Peñagarikano txapeldunari protagonismoa eta meritua kentzea, “tongo”-aren bidez hark zinez txapela merezi ote duen zalantza erein duelako. Egotziko dio, halaber, jarraitzaileei iruzur eta lehiakideei trufa egitea, eta gogoratuko, “hainbeste gorroto duen txapelketari esker egin dela ezagun”. Euzkitzeri ere ez zaio ez egokia ez koherentea irudituko Sarasuak protestatzeko hautatu duen modua, etenik eta neurririk gabeko lehian aritutako belaunaldi bateko kide den heinean, eta hark ere aurpegiratuko dio Peñagarikanoren txapelari itzal egin izana. Are, Sarasuak, koherente jokatuz gero, 1993ko Txapelketa Nagusian ateratzeari uko egin behar liokeela azpimarratuko du.

Sarasuaren ekintzak ez du inor epel utzi. Finalaren biharamunean, sortu den zalaparta ikusirik, lagun batek etxera deituko dio animoak emateko. Sarasuaren aitak hartuko dio telefonoa: “Pilotan jokatzera joan duk. Horretan bai, gustatzen zaiok irabaztea”.

Handik bi urtera, Euskal Herriko Txapelketa Nagusian izena eman ondoren, El Salvador eta Guatemalara joango da bidaian, garaiz itzuliko dela zin eginda. Gertukoenek badakite, ordea, deklarazio horiek erretorika hutsa direla.

This article is from: