1 minute read

AZKEN KONPARAKETA BAT

Xalbadorren eta Sarasuaren kasuek badituzte antzekotasunak: biak gertatzen dira txapelketa testuinguruan, eta, are, final baten amaierako fasean; eta biek dute zerikusia lehiarekiko edo sailkapenekiko desadostasun batekin –lehen kasuan, entzuleak ez daude ados Xalbador azken fasera igarotzearekin; bigarrenean, Sarasuak, txapelari uko egiteaz gain, txapelketa sistema osoa jarri nahi du auzitan–. Aldiz, entzulearekiko harremanean antagonikoak dira biak.

Xalbadorren kasuan, entzuleak –edo entzule batzuk– dira bertso-kodea puskatzen dutenak, txistu jotzen diotenean –nahiz eta txistuak epaimahaiari zuzenduta egon–. Bospasei minutuz, emozioz eta tentsioz zamatutako une nahasi bat sortzen da pilotalekuan; inor gutxi da gai gertatzen ari denaren dimentsio sakonenaz ohartzeko. Segidan, krisi unea dator: Xalbadorrek kantuan hasi behar duenekoa. Agurra botatzen hastearekin bat, txistu eta txalo hotsak elkarrekin nahasten dira –entzule askok bertso-kodea berrezartzeko duen borondatearen seinale–. Azken bi puntuetan, egoera iraultzen du Xalbadorrek: publikotik jasotako txistu eta txalo zaparrada osoa bere egin eta nahas-mahas hori berriro entzuleei bidali nahi balie bezala, lehenik bere mina adierazten die, eta segidan bere maitasuna. Aretoa trantzean jartzen du, eta katarsia gertatzen da. Bertso horren bidez, Xalbadorrek definitiboki berrezartzen du aurrez entzuleek zartatu duten bertso-kodea, eta horri esker gertatzen da katarsia. Deigarria

Advertisement

Sarasuaren ekintza, bertso bidez egina izanagatik, bertsolaritzaren

Joko Arauetatik Harago Doan Ekintza

artistikoa da.

da nola erabiltzen dituen “albotik”, “kontentu” edo “errua” hitzak, bere hizkeratik apartekoak, entzuleengana iristeko ahalegin berezia eginez. Bertso horrekin bertsolariaren eta entzuleen arteko harreman puskatua konpontzen da, eta elkarrekin ospatzen dute dena normaltasunera itzuli izana. Bozkario kolektiboak krisialdia amaitu dela esan nahi du. Paradoxikoa da: bertso sentikor horren bidez Xalbadorrek zerbait aldarazten die entzuleei, baina, era berean, kontsolagarri ere bazaie Urepelekoaren mezu amultsua, beren jatorrizko entzule eremura itzultzeko ezinbesteko baldintza delako. Hots, une horrek eraldaketa bat dakar entzuleengan, baina, era berean, antzeratsu jarraitzea baimentzen die. Eta paradoxa horren bidez indartzen da bertso komunitatea.

Sarasuarena bestelakoa da. Hasteko, bertsolaria bera da bertso-kodea zartatzen duena, kartzelako ariketaren parametroetara egokitzen ez den bertso bat nahita kantatzen duenean. Xalbadorren kasuan bezala, une nahasi bat eragiten du horrek: entzule gehienek ez dute erabat ulertzen zer gertatu den. Baina krisi une hori ez da beste ezertan bilakatzen. Entzuleak ez du aski tresna bertsolariak hautsitako kodea berrezartzeko. Ez da katarsirik, deserosotasun orokor bat baizik –hilabetetan zehar luzatuko dena, ekintza horri buruz prentsan argitaratutako artikulu mordoak erakusten duen bezala–. Sarasuaren ekintza, bertso bidez egina izanagatik, bertsolaritzaren joko arauetatik harago doan ekintza artistikoa da. Balioko du bertso txapelketen zentzuaren inguruko eztabaida betierekoa berriro ere mahaigaineratzeko. Prezio bat ordaindu behar izan du trukean: txalo ahulak, harridura aurpegiak, komunitateko zenbaiten haserrea. Hots, bertsolariek betidanik saihestu duten hori guztia.

This article is from: