1 minute read

Abdelkaderren bertsetak Etxahun-Iruri, Mattin “koblakariak”. Bertsolaritzak magiaz xoratu ninduen, eta oraino

BIGARREN MUNDU GERLAREN ONDOTIK, HAURTZAROTIK ATERATZEKOTAN NEN -

GOELARIK, IPARRALDEAN PLAZARA JALGI ZIREN ETXAHUN-IRURI, XALBADOR

Advertisement

ETA MATTIN “KOBLAKARIAK”. BERTSOLA -

RITZAK BERE MAGIAZ XORATU NINDUEN, ETA ORAINO ERE ZERBAIT MAGIKORIK

IKUSTEN DIOT. BERTSOLARIA ZINEZ GORA

JARTZEN DUT, DOHAIN BEREZIAK BAITI -

TU, NIK EZ DITUDANAK. AHOZ URRI NAGO, HITZ GUTI DUT, ERRAZTASUNIK EZ SOLAS

ARRUNTEAN ERE: BAT-BATEKO JOKOA EZ

DA NIRETZAT EGINA. BERAZ EZ NAIZ INONDIK ERE BERTSOLARIA, BAINA BERTSOZALEA BAI ERROTIK, BERTSOLARIEN ARE MIRESLEAGOA.

Bertsolariak deus ez den lekutik ere zerbait ateratzen du kasik beti, sorginetik badu, sorgin onetik bistan dena. Zuberoan sorgin hori “belagilea” deitzen dugu: jendea belarrez artatzen duena, belar onez prefosta eta otoitzez. Haatik otoitza ez bide duke beti ortodoxoa, belarra ere beharbada ez beti hauta: artetarik sorgin fama duen jendea sutara botatzen du epaile zorrotz batek. Gainera ezin uka dohainaren jabetza ez dela nahikoa, lan asko egin behar duela bertsolariak.

Idaztea ordea zinez egokia zait, oso gustukoa, eskulana delako: eskuez ere pentsatzen dudalakoan nago. Prosan idazten hasi nintzen 1957ko udazkenean aldizkari batzuetan, eta 1970ean liburuetara igan. Bertsopaperetara pasatu nintzen 1977an kantuaren bitartez, doinu zaharretan, gehienik zortziko txikian. Kantutik olerkira non dago artea? Ez dut ikusten. 1980tik 2015era zortzi olerki liburu agertuak ditut.

Zuberotar idazlea izanez gero, zelan egonen nintzen pastoralik “hontü” gabe? Lehenbizikoa nire herritar handi bati eskaini nion, Anton Abadia jakintsunari, Abadia Ürrüstoi trajedia, eta 1990eko udan Zuberoako ikastolek antzeztu zidaten Maulen (bi aldiz), Donibane Lohizunen, Arrasaten eta Oiartzunen. Apetitua janez etortzen omen da: gustu harturik, orotara hamar baditut idatziak, horietarik zortzi antzeztuak, azkena Abdelkader trajedia, Ürrüstoin emana 2021eko udan, eta jaun horrez izango da nire artikulu honen mamia.

Zergatik pastoral bat Abdelkaderri ? Aljeriako guduan parte hartu nuen 27 hilabetez, horietarik kasik urte pare batez Saharako ekialdera, Tuggurten eta Uarglan, Hassi-Messaoud petroliogunetik eta Tunisiako mugatik hurbil. Hor aljeriar abertzale armatuek ezin zuten deus egin: Frantziako armada indartsu zegoen oasietan, eta basamortua hegazkinez kontrolatzen zuen osoki. Beroa genuen etsai nagusia: hemengoa ere nekez jasaten dut eta... Baina gehienik min egiten

This article is from: