4 minute read
Etxahun-Iruri, Xalbador Bertsolaritzak bere oraino ere zer
from Bertsolari 127
by elkarmedia
Bertsopaperetara pasatu nintzen
1977an kantuaren bitartez, doinu zaharretan, gehienik zortziko txikian. Kantutik olerkira non dago artea? Ez dut ikusten. zidana zen hango jendearen egoera latza gure armen azpian. Bigarren Mundu Gerla denboran aleman soldaduak Zuberoan ikusiak nituen okupatzaile lanetan, eta han, Aljeriako basamortu ezinago zabal hartan, ene burua haien idurira sentitzen nuen, herri zapaldu baten okupatzaile. Sentimendu horrek ezin sendatuzko zauria utzi zidan, eta leize horretarik azkenean atera naiz antzerki honi esker.
Advertisement
Gure gerla ezin nuen zuzenean agertu, kalte gehiegi eginen zuen hemen, jendeak ez baitu oraindik irentsia: ene belaunaldikoek milioika parte hartu zuten Frantziatik, milaka Iparrraldetik. Beraz Aljeriako lehen gerlaren aipatzea hautatu nuen Abdelkader aitzindari famatuaren itzulian, eta bigarrena doi-doia hunkitzen dut bukaeran, bestearen ondorio logikoa zela erakutsiz.
Nor zen Abdelkader hori? Oran aldean sortua 1808ko irailean, Damaskon zendua 1883ko
II. Mundu Gerla denboran aleman soldaduak
maiatzean, lehenbiziko aljeriar abertzale ezaguna dugu. Hamabost urtez buru eman zion Aljeria konkistatzen zuen frantses armadari. Azkenean, gudariz gabeturik, borroka utzi zuen. Bost urtez Frantzian preso egon zen bere familiarekin, bereziki sei hilabetez Paueko errege jauregian. Gero bizitza Siriako Damaskon luzatu zuen, olerki mistikoa, teologia eta filosofia landuz. Hango kristauak babestu zituen orduko jihadisten erasotik. Horren hautsak 1966. urtean Aljeriara erakarri ditu Bumediene lehendakariak.
Orokorki, Abdelkader erlijioso sufia zen, baina gudari egin zen bere lurra, jendea, fedea eta legea konkistaren aurka zainduz. Horretarako estatu aske bat eraiki zuen. Gudua galdurik, pentsatu zuen Jainkoak ez zuela bere xedean bermatzen: beraz armak utziz, bere lehenbiziko bokaziora itzuli zen, letra sainduei, obra onei eta otoitzari emana.
PASTORALA : ONAK URDINEZ ETA
Gaiztoak Gorriz
Zuberoatik datorren trajedia / pastoralak Ongiaren eta Gaizkiaren etengabeko borroka antzezten du. Ongiaren aldekoak, urdinez jantziak, ate urdinetik ibilki, “Kiristiak” dira, Gaizkiaren aldekoak ordea gorriz jantziak, ate gorritik ibilki, “Türkak” dira. Hiztegi horrek dagoeneko zentzurik ez du, joana den garai batekoa da, beraz ene ustez denbora hartan uztekoa. Eiki, otoman inperio erraldoiak Europa kristaua zinez mehatxatzen zuen mendeetan sortu zen. Aldiz inperio hori erori da duela mende bat, Lehen Mundu Gerla galdu ondoren, aleman eta austriar inperioekin batera. Geroztik, pastoralak europarron arteko borroka laikoak antzezten dizkigu, bereziki euskaldunon eta gure etsaien artekoak.
Europa oraino kristaua ote da? Ez zait iduri, eta nahiz europarron apostasia horrek min egiten didan, uste dut trajediako hiztegia araberan aldatu behar dugula, gaurko egoerari egokitu.
Bi etsaiak nola deitzen ahal genituzke? Hiztegi arbitrario guztia bazter utzirik, goazen beraz errealismo hutsaren bidez, alderdi eta eskualde bakoitzari bistakoa den izena ematera: ate urdinetik urdinez bezti eta jantzirik jalgitzen direnak “Urdinak” deitu, besteak ordea “Gorriak”, araberako ezaugarriekin. Nik bederen hola eginen dut.
Abdelkader trajediako heroi musulmana “Urdinen” buru agertu zaigu. Hautua zinez erraz eta naturala izan zait: Abdelkader bere herrian zebilen, bertako jendea, fedea eta legea zainduz Frantziako soldadu galtzagorrien oldarretik, eta berantago, dekonkistako gerlan, ni gorrietarik izan beharra nintzen, gogoz gaindi prefosta.
Abdelkaderren Mezua
Maroko eta Frantziako armaden artean tinkatua, kasik gudariz gabetua, Abdelkaderrek bere kontseiluarekin adostasun osoan, armen uztea erabakitzen du. 1847ko abenduaren 23an jakinarazten dio Lamoricière jeneralari, eta jarraian Aljeriako gobernari orokor berria den Aumaleko dukeari, ekialderako bidea irekitzen dioten ber. Hara libre joaten ahalko dela hitzematen diote. Baina Frantziako gobernu ezberdinek hitz hori janez, preso atxikiko dute kasik bost urtez Toulonen, Pauen, Amboisen. Hor Errepublikako lehen presidentea den Napoleon III.ak 1852ko urriaren 16an zuzenka erranen dio aske uzten duela. Eskuzabal eta zuhur agertuz, Abdelkader Frantziaren eta kristauen adiskide fidel egiten du.
1852ko abenduan, Abdelkaderrek Frantzia uzten du, Aljeriara ez dela behinere itzuliko hitzeman ondoren. Bere familia osoarekin Marseillan itsasontzia hartzen du Turkiarako. Lehenik Bursan bizi da. 1855ean behin betiko Damaskon ohatzen da, hor baitago Ibn Arabi andaluziar musulman mistiko handiaren hilobia. Aljeriar batzuk gehitzen zaizkio, aterpetu talde txiki bat osatuz inguruan.
Erlijioari eta literaturari ematen da. Liburu baliosik biltzen du, Ibn Arabiren eskuizkribu batzuk bilatzen ditu agerrarazteko. Liburu berriak idazten ditu filosofiako eta teologiako gaietan, olerki mistikoak ere “ontzen”; Koraneko testu nagusiak irakasten eta argitzen ditu meskitan eta anaidietan.
Horren mezu nagusia: aurkarien hurbilketa, kontrarioen juntatzea, azalian biltzea. Emirraren irakaspena tolerantzia handienekoa da: otoitzean ari den jende oro, izan dadin judu, musulman ala kristau, eta berdin idolozalea ere, ber Jainko bakarraren otoizle da. “ Xahdat al- wujud” delakoaren teoria du hor: jainkozko izaera zinez bat eta bakarra dela, bereziki emirrak bere obra nagusian garatzen duen bezala, hots “Kitâb al-mawaqif” delakoan (Geldialdi / geldoaldi / egoeren / etapen Liburuan) , Jainkorik adoratzen duen orok funtsean Jainko bakarra du adoratzen.
Bere aitzinetiko fededun eta erlijio gizon guztiak baino urrunago doa: otoitz guztiak, irakasten duenez, Jainko bakarrari doazkio, moldea soilik aldatzen da, zeren populu bakoitzari jainkozko hitza bere jite bereziaren arabera etorri zaio.
Abdelkader ez zen hitzetan gelditu: 1860ko uztailean Damaskon, drusoen matxinada batean, kristau askori bizia salbatu zion. Santu ekumeniko bat dugu, eta pentsalari handi bat, unibertsala. Gandhiri konpara nezake, baina hura baino hurbilagoa zait geografiaz, historiaz, kulturaz eta fedez, jantziagoa, zabalagoa eta goragoa ere pentsakeraz: Gandhik bere pentsakera sentimenduan oinarritu zuen, Abdelkader aldiz urrunago joan zen, filosofian ikerketak eginez.
Ber denboran, Abdelkader Ben Muhieddine lehenbiziko aljeriar abertzalea dugu, aljeriar nazioaren aita. Hara zergatik Hari Bumediene Aljeriako 2. Lehendakariak, 1966ko uztailaren bostean, hango aberri egunean, emirraren hautsak Damaskon zuen hilobitik Aljeriako hiriburura erakarri zituen, hor Martirien Hilerrian lurperatzeko. Bumediene jaunarentzat eta beste aljeriar askorentzat, Abdelkader egiazki eta zinez heroi nazional bat da.
Pastorala, Ürrüstoiko pilota plazan antzeztua, Bumedieneren mintzaldiarekin bukatzen da, Aljeriako ikurrinaz estalia den hilkutxa bati buruz. •
Bumediene
Hor zütügü Abdelkader gure lehen herritarra Aljeria piztü düan abertzale sügarra.
Ereileak ez dakizü nolako üzta datean
Erein düzü lür hotzean gük eraiki lür honean.
Fededünek badakigü beste bizia düzüla
Bena zure hautser egün ikustate zor dügüla.
Aberrian pausa zite herritarren axolpean Esker honen itzalean historiaren hegalpean.
Abdelkaderren mezua entzunez bi aldeetakoek, zinezko bakea finka dezagun aljeriar jendearekin, bakea gutartean edo inguruan bizi diren musulmanekin, bakea orokorki islamdar munduarekin. Gure planeta urdinak bakean behar gaitu, musulman eta kristauak bereziki, bizirik irauteko, adibidez klimaren berotzeari buru emateko, eskualde beroak baititu gehienik kaltetzen, Mediterraneoz datorkigun migrazio malurusak erakusten duen bezala. Ez dezagun ahantz egiazko bakea justizian oinarritzen dela. Hori dugu 2021. urteko pastoralaren mezua, Abdelkader emirrari esker.