1 minute read
MA ÑU
from Bertsolari 127
by elkarmedia
Asko dira Bertsolari aldizkariaren lehen alearen irudia garunean iltzatuta daukatenak. Lehendabiziko aldia zen (edo aldietako bat, bederen) argazki batean bertsolari bat mikro aurrean abesten agertzen ez zela. Gregorio Larrañaga zen, bizarra egiten. Mañukorta, edo Iratxe Ibarrak Berria-n idatzitako artikuluari jarritako izenburuaren gisa, “Gure Mañu”.
Joxean Agirre da hedabide honen sortzailea, eta bera joan zen 1991. urtean Mañukorta baserrira aro baten hasiera markatuko zuen elkarrizketa egitera. Aldizkariak 20 urte bete zituela ospatzeko berriz agertu zen Mañu azalean bizarra mozten, Fredi Paiaren laguntzarekin orduan. Ez da posible izan, pandemia eta bestelako arrazoiak tarteko, 30. urteurrena ere modu berean ospatu ahal izatea. Baina Joxean
Advertisement
Agirrek aurkitu du Mañukorta agurtzeko modu berezia: Rebeca Diaz elkarrizketatu du, azkenengo urte hauetan Mañukorta zaintzeaz arduratu den emakume nikaraguarra.
Iñaki Muruak eta Millan Telleriak ere gertutik ezagutu zuten
Jainkomendiko mutila, eta euren oroitzapen eta gogoetak konpartitu dituzte gurekin.
Aupa Mañu!