18 minute read

ERDU DURANGORA,JOXEMIEL. Igor Elortza

ERDU DURANGORA,

TESTUA: IGOR ELORTZA ARGAZKIAK: ZARATEMAN (WIKIMEDIA)

Advertisement

Bi bider bakarrik egin nuen bertsotan Lazkao Txikigaz. Lehenengoa Beasainen izan zen, nire bigarren lehengusina batek deituta hango institutuko jai batera joan ginenean Unai eta biok. 1991 izango zen, hala esango nuke, aurreko abenduan Araba eta Bizkaiko finalean lehenengoz lehiatu eta gero, Arriagan, gizon nagusien artean. Lazkao Txiki eta hirurok ginen jai hartan bertsotan, gure orduko zein oraingo plazer eta ohorerako. Xarma handia izan zuen afalorduak, beragaz berriketan. Ea nongoak ginen, hark. Durangokoak, guk. Ezin zuela izan. Ezin zuela izan Durangon bertsolaririk, hark, gaztelera besterik ez zela-eta egiten Durangon. Inguruetako baserri-auzoetatik Durangora etorritakoen seme ginela, guk, orduan. Baietz, berak. Hori izan zitekeela. Pozik gonbidatuko nuke Joxemiel gaur, Durangoko herrigunean itzuli hau egitera. > > >

1 EZKURDI

2 ANDRA MARIKO ELIZPEA

3 GOIENKALE

4 KURUTZIAGA

5 LANDAKO

6 PINONDO

1.GELTOKIADUR / ELKARTZEKO H EZKURDI

Durangon bazkalduta Mañarian gora Txakurzulon jausi naz Ipurdiaz gora

Horrela dio nik ikasi nuen lehenengo kopletako batek, eta horrela jausi ginen geu ere, ipurdiz gora, Kurutziaga ikastolako atezain behar egiten zuen gizona, guk umetan Ulezuri esaten geniona, bertsolari ibilitakoa zela jakin genuenean. Bertsozale Elkarteak urtero omentzen zuen bertsolarietako bat, zer eta durangarra!, nor eta Ulezuri!, noiz eta 1990ean!, ordurako ez hain ume eta dagoeneko bertsotan bidetxoa egiten hasitakoak ginela.

Jose Alberdi zen Ulezuriren izena, Iurretan jaio eta Mañarira ezkondua bera, baina Urkiolan gora egin beharrean, Durangon topatu zuena eguneroko bazkaria irabazteko modua: tailerreko behargin, lehenengo, eta ikastolako zaindari, geroago. Eta bizilekua ere Durangon egin zuen, handik lasterrera, Mañaritik Askatasun Etorbidera etorrita (Avenida del Generalísimo, sasoi haietan), Ezkurdi parketik bertan.

Ezkurdi parkeak moldeak apurtu ei zituen duela berrogeita hamar urte Juan Daniel Fullaondo Errazu eta Fernando Olabarria Delclaux arkitektoen eraberritze lanekin. Arkitektook ordura arteko ohiko pasealeku eta plaza herrikoi ereduagaz amaitu zutela diote, plano horizontala utzi eta mailak bereiztuz espazio labirintikoa sortu zuten bidexkak, belardiak eta ur-korronteak lotuz. Bere sasoian, gure mugez gaindiko entzutea eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoaren saria irabazi zuen hirigintza lan honek. Gaur egun, erdizka ikusi daiteke orduko parkea: musika-kiosko inguruko belardi eta bidexkak, eta uren tokia harrixkaz beterik lorategi japoniar itxura hartu duen urmaelak osatzen duten zatia. Gainerako erdia, oztopo arkitektoniko handikotzat jota eta mugikortasun arrazoiengatik, eta garbitasuna hobetzeko, berritu egin zuten 2009an. Azken berritze-lan horietan egina da bisitariak haizetara dauden terrazekin topatuko duen harlauza leuneko laugune zabala; umeekin datorrenak, gainera, aukerako geralekua du hauxe kafea nasai hartzeko, jolas parkea ere terrazen aurrez aurre baitago.

Nolanahi den, bi hirigintza-lan horien aurreko kontuei buruz ari gara hemen, musika kioskoa eta parean dagoen harri landuzko iturri dekoratiboa besterik ez baitira ageri garai bateko argazkietan. Han inguruetan irudikatu beharko ditugu bai Jose Alberdi bertsolari durangartua bai Alfontso Irigoien euskaltzale ekina, 1950eko eta 1960ko hamarkadetako bertsolari txapelketen antolatzailea; lehenengoa, 1958an, Bizkaian antolatu zuen, Bilboko Areatzan, eta bertan parte hartu zuten zazpi bertsolarietako bat izan zen Jose Alberdi. Hurrengo urtetik aurrera, eskualdeka jokatu ziren kanporaketak,

RANGO HITZORDUA:

bakoitzean txapeldun bat izendatuz. Jose Alberdi bera izan zen 1959ko Durangaldeko txapeldun, Urkiolan hain zuzen ere, San Antonio egunez, eta Durangaldeko txapeldun izanik Bizkaiko finalean ere hartu zuen parte; berdin gertatu zen 1960an eta 1961ean ere.

Urte haietan plazan ibili eta gero, pentsatzekoak diren baldintza eta beldurrengatik, utzi egin zion bertsoari, antza, Jose Alberdik. Alfontso Irigoienek etsi ez, baina, eta beste bertsolari askogaz ere bazuela dakigun zirirako joeragaz, Jose Alberdiri gutuna idatzi zion bertsotan jarrai zezan; baita hark sei bertsogaz erantzun ere.

Alfontso Irigoien: Oso isilik dago Alberdi Ez du ateratzen hitzik Bere burua juana dauka Esatea da alperrik Bertsoetara ez zaigu sartzen Buruan ez du zentzunik Horregatikan ez da ausartzen Ta dago guztiz gorderik

Jose Alberdi: Laguntza eskatzen deutsut Zeruko aitari Erantzuna emoteko Irigoieneri Jakin dau bizi dala Ondino Alberdi Ta ez deutsala itzi Bertsozko lanari

Isilik banago be Ditut motibuak Ointxe ezin esan danak Alberdi gaixuak Pazientzia emon Deigula goikuak Trabes gabiltzalako Gaurko mundukuak

Gordeleku ederrak Ditut Mañarian Bertara juateko Premia danian Ondino ez naz aurkitzen Horren beharrian Argi nabilelako Mundu zabalian

Joxe Alberdi (Bertsozale Elkartea) Akuilari on batek Jakin behar ditu Idiak bizkortzeko Nundik zirikatu Zuk ere jakin dozu Neuri nun ikutu Ez naiten betirako Isilik geratu

Neure aurpegi latza Ez da inoz gorritu Esan eta entzuteko Beti nago gertu Horregatik, Alfontso Niri zirikatu Zure lako gizonak Euskerak behar ditu

Dozena erdiko sortan Hauxe dot azkena Zuri bertsotatikan Opa deutsut dana Mundun izan daizula Bake-zoriona Bertsoz sendatuteko Geixorik dagona

2.GD / ANDRA MARIKO ELIZPEA

Ezkurdi parkeak Askatasun etorbideagaz egiten du muga, mendebaldera. Kontrako aldean, berriz, Zumalakarregi kalea dago, XIX. mendean bertako burgesiak eraikitako etxe historizista eta erregionalistekin. Durangon banketxe sukurtsalik gehienak pilatzen diren kalea da. Gaur egun BBK sukurtsala dagoen tokian, Miota hotel ezaguna zegoen garai batean. Hantxe bazkaldu zuen Alfontso Irigoienek, beste euskaltzale batzuekin batera, Durangoko udaletxean bilera bat eduki eta gero. 1996ko udaberria zen. Hilabete batzuk geroago, urriaren 30ean, Durangon jokatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala: Astarloa aretoan, goizeko saioa; eta Andra Mariko elizpean, arratsaldekoa.

Europako arkuperik handienetakoa ei da Uribarriko Andra Maria basilikarena. Basilika Arandaño dorreari atxikita eraiki zuten, eta XIV. mendean dataturik dago; molde gotikokoa da, nagusiki, errenazimenduko osagaiak dauzkan arren. Arkupea XVIII. mendean dago datatuta, eta Euskal Herrian, behintzat, handiena da: ezelako zutaberik barik, zurezko habe borobilduekin egindakoa da, itsas eraikuntzako teknika zaharrak erabiliz. Zoladura errekarriekin egindako 500 metro karratuko labirintoa da: peregrinazioetan parte hartu ezin zutenek euren bekatuetatik askatzeko ibilbidea. Zoladurako irudi hori oraintsuagokoa da, Francisco Eguía udal perituak 1938an diseinatua. Urtebete lehenago, 1937ko martxoaren 31n, faxista italiarrek Savoia Marchetti hegazkinetatik bonbak jaurtita Andra Maria basilika, elizpea eta inguru osoa txikitu zuten, eta 300dik gora herritar hil. Bonbardaketa hura beste Francisco batek, Eguíaren tokaio batek, agindu zuen: Francisco Francok. Hiru hamarkada geroago, frankismoaren labirintoetan ihesbideak topatzen hasita zeuden Alfontso Irigoien eta beste hainbat euskal kulturzale. Durangon bertan, 1965eko abenduan egin zen lehenengoz Liburu eta Disko Azoka, hain zuzen ere, Andra Mariko elizpean. 1966ko urriaren 30ean, esan dugunez, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala ere bertan jokatu zen. Baina ez hori bakarrik, Bilboko La Gaceta del Norten gazteleraz argitaratutako kronikari eskerrak dakigun moduan:

˝Este día fue para Durango un día pleno de ambiente vasco, pues también el grupo conocido Ez Dok Amairu puso su nota trascendental con sus modernas canciones vascas, que causaron un gran impacto ante el público”.

Belaunaldi eta mundu ikuskera berri esanguratsuen sasoia zen euskal kulturan, bai, eta final hartan Jose Maria Arregik eta Abel Muniategik binaka osatu zuten bertsoaldiak erakusten du horretatik apur bat. Honela zioen gaiak: “Arregi izango da eleizeak azpian errez harrapauko leukena. Muniategi eleizeak sekula azpian harrapauko ez leukena”.

O

Arregi: Bakoitzak berena egitea Beti da gauza erreza Baino agertu nahi dizut lagun Hemen gaur nire amesa Aspalditxuan darabilkizu Oso bide aldrebesa Ta zuentzako nik entzuten det Zuaitik egunero meza

Muniategi: Adiskidia zertan hartutzen Dezu gaur nire ardura? Urte askotan ikusten zaitut Txit elizkoien modura Traza horretan zu ikustiaz Nik hartutzen det tristura Euskal Herriak eliz asko du Falta duana kultura Arregi: Esan nahirikan gauza hauxe nik Dadukat nire buruan Zure antzeko asko ikusten Dirade gaurko munduan Mundu pixka batek engainauta Noranahi nahi luke juan Baino guztiak damutzen dira Heriotzako orduan

Muniategi: Une honetan ez zazu egin Heriotzan esamina Horren ardura gaberik dabil Munduan kristinau fina Ez geunke euko adiskidia Daukagun bizitz samina Sasoi zanean jakituriaz Ondo hornitu bagina

Arregi: Halan da ere lagundutzeko Ni beti naukazu gertu Horregatikan samurtasuna Beti nahi dizut agertu Munduarekin ez ote zera Inoiz egingo aspertu? Zu azkenian eingo zerade Laguna inpernuratu Muniategi: Mundu honetan dago inpernua Bai su ta bai ere garrez Ikusten danez hortik irtetzen Oraintxe ez dago errez Eleiza hortan ibiltzen zera Hain orazio samurrez Baina gu preso aurkitzen gera Erlijioan bildurrez

Arregi: San Inaziok azken bizitzan Hauxe zion egunero Mundu hontako harro-bideaz Sekula ez gintezke ero Zer balio dau mundu hontako Ondasun danak espero? Alperrikuak dirala danak Zerua galdu ezkero

Muniategi: San Inazio militarra zan Eta arretaz aditu Gugaitik eta herrien alde Ez zuan ezer sufritu Bera zala ta bera ez zala Erdera gailen gelditu Ejerziziuak askoz hobe zan Euskeraz egin balitu

3.GD / PINTXOPOTEA: GOIENKALE

Euskal kultura jazarria zegoen sasoi hartan, beste hainbeste ekimen baimentzeko ohi zenez, hamarkada haietako txapelketen antolakuntzan ere ez zen, sotanadunik falta. Ezta epaimahaian ere. Aldaketa garai hura ulertzeko, dena den, hona datu bat: Xabier Amuriza zen 1966ko Bizkaiko Txapelketako final hartan epaile egin zuen sotanadun horietako bat.

Handik lasterrera, sotana kendu eta bertso-mundua ez eze, euskal kultura eta gizartea eraldatuko zuen belaunaldi haren protagonistetako bat da Xabier Amuriza, Durangotik hur, Etxanon jaioa.

1980ko Bertsolari Txapelketa Nagusian bertso-molde berritzaileak, errimakera landuak eta euskara batua erabiliz txapeldun atera zen Xabier Amuriza, eta final hartan ezarri zuen bertsogintza modernoaren mugarria. Bertsogintza eraldatzen, baina, aurretik zegoen hasita, 1978tik gehiago herririk herri musikariekin bertso jarrien emanaldiak eginez, besteak beste. Durangon, 1979ko

Arg: Anboto.

otsailaren 16an eskaini zuen emanaldi horietako bat, non eta Andra Mariko elizpean.

Herrietako emanaldi haiek prestatzeko, aurretik tokian tokiko herritarrekin batu ohi zen Xabier Amuriza, bertako berriak, jendeak eta lekuak ezagutzeko. Durangon ez zuen, baina, informante askoren premiarik izango, Goienkaleko berri jakiteko, adibidez.

Hasi Andra Maritik eta Santa Ana plazaraino, tabernaz beteriko kalea da Goienkale. Polit-polita ez, egia esan, baina, dakizuenez, lagunarteak eta giroak egiten du leku bat eder. Larunbat eta igandeetan, eguerdi zein iluntze aldean, jan-edanerako kale aproposa da Goienkale, Durangora bisitan datorrenarentzat.

Jan-edan zein gaueko bestelako gose eta egarriak asetzeko badira aukera gehiago ere Durangon eta inguruetan, noski, beti izan diren moduan, Xabier Amurizaren bertso

umoretsu eta bizi hauek kontatzen diguten moduan.•

Gure atsoa Balendrin Altzoa bete pipermin Dena serio hartzea ez da Izango atsegin Inor gogaitu ez dedin Pentsatu dogu zer egin Orain hastera goazen jiran Zatoze gurekin

Durangon alderik alde Famatua Goienkale Inurriak lez sartu ta urten Denak edanzale Zenbat begiratu gabe Barrura dale ta dale Bertan itoak ginen oraingo Balego debalde

Beste moduko jokoa Hor daukazu Gogokoa Pantera Rosan fresko ibili Behar da kolkoa Abaraska gustokoa Txapel okerren txokoa Berdezaleak klase bietan Badauka nahikoa

Ezkurdin behera bagoaz Bada hor non egin jolas Gabon Sagarna, Lezuri eta Lekker edo Dallas Ez dago sarritan erraz Hartzen behar beste arnas Demonioen feria dela Esan leike gabaz Goizaldetan badago han Nor lagun hartu alboan Ateak nekez itxita gero Pregoia kanpoan Hesteak ia ahoan Baina etxera nor joan? Oilarrak ere ezingo gaitu Gantxoaz eroan

Goiuri bideko urak Askatzen ditu loturak Bikote askok hantxe entzuten Goizaldeko laurak Hor konpon beste ardurak Eta biharko logurak Kendu deutsoguz alkarri aste beteko hazkurak

Orozketako errekan Edo bide bazterretan Susto galantak izaten dira Onenean bertan Bedar usaian praketan Kalanbreak gerri bueltan Ai zer kontuak iretargiak Baleki berbetan! Gorputzetik bazagoze Krisisean edo gose Izpirituak behintzat Durangon Badauka non ase Fraile-abade ez eze Mojak ere zazpi klase Nahiago neuke bertan entzule Balego San Jose

Jaitokiak eta salak Estuak eta zabalak Zer ete dino Urkiolako Santu kaporalak Tiratzeko dira balak Eta gizentzeko txalak Ondo pasatu ihauteriak Edo karnabalak

4.GD / IBILALDI TXIKI KURUTZIAGA

Eguerdiko zein iluntzeko poteoa eta gero, aukera hoberik ezean, ez da txarra ibilalditxo bat egin eta haize apur bat hartzea ere. Goienkaleko behealdean, berriz ere Andra Mariaren ondotik, Kurutziaga kalera jo dezakegu.

Andra Mariko elizpea, bistan denez, gune zentrala da Durangon. Hantxe egiten ziren nik umetan ezagutu nituen lehenengo bertso saioak ere, Durangoko Bertso Eskolako kideak zirela gehienetan kantuan; baita, haiek antolatutako saioetan, Bizkaiko edo Euskal Herriko bertsolari ezagunagoak ere, oso lantzean behin. Durangon eta inguruko herrietan, beste eskualde askotan legez, 1980ko hamarkadan gertatu zen bertsozaletasunaren susperraldia, hain zuzen ere, Xabier Amurizak, bertsotan egiteko moldeak berritzeaz gainera, bertsoak egiten ikasteko teknikak sozializatu ondoren.

Goazen, baina, Goienkalen behera gatozela, Andra Marian eskumatara hartuta Kurutziagaraino. Kale zabal eta dotorea da Kurutziaga, altuera apaleko eta harri landuzko eraikinekin; hormatan 1937ko bonbardaketaren metrailak egindako zuloak agerian dituzten etxeak. Kalearen beste muturrean, Abadiñogaz muga egiten duten lurretara bidean, Kurutze Santuaren Museoa dago. Kurutziagako Kurutzea XV. mendekoa da, barrokismo gotikoaren adibide bikaina ei dena; askoren iritziz, Alfonso de Mella frantziskotarraren jarraitzaile ziren eta elizaren hierarkiak heretikotzat jo eta inkisizioak erretakoen fedearen oroigarri ere bada bertan tailaturiko iruditeria.

Durangon ere botereen kontrako bat baino gehiago jaio edo bizi izan baita beti, eta aldiro ezagutu dute jazarpena halakoek. Gure egunetara etorrita, Kurutziaga kalean bertan dagoen Jesuiten ikastetxean ikasitakoa da, adibidez, Joseba Sarrionandia. Ez hori bakarrik, umezaroan eta gaztaroan hazi ere, handik bertan hazitakoa da Joseba Sarrionandia: Pedro Pablo Astarloa kalean, Kurutziaga kalean zehar berriz erdialderako norantza hartuta ikastetxea inguratzen badugu, eskumatara. Beste durangar ilustre bat, Pedro Pablo Astarloa, XVIII. mendeko hizkuntzalaria; besteak beste, Wilhelm von Humboldt Euskal Herrira etorri zenean Durangon harrera egin ziona, eta eragin handia izan zuena mende bat geroagoko Euskal Pizkundean eta Sabino Aranaren euskara garbiaren gaineko pentsamenduan.

Dakigunez, Joseba Sarrionandiak aspaldi ez ditu zapaldu kaleok, hark ere euskal kulturan eta hizkuntzalaritzan eragin handia daukan arren. 1980an atxilotu zuten ETAko kide izateagatik, eta 1985ean ihes egin zuen Martuteneko kartzelatik. Ihesaldi sonatua izan zen, kanta ezagun bat sorrarazi zuena, besteak beste. Hain ezaguna egin ez bada ere, Durangoko Bertso Eskolako kide zen Santi Belarrek, Begi ezizenez ezagunagoa zenak, bertso sorta hau idatzi zuen orduan.•

BAT:

Uztailaren zazpian Egunan erdi-erdian Berrogeita hamar gizon burnizko Kaiolan goardian Seguridade guzian Ustez ibiliak ziran Txoriak iges musika entzunaz Kajaren azpian

Martuteneko kaiola Ondo itxita zegola Noren bitartez, zeinen laguntzaz Ez zaio ajola Ezin sinistu inola Txori hoientzat arbola Urrutitako mendi batean Zai ta zai zegola

Gogoan dute San Fermin Ez die on asko egin Kaiolan zeuden bi txori eder Batera aldegin Tripa erre mutur gordin Atzeko aldean pipermin Hartu neurriak berriz holakoik Gertatu ez dedin

Justiziaren gogoa Katez lotzea zangoa Bainan txoriak nahiago izan Mendiko pagoa Nor ote da hurrengoa? Ahaztuko duna lehengoa? Orain nork ez du idatziko “Ni Ez naiz hemengoa”

5.GD / IBILALDIA LUZA LANDAKO

Pedro Pablo Astarloa kalean behera jarraitu dezagun, Santi Belar, Santi Begi gogoan. Gazteenen artekoa zen Santi Belar 1980etako Durangoko Bertso Eskolan, eta 1990eko hamarkadan zubi lana egin zuen ordukoen eta gure belaunaldikoon artean. Barikuro batzen gintuen bertso eskolan, eta bertsotan ikasten lagundu ez eze, inguruko herri eta auzoetan lehenengo saioak lortzen eta bertso giro bat bizitzen ere lagundu zigun. Donostiara ere eroan gintuen Santik, ibilbide hau hasi dugunean aipatu ditugun Jose Alberdiren garaiko bertsolarien omenaldietara. Baita bertso afariak antolatu ere, gu eta aurreko bertso eskolako haiek batuz. Bertso saio bat antolatzeko deiez, kartelaz, oholtzaz, gaiez arduratzen ere erakutsi zigun. Gazterik hil zen Santi, gu oraindik nerabe plazan hasi berriak ginela, baina bihotzean inpronta sakona utzi zigun betirako.

Pedro Pablo Astarloa kalean behera goaz, baina, eta Montevideon ezkerretara hartuta Musika Eskolaren albotik behera jarraituz, Landako Erakustazokagaz egingo dugu topo. Hantxe dago, Durango garaikideko auzo zabal eta lasai baten erdian, uger koloreko habeekin egindako beirazko Erakustazoka handia. Euskal kulturaren ikur bat berau, huraxe baita azkeneko urteetan Durangoko Azokaren, DA!-ren gune nagusia.

Bestelako hitzorduak ere izaten dira, zelan ez, Landako Erakustazokan. Handienen artean azkenekoetako bat, Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak izan ziren. Euskal Herriko Emakume, Trans eta Bolloen kopla txapelketa ere egin zen jardunaldi horietan. Kristina Mardaras bertsolari iurretarrak egin zituen agurreko ohoreak egun hartan, ondo merezita. Bera izan zen, 1986ko Txapelketa Nagusian, plaza publiko ikusgarri batean oholtzara igo zen lehenengo emakumea. Gona jantzita daukagu gogoan, Donostiako Belodromoan oroigarria hartzen, urrun batetik ezer gutxi ikusi genuelako baino gehiago, umeak izanik ere unearen esanguraz ohartarazten gintuelako giroak. Ondoren, Santi Belarrek antolaturiko eta lehenago aipatu ditudan Durangoko Bertso Eskolako bi belaunaldien arteko juntadizoetan ezagutu genuen Kristina Mardaras; baita beste hainbeste kantu eta kontutan ere, geroztik. Hauexek dira Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministatan bota zituen bertsoak.•

ATUZ:

Patriarkatuak gintuen Lauso, borratuak Andrazkorik ez zeukan Aginte kuadruak Baina aldatu dira Orduko patuak Eskuz esku egiten Ditugu tratuak Elkarlanean eta Ondo antolatuak

Hitz egiten dakigu Argi eta ozen Aurrez aurrekoari Begiratuz zuzen Lanean ari gara Bideak zabaltzen Ta hasi gara jadanik Koadroan agertzen Ikusten ez den hori Ez baita existitzen

Jardunaldi feministak Durangon gaur egun Hiru mila ta goitik Ezagun ta ezezagun Andrazkoa nahi dugu Indartsu ahaldun Bertso munduan geuk be Hemen hainbat lagun Merezi dogu eta Gozatu dezagun

6.GD / AGURTZEKO O PINONDO

Landako Erakustazokaren ondoan dago Plateruena, Durangoko kafe antzokia. Durangoko plateruak edo zidarginak izenagaz ezagun ziren anaia bien oroimenez ipinitakoa da izena; XVIII. eta XIX. mendeen bitarteko durangar sortzaileak eurak. Hona Frantzian argitaratutako Historia De Las Naciones Bascas liburuan Juan Antonio Zamakola dimoztarrak, Pedro Pablo Astarloaren laguna zenak, plateruei buruz dioena:

“Zidargin bi ezagutu ditut nik eta oindiño bizi dira, anaiak biak, Juan Kruz eta Antonio izenez; lenengoa, bertsolari ta soñulari trebea: bigarrena, yantzarako oso yayoa. Bizkaian, eta Bizkaitik arago be, amaika lekutan izanak dira, auzo ta errietako jaietara deituta. Lenengoak sekulako gatza eukan bertsogiñen eta zortzikoak joten; bigarrenak, bere umoreko arreba bat lagun ebala (ezkondu bakoa berau), ikusgarrizko yantzaldiak egiten zituen”.

Askotan gertatu ohi denez, ez dugu oraintsu arte arreba plateru horren berri izan, aipatu dugun liburua 1818koa izan arren. 2018an, Plateruena kafe antzokiaren 13. urteurrenean egin zitzaion gorazarre arreba horri, Maria Franciscari; bego, beraz, Plateruena izena hiruren oroimenez.

Eurekin amaituko dugu ibilbide zirkular hau: zirkularra denboran, joan zen mende erdialdean hasi dugun eta gaurko egunetaraino ekarri gaituen ibilaldian berriz atzera egin eta duela ia hiru menderaino joko dugulako; zirkularra espazioan, berriz ere alde zaharreko kaleetara itzuli eta Urkiolako bidean jarriko gaituelako; eta zirkularra forman, neba-arreba plateruei eta aipatu ditugun euskal kulturgileei eskutik helduta sokan joango garelako kalejiran.

Plateruena kafe antzokiaren atzealdetik, Uribarri kalean gora itzuliko gara Andra Mariara, eta Barrenkale kalea hartuko dugu. Kale honetako seigarren etxeko balkoira begiratuko dugu tarte batez, Juan Kruzek egunero jotzen ei zuen-eta txistua bertatik, goizeko hamaika eta erdietatik hamabietara. Barrenkalen gora jarraituta, kale amaieran, Lariz Dorrea topatuko dugu, eta aurreratxoago Santa Ana plaza, eliza, eta, azken bi horiek baino interes handiagoa daukan Santa Ana Arkua.

Lariz Dorrea Durangoko jauregi zaharrenetakoa da, oso kaltetua egon eta gero, 2007an berritu zutena. Aurrealdean, balkoi bati eusten dioten habearen mutur zizelkatuetan egindako figurak eta ojiba-leihoak izan ohi dira aipagarri; historiari dagokionez, 1483an Isabel I.a Katolikoak bertan lo egin zuela da sarri kontatzen dena, Bizkaiko eta Durangoko Merindadeko Foruak zin egitera etorri zenean. Santa Ana Arkua, berriz, Durango zaharra babesten zuten harresien ateetatik gaur arte iraun duen bakarra da. Barroko estilokoa da, 1566an eraiki zuten, eta bi bider berritu dute, 1744an eta 2017an.

Santa Anako Arkuaren azpitik igaro eta aurrera egiten badugu, Pinondo parkera helduko gara, eta, besteak beste, Pedro Pablo Astarloaren eskultura topatuko dugu

RDUA:

bertan. Gasteizera eta, beraz, Urkiolara doan errepidearen beste aldean, berriz, Eche-Zuría jauregia dago: jauregi horren lorategia zen Pinondo. Ampuero Bizkaiko goiburgesiako familiaren udako etxea zen Etxe Zuria. Familia horrek politikari karlistak eman zituen, eta baita euskaltzaleak ere. 1886an Etxe Zurian bertan ospatu ziren, Anton Abadiaren bultzadaz, Jaialdi Euskerazcuak; tartean, Felipe Arrese Beitiaren bertsoekin. Oraintsuago, 1980ko hamarkadan, ampuerotarren alaba batekin ezkondutako gitarrajole andaluziar bat ibili ohi zen inguruotan txakurrarekin paseatzen, bere atseden egunetan: Paco de Lucía; ez zuen gutxitan joko Paco de Lucíak gaur egun bertso musikatu emanaldietan hain erabilia den Volando voy kanta, Camarón lagunduz, bi-biek flamenkoa, kanta herrikoia hura ere, irauli zuten garaian. Pentsatzekoa da, urte haietan, gurutzatu izango zela Paco de Lucía Jose Alberdi, Santi Belar, Joseba Sarrionandia edo Kristina Mardarasegaz.

Pinondo, Dario de Regoyos y Valdes

Mende eta erdi lehenago, 1828an, Felipe VII.a eta Maria Josefa Amalia de Sajonia Espainiako erregeerreginak Etxe Zurian igaro ei zituzten bi egun, haien aurrekoak bezala euren menpeko lurrak eta jendeak zapaltzera etorrita. Ekainaren 15ean, jauntxoen entretenimendurako, Pinondon dantza luzea eta erreglak eskaini ei zizkieten. Tartean, hirurogeita hamar bat urteko bi anaia ziren aurreskulari eta atzeskulari: Durangoko Plateruak. Juan Kruz lodikoteak adin horretan itxaroten den baino arintasun eta bizitasun handiagoz egin ei zuen dantzan, eta Madrilgo gortetik irten zenetik barrerik egin ez zuen erregina algara batean jarri zuela diote.

Espainiako errege-erreginen kontuak baino gehiago ardura zaizkigu guri, baina, bertako herritarrei buruzkoak, eta badirudi horien artean bai bazutela entzute eta begirune handia plateruek. Bada beste kondaira bat, dioena bideetako lapurrak atera zitzaizkiela behin, Urkiola inguruetan hain justu, eta zeramaten guztia ateratzeko agindu zietela Juan Kruz eta Antoniori. Zilarrez beterik ei zihoazen plateruak; herrietan zehar saltzen zituzten eurek landutako piezekin. Hainbeste zilar ikustean, lapurretariko batek ezagutu egin ei zituen, eta lagunei esan baketan utzi behar zituztela, zilarginok ondraduak eta famatuak zirela-eta. Alde egiten utzi bakarrik ez, lapurrok laguntzat hartuta egin omen zuten bidea elkarri istorioak eta ipuinak kontatzen.

Beharbada jendearen asmakeriak dira pasadizo hauek, edo plateruen euren sorkuntzak. Ia seguru, gertatutakoetatik ederretsitako eta handitutako istorioak. Zelanahi, izan bazen Durangon kulturgile familia hau, eta Causino izeneko euren bertso sortarik ezagunenak erakusten du, zilarren eta bizipozaren artean, zer filosofiagaz bizi izan ziren. 2002an, Oskorrik Vizcayatik Bizkaiara diskoan grabatu zituen bertsoak, eta 2014an, Joseba Sarrionandiak bertso sortaren bertsioa egin zuen Gose taldearen Gosariak diskorako, Alegrantziaren Aldeko Konjura izenburuagaz. Bi kantetan, plateruek eurek sorturiko doinua dute oinarri, eta guztiekin batera kantuan amaiatuko dugu Durangon zehar egin dugun bertso ibilalbi hau.•

Secreto andija da ta Marabillosua Causinoren liburuan Aguerturicua

Ez diamante ez perla Ez urregorriric Alegrantzia baino Ez dago oberic

Escolia ederra Daukagu munduban Sensañac alegrija Aurrari cantetan

Ez diamante ez perla…

Causinok esaten dau Lelengo doñuban Alegrija dala onena Biciteco munduban

Ez diamante ez perla… Munduco tristecia Melancoliña da ta au gueisso modubau Onan quenduco da

Ez diamante ez perla…

Gure jaquituria Izan da ta izango da Ez iñori gachic eguin Jaunaren bildurra

Ez diamante ez perla…

Artu alegria ta Tristecia ichi Causinoren liburua Beti presente euqui

ampuero-precursor-las-euskal-jaiak-durango-1886/ http://mugalari.info/2017/05/23/gerediaga-inagurara-una-placa-homenaje- actualidad/sociedad/refugio-paco-lucia-durango-201402271314.html https://www.elcorreo.com/vizcaya/20140303/mas- https://bertsoa.eus/bertsolariak/kristina-mardaras arquitectura-vasca/ http://www.durangon.com/ezkurdi-la-plaza-que-rompio-moldes-en-la- https://eu.wikipedia.org/wiki/Durango Baita Interneteko orrialde hauek ere, besteak beste: Elkartea, 1984) Durangoko Plateruak (Antton Mari Aldekoa-Otalora; Gerediaga Laurehun Herri, Mila Bertso Berri (Xabier Amuriza; Elkar-AEK, 1982) Elkartea, 2006) Bizkaiko Bertsogintza IV (Xabier Amuriza; Bizkaiko Bertsozale ARTEAN GARRANTZITSUENAK, LIBURU HAUEK: IBILBIDE HAU OSATZEKO HAINBAT ITURRI ERABILI DITUT, HORIEN

This article is from: