PERLAK
2001EKO
FINALA TESTUA: JONE URIA ALBIZURI ARGAZKIAK: ARTXIBOA
2001
eko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala. Kronika bat, 11 urteko haur baten ahotik. Edo, hobeto esanda, 20 urte geroago haur hura izan zen helduak gogoratzen duenetik. Saiatuko naiz paternalismo gehiegiz ez jokatzen nire buruarekin. 2001-12-16, goizean goiz: Ez dut ordua gogoan. Baina goiz zen, oso goiz. Autobusa genuen zain Algortan. Ez dakit non, zehazki. Gurasoen kuadrillako zenbait lagun, bertsolaritzan nirekin batera izena emanda zeuden eta ez zeuden zenbait ikaskide, gure nebaarreba gazteagoak eta beste hainbat euskal-/bertso-zale Donostiara bidean.
Porra egin genuela gogoratzen dut. Hura izango zen nire lehen porra. Buruz ari naiz, baina gogoan dut bi bizkaitarrak goialdean jarri nituela. Andoni ez zen urruti ibiliko. Bihotzarekin egin behar dira porrak, baina buruarekin ere bai. Hori 11 urteko haur batek ere badaki. Irazu ere goi samarrean neukala gogoan dut, amaren gustukoa zen. Mendiluze jarri nuen azkena. Badira 11 urteko haur batek ez dakizkienak porrak egiterako orduan, bistan da. Maialen, Sustrai, Jon, sentitzen dut, zuek ez dakit non jarri zintuztedan. 2001-12-16, goizeko saioa: Autobusa goiz hartu genuela iruditu zitzaidan niri, baina be-
98
randu iritsi ginen. Bai, behintzat, leku ona hartzeko. Belodromoko goiko ezkerreko aldean jarri ginen. Urrun eta txiki ikusten ziren handik bertsolariak. Hasi zen saioa, eta ni han, nire koaderno eta guzti. Lotsa apur bat ematen dit aitortzeak, baina hala zen. Gauza nahiko absurdu bat egin nuen gainera, bertsogintzaren ikuspegitik. Errimak apuntatu nituen, baina ez hitzak, amaierak baizik. Adibidez: “8H. Aitor: -au, Maialen: -az, Aitor: -una, Maialen: -urrean, Aitor: -tua, Maialen: -tea”. Eta horrela denekin. Izatekotan ikuspegi estatistiko batetik izan lezake interesa. Zein diren amaiera erabilienak eta zein ez. Baina zer nekien nik orduan