Bertsolari 122

Page 208

6.GL / KIROLDEGIA HERRIGUNETIK ATERA ETA ESKOLAKO PATIOTIK IGAROZ, PARKEA PASATU ETA KIROLDEGIRA HELTZEN GARA. Hauxe da gure azken geltokia. Atetik sartu eta lur urdineko futbol eta saskibaloi kantxa bat aurki ditzakegu. Baina lona batekin lur urdina estaltzen denean, izaera aldatzen zaio kiroldegiko pistari. Amurizaren liburua zentzu literalenean ulertuta, Hitzaren kirol nazionala praktikatzen da kiroldegi honetan; txapelketa formatuan oro har. Hala ere, jaialdiak ere egin izan dira, herriko bertso eskolak antolatutakoak adi-

bidez (pasa den abenduan izan zen azkena, festetan egin ez zen saioaren ordainetan antolatutakoa), edo 2009ko Txapelketaren ondoren AEK-k antolatu zuen 8 finalisten saioa. 2009ko eta 2017ko Txapelketa Nagusietan, final laurdenetako saioak jokatu izan dira bertan, 1.000 entzule ingururen aurrean. 2009koan Ainhoa Agirreazaldegi, Ibon Ajuriagojeaskoa, Etxahun Lekue, Iñigo Mantzisidor Mantxi, Iñigo Olaetxea eta Xabier Sukia aritu ziren kantuan. 2017ko hartan, aldiz, Julio Soto, Oihana Iguaran, Oihana Bartra, Unai Agirre, Agin Laburu eta Iñaki Apalategi. Bi saioak izan ziren bere garaian garrantzitsuak, eta 2017koa bereziki maila altuko eta ale eder asko utzi zituen saioa izan zen. 2009ko egun hartako saioa gogoan, bakarkako lan bat dago hemen transkribatuta. “Diru asko eskaini dizute, baina ez zaude prest”. Horixe izan zen egun hartan Ainhoa Agirreazaldegiri jarri zioten gaia kartzelako lanerako, eta hiru aleok utzi zituen kiroldegi bete batentzat.•

Diru mordoa jarri didate begi aurrean aukeran honek ipini dezake Ainhoa hipotekaren irteeran. Baina ezetza instinto handiz kolpean irten zait hegan ez segundo bat, ez segundo erdi ez naute eduki teman ezin dut izan beste norbaiten haurra barruan, niregan bederatzi hilabete eta gero ezingo nuke eman

Nere bi lagun hurbildu dira haurra izatea ametsa konfiantza bazuten nigan ta eskatu dute babesa eta ez dakit negatiba hau izango zuten sorpresa ze bi mutilen aitatasuna hain da gauza aldrebesa beraiek oso zaila daukate ez zen eurentzat erreza badakit zenbat desio duten ta zail egin zait ezetza

Diru gabe (e)re egin nahi nuke, ez ahal duzue usteko? baina zailegia da hau neretzat ta ez zaudete zorteko lesbianak ta gay-ak hor daude sarri legean menpeko ezkontza bat ta beste hainbat lege haurtxo bat adoptatzeko legeak aldatu daitezela horixe dut eskatzeko lagun bat behar ez izateko eurak aita izateko. •

206


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.