4 minute read
ERRIMA 004
from Bertsolari 121
by elkarmedia
KEPA MATXAIN ARG: DANI BLANCO ARGIA 2020/12/31 IÑAKI SEGUROLA: “JADA EZ GARA GAI HIZKUNTA BIZI BAT TRANSMITITZEKO”
Ez dago harrituko gaituen bertsolari garaikiderik, bota duzu. Bakar bat ere ez?
Advertisement
Iker Zubeldia kenduta. Eta tira, gehiago ere badaude. Baina, oro har, sentsazioa daukat bertsolaritza garaikidea dela prentsan edo liburuetan irakurtzen dugun hizkuntza, neurtuta eta etenekin. Ez naute harritzen, denak datoz antzeko mundu batetik, badakit gutxi gorabehera zer esango duten: orain etorkinak, orain transfeminismoa… Argia-k erakusten duena, gutxi gorabehera. Ahobatezkotasun txalo-jotzaile hori ezin dut jasan. Baina ez dauka erremediorik, eta ni bertsolaria izango banintz halakoxea izango nintzateke.
Zeure buruaz diozu kontraerraneko putzak botatzen bakarrik dakizula. Zergatik erosi behar luke inork ezertan sinesten ez duen norbaiten liburua?
Zerbait mugituko zaiolako barruan, zerbait adituko duelako, ez dakiena ez nondik abiatzen den ez nora ailegatuko den. Nik ez dakidan hori dena dakienak badaki nondik abiatuko den eta nora ailegatuko den, eta horrek ez dauka graziarik. Liburu hau gauzatu gabeko gaitasun horretan dago, denera eta ez denera
Aipatzen duzunez, bertsolari garaikidea gurea ez, baina gu-
tarra da. Zergatik? Oteizak badu esaldi bat: zertarako balio digu adostasun antzu batera garamatzan adiskidetasun bigun batek? Eta bectso mundua da adostasun antzu horren performancea, garaian garaiko IdPot (Ideia Potoloak) edo erdi-IdPot-en bueltan mugitzen dena. Lehen, eskubiko bertsolariek, Xabier Euzkitzek eta, ez zuten lortu adostasun hori puskatzea –horrek ez du esan nahi Euzkitzeren alde nengoenik; adostasuna puskatzen zuen neurrian iruditzen zitzaidan interesgarria–. Andoni Egaña da beste bat; ez dut ulertzen nola lortu duen beti hor segitzea. Ni zain nago ea Xabier Silveira itzultzen den behingoz, eta esaten duen mundua zapala dela, eta birusik ez dagoela. Edo nahi dut, adibidez, Aitor Bizkarrak edo Maddi Sarasuak, izorratzea. Baina ez izorratzea izorratzeagatik, baizik eta ikustea ea gai diren beren ildo sozialistatik adostasun antzu hori puskatzeko, deserosotasun pixka bat sortuz.
Txapelketatik kanpoko zenbat bertso saiotara joan zara?
Hor harrapatu nauzu. Baina ezin dut euskal meza horrekin. Badakizu han inork ez duela ezer arriskutsurik esango, inork ez duela puskatuko. Gainera, txapelketarekin aski dut. Eta nekezen jasaten dudana dira bertso-zientzia bezalakoak: Etxenike eta konpainia hizketan, eta bertsolariak ondotik, bufoiak bezala, jakintsu gorenaren aurrean. Ez dago aguantatzerik.
JUAN LUIS ZABALA IRUTXULUKO HITZA 2020/12/11 “BECTSOLARITZA” ALA HIL?
Eskuko telefonoan bilaketa egin eta gero, hala esan zidan:
—Eztabaida batzuk ez dituk inoiz amaitzen. Aldiro-aldiro errepikatu egiten dituk.
—Zertaz ari haiz?
—Bertsolaritzaz. Testu zati bat irakurriko diat: “Koplaria bai, baina bertsolari gurea, garaikidea, ez da gurea. Gutarra bai, oso-oso gutarra, baina beste gu batzuena. Bectsolaria da; BECtsolaria, alegia. Exhibition (gixenetik) adina Inhibition (giha-
zabaldua, eta IdPot batean etsi ezinda. Orain, nago Oteiza ondoegi imitatu dudala, eta liburua trinkoegia gelditu zaidala: hainbeste afera filosofiko, hitz joko, poetizazio… ez nuen hain ondo imitatu behar. Alde batetik, neure buruari loreak botatzea da, baina kaka botatzea ere bai. Pentsatu izan dut liburuaren edizio arina ateratzea, 80 orrialdekoa, oinarrizko eskema azalduz. Baina niri ez zait eskema interesatzen. Egin behar dena: aldapatsua dela mentalizatu, eta liburua surfeatu, edo toreatu, edo hor ibili bueltaka.•
(Irakurri elkarrizketa osorik Argia aldizkariaren 2715. alean).
rretik). Usteen esanera dabil bectsolari ez-gurea (uste potoloetan poto eginez behin eta berriro)”.
—Estiloa ezaguna egiten zaidan…
—Iñaki Segurolaren liburu berrikoa duk: Sed quia sua. Ereinek argitaratu berria.
—Lehen ere irakurri zionat zerbait horretaz Segurolari. Iker Zubeldiak eta haren antzeko bertsolariek, hain modu eskolatu eta kosmopolitan aritzen ez direnek, gaur egungo bertsolaritza hegemonikoan lekurik ez dutela salatu zinan, eta berak halakoak dituela gustuko.
—Gaur egungo bertsolariek “eskola gehitxo” omen zeukatek.
—Zuzen habil: eztabaida batzuk ez ditun inoiz amaitzen. Duela gutxi Kepa Matxainek Lehen Bertso Gudua ekarri zinan gogora, Argia aldizkarian. Han ere bi eredu izan zitunan aurrez aurre, Txirritarena eta Basarrirena, eskolarik gabekoarena eta eskolatuarena. Eta 1935ean izan zunan hori, duela 85 urte.
—Eta Basarriren eta ingurukoen eredua bertsolari are eskolatuago batek utzi zian atzean gero, 1980ko hamarkadan, Xabier Amurizak, eta hark ere bertsozale asko izan zitian kontra orduan.
—Horrela egin din aurrera bertsolaritzak, ezta? —Baina ez ezer galdu gabe. Eskolatzea, urrutiko kontuen berri izatea, munduen berri irakurria izatea, kulturizatzea… ontzat jotzen diagu, beharrezkotzat, baina, beste kontu askotan gertatzen den bezala, eskolatzearekin alderdi askotatik aberastu ahala beste batzuetatik pobretu ere egiten duk pertsona, galdu egiten ditik berezkoak zituen tasun eta gaitasun estimagarri batzuk.
—Azken batean, Lazkao Txiki ez zunan Lazkao Txiki izango eskolatzeko aukera eta gogoa izan balitu, ezta Xalbador bera ere, hain gutxi Uztapide edo Mattin… Ez zinaten behintzat garai hartan herria esaten zitzaion horrekin hain ondo konektatuko, herri hura ere, orduan, eskolatu gabea zelako.
—Dena den, gaur egun ere, zorionez, bertsolaritza bectsolaritza baino askoz gehiago duk. Joan den igandean auzo bateko parkean saio bat entzun nian, puntako bi bertsolarirena, eta ez zuan inondik inora ere bectsolaritza izan, “uste potolo” gutxi izan zuan han. Ez nauk oso bertsozalea baina oso ondo pasatu nian.
—Gainera, gizarte eskolatu batean bizi garenez, bertsolaritzak ezin din gizartetik aparte gelditu, eta Zubeldiaren eredua besterik ez balu galzorian izango luken bertsolaritza. —Euskara bera ere eredu estandarrik gabe eta eskolatik eta kulturatik aparte geldituz gero galzorian legokeen modu berean.
—Eredu eskolaturik gabeko bertsolaritza eta estandarrik gabeko euskara traktorerik gabeko baserritarraren pareko ditun: oso ederrak, oso naturalak, oso berezkoak, grazia handikoak, autentikoak, txinparta huts eta txinparta bete, baina etorkizunik gabekoak.
—Sentitzen diat esatea baina Segurola ere iritzi berekoa duk. Liburuan, aurrerago, esaten din “aitzin-extinct-aurreko garaietan” dagoela euskara.
—Ederki jaioak gauden!•