11 minute read
BERTSOLARI ALDIZKARIAK
from Bertsolari 121
by elkarmedia
B3ouRTE *
1991KO MAIATZEAN MUNDURATU ZEN BERTSOLARI ALDIZKARIA, UGALKORTASUN TRATAMENDURIK JASO GABE ETA ZESAREAZ. BAINA JAIO GINEN ETA HEMEN GAUDE, 30 URTE BETE BERRI. ESKERRIK ASKO, JOXEAN! Ezin izan dugu nahi genuen bezala ospatu. Zurekin, harpide, bertsozale. Euskal Herriko herri edo hiriren batean, kalean, honetaz eta hartaz hausnartzen, urteurrenak merezi duen mailako oturuntza batekin… eta, noski, bertsotan. Iritsiko da. Oraingoz hurrengo orrialdeak baliatuko ditugu ospakizunerako, eta ez da gutxi. Antxoka Agirrek errepaso ederra eman die azken hiru hamarkadei, eta pertsona aproposena da horretarako: batetik, bertsolaritza eta komunikabideak ondo baino hobeto aztertu dituelako; eta, bestetik, ia bizi osoa daramalako dantzan aldizkari honen bueltan. Iñaki Murua ere hasieratik da harpide, eta aldizkariaren ibilbidea gertutik jarraitu du betidanik, askotan izan baita protagonista edo idazle. Bertso sorta dotorea oparitu digu. Marko batean sartu eta zintzilikatzeko modukoa. Atzera begira jarri eta erlikia baliotsu bat dakarkigu orri hauetara: gure lehen argitalpena! Bai, Jainkomendiko mutila bizarra egiten agertzen den hori bera, bai. Amaitzeko, gure urtebetetze festa antolatu dugu: Bertsolari aldizkariaren lehenengo bertso idatzi lehiaketa!
Advertisement
URTEAN*
ZEHAR LAN ASKO EGINEZ BERTSO MUNDUARENTZAT PILATUTAKO ALTXORRA
TESTUA: ANTXOKA AGIRRE ARGAZKIAK: ARTXIBOA
1990EAN990EAN LAU URTEZ ZUZENDU ZUEN HEMEN PROIEKTUA AGORTZEAR ZELA, PROIEKTU BERRIA ZERABILEN BUELTAKA JOXEAN AGI RREK: BERTSOLARITZARI BURUZKO ALDIZ KARI BAT EGITEA.Elkartera jo zuen, baina ez zioten argi berderik eman. Andoni Egañak azaltzen ditu ezezkoaren arrazoiak: “(…) Ez genuela argi ikusten horrelako aldizkari baten funtzioa eta etorkizuna. Lehen ere saltsa askotan sartuak geundela eta Bertsozale Elkartetik kanpoko horrelako ekimen bati ez geniola zentzu handiegirik topatzen” (Egaña, 2016: 33). Eta Joxerra Garziak xehetasun gehiago eskaintzen ditu: “Berak deituta egin genuen lehen bileran, edo bigarrenean, (Donostiako Antiguan izan zela uste baitut), horrelako aldizkari bat (National Geographic zuen Joxeanek eredutzat) bertsolaritzaren alorrean ezinezkoa zela erabaki genuen, aho batez erabaki ere. (…) Galdera alua egin nion Andoni Egañari, bere izaera kamaleonikoari men eginez beratzen hasia baitzegoen: “Nire kezken zerrendan hamaseigarrena-edo izango duk hau, eta jakin nahi nikek hire kezken artean zenbatgarrena izango den…”. Isiltasuna are lodiago eta astunago bihurtu zen nire galderaren ostean, harik eta Andonik, bere estiloaren ezaugarri behinena den ironiarekin, honako erantzun hau eman zidan arte: “Hamaseigarrena? Ez, motel, nire zerrendan askoz atzerago egongo lukek aldizkari horrena” (Garzia, 2016: 205). Alfer samarrik izan zen, ordea, ezezkoa. Garziak kontatzen du: “Hurrengo egunean, ordea, Joxeanek telefonoz hots egin, eta zera esan zidan: ‘Hi, Joxerra, Joxean nauk, eta erabaki diat hala ere egin egingo dudala’. Jo-ta-ma geratu nintzen: zer esan horrelako baieztapen atzera bueltarik gabeko baten aurrean?” (Garzia, 2016: 206). Egañak antzera kontatzen du: “Joxean Agirre Joxean Agirre da, ordea. (…) Eta ezezkoa erabaki genuen arren, berak aurrera jo eta handik gutxira zen lehen Bertsolari ale hura gure eskuetan (…)” (Egaña, 2016: 33).
Agirrek Elkar argitaletxean buru zebilen Joseba Jakarengana jo zuen. Hura bai konbentzitu zuen proiektuak, eta lehen bi aleak argitaratzeko finantzaketa eta kudeaketaz arduratuko litzatekeen anaia gaztearen, Xanti Jakaren, laguntza eskaini zion.
Sorrera aldrebesa izan zuen, bada, aldizkariak: “Horrelaxe hasi zen, kontrako eztarritik (…)” (Garzia, 2016: 206). Eta lehen lantaldearen osakera ere kurioso askoa izan zen: “Aldizkaririk ez ateratzea erabaki bagenuen ere, Basarriren etxera joan eta lehen aldizkari hartarako elkarrizketa bat egin niezaion konbentzitu ninduen. Eta beti eskertuko diot Joxeani aukera eman izana, ordura arte ez bezalako hurbiltasunetik ezagutu ahal izan bainuen laurogei urteak urruti ez zituen bertsolari handia. (…) Ezetz esan eta, halere, atera,
eta ezetz esan genuenak, lanean jarri. Eta hori baino meritu handiagoa ere badu Joxeanen tamainarik oneneko gorreriak. (…) Kredituetan, editatzailearen izena eta koordinatzailearenaren ondoren, “erredakzio kontseilua” zetorren. Eta erredakzio kontseiluko partaide jarri gintuen Laxaro, Joxerra, Kristina, Jon, ni neu… Alegia, lehen bilera hartan aldizkariaren sorrerari ezezkoa eman genionak!” (Garzia, 2016: 33).
Agirre ez zuen hainbeste harritu aldizkaria martxan jarri izanak, lortu zuen arrakastak baizik: “Niri batzuetan mirari txiki bat iruditzen zait ez aldizkaria atera izana, hori egoskorkeria kontua baita militantzia pixka baten laguntzarekin, baizik eta izan zuen arrakasta. 1991ko maiatzean kaleratu genuen lehen zenbakia eta urte horretako Durangoko Azokan bertsozaleek errenkadak osatu zituzten harpidetza egiteko” (J. Agirre, 2016: 14).
Egoskorkeria, militantzia eta boomaren olatua
Horiek izan ziren aldizkariaren sorrerarako osagaiak. Egoskorkeriari buruz ez da gehiago esan beharrik izango, militantziari buruz, ordea, bai: Agirre hamazazpi urtean aritu zen aldizkariaren koordinazioan, lan horregatik ezer kobratu gabe (zenbakiko kopuru
bat ordaintzen da egun); eta Xanti Jakak hamaika urtean egin zituen kudeaketa lanak musutruk (egun administrazio lanak soldata txiki baten trukean egiten dira, eta komertzial lanak, komisio bat kobratuz). Boomaren olatuak aldizkariari emandako indarrari buruz, fenomenoaren irakinaldi handieneko garaian atera baitzen aldizkaria: “Nik dakidala, jendea harpidetzak egiteko itxoiten eduki duen euskarazko aldizkari bakarra izango da Durangoko Azokan” (J. Agirre, 2016: 17).
Hiruhilabetekari gisa kaleratu zen aldizkaria. Jaurlaritzaren dirulaguntzak izan zituen sorreratik, eta publizitatetik ere sartu
ziren diru batzuk, baina harpidetzak izan ziren finantzaketa iturri nagusia, bere punturik gorenean, 1990eko hamarraldiaren bukaera aldera, aldizkaria 1.700 harpidetik gora izatera iritsi zelarik. Bertsozaleak Kultur Elkartea izango zen argitaratzailea, sorrerako bilera haietan ezezkoa emandakoek osatua, eta enpresa egiturarik apenas garatuko zen. Urtean behin egingo zen Erredakzio eta Administrazio Batzordearen bilera izango zen ekintza formalena: “Urtean behin afaltzen genuen Bertsolari aldizkariaren kontura. Ez nolanahi: Zarauzko Telesforonean maizenik, inoiz edo behin sagardotegiren batean edo beste nonbait. Hori bai, horren truke geure ekarpentxoa egin behar izaten genuen afal ostean: hurrengo urteko aleetan gure ustez zer gai jorra zitezkeen erreportajeetan, zein pertsonaia elkarrizketatu, zer berrikuntza egin aldizkarian…” (Garzia, 2016: 204).
Kolaboratzaile sare zabal baten bidez gauzatuko ziren testuak, ilustrazioak eta argazkiak; bakoitzak bere etxetik lan eginez eta entregatutako horren trukean kobratuz. Lehen soldata Xanti Jakak 1997an administrazio lanak egiteari utzitakoan ardura hori hartu zuen Arantxa Ezeizarena izango zen, jornada laurden batekoa. 2002an, administrazioaz gain komertzial eta kudeatzaile ardurak neuk, Antxoka Agirrek, hartu nituenean, jornada erdi batera iristear ibiliko zen aldizkariko soldata bakar hori.
Lehen etapa horretan, Xanti Jaka eta Joxean Agirrez gain, badira aldizkariaren lanetan jarraitasun batekin aritu ziren beste izen batzuk. Pako Aristik, Laxaro Azkunek edota Andoni Egaña berak testu asko sinatu zituzten. Txema Garzia Urbinak diseinua eta maketazioa atondu zituen sorreratik. 1990eko hamarraldi amaieratik Conny Beireuther izango zen argazkilari erreferentziala. Neu ere hainbat lanetan ibilitakoa naiz: ilustratzaile, sorreran; testugintzan nahiz komertzial lanetan, 1990eko hamarraldiaren bigarren erdian; eta, esan bezala, administrazioaren nahiz kudeaketaren arduradun, hamarraldi berriarekin.
Mañukorta bizarra egiten eta Kubako dezima
Eginek Euskal Herriko Txapelketa Nagusiaren finalari buruzko gehigarriak estreinatu zituen 1986an, eta gehigarri horrek, Joxean Agirreren eskutik, estilo berri bat zekarren, ‘Kazetaritza berria’ deritzon eskolatik edaten zuena. 1989an, Rikardo Arregi Kazetaritza Saria nahiz Argia Saria irabazi zituen Agirrek ildo hori jorratzen zuten bertsolaritzari buruzko lanekin, eta 1991n, aldizkariari
ekin zionean, bide horretan sakondu nahi izan zuen: “Bertsolaria agertoki gainean ikusten ohituta zegoen bertsozalea. Agertokitik kanpo, ez horrenbeste. Aldizkariaren helburua, hasieratik, oso garbi izan genuen: bertsolariaren eguneroko bizimodua, bere baitako kezkak eta ametsak, ofizioari buruzko zertzeladak eta xehetasunak bertsozalearengana gerturatzea. (…) Horregatik, oso gutxitan ikusiko da aldizkariaren lehen zenbakietan, eta gero ere, bertsolari bat kantuan.Bertsolariak bere etxean, kirola egiten, familia giroan agertuko dira. Beren zaletasunez mintzatzen dira, bertsolarien amak agertuko dira hurrengoan, dantzan ere ikusi genituen zenbaki batean, inkesta bat egin genuen emakume harpideen artean bertsolarien janzkerari buruz. Oso denbora gutxian, bertsolariei buruzko iruditegi zurruna hautsi eta aberastea lortu genuen” (J. Agirre, 2016: 19-20). Zentzu horretan, esanguratsuak dira lehen urteetako aldizkariaren zenbait azal: lehenengoan, Mañukorta bizarra egiten ageri zen; hirugarrenean, bertsolariek urtero Antzuolan jokatu ohi zuten futbol partida bateko argazkia (Egañak hanka puskatu zuen eta halaxe ageri da, bi lagunen artean lesionaturik daramatela); bosgarrenean, Peñagarikano igarle lanak egin zizkion Uliako sorginarekin; hamaikagarrenean, Tourreko etapa bat egin eta euren kronika eskaini zuten bertsola-
TXERRiKiEN
BANATZAiLE ETA EKOiZLEA ENPRESEN ZENTRUA. Ama Kandida 21 307. moduloa, ANDOAIN 943 592 923 / www.ormaki.eus
riak, kuloteak jantzita… “Askotan, gaiak berak ematen du azala. Beste batzuetan, bila joan behar izaten da, edo bila joaten ginen, hasieran behintzat. Gogoratzen dut 19. zenbakian Gipuzkoako Txapelketan parte hartzera zihoazen bertsolariak taldeka banatu genituela, eta talde bakoitzaren argazkiak egin genituela. Erniopeko taldea, esate baterako, (Telleria, Loidisaletxe, Olaso, Lizarreta eta Bernardo Azpillaga) segan jarri genituen, belarra ebaki eta biltzen, argazkiak ateratzeko, eta Goierrikoak Lazkao Mendira eraman genituen golfean jokatzera. Gogoan dut Imanol Murua Zarauzko alkateari eskatu nizkiola golferako bere trepetak. Pilotak ere ugari eraman nituen, eta eskerrak, Xabier Zeberiok jotzen zuen bakoitzean pilota galdu egiten baikenuen. Iñaki Muruak iruditu zitzaigun zuela estilorik onena, eta haren irudi batekin egin genuen azala” (J. Agirre, 2016: 30-31). Bertsolariek dezente dute kameleoitik. Ofiziotan ematen zaien edozein paperetik kantatzeko gai dira, eta, aldi berean, mozorroaren azpitik beretik aritu daitezke. Bestalde, erraztasuna izan ohi dute edozeri, baita euren buruari ere, barre egiteko. Aldizkariko lan hauetan ikus daiteke, kazetaritza ikuspegitik, gauza berriak egiteko gogoari bertsolarien jolaserako joera batu zitzaiola. Baita, bertsolaritza hedatzeko grina berezi bat zuen belaunaldi baten jarrera irekia ere, Joxean Agirrek azaltzen duen bezala: “Uste dut bertsolari belaunaldi berezi samarra egokitu zitzaigula parean, irekia, esperientzia berriak probatu zalea, eta ez zutela asko xaxatu beharrik izaten aldizkariko azalean edozein egoeratan agertzeko” (A. Agirre, 2020: 81). Jite arinagokoen artean askotariko gaiak eta ikuspuntuak jorratu ziren: kutsu etnografikoa zutenak (erromeriak eta neska laguntzeak, santa eskea, bertsolarien pasadizoak, apaiz bertsozaleak… ), kutsu esperimentalago bat zutenak (bertsoaren teknikei jarraituz idatziriko narrazio literarioez osaturiko monografikoa; gastronomia eta bertsolaritzaren arteko harremanean sakonduz errezeta eta pasadizo liburu bezala planteatu zena…), formatu berezikoak (argazkien bidez osaturiko bertsolaritzaren historia, Olariagaren ilus-
trazioekin osaturiko bertsolaritzaren historia…), bertsolarien bizitza pribatuari buruzkoak (lana, afizioak, ikasketak, familia, oporrak, parrandak…) eta abar.
Lau ekarpen
Argazki deigarrien eta testu arinen ondoan, ordea, oso bestelako eduki asko ere eskaini zen. Honela, aldizkarien ekarpen nagusienetako bat kanpoko fenomenoen azterketa izan zen (Barandiaran, 2011: 89; Garzia, 2002: 793). Lehen zenbakitik hasi zen horretan,
Joseba Sarrionaindiak Jose Miguel Arrugaeta ezizenez sinaturiko Kubako dezimisten inguruko artikuluarekin, eta hainbat herrialdetako kasuak aztertuz jarraitu zuen urterik urte: Galiziako regeiferoak, Argentinako payadoreak, Toscanakotrobadoreak… Sahara, Korsika, Gales, Etiopia eta abar. Lan horietako gehienak tokian tokiko eragileekin harremanetan jarriz lortu izan ziren, baina, salbuespenak eginda, aldizkariak propio bidalitako kazetariek ere idatzi izan zituzten. Jon Martin bertsolariari, esaterako, Kubarako bidaia ordaindu zitzaion, eta aldizkariaren bi zenbaki osatu zituen bertatik. Edo Toscanara ere egin zen bisita, Jon Maiaren bitarteko-
tzarekin: “Tarteka, oso tarteka, bertara joanda egin genituen erreportajeak. Horietako bat izan zen Toscanako Altamante Toglirekin egindakoa. Gizona hunkitu egin zen eta ez zuen sinesten Euskal Herritik berarekin egoteko bakarrik joan ginetik. (…) Bere ikasle izandakoen artean Roberto Benigni zegoen, La vita e bella film arrakastatsuaren zuzendari eta aktore nagusia” (J. Agirre, 2016: 23). Lan serioagoen artean bigarren ildo bat Elkarteak buruturiko jardunaldi akademikoei publiko guztientzako formatu bat ematea izan zen. Eta hirugarren bat, bertso munduko kide guztiei ahotsa ematea eta aurpegia jartzea: herrialdeetako hainbat txapelketatan parte hartzaile guztiak, dozenaka lagun, elkarrizketatu ziren (zenbaitetan binaka jarri eta elkar elkarrizketatzeko eskatuz), edota, 2002an, Euskal Herriko bertso eskola guztiei buruzko lan bat egin zuen Ainhoa Agirreazaldegi bertsolariak, une hartan eskola horietan zebiltzan kide guztien argazkiak argitaratu zirelarik 460 orrialdekoa izatera iritsi zen monografikoan. Bertsolaritzaren historia hurbila jorratzea izan zen laugarren ildo garrantzitsu bat. Horrela, azken hamarkadetan bertso munduan funtsezko paperen bat jokatu izan zuten taldeen testigantzak jaso ziren: Enbeitatarrak, Landetako Unibertsitatea (Lizasotarrak, Agirre, Lazkano…), Goierriko taldea (Murua, Mendizabal, Iraola, Igartzabal…), Almengo eskola (Sarasuatarrak, Loidi, Iñurrategitarrak, Iparragi-
rre…) eta abar. Figura klabeei eskainitako monografikoak ere egin ziren —esaterako, Amurizari buruzkoa— eta, ildo horretan sakonduz, hainbat biografia liburu ere atera zituen aldizkariak 2001etik 2005era bitartean: Xabier Amuriza, Joxe Agirre, Jon Lopategi, Jose Luis Gorrotxategi, Imanol Lazkano… Alor honetan, liburuen bidez eta aldizkariko eskaintzarekin, Auspoaren osagarri edo errelebo gisa funtzionatu zuen Bertsolarik. Zavalaren proiektuak bere bidea egiten jarraitu du urte hauetan guztietan, baita Zavalaren heriotzaren ondoren ere, baina elite berrian egokitu ziren bertsolarien biografiak Bertsolarik aterako zituen1. Honela, beste mundu ikuskera batekin eta kazetaritza tonu modernoago batez, Auspoarenaren antzeko bilketa sena erakutsiko zuen aldizkariak.
Izatez, Auspoako arduradunek gustuko zuten aldizkaria eta eskaintza ere helarazi zuten: “Gogoratzen dut Joakinek [Joakin Berasategi] begi onez ikusten zuela aldizkaria eta dagoeneko martxan geundela eskaintza bat egitera ere iritsi zitzaigula, Sendoa argitaletxearen itzalean funtzionatzeko aukera emanez. Ezetz erantzun genion” (J. Agirre, 2016: 27). Eta Zavalak bere lanaz egiten duen definizioa egokia da Bertsolariren ekarpena azaltzeko ere: “Lo que tampoco acabo de dilucidar es si en mi trabajo hago historia, antropología, etnología, filología o literatura. Quizás contenga un poco de todo. Pero es algo que nada me preocupa y que casi me halaga” (Zavala, 2006b: 218).
Joxean Agirrek, ale gogoangarrienak aipatzeko eskatuta, argazki bat dakar: “Lazkao Txikiren azken argazkia gurea da. Biharamunean elkarrizketa bat egitekotan gelditu ginen eta ingresatu egin zuten eta oso denbora gutxian ale berezi bat prestatzeko gaitasuna izan
———————— 1. Bestelako liburuak ere argitaratu zituen aldizkariak: 2001eko Txapelketari buruzkoa eta Garzia, Sarasua eta Egañak 2001ean euren teorizazioaren muina jasoz lau hizkuntzatan argitaratu zutena, Elkartearekin elkarlanean; Elkarteak 2003an antolatu zuen Nazioarteko Jardunaldien edukiak jaso zituena; Joseba Zulaikak bertsolaritzaren inguruan argitaraturiko hainbat lan biltzen zituena; edota gaztetxoei zuzenduriko ‘Zaildu Gabeak’ bildumakoak, bertsolari klasikoen (Fernando Amezketarra, Txirrita eta Uztapide) biografia fikzionatuak eskainiz.
genuen” (A. Agirre, 2020: 81). Aldizkariak zenbaki guztietan eskaintzen zuen argazki kopuru ikusgarriak ere erakusten du proiektuaren argazki-album bokazioa. Hain zuzen, aldizkariaren alderdi estetikoa izan zen arduradunek gehien zaindu eta irakurleek gehien baloratu zuten alderdietako bat: “Estetikoki izugarri gustatzen zait, eta gero Conny [Conny Beireuther, aldizkariko argazkilaria] izugarri ona da, pasada bat” (A. Agirre, 2019b: 231).