2017ko Uztaila ¡ 11. zbkia
Zorionak Etxebarri!!!
EH Bildu, inoiz baino irekiago eta bilduago
%54 parte hartzea
H
ilabete luzeetako lanaren ostean heldu zen maiatzaren 7a, Lea Artibai eskualdean eta Euskal Herriko beste herri batzuetan, galdeketa egingo zen eguna. Iaz Ispasterren egin bezala, Maiatzaren 7an Etxebarri, Amoroto, Aulesti, Berriatua, Gizaburuaga, Lekeitio, Markina-Xemein, Mendexa, Munitibar, Ondarroa, ZiortzaBolibarren ere izan zen Gure Esku Dago ekimenak egindako galderari erantzuteko aukera. Goizean goizetik ez zen giro onik eta ekimenik falta izan herrian; txalaparta, jolasak, ipuin kontalaria, bazkaria‌egun berezi eta ederra izan zen, eta hautestontzia ere botoz bete zen orduek aurrera Joan ahala. Etxebarrin 351 pertsonak eman zuten botoa, herritarren %54ak , eta EHBildutik herritarrak zoriondu nahi ditugu, ekimen demokratiko honetan parte hartu eta gure etorkizuna erabakitzeko bidean urratsa emateagatik. Jarraitu dezagun gure esku dagoena aldarrikatzen eta erabakitzen!
EHBilduk, 5 urteko ibilbidearen ondoren, alderdien koalizio izatetik, orotariko pertsona eta sektoreak bilduko dituen subjektu politiko bihurtzeko bideari hasiera eman dio. Horretarako, apirilean, parte hartzea oinarri zuen prozesu eratzailea jarri zuen abian, eta ekainaren 17ko kongresuarekin eman zioten bukaera fase honi. Apirilean prozesu eratzailea abian jartzeko araudia onartu zuten, eta ostean Kongresura eramango ziren dokumentuak eztabaidatu eta EHBilduko Zuzendaritzarako eta Batzorde ezberdinetarako izenak proposatu eta bozkatzeko aukera izan zuten EHbilduko kideek. Ekainaren 17an izan zen Kongresuan, 1000 pertsona inguruk hartu zuten parte. Lehenengo eztabaidatutako Dokumentu Politikoa eta Estatutuak onartu zituzten bertaratutakoek eta ostean Berme Batzordea eta Kontu Batzordea osatuko dituzten pertsonak hautatu zituzten. Horren ostean zuzendaritza politiko berriaren aurkezpena egin zen. Oinarriek emandako botoen %84arekin Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusi hautatua izan zen eta Mahai Politikoko kide izatera pasa den bere ekipoa ere onartua izan zen.
“koalizioa osatzen duten lau alderdietako kideez haragoko herritarrek ere EH Bildun parte hartzeko aukera izango dute�
EH Bildu, jendarteko sektore ezkertiar eta soberanistak biltzeko asmoarekin sortu zen, eta horrela ba, koalizioa osatzen duten lau alderdietako kideez haragoko herritarrek ere EH Bildu bere sentitzeari garrantzia emanez jarraituko du datozen urteetan ere.