Bildubarri 12. zbk

Page 1

2017ko Abendua ¡ 12. zbkia

Etorkizunera begirako udal-aurrekontuak moldatzea lortu dugu Aurtengo aurrekontuetan guk

proposatutako

proiektuak lortu

dugu,

txertatzea tartean

frontoiaren birmoldaketa, Belaotseko aparkalekuak, edota herriko zerbitzuen gida osatzea Puntu beltza: Eskola EH Bildutik, azken urteetako EAJ-ren “partxe-politikaren� ondorioz herrian nabaritako ganorazko ekipamendu faltari irtenbideak bilatzeko proposamen desberdinak lantzen aritu gara. Horrela, hainbat proiektu mahaigaineratu ditugu udalean. Gehienetan ez dizkigute aintzakotzat hartu izan baina aurten badirudi konturatu direla zentzuzkoenak zirela. Hori horrela, aurtengo proiektuetan guk proposatutako eta aurrera begirako zenbait proiektu txertatzea lortu dugu. Alde batetik, EH Bilduren hauteskunde programan adierazi bezala, frontoiko gunea birmoldatuko da kirolerako eta aisialdirako erabilera anitzeko gune bezala erabiltzeko (gimnasio etab.). Hala ere, adi egongo gara ea nola diseinatu eta eramaten den proiektu hau aurrera.

Bestalde, Belaots gunean dagoen aparkaleku gabeziari behingoz irtenbide bat emango zaio. Hasieratik ez ziren gauzak ganoraz egin eta horrek arazoak ekarri ditu, orain irtenbide bat ematea tokatzen da. Belaotsen bezala, herriko beste puntu batzuetan ere antzerako gabeziak daudela jakitun gara eta horientzako ere irtenbideak proposatzen jarraituko dugu aurrerantzean. Horretaz gain, herriko zerbitzuen gida bat egingo da. Izan ere, EH Bildutik uste dugu herri bizi bat izateko, ezinbestekoa dela bertoko komertzio eta produktuak balorean jartzea. Aurrerantzean ere, EH Bildutik ere etorkizunera begirako eta herri ikuspegiko proposamen gehiago lantzen joango gara herritarren beharrizanei erantzun asmoz.

Aurtengo aurrekontuak onartu baditugu ere, ezin ahaztu esatea gabezia nabarmen bat dutenik: eskola berriarekiko konpromisorik eza. 2017an, arlo honetan egin den gestioa ez da izan ona. Aldaketa puntuala atzeratuz eta atzeratuz joan da. 2018-ra begira EAJ-k ez du nahi izan euro bat ere bideratzea aurrekontuetan, aldaketa puntuala ez dala gauzatu aitzakiatzat erabilita. Hala ere, dirurik izendatu ez bada ere, EH Bildutik konpromiso argi bat galdetu zitzaion udal plenoan alkateari: behin lur aldaketak burututa, 3 hilabeteko epean, Hezkuntza Sailera eskola berriaz hitzegitera joateko konpromisoa. Alkatea ez zen erantzunik emateko gai izan. Hori da konpromiso maila, norberak atera ditzala kontuak.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Bildubarri 12. zbk by EHBildu Etxebarria - Issuu