Bildubarri 13. zbk

Page 1

2018ko Uztaila · 13. zbkia

ERABAKIAREN BIDEAN, PAUSO BAT GEHIAGO!

Lea-Artibai, organiko osoaren bilketan aitzindari

Etorkizuna erabakitzeko aukerak sortzea” helburu hartuta, Gure Esku Dago dinamikak mobilizazio erraldoia antolatu zuen ekainaren 10ean. Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotu zituen milaka pertsonaz osatutako giza kateak. 201,9 kilometroko bidea izan zen egindakoa, Eman eskua etorkizunari! lelopean.

Eskuz esku batu ziren erabakitzeko arrazoiak, eta Eusko Legebiltzarraren atarira heldu zen giza katea. Bertara eraman zuten Herritarron Ituna , euskal gizartearen nahiak biltzen dituen testua. 175.000 pertsonatik gora bildu ginen katean barrena, herri honen etorkizuna erabakitzearen garrantzia ozen aldarrikatuz. Etxebarritarrok ere parte hartu genuen egun historiko honetan. Goizean goiz jaiki, eta autobusetan hurbildu ginen Zaldibarreraino, eta bertan jai giroan, kantuan eta dantzan joan zen goiza. Hau horrela, urte batzuk atzera hasitako bideak, ez dauka etenik eta pixkanaka aurrera egitea dagokigu. Gure Esku Dagok, “2019 arrazoi erabakitzeko” dokumentua aurkeztu du Legebiltzarrean. Horrela ba, orain arteko bideari jarraipena emanaz , denon artean urratsez urrats osatuko dugu herri honen historian ezinbestekoa den prozesu hau.

Bizkaian aitzindari bihurtu da Lea-Artibai eskualdea materia organikoaren bilketari dagokionez, organiko osoa jasotzen duen Bizkaiko lehen eskualdea baikara. Hau da, landare jatorriko hondakin organikoez gain, animalia jatorrikoak ere bildu eta konpostatzen ditugu. Lea-Artibaiko Amankomunazgoak urte hasieran abiatu zuen sistema berriaren kanpaina, etxez-etxe organikoa bereizteko informazioa eta kitak banatuz. Eskualdeko herritarren %75 inguruk eman zuten izena eta harrezkero sistema berrian parte-hartzen dabiltza. Oraindik organikoko kita jaso ez dutenek udaletxean eska dezakete. Gogoratu, organikoaren kontenedorera botatzeko poltsa konpostagarriak erabili behar dira derrigorrez eta hauek udaletxean eska daitezke dohainik. Aipatutako materia organiko hau eskualdeko sei herritan batzen da “oso datu positiboak lortu (Markina-Xemeinen, L e k e i t i o n , dira, bai kantitate aldetik, Ondarroan, Berriatuan, Ziortza- bai kalitate aldetik” Bolibarren eta Etxebarrian) eta sistema berria abian jarri zenetik, lehen hiruhilekoan 217 tona organiko jaso ziren. Hau da, astean 16.680 kg inguru jasotzen dira eta egindako analisien arabera %94,87 konpostagarria da, errefusa soilik %5 delarik. Oso datu esanguratsuak eta positiboak direla baloratu dute arduradunek bai kantitate aldetik, eta bai kalitate aldetik. Horrela, Bizkaian gehien bereizten duen eskualdea izatera pasatu gara. Hori dela eta, ezinbestekoa da herritarrak egiten ari diren lana goraipatzea! Bejondeizuela!


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.