2015eko Azaroa ¡ 6. zbkia
B
adator Bildubarri! Beti bezain interesgarri eta inoiz baino koloretsuago, azken barriak bildu eta aldian-aldian zuen etxeetaraino iristeko asmoarekin. Bertan, herrigintzan pilpilean darabilzkigun gaiak jorratuko ditugu eta tarteka zuen iritziak jasotzeko bitarteak eskaintzen ere saiatuko gara. Horrez gain, beste hainbat bide ere badituzue momentu oro informazioa eskura izan eta gurekin kontaktuan jartzeko. Zuen iritzi, kexa edota proposamenak jasotzeko irrikitan gaude. Beraz, sartu, kuxkuxeatu eta idatzi!
www.etxebarria.ehbildu.eus
etxebarrianharigara@gmail.com
EH Bildu Etxebarria
Gardentasuna eta parte-hartzea ardatz hartuta talde lanean ekin diogu legegintzaldiari
3 hilabetetik behin herri batzar irekiak burutuko ditu EH Bilduk
L
egegintzaldi berria hasi dugu eta hainbat gai lantzen hasi gara jada. Batzuk azken urteotatik lantzeke daudenak, eta beste batzuk berriak. Gai hauek guztiak udaletxeko hormetatik atera eta informazioa zuzenean herritarrei helarazteko asmoarekin , azaroaren 6an herri batzar irekia burutu zuen EH Bilduk herriko kultur aretoan.
norabideko Herri batzarrez gain, herritarre- “ b i kin hartu-eman zuzena sustatu eta prozesuari ekin nahi dituzten kezka eta proposamenak diogu, udaletik herrira jasotzeko bideak ere ezarriko di- eta herritik udalera � tugu, parte hartzearen bidez herritarrak udaleko erabakietan esku hartzeko aukera izan dezaten. Herri batzarrak dira horretarako bitarteko bat, eta hiru hiletik behin herri batzar irekiak egiteko asmoa dugu, unean uneko berriak herritarrei helarazi eta bakoitzak duena entzuteko helburuarekin. Denok osatzen dugu udala, eta denok dugu bertan lantzen edota erabakitzen denaren berri izateko eskubidea. Horrela ba, gardentasuna eta parte-hartzea oinarri hartuta, EHBildutik, bi norabideko prozesuari ekin nahi diogu, udaletik herrira eta herritik udalera, informazioa erraz helarazteko bitartekoak jarriz.