Bildubarri 7zbk

Page 1

2016eko Otsaila · 7. zbkia

MOTZ-MOTZEAN... > UDALKUTXA

Nagusien lokalean dinamika berri bat hasiko da martxan

Etxebarriko udalak 56.257 € itzuli beharko ditu Behin udal aurrekontuak onartuta jakin izan dugu Bizkaiko Diputazioak egindako aurreikuspen txarragatik Bizkaiko udalek 75,5 milloi euro itzuli beharko dituztela. Bitartean, Gipuzkoako udalek 7,4 milloi euro gehiago jasoko dituzte aurreko agintariek egindako lan zuzenari esker. Beraz, Bizkaiko udalok eta tartean etxebarritarrok ordaindu beharko dugu Foru Aldundiko PNVren kudeaketa kaxkarra eta murrizketak jasaten lehenak Bizkaiko udalok izango gara. Hori dela eta, beharrezkoa da bestelako zerga-politika progresiboago bat aplikatzea. Gehien duenak gehiago ordain dezala!

> MOZIOA

Ibon Iparragirreren egoerari buruzko adierazpena Duela bi hilabete Lea-Artibaiko udal guztiek aho batez onartutako mozio eta eskariek ez dute inolako erantzunik izan, are okerrago, eskariei muzin egin eta berriro ere Ibon Iparragirre Alcala-Meco kartzelara urrundu dute Osakidetzan zuen errebisioa ere egin gabe. Bere osasun egoerak okerrera egin du eta hori horrela beste mozio bat onartu da Etxebarriko udalean aho batez: Kartzeletako Zuzendaritzari (Direccion General de Instituciones Penitenciarias) gutun bat idaztea Ibonen sakabanatze egoerarekin amaitu eta bere konfiantzazko mediku batek artatu dezan eskatuz.

Nagusien arteko harremana sustatzea eta lokala biziberritzea dira helburuak

A

urrekontuen baitan EHBildu-tik Etxebarriko nagusien lokalean dinamika berri bat hasteko proposamena egin genuen eta horrela, proiektu berri bat hastea adostu genuen Udalean. Nagusien lokalean egoten direnei edota bertara hurbildu nahiko luketenei begira sortutako proiektua da hau. Astearte eta ostegun arratsaldeetan, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara dinamizatzaile bat egongo da bertan daudenekin egon, lagundu eta ekintza ezberdinak egiteko; tailerrak, joko ezberdinak… aukera zabala eskaintzea da asmoa, bertan egongo direnek arratsalde pasa atsegina egiteko aukera izan dezaten. Proiektua martxoa eta apirilean garatuko da, eta bi hilabete hauek pasa ostean balorazio bat egingo da, arrera begira jarraitu, moldatu edota zer egin erabakitzeko.

“dinamizatzaile bat egongo da eta ekintza ezberdinak egingo dira: tailerrak, joko ezberdinak... ”

Proiektua, parte hartu nahi duen nagusi orori luzatzea da asmoa eta bertaratzeko arazoa duten nagusiei erraztasunak jarriko zaizkie (taxi edo autobus bidez jasoko dira). Etxez etxe zabalduko da proiektuaren inguruko informazioa baina hala ere, zerbait gehiago jakin nahi duenak udaletxera deitu dezake, edozein zalantza edo galdera argitzeko. Etxebarriko EHBildutik, parte hartzera animatu nahi zaituztegu, eremuz eremu parte-hartzea sustatuz eraikiko baitugu gure herria.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Bildubarri 7zbk by EHBildu Etxebarria - Issuu