2016ko Abendua ¡ 9. zbkia
Zelako Etxebarri nahi dugun erabakitzeko ordua heldu da 1997an onartutako Arau Subsidiarioak berritzeko asmoz Hirigintza Plan berria marrazteko prozesua martxan jarri da. Arau hauen bidez herriaren etorkizuna zehazten da hemendik 15—20 urterako ikuspegiarekin. Erabaki garrantzitsuak dira hortaz, eta horregatik herritarron iritzia eta parte hartzea berebizikoa da zer nolako herrian bizi nahi dugun erabakitzeko. HAPO berri hau Hiritek arkitektura estudioak idatziko du, baina prozesu hau aurrera eramateko parte-hartze programa bat onartu zuen Etxebarriko udalak. Horren baitan, pasa den urriaren 5 ean, lehen aurkezpen publikoa egin zen prozesuren nondik norakoak herritarrei azaltzeko. Egin beharreko lehen lana Etxebarriko gaur egungo egoera aztertzea da. Horretarako, Hiritek estudiokoak herriko elkarte eta eragile desberdinekin biltzen ibili dira azken asteotan, herriko informazio eta iritziak jaso eta horrekin diagnosi bat osatzeko. Hemen ateratako ondorioak aurkezpen publiko batean azalduko dituzte eta ondorengo faseetan lantalde dinamika desberdinetan ekarpenak egiteko aukera irekiko da. Beraz, har ezazu hitza!
Gazteentzako alokairurako dirulaguntzak onartu dira
Aurretik eguneratuta zeukanak ez du nabarituko aldaketarik baina eguneratu gabe zeukanak igarriko du igoera
EH Bildutik alokairu eredua bultzatu eta gazteei herrian emantzipatze- “gazteei herrian bizitzeko ko aukerak eskaini beharra ikusten erraztasunak eskaintzea genuen. Horretarako aukerak aztertu, da helburua� Azpeitiko udaleko eredu aitzindaria hartu eta Etxebarriko udalean aurkeztu genuen bi alderdiek elkarlanean aztertu eta hobetzeko. Horrela, azaroaren 17ko udal plenoan, hurrengo urtera begira Etxebarrin etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzen dekretua onartu genuen EAJ eta EHBilduk. Ordenantza honen helburu nagusia, Etxebarriko 18 eta 35 urte bitarteko gazteei herrian bizitzen jarraitzeko erraztasunak ematea da. Hala ere, baldintza batzuk bete beharko dira diru-laguntzak eskatzeko esaterako, eskatzaileek ezin dute berain jabetzan etxebizitzarik izan, herentzia edo dohaintza bidez eskuratua izan ez bada behintzat. Horretaz gain, diru-laguntza eskatzen duten pertsonek, diru-laguntza jasoko duen etxebizitzan erroldatuta egon behar dute. Bestalde onuradunaren eta errentatzailearen artean ezingo da inolako lotura familiarrik izan. Eskatzaileei emango zaien diru-laguntza, diru sarreren arabera ezarriko da, horretarako bereziki ezarritako baremo batzuetan oinarrituz. Dekretu hau gazteen emantzipazioa bultzatzera bidean aurrera-pausu egokia dela uste dugu EHBildun, eta bide honetan pausuz pausu aurrera egiteko prest gaude.