IKASTETXEAREN IZENA ARLOA / GAIA
ELKAR HEZI HLBHIP GIZARTE ZIENTZIAK, GEOGRAFIA ETA HISTORIA
ETAPA - MAILA
2 DBH
1 HELBURUAK: GUTXIENGO GAITASUN MODUAN DEFINITUAK - Gizarterako eta Herritartasunerako gaitasuna lortu errealitate sozial, egungo eta historikoa ulertuz eta gizartean egoki moldatuz. Baita arazoei modu baketsuan eta demokratikoki aurre egingo dieten herritar bihurtu, betiere nork bere nortasunari eusten diola eta gainerakoena errespetatzen duela. Honen barne, trebetasun sozial hauek lortuz, beste baten lekuan, lepoan, jartzeko gaitasuna izatea; enpatia alegia. Baita arazoei aurre egiteko elkarrizketa eta balioespena nahitaezko bideak direla ulertzea edo beren iritziekin bat ez datozen bestelako iritziak dituzten pertsonak errespetatzea. - Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna barneratu giza jardueraren espazioaren pertzepzio zuzena zein zeharkakoa lortuz, gaitasun geografikoak ikasteak dimentsio horretan eragina duela barneratuz. Baina batez ere, gizakia-ingurunea harremana eta horrek eragiten duen lurralde-antolakuntzaren berri izatea. - Giza eta arte-kulturarako gaitasuna lortu arte-adierazpenak ezagutaraztearekin eta balioestearekin eta horrela pertzepziorako eta sentsibilizaziorako trebetasunak eskuratuz eta kultura-ondarea errespetatuz eta hura zaintzeko interesa sortuz. - Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna barneratu objetibotasunaren eta egokitasunaren irizpideen arabera eta lortzen den informazioa aukeratzeko irizpideak izatea, informazio iturriak ezagutuz eta horiek alderatuz eta informazioa modu kritikoan barneratuz. - Hizkuntza-komunikaziorako hainbat diskurtso mota erabiltzeko trebetasunak lortu (elkarrizketan jarduteko, epai kritiko eta etikoa osatzeko, ideiak sortzeko, ezaguera egituratzeko, diskurtsoari eta ekintza eta eginkizuei berei koherentzia eta kohesioa emateko‌). Horrela errealitate soziala deskribatzeko eta aztertzeko gaitasuna lortuz. - Ikasten ikasteko gaitasuna nahitaezkoa suertatuko da ikaskuntza autonomorantz joan behar delako ikaslea, horren bitartez gauza gehiago jakitea, aurretik ikasitakoak berrikustea eta azaleratzen ari diren gizarte- eta kultura-testuinguraketara egokitzea lortuz. Eta honekin batera, aurreko gaitasunetan esanda, pentsamendu erlatiboa landu edo nork bere iritzia osatu. Ondorioz autonomiarako eta ekimen pertsonala izateko gaitasuna lortuz. EDUKIEN DENBORALIZAZIOA
2 ORD.
1. ebaluazioa Kontzeptuak 1. Erroma. 2. Antzinaroaren amaiera. 3. Europa feudala.
ORD.
2. ebaluazioa Kontzeptuak 1. Nafarroako erreinua. 2. Hirien pizkundea. 3. Erdi Aroaren amaierako krisia.
3. ebaluazioa
ORD.
Kontzeptuak 1. Munduko biztanleria. 2. Biztanleria eta baliabideak. 3. Gaur egungo gizarteak. 4. Mundu hiritartua. 5. Populatzea eta hiriak.
Prozedurak 1. Grafikoak egitea eta interpretatzea. 2. Biztanleria piramideak interpretatzea. 3. Lurraldearen ikerketa demografikoa egitea. 4. Irudiak aztertzea. 5. Hirien planoak aztertzea. 6. Hiriak aztertzea: Gasteiz. 7. Mapa historikoak interpretatzea. 8. Eliza erromanikoak eta katedral gotikoak aztertzea. 9. Donejakue bidea aztertzea. 10. Nafarroako Erresumako hiri bat aztertzea: Lizarra. 11. Iturri idatziak alderatzea. 12. Gertakarien kausak aztertzea. Jarrerak 1. Elkartasunaren eta elkarlanaren garrantziaz ohartzea. 2. Jarrera enpatikoak garatzea. 3. Ingurunerako kaltegarriak diren giza iharduerak ezagutzea eta aldatzeko jarrera garatzea. 4. Ondare kulturala baloratzea eta zaintzea.