ELKAR HEZI HLBHIP
IKASTETXEAREN IZENA ARLOA / GAIA
GIZARTE ZIENTZIAK, GEOGRAFIA ETA HISTORIA
ETAPA - MAILA
4 DBH
1
HELBURUAK: GUTXIENGO GAITASUN MODUAN DEFINITUAK
- Gizarterako eta Herritartasunerako gaitasuna lortu errealitate sozial, egungo eta historikoa ulertuz eta gizartean egoki moldatuz. Baita arazoei modu baketsuan eta demokratikoki aurre egingo dieten herritar bihurtu, betiere nork bere nortasunari eusten diola eta gainerakoena errespetatzen duela. Honen barne, trebetasun sozial hauek lortuz, beste baten lekuan, lepoan, jartzeko gaitasuna izatea; enpatia alegia. Baita arazoei aurre egiteko elkarrizketa eta balioespena nahitaezko bideak direla ulertzea edo beren iritziekin bat ez datozen bestelako iritziak dituzten pertsonak errespetatzea. - Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna barneratu giza jardueraren espazioaren pertzepzio zuzena zein zeharkakoa lortuz, gaitasun geografikoak ikasteak dimentsio horretan eragina duela barneratuz. Baina batez ere, gizakia-ingurunea harremana eta horrek eragiten duen lurralde-antolakuntzaren berri izatea. - Giza eta arte-kulturarako gaitasuna lortu arte-adierazpenak ezagutaraztearekin eta balioestearekin eta horrela pertzepziorako eta sentsibilizaziorako trebetasunak eskuratuz eta kultura-ondarea errespetatuz eta hura zaintzeko interesa sortuz. - Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna barneratu objetibotasunaren eta egokitasunaren irizpideen arabera eta lortzen den informazioa aukeratzeko irizpideak izatea, informazio iturriak ezagutuz eta horiek alderatuz eta informazioa modu kritikoan barneratuz. - Hizkuntza-komunikaziorako hainbat diskurtso mota erabiltzeko trebetasunak lortu (elkarrizketan jarduteko, epai kritiko eta etikoa osatzeko, ideiak sortzeko, ezaguera egituratzeko, diskurtsoari eta ekintza eta eginkizuei berei koherentzia eta kohesioa emateko‌). Horrela errealitate soziala deskribatzeko eta aztertzeko gaitasuna lortuz. - Ikasten ikasteko gaitasuna nahitaezkoa suertatuko da ikaskuntza autonomorantz joan behar delako ikaslea, horren bitartez gauza gehiago jakitea, aurretik ikasitakoak berrikustea eta azaleratzen ari diren gizarte- eta kultura-testuinguraketara egokitzea lortuz. Eta honekin batera, aurreko gaitasunetan esanda, pentsamendu erlatiboa landu edo nork bere iritzia osatu. Ondorioz autonomiarako eta ekimen pertsonala izateko gaitasuna lortuz. 2 ORD.
1. ebaluazioa KONTZEPTUAK: 1. Erregimen Zaharraren bukaera. Frantziar Iraultza 2. Lehen Mundu Gerra
ORD.
EDUKIEN DENBORALIZAZIOA 2. ebaluazioa KONTZEPTUAK: 1. Errusiako iraultza 2. Bigarren Mundu Gerra o Gerra arteko garaia: faxismoaren gorakada. o Blokeen mundua eta Gerra Hotza.
ORD.
3. ebaluazioa KONTZEPTUAK: Espainia eta Euskal Herriaren bilakaera XIX eta XX. mendeetan zehar. 1. Karlismoa 2. Gerra Zibila.
PROZEDURAK: 1. Apunteak hartu eta analizatzeko buruaskiak izatea (irakaslearen gainbegiraketarik gabe). 2. Informazio historikoa ematerakoan ardatz kronologikoak erabiltzeko gaitasuna edukitzea. 3. Historiako testu iruzkinak egiten jakitea o Duten informazioarekin hipotesiak egin eta baieztatu. o Erabiltzen dituzten prozedurak azaltzeko eta bere egokitasuna baloratzeko gaitasuna garatzea. o Iturri ezberdinetatik lortutako informazioa batu eta dauzkaten beste informazio batzuekin loturak adierazi. 2. Talde lanak: daukaten informazioarekin besteentzat baliagarriak izango diren testu/apunteak egitea eta ahoz ondo adierazten jakitea. 3. Gerra Zibilaren inguruko erakusketa JARRERAK: 1. Aro Garaikideko prozesu historiek eragindako aldaketek gaur egun sortzen dituzten egoera ezberdinen aurrean jarrera kritikoa garatzea. 2. Joera belizistak eta inperialistak arbuiatzea. 3. Nazio eta estatuek burujabe izateko eta beren kultura bultzatzeko duten eskubidea baloratzea eta errespetatzea. 4. Norberaren herrian (Euskal Herrian) dauden arazoetan parte hartzea eta arazo horien erro historikoak ezagutu eta baloratzea.