EROSKI_JUNIO_2024_EUSKERA

Page 1

KOLORE FESTA

EROSKI club Urrezko Txartela daukaten bazkideentzako aldizkaria

Hilean aldizkari bat Urrezko Txartel bakoitzeko. Dendan nahiko ale izanez gero.

Errezeta errazak eta osasungarriak zure platerak udako kolorez betetzeko. Garaiko frutak eta barazkiak, beti prezio onean, berrikuntzak eta askoz gehiago

www.eroski.es Ekaina 2024 100. zk

aurkibidea

04 Zenbaki honetan

06 Hil honetako onenetan onena

07 Sareetan

08 Kolore eta zapore eztanda zure plateretan

10 Hemen dira fruta hezurdunak

08 18

18 MSC zigilu Urdina duten arrainak

25 Bizi kirol ekitaldirik onenak EROSKI SELEQTIA produktuekin

26 Nutri-Score A+B: aukera bikaina

30 Infoodencer-ak: Rodrigo Garcia eta Sofia Perez, Wovo-ren sortzaileak

32 Gure dendetako azken berriak

44 14 10 Gerta daiteke denda guztietan ez izatea produktu guztiak. Galde ezazu zure ohiko dendan.

14 Entsaladak: zure mahaira eramateko ideiak

36 Edertasuna: belle&SUN-ek

zure larruazala zaintzen du eguzkiaren aurretik eta ondoren

38 Garbitasuna: zure etxea, garbi-garbi

40 Elkartasuna

42 EROSKI club-en abantailak

44 Bidaiak: Albaniako hondartzak

47 Aurrezki-kupoiak

50 Albisteak

3
www.eroski.es 2024ko ekaina

editoriala

DJanariaren KOLORE FESTA

uela hilabete batzuk irakurri nuen artikulu batek nabarmentzen zuen produktu bat aukeratzerakoan, erabakiaren %85 kolorearen araberakoa dela. Berdea osasungarriari lotzen zaio, laranjak zentzumenak estimulatzen ditu, gorriak apetitua zabaltzen du... Beraz, zergatik ez bihurtu begientzako estimulu horiek guztiak plater osasungarri, gure gorputzak behar dituen mantenugai guztiak eskuratzeko? Horixe da gure helburua zenbaki honetan: kolore eztanda bat zure elikaduran.

Melokotoien bete-beteko garaian, aurten bogan dagoen kolorea izango dugu hizpide: Peach Fuzz delakoa. Melokotoia Aragoiko, Errioxako, Nafarroako eta Andaluziako lurretatik dator zure dendara, heldutasun punturik onenean.

Zure platerak letxugen berde biziaz betetzera gonbidatzen zaitugu. Erraza egingo zaizu; izan ere, eguraldi ona iristearekin bat, nork ez du entsalada freskagarri eta elikagarri bat jateko gogorik? Bihur ezazu plater elikagarri bat, proteinak eta karbono hidratoak

gehituta. Nola egin kontatuko dizugu, eta entsalada eta ongailuen ideia iradokitzaile batzuk emango dizkizugu. Probatzeko irrikatzen izango zara.

Gainera, MSC GKEak antolatzen duen Itsasoen Astea ekitaldiarekin bat etorriz, ekainean zure platerak inoiz baino urdinagoak izatea proposatzen dizugu. Aukeratu MSC Zigilu Urdina gure arrandegietan, eta ozeanoak errespetatzen dituen arrantza jasangarriaren alde ariko zara. Eta koloreez ari garela, gure Nutri-Score sistemak lanak erraztuko dizkizu, produktuak bost koloretan sailkatzen baititu, begi kolpe bakarrean haien nutrizio kalitatea bereiz dezazun eta zer erosten duzun argi izan dezazun.

Errezeta asko eta elikadurari buruzko aholku asko, gure salmenten topak belle&SUN eguzki kremetan, eta zure etxea garbitzeko produkturik egokienak. Gainera, Albania ezagutzeko proposamena egingo dizugu, baita zure elkartasuna aktibatzeko proposamena ere, ordainlekutik igarotzean “Bai” aukerari eman eta gure planeta zaintzen duten hainbat GKEri laguntzeko.

ARGITARATZAILEA

EROSKI S. COOP. Barrio San Agustín s/n. 48230 Elorrio (Bizkaia). Tel. +34 946 211 211

Zuzenaria: Ainhoa Oyarbide

Erredaktore burua: Manuela Díaz

ARGITALPENAREN EGILEA

Factoría Prisa Noticias, S. L. U. Valentín Beato, 44. 28037 Madrid Tel. +34 915 386 104

Banaketaren kontrola: OJD Publizitatea: Antonio García. Tel. +34 607 973 913 antoniogarcia@publimagazine.com

Inprimategia: Altavia Ibérica. Orense, 85. 28020 Madrid. Tel. 911 21 38 38

Lege gordailua: BI-222-2015 Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe. Azaleko argazkia: @virginiamartin_photo

4
Iker Perez de Arenaza EROSKI club-eko arduraduna
NEMEH D I T U ZUZENBAKIHONETAKOERREZE T A KAITZUG Jarrai iezaguzu

HIL honetako ONENETAN ONENA

2

BETIEREK MAITASUNA AURREZKIARI

MAITEMINDU aurrizkiz betetako udaz

Zure laranja erdia aurkitu ordez, uda honetan sare osoa eraman nahi baduzu eta bigarren bat opari, EROSKIn hilabete honetan 100 produktutzar baino gehiago ditugu 2x1 eskaintzarekin (*) . Konbinatu nahi dituzun moduan eta metatu aurrizkia zure EROSKI club txartelean.

(*) Kontsultatu baldintzak zure dendan, webgunean edo app-ean

1

IZOZKI GOZOA!

Hainbat zaporetakoak: gazta tarta ahabiekin, mangoa mugurdi saltsarekin, txokolatea cookie-ekin eta cheesecake marrubi saltsarekin. Oraindik ez al dituzu probatu?

Gure EROSKI SELEQTIA izozkiak, krematsuak eta gozo-gozoak, plazer bat dira zentzumenentzat,

plazer bat dira zentzumenentzat, eta haien errezetak Basque Culinary Centerrek probatutakoak dira. Ezingo diozu eutsi!

JAN EZAZU DOLCE VITA

Brontzezko moldean egina

Beti da une aproposa pasta platerkada batez gozatzeko. Gure EROSKI pasta italiarra brontzezko moldean egina da, %100 gari italiarra erabiliz, arrautzarik gabe eta %14ko proteinarekin, eta orain, plastikorik gabeko ontzian. Goza dezagun guztiok dolce vitaz!

4

3

EROSKI KOMBUCHA

BIO, GEHIGARRIRIK GABE ETA PROBIOTIKO NATURALEKIN, EROSKI KOMBUTXA BERRIA ZURE FRESKAGARRI GOGOKOENA IZANGO DA. AUKERATU BOGAKO EDARIAREN ZAPORE HAUEN ARTEAN: FRUITU GORRIAK

ETA LIMOIA ETA JENGIBREA. EGOKIA BEGANOENTZAT.

6
HONETAN
DESKONTU TXARTELA ALDIZKARI
A B D E C NUTRI-SCORE A
DESKONTU TXARTELA ALDIZKARI HONETAN A B D E C NUTRI-SCORE C

...ETA SAREETAN

Jakin gure sare sozialetan gertatzen den guztiaren berri

EROSKI club-en hileko errezeta

Berenjena lasagna

Zorionak Leire (@bocaditosdegnomo)! Gure aldizkariko Hileko errezeta lehiaketako irabazleak klasiko italiar baten aldaera osasungarria eta gozo-gozoa aurkeztu zigun: berenjena lasagna. Geruzaz geruza, berenjena samurrak, ricotta, tomate saltsa eta gazta, bere plater ederrak harrituta utzi gaitu. Leirek bezala, zure argazkia aldizkarian argitaratuta ikusi nahi baduzu eta 100€-ko opari txartela eraman nahi baduzu, partekatu zure plater osasungarrienaren argazki bat eta etiketa gaitzazu sareetan #elikatupentsatzenduzuna hashtag-arekin.

Adi egon Carri-ren trikimailuei

UDA HONETAN AURREZTEKO

Ekainean, uda hasiko dugu TikTok sarean, prest egoteko behar duzun guztiarekin. Edertasun produktu biralenetatik bete-beteko oporrez gozatzeko ezinbestekoak direnetara. Eta spoiler bat: Carri-k aurrezteko trikimailu eta aholku txiki mordoa dakar, oporraldia aparteko ahaleginik egin gabe luzatzeko.

Bilatu gure ‘itsulapiko txiki’ udatiarra, eta irabazi saria

Uda honetan, dibertitu eta irabazi sari zoragarriak gure aurrezkiaren itsulapikoarekin jolasean. Bat egin gure sare sozialetako denborapasa dibertigarriarekin eta bilatu gure itsulapiko txiki ezkutua bere kirol gogokoena egiten duen bitartean. Azkarrena izango al zara aurkitzen?

ONENAK PRESTATZEN BASQUE CULINARY CENTERREKIN

Basque Culinary Centerren (BCC) izango den pintxo lehiaketa bertatik bertara ikusi nahi baduzu, eta Donostian gau bat hotelean igaro nahi baduzu,

egon adi gure Instagrameko profilari, bi pertsonarentzako sei plaza zozketatuko ditugu eta. Hartu parte eta ez geratu zure sarrerarik gabe!

7
IKASI PINTXO
zi n in u ria

Hala naturan nola

elikagaietan, ezer ez da zorizkoa. Koloreek adierazten dute funtsezko zer mantenugai eta antioxidatzaile dituzten elikagaiek gure osasunerako eta ongizaterako. Elikadura osasungarria eta orekatua izan nahi baduzu modu erraz eta intuitiboan, prestatu zure plater bakoitza

Kolore EZTANDA

koloreen eztanda bat balitz bezala. Izan ere, zenbat eta kolore gehiago, orduan eta mantenugai gehiago.

Aukeratu garaian garaiko frutak eta barazkiak zure errezetak aberasteko eta zaporez betetzeko. Gure dendetan aurkituko duzu kolore eztanda hori guztia, eta beti prezio onean. Ez aukera galdu!

Zer adierazten dute fruta eta barazkien KOLOREEK?

GORRIA

TOMATEA, GEREZIA, ANGURRIA

A eta C bitaminak,potasioa eta antioxidatzaileak dituzte. C bitamina funtsezkoa da gure sistema immunologikoa indartzeko eta burdina errazago xurgatzeko.

HORIA EDO LARANJA

AZENARIOA, MERTXIKA, ABRIKOTA, NEKTARINA

Beta-karoteno iturri bikaina dira. Gure gorputzak A bitamina bihurtzen du gero substantzia hori, eta funtsezkoa da ikusmenerako, sistema immunologikorako eta

zelulen hazkunderako. Gainera, C bitamina eta potasioa ere badute.

BERDEA

LETXUGA, BROKOLIA, KIWIA

Potasio, magnesio eta K bitamina asko dute, eta bihotza babesten dute. Bazenekien hosto berdeko barazkiek, zenbat eta ilunagoak izan, orduan eta antioxidatzaile eta zuntz kontzentrazio handiagoa dutela?

ZURIA

TXANPIÑOIAK, PLATANOA, UDAREA

Allizina dute, bakterio-kontrako

propietate eta propietate antifungiko nabarmenak dituen substantzia. Gainera, potasio askoko elikagaiak dira, egokiak osasun kardiobaskularrerako eta funtzio muskularrerako.

URDINA EDO MOREA

AHABIAK, MAHATSAK, BERENJENAK

Antozianinengatik dute kolore hori. Ahalmen handiko antioxidatzaileak dira antozianinak, gure gorputzeko zelulen zahartzeari aurre egiteko eta bihotzaren osasuna hobetzeko.

8 @virginiamartin_photo
9

Urteko kolorea MELOKOTOIA

Hasi da fruta hezurdunen garaia.

Ohar os sungarriak

Frutak zuhaitzean heltzen dira, han lortzen dute gozotasuna eta haragia, ez frutaontzian.

Beraz, ahal dela ez hartu fruta berderik eta heldu gabekorik.

Beroarekin oso fruta sentiberak dira, eta azkar honda daitezke giroko tenperaturan. Kontserbatu hozkailuan.

Aranak dira zuntz gehien duten fruta hezurdunak. Zuntz disolbagarria eta disolbaezina dute, eta, beraz, ezin hobeak dira digestio aparatuaren osasuna sustatzeko eta heste igarotzea erregulatzeko.

F#elikatupentsatzenduzuna

EROSKI Natur markako frutak gozotasun eta tamaina aldetik unerik egokienean daudenean biltzen dira. Errioxatik, Lleidatik, Aragoitik, Jerte bailaratik edo Alacantetik datoz, eta GGN –Global G.A.P.– nazioarteko ingurumen ziurtagiria dute.

rutaren kolore laranjak edo hori biziak adierazten du ur eta antioxidatzaile asko dituztela (larruazala elikatu eta babesten duten osagaiak). Ba ote modu hoberik uda hasteko, zure burua zaintzea eta elikatzea baino? Melokotoiak, paraguaioak, nektarinak, abrikotak, aranak, gereziak, pikotak...

EROSKIn fruta hezurdun klase guztiak aurkituko dituzu, baita zure ingurune hurbilekoak ere, eta beti prezio onean. XL formatuan, familia ugarientzat edo frutazale amorratuentzat, soltean, ebakita eta jateko prest, jatorri izendapenarekin edo gure EROSKI NATUR markakoak.

BAZENEKIEN PANTONEK

URTERO KOLORE BAT

NABARMENTZEN DUELA

ETA 2024 HONETAN

PEACH KOLOREA DELA?

10

EZ DA POSTRERAKO BAKARRIK

Entsaladan, gure azaleko plater ikusgarria bezala, tomate mota askotarikoekin, oliba beltzekin, kimu berdeekin, marrubi, gerezi, abrikot, nektarina eta meloi pilotatxoekin eta burrata gazta zati txikiekin. Ondu errukula eta pistatxo pesto batekin.

Erreta jogurt kremarekin.

Txitxi-burruntzietan, otarrainxka edo oilasko zatiekin.

Haragi gorriko eta zuriko errekietan. Eman gourmet ukitu bat garaiko aran freskoekin.

Zure airfryer-ean: erre erdibitutako bi melokotoi heldu, zabaldu gurin urtua melokotoiaren alde ebakian eta jarri alde hori gora begira dela frijigailuaren saskian, eta erre sei minutuz 180ºC-ra. Eman buelta eta zabaldu berriro osagai hauez eginiko nahasketa ebakitako aldean: koilarakada bat gurin, koilarakada bat ezti edo ziropa, koilarakada bat astigar azukre eta kanela hautsa. Kozinatu beste 6-8 minutuz, karamelutu arte.

Ona da hemengoa izatea

HEMENGOAK ZAPORE HOBEA DU

ARAGOI

Calanda JDB melokotoia bere zapore eta gozotasun bikainarengatik nabarmentzen da. Calandako etiketa beltza abuztu erdialdera iritsiko da zure dendetara, bilketa hasten denean, puntu-puntuan dagoenean. Hilabete honetan, Aragoiko gereziak aurkituko dituzu.

ERRIOXA

Eskualde horretako klimari esker, fruta hezurdun gozo-gozoak hazten dira: melokotoi gorri eta horiak, nektarinak, gereziak eta paraguaioak.

NAFARROA

Gereziak dira zure fruta-dendara iristen lehenak, eta gero datoz lehen melokotoi gorri eta horiak, Claudia aranak eta paraguaioak.

BALEARRAK

Lehen abrikotak maiatzaren amaieran eta ekainaren hasieran heltzen dira, tramontanako haizeekin batera. Eta gertu izaten dira Mallorcako opil tipikoak prestatzeko. Uhartean aran gorri gozo askoak ere hazten dira.

ANDALUZIA

Beroak beste gozotasun bat ematen die lur horretan hazten diren melokotoi gorri eta horiei, nektarinei, paraguaioei eta aran gorri eta horiei.

11
@virginiamartin_photo

Errezetak HEMENGO PRODUKTUEKIN

Gure lurreko produktuek zaporez betetzen dituzte gure platerak. Basque Culinary Centerrek prestatutako errezeta honetarako (indioilar xerra konfitatutako gereziekin eta endibia entsaladarekin) garaiko bi produktu aukeratu ditugu: Etxauri bailarako gereziak eta Valtierrako endibiak.

VALTIERRAKO ENDIBIAK

Valtierra (Nafarroa) da barazki horren ekoizle handiena, eta laborantza hidroponikoaren bidez hazten da. Metodo horri esker lurrik gabe hazten dira landareak, mantenugaietan aberats diren soluzioak baliatuz.

ETXAURIKO GEREZIAK

Klimak distira eta zapore berezia ematen die Nafarroa Garaiko gerezi hauei. Gereziak C bitaminaren iturri dira, eta ahalmen antioxidatzaile handiko fruta; gainera, aberatsak dira burdin, potasio, kaltzio eta beste zenbait mineraletan.

Indioar xerra gerezi konfitatuekin eta endia entsaladarekin

4 45’

Indioilar xerra

• 360 g indioilar xerra

• 2 g gatz

• 50 g piperbeltz

• Oliba olio birjina estra Gerezi konfitatuak

• 200 g gerezi

Endibia entsalada

• 120 g endibia

• 5 ml OOBE

• 2 g gatz

• Limoi bat

Indioilar xerra

Gatzez eta piperrez ondu indioilar xerrak. Zartagin batean, olio gutxirekin, frijitu indioilar xerrak, 3-4 minutuz alde bakoitza. Gorde geroko.

Gerezi konfitatuak Kendu hezurrak gereziei. Kozinatu su baxuan 30 minutuz, bigundu arte.

Endibiak Ebaki endibiak juliana eran. Gatzatu oliba olio birjina estrarekin, gatzarekin eta limoi zukuarekin.

Nola atera platerera Jarri xerra bat plater bakoitzeko, eta lagundu gerezi konfitatuekin. Zerbitzatu endibia entsalada pixka batekin.

1,09€

ERRAZIOAK

Zer em ten dizu?

Indioilarra haragi zuria da, gantz gutxi du eta kaltate handiko proteina asko. Osagarriaren oinarria barazkiak dira, eta, adibidez, endibiak azido folikoa du. Gainera, gereziek antozianinak dituzte. Substantzia horiek ematen diete kolorea eta funtzio antioxidatzailea dute.

Ohar os sungarriak

Ez gehitu azukrerik. Gereziak kozinatzean, frutak ura galtzen du eta biguntzen hasten da. Orduan, azukrea eta lurrinak askatzen ditu, eta, era horretara, frutaren berezko azukreak aprobetxatzen dira.

#elikatupentsatzenduzuna

12
KCAL %9 171 %18 1,11g GATZA %10 8,62g AZUKREAK %5 0,90g GANTZ SATURATUAK %8 5,76g GANTZA A B D E C NUTRI-SCORE A
ERRAZIO BATEK DAUKA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK)
NAFARROA
BCC-k diseinatutako errezetak
O ERREZETEN TAULA BERRIA PINT E NETSER
KATREB

Bouquet sandiek

badakite zer den ona.

Badakite orain dela unea.

Badakite garaian garaikoa jan behar dela.

“Garaian garaikoa”

Mezu ezin egokiagoa hazirik gabeko Bouquet sandiak, %100 bertan landuak, nolakoak diren azaltzeko.

Eguraldi onarekin batera, kontsumitzeko garai egokian, unerik onenean iristen dira gure sandiak.

Kalitate puntu onenean goza ditzakezu, eta urte garai horretako unerik onenen bizigarri dira: ezin hobeak etxean elkarrekin jateko, txango eta irteeretan, pikniketan, igerilekuan, hondartzan edo mendian.

Barietate garaia

Unean uneko gogoaren arabera sandia bat edo beste aukera dezakezu:

Erreferentziazko “izarra”, hemen eta Europan, azal marraduna duen sandia gorria da; formatu estandarrean edo mini neurrian aurkituko duzu.

Bouquet sandia horiak jende asko harritzen du koloreagatik eta zaporeagatik.

Ahaztu gabe azal berde ilun-beltzeko eta mami gorriko sandia. Mini sandia ezin egokiagoa da pertsona bakarra edo bi bizi diren etxeetarako.

Sandia ekologikoak ere baditugu, Bouquet Bio markaren pean.

Ondo elikatzeko garaia

C eta A bitaminekin, antioxidatzaileekin, oso freskagarriak eta hidratatzaileak eta asko gustatuko zaizun testura kurruskariarekin...

Frutarik egokiena duzu egunotako ohiko jardueretarako.

Sormen garaia

Postre gisa errazioetan, edo osagai nagusi gisa errezeta gozagarri, askotariko eta iradokitzaile ugaritan.

Garaian garaikoa, Landagunerako

Bizitza Errazioak emateko

Familiak ez du utziko sandia puskaren alerik platerean.

Erosi Bouquet sandia bat, ireki eta ebaki zati txikitan. Gorde hozkailuan, itxitako ontzi batean. Hala, jateko prest egongo da beti.

-erako
“5 al día” elkarteak egunean 5 errazio fruta eta barazki jatea aholkatzen du DESKARGATU EZAZU HEMEN BOUQUET SANDIEN ERREZETA LIBURU ESKLUSIBOA
Bouquet Sandiak mintzo
da

BERDEA begi bistan

3 IDEIA

entsalada gozoak eta osasungarriak prestatzeko

Eguraldi ona iristeaz bat, entsaladek leku nabarmena hartzen dute gure mahaian. EROSKIn letxuga, kimu eta entsaladen sorta zabala duzu aukeran, jateko prest, eta beti prezio onean, nahi duzunean plater osasungarri, arin, oso eta freskagarri batez gozatu ahal izan dezazun. Bazenekien gorputzari antioxidatzaileak emateaz gain, aberatsak direla K bitamina, zuntz, magnesio eta azido folikoan?

Ireki eta kito

Beti prezio onak ak reziok

Gure frutategietan sorta zabala aurkituko duzu, beti prezio onean. Entsalada osoak, hala nola César entsalada, gourmet entsalada eta pasta integralekoa bere ongailuarekin, noiznahi gozatzeko. Gainera, letxugen nahasketekin aurreztu egingo duzu: lau urtaroko entsalada eta askotariko entsalada, maxi formatuan ere bai.

3 ONGAILU

SEGURU-SEGURUAK

Ezti eta ziape ozpina

Koilarakadatxo bat ziape, 2 koilarakada ezti, limoi zukua, OOBE katilu erdia, 2 koilarakada ozpin, baratxuri erdia, gatza eta piperbeltza. Birrindu eta prest izango da.

Fruitu lehorren ozpin saltsa

60 g intxaur, arbendol edota hur txigortu, OOBE katilu erdia, 3 koilarakada sagar ozpin, koilarakadatxo bat ezti, gatz eta piperbeltz. Xehatu fruitu lehorrak, astindu eta prest izango da saltsa.

Ahuakate ozpin saltsa

Ahuakate erdia, OOBE katilu erdia, martorri hostoen sortaka txiki bat, lima baten zukua, baratxuri bat, gatza eta piperbeltza. Birrindu eta prest izango da.

14

Prestatu zure gustura

BETI PREZIO ONEKO

PRODUKTUAK AUKERATUZ

Ohar os sungarriak

ZURE ENTSALADA

PRESTATZEKO

Erabili barazki fresko askotarikoak: letxuga, espinaka, errukula, tomateak, luzokerrak, azenarioak, piperrak, aza gorria…

Beti prezio onak onak reziok

Gehitu proteinak: indioilar bularkia, arrain kontserbak, lekariak, arrautzak, ahuntz gazta…

Sartu gantz osasungarriak: ahuakatea, intxaurrak, haziak edo olibak.

Gehitu ale integralak: adibidez, kinoa, arroz integrala, bulgurra edo kuskusa, zuntz eduki handiagoa emateko.

Ongailu osasungarria: erabili beti oliba olio birjina estra.

Zaindu osagaien neurria: bete plateraren erdia barazkiz, laurden bat proteinaz eta beste laurden bat ale integralez.

Egin probak zapore eta testurekin: gehitu fruta freskoak, hezurdunak adibidez, fruitu lehorrak, belar freskoak, hala nola menda edo albaka, edo zergatik ez, eman gozotasun ukitu bat, ezti pixka batekin edo xehatutako datilekin.

#elikatupentsatzenduzuna

15

Indioilar bularkiaren txigorkia

Indiolar fianbrerako:

• Koilarakadatxo eta erdi ezkai lehor

• Koilarakadatxo bat oregano lehor

• Koilarakadatxo bat erromero lehor

• Koilarakadatxo bat gatz

Bol batean nahastu espeziak oliba olioarekin eta busti bularkia alde guztietatik. Estali landare paperarekin papillotea balitz bezala, eta erre labean 180 ºC-tan 40 minutuz.

Zer em ten dizu?

Utzi indioilarra erabat hozten, eta, labana zorrotz batekin, ebaki xerra finetan.

• Koilarakadatxo bat piperrauts gozo

• Koilarakadatxo erdi piperbeltz (beltza)

• 30 ml oliba olio

• Indiolar bularki erdia

Txigorkirako:

• Zereal eta hazien

ogi biribil integrala

• Oliba olioa

• 2 ahuakate

• 24 g gazta samur 860’

Ebaki ogi biribila xerratan, isuri oliba olioa bi aldeetatik eta txigortu zartaginean edo txigorgailuan.

Estali birrindutako ahuakatearekin, gazta laukitxo edo triangelu batzuekin eta indioilar fianbrearen zerrendekin.

Bukatzeko, bota piperbeltz eho berri pixka bat eta, aukeran, olio min pixka bat (piperrauts minez edo piperminez eta olioz egina).

ERRAZIO BATEK DAUKA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK)

0,68€

ERRAZIOAK

Mantenugai hauek ematen ditu: ogi integralaren karbono hidratoak eta zuntza, oliba olioaren eta ahuakatearen gantz osasungarriak, eta, azkenik, indioilarraren kalitate altuko proteina; izan ere, haragi zuria izanik, gantz gutxikoa da.

Ohar os sungarriak

Ezin egokiagoa gosarirako, mokadu bat egiteko edo afarirako. Gehiago asetzeko eta bitamina eta mineral gehiago hartzeko, txigorkiarekin batera jan fruta pieza oso bat.

#elikatupentsatzenduzuna

KCAL %16 324 %15 0,88g GATZA %2 1,60g AZUKREAK %14 2,83g GANTZ SATURATUAK %23 15,88g GANTZA A B D E C NUTRI-SCORE B

Arrantza jasangarriak

URDINAGOA ESAN NAHI DU

Ekainean, inoiz baino urdinagoak gara, eta Marine Stewardship Council (MSC) GKErekin batera, Mares

Para Siempre Astea ospatuko dugu haiekin. Arrantza jasangarria babesten dugu, arrain gehiago, lan gehiago, aukera gehiago, osasun hobea eta kolore gehiago ekartzen dituelako. Gogoratu MSC Zigilu Urdinaz, ziurtagiri hori arrantza jasangarriaren adierazle baita.

Zergatik aukeratu Zigilu Urdina duten kontserbak?

Kantauriko atunarekin eta antxoekin eginak, MSC zigilua duten EROSKIko kontserbak arrantza teknika tradizional eta jasangarriak baliatuz harrapatutako arrainetatik datoz.

Gure EROSKI SELEQTIA hegaluzea Mutrikun (Gipuzkoa) egiten da, Kantauriko arrantzaldiak kanaberaz banaka-banaka harrapatutako atunen bidez, eta MSC ziurtagiria du. Jabetuko zara Eusko Label zigilua ere baduela. Horrek adierazten du euskal kofradiako itsasontzi batek arrantzatua izan dela

eta Euskal Herriko portu eta lonja batean deskargatua izan dela. Zuzenean gure

Mutrikuko plantara eramaten da arraina; han egosi egiten da berehala eta hurrengo orduetan ontziratu, arrainaren zapore osoari eutsita, artisau erara eta modu autentikoan.

EROSKI SELEQTIA Kantauriko antxoak inguraketa sareen bidez arrantzatuak dira, artisau erako ontzietan, eta, ondoren, tradizioaren arabera prestatzen dira, mendez mende egin izan den moduan, gatz eta olioarekin, eta beti heltze denbora errespetatuz.

ZUKUTSUA

ARTISAU ERAKOA

KANABERAZ

ZAPORETSUA

DELIKATUA

ARTISAU ERAN EGINA Z D A

ARRANTZATUA

IZOZTUETAN ERE BAI

Aukeratu Zigilu Urdina EROSKI legatzaren xerretan eta medailoietan. Itsas zabalean arrantzatzen eta izozten da legatza, arrainaren zaporeari, testurari eta nutrizio ezaugarriei eusteko.

18
A B D E C NUTRI-SCORE C A B D E C NUTRI-SCORE D

GURE FRESKO URDINENAK

Jasangarritasun ziurtagiria duen arrantza bermatuta dago gure arrandegietan. 2016tik, arrantzagune jasangarrietako arrain freskoa merkaturatzeko MSCren auditoretza gainditu zuen Espainiako txikizkako lehen banaketa katea gara. Hala, gure arrandegietan Ziurtagiri Urdineko bakailaoa, hegaluzea eta Kantauriko antxoa aurkituko duzu. Era berean, ziurtagiri hori dute ontziratutako arrain freskoak, surimiak, bakailao izpituak eta Aginagako benetakoak, ziurtatutako arrain jasangarriz eginak baitaude.

Ohar os sungarriak

Arrain kontserbak praktikoak eta osasungarriak dira, aberatsak omega 3an eta gantz osasungarrietan.

Zenbat eta antz handiagoa izan jatorrizko arrainarekin, hainbat hobe. Sardinak eta sardina patea ez dira gauza bera. Kontserban, kontuan izan olioaren kalitatea: oliba olioa bada, hobe. Nahiago baduzu, aukeratu kontserbak naturalean, eta gehitu zuk zeuk nahi duzun olioa.

Erabili soberako olioa –hobe OOBE bada–etxeko maionesa egiteko, edota pastak eta entsaladak ontzeko.

Aprobetxatu eskabetxea patata frijitu batzuei gehitzeko edo maionesa bati ukitu bat emateko.

#elikatupentsatzenduzuna

MINTZA GAITEZEN...

Joaquin Feliperekin

MSCren Enbaxadore

Urdina, Atocha 107 jatetxeko chefa eta enpresaria

Hezkuntza ez da hitzaren bidez bakarrik transmititzen, gure ekintza, sentimendu eta jarrera guztietan dago.

Joaquin Feliperentzat, sukaldaritza beste bitarteko bat da, eta, horregatik, sukaldariek ardura dute arrantza jasangarriarekiko. “Gure lana errespetatzea eta sukaldaritzaz gozatzea bada modu bat gure itsasoak, gure ingurunea eta gure lehengaiak zaintzeko”.

Jabetzen al gara zer ekarriko duen bizimodu jasangarriago bat ez egiteak edo ozeanoen kontserbazioa sustatuko duen arrantza ez egiteak?

Ahaztu egiten zaigu gure betebeharra dela planeta zaintzea alderdi guztietan, datozen belaunaldiek hartaz gozatu ahal izan dezaten.

Zerk bultzatu zintuen MSCren Enbaxadore Urdin izatera?

Haren balioek, Zigilu Urdinaren proposamenak eta Mares

Para Siempre ekimenaren mezuak. Arrantza jasangarria izateak esan nahi du arrain gehiago eta aukera gehiago izango direla, eta arrainak eta itsaskiak modu arduratsuan arrantzatuak izan direla. Naturarekiko errespetu hori oinarrizkoa da niretzat lehengaia lantzeko nire moduan. Baratzeetara, landagunera, itsasora, lonjetara joaten diren horietakoa naiz, gehiago ikasteko, lanketa eta testura berriak deskubritzeko eta nire sukaldaritzaren oinarriak finkatzeko. Sukaldaritza zintzoa egiten dudalakoan nago.

Zer egin dezakegu gure sukaldaritzan itsasoak kontserbatzen laguntzeko?

Zigilu Urdineko produktuak aukeratzean, arrantza jasangarria egiten duten hornitzaileei laguntzen diegu eta itsasoko produktuen alde egiten dugu. Era horretara, arrantzagarria den biomasa horretan espezierik ez galtzea bermatzen dugu, etorkizuneko belaunaldiek ere hartaz gozatu ahal izan dezaten.

Trikimailuren bat plater bat are Urdinago egiteko?

Zigilu Urdineko errezeta bat izateko, ez da nahikoa zigilu hori duten arrainak eta itsaskiak izatea; gainerako osagaiek ere jarraibide eta oinarri berak bete behar dituzte.

19
LOGO EMPRESA 2023PREMIOMARES PARASIEMPRE PESCADERÍAS CERTIFICADASMSC BUSCA EL SELLO AZUL DE MSC

Kontserba OSO GUREAK

EROSKIk konpromisoa du kontserba industria tradizionalarekin eta hari bizirik eusten dioten tokiko enpresekin.

Hegaluzea Kanaberarekin arrantzatzen dute banan-banan, eta erabat artisau eran egiten dute. Zalantzarik gabe, osagairik onena zure errezetetarako.

Hegaluzearen mendrezka Puskarik leunena eta samurrena da. Harritu egingo zaitu haren zaporeak eta testurak. Jaki gozo-gozoa. a b e e g zu

Hegaluze mendrezka Testura laminatu nahasezina, hegaluzearen piezarik gutiziatuenetako bat.

Hegaluze enborra Kanturiko hegaluzea, artisau erako dotorezia latan.

Hegaluzea

Artisau eran egiten dute Bermeon (Bizkaia), kalitate bikaineko solomoekin.

Hegaluzea Kantauri itsasoko kosteran arrantzatutako arrainarekin soilik egiten dira solomoak.

Ventresca

Hegaluzearen Mendrezka xerra samurrak, Kantauri itsasoko lehengai freskoarekin eginak.

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA

Gozatu gure portu nagusietako euskal kontserba fabrikek eginiko hegaluze kontserben sorta zabalaz. Hegaluzea (Thunnus Alalunga) espezie migratzailea da: udako hilabeteetan hurbiltzen da euskal kostaldera, eta hor iristen da une gorenera. Hor harrapatzen ditu arrantza sektoreak piezarik onenak, freskoen merkatura nahiz kontserben merkatura eramateko.

EROSKI

Gure EROSKI hegaluzea kanaberaz arrantzatutako atunez egina da. Ondoren, Bermeoko lantegian, egosi eta ontziratu egiten da erabat modu tradizionalean.

B D E C

Merkaturatu berri dugu gure hegaluzea naturalean. Koipe gehigarririk gabe eta proteina askorekin. Kanaberaz arrantzatua eta Bermeon ekoitzia.

20
A
NUTRI-SCORE B

CONSERVAS ARROYABEKIN

Bitor Agirre

Marketineko arduraduna

Duela ehun urte baino gehiago sortua, Arroyabe erreferentziazko kontserba fabrika da, Kantauri itsasoari, kalitateari eta tradizioari leial eutsi diona. Kontserba katalogo osoaz gain, EROSKI arrain kontserben zati handi bat ere prestatzen dute.

Nola aukeratzen da arraina?

Beti izan dugu konfiantza Kantauri itsasoak eskaintzen digun horretan.

Gure portuetako arrantzale kofradietara jotzen dugu, Ondarroa, Hondarribia, Getaria edo Bermeora, haietan instalazioak baititugu. Kantauriko baxurako ontzidiak kofradietan deskargatzen du hegaluzea eta guk ere hor bereizten ditugu arrainak. Portuetatik hain hurbil egoteak aukera ematen digu freskotasun eta kalitate handieneko arraina izateko, eta horrek eragina du gure kontserben zaporean.

Bermeon zaudete finkatuta, munduan artisau erara lan egiten duten kontserba fabrika kontzentrazio handiena duen herrian. Zer eragin du artisau izate horrek?

Gure sustraiei leial eustea eragiten du. Euskal kostaldeko etxeetan betidanik egin izan den moduan lantzen ditugu kontserbak. Eskuz egiten da prozesu osoa, eta teknika eta kontu handia eskatzen du horrek.

Zer zapore du Arroyabe hegaluzeak?

Gure hegaluzeak beti-betiko kontserben zaporea du, gure amonek etxean egiten zuten kontserbena. Horixe da gure fabrika bisitatzen duten inguruko pertsonek esaten diguten gauzetako bat: gurasoek edo aitona-amonek kontserbak etxean egiten zituzten garaiko usain bera nabaritzen dutela. Gainera, hegaluzearen kontserba produktu erabat naturala da, kontserbatzailerik eta koloratzailerik gabea, eta, beraz, haren zaporea oso autentikoa da.

Bertakoarekiko konpromisoa duzue, baina baita ingurumenarekiko ere... Bi helburu argi ditugu: arrantza teknikek itsas hondoa eta zero hondakineko politika errespetatu behar dituzte. Gure araztegia dugu, eta horrek erabat garbitzen du egosteko erabiltzen dugun ura; era berean, ur partzuergoak ezarritako parametroak betetzen ditugu. Urdaibaiko Biosfera Erreserban kokatuta gaude bete-betean, eta, horren ondorioz, kontrolak askoz zorrotzagoak dira, baina guztion artean eutsi behar diegu eremu hauei. Bestalde, arrain hondakinak eta beste hondakin organiko batzuk arrain irin bihurtzen ditugu, eta gure ontziak beirazkoak edo latorrizkoak dira, eta

material horiek %100 birziklagarriak dira nahi beste aldiz; hori dela eta, ia ez dugu plastikorik erabiltzen.

MSC zigilua duzuen marketako bat zarete. Zer ematen dizue etiketa Urdinak?

Ziurtatzen du arraina arrantzaldi jasangarri ziurtatuetatik datorrela. Hori dela eta, erabilitako arrantza metodoak ekologikoak dira, arrantza oso selektiboa da, ez baita beste espezieen nahigabeko harrapaketarik egiten, eta ez da itsas hondoa kaltetzen. Gainera, teknika horiei esker, tamainaren arabera bereizten dira arrainak, eta ez dira pieza txikiak arrantzatzen. Era horretara, espeziearen jarraipena bermatzen da.

21
MINTZA GAITEZEN...

GALIZIA

Sardinatxoak

oliba oliotan

Lehengaiaren hautaketa zaindua eta fabrikazio arretatsua.

Hegaluzea oliba oliotan

1873tik atunetan preziatuena prestatzen: hegaluzea.

NUTRI-SCORE D

C

EROSKIn %100 Galiziako muskuiluarekin lan egiten dugu, eta horrek zapore eta kalitate gorena bermatzen du. EROSKI kontserbako muskuiluak Galiziako itsasadarretako txaneletatik datoz, han iristen baitira heldutasun eta nutrizio maila onenera.

Zamburiñak eta muskuiluak

ERREZETA AZKARRAK

Entsalada: nahastu zure kontserba gogokoena ahuakate, letxuga eta tomatearekin eta zure saltsa gustukoenarekin.

Itsasoko benetako zaporea Galiziako estilora. Itsasotik ontzira, bi ordu eskasean.

Zam mus Itsa zap est e il ontz eska A B D E C

EROSKI SELEQTIA antxoa xerrak oliba oliotan Santoñan prestatzen eta ontziratzen dira, aspaldiko tradizioari eutsiz. Basque Culinary Centerreko adituek probatzen dituzte eta MSC Zigilu Urdina dute.

KANTABRIA

Antxoak oliba oliotan

Sushia: zure kontserbari gehitu sushi arroza, ahuakatea, luzokerra eta nori alga. Zabaltzekoa eta arrautza egosiz betea: oliba olio birjina estran, birrindu atuna eta luzokerrak eta gehitu maionesa edo jogurt greziarra edo gazta krematsua…

Arroza: nahastu latako arraina arroz edo kinoa egosiarekin. Probatu arroz beltz azkar bat, txipiroiak tintan eta irakindako arroza nahasita.

#elikatupentsatzenduzuna

Benetako artisau tradizioari jarraituz prestatuak, markak duela 60 urtetik hona menderatzen baitu teknika hori.

Antxoa xerrak Artisau erara landuak. Omega 3 gantz azidoen eduki handia dute. Produktu naturala, kontserbatzaile artifizialik gabea. A B D E C

22
NUTRI-SCORE

Eskabetxean dagoen hegaluzez eta babarrun zuriz egindako entsalada

4 20’

• 300 g babarrun zuri (egosiak)

• 260 g hegaluze (eskabetxean)

• 225 g pikilloko piper erreak

• 150 g tipula gorri

• 8 pipermin berde

Ozpin saltsa

• 45 ml oliba olio birjina estra

• 20 ml ozpin

• 6 g ziape (Dijon)

• Gatza

• Piperbeltz eho berria

• Usain belarrak

Moztu piperrak zerrendatan eta tipula xafla finetan. Moztu xehe-xehe pipermin berdeak. Nahasi babarrunekin eta hegaluzearekin eta gorde.

Prestatu ozpin saltsa osagai guztiak ongi nahasita, eta gehitu entsaladari. Apaindu usain belarrekin.

batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK)

BATEK DAUKA:

1,39€

ERRAZIOAK

batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK)

1,69€

ERRAZIOAK

Berdura menestra epela hegaluze solomoekin

4 40’

• Hegaluze solomoak oliotan, poto bat (400 g)

• Tipula bat

• Piper gorri bat

• Piper berde bat

• Berenjena bat

• Kuiatxo bat

• Albaka, eskutada bat

• 40 ml oliba olio

• Gatza eta piperrautsa

Atera hegaluzea oliotatik eta ongi xukatu.

Jarri tipula labeko erretilu batean eta kozinatu 190 ºC-an 15 minutuz. Utzi hoztera, zuritu eta moztu zerrendatan.

Moztu kuiatxoa xerratan eta kozinatu plantxa bero-beroan. Gorde geroko. Moztu xehe-xehe albaka hostoak eta nahasi olio, gatz eta piperbeltzarekin. Gorde geroko. Jarri berdurak plater baten oinarrian, erantsi kuiatxoa eta zabaldu gainetik olio eta albakaz egindako ongailua. Jarri gainean hegaluze solomoak eta zerbitzatu.

23
KCAL %14 274 %31 1,86g GATZA %7 6,29g AZUKREAK %16 3,14g GANTZ SATURATUAK %22 15,60g GANTZA B D E C NUTRI-SCORE A
ERRAZIO BATEK DAUKA:
heldu
heldu
KCAL %13 262 %18 1,05g GATZA %10 8,57g AZUKREAK %15 2,99g GANTZ SATURATUAK %26 17,86g GANTZA A B D E C NUTRI-SCORE A
ERRAZIO

0,95€ ERRAZIOAK

ONIGIRAZU,

Onigiri sandwicha

4 50’

• Nori algak, lau xafla

• 350 g arroz sushirako

• Ura

• 2 azenario

• Luzoker bat

• 4 letxuga hosto

• Ahuakate bat

• Erremolatxa erdi bat, birrindua

• Koilaratxokada bat maionesa pikantea

• 1/4 koilarakadatxo gatz

• Sesamo beltza apaintzeko

Egosi arroza su ertainean, ontzian adierazitako argibideen arabera, aurrez arroza garbituta, ura argia atera arte. Irakiten hasitakoan, estali, jaitsi suaren indarra eta egosi beste 10-12 minutu. Utzi egonean 15 minutu.

Zuritu azenarioak eta moztu xaflatan; ebaki luzokerra xerratan, ahuakatea xafla finetan eta birrindu erremolatxa.

Onigirazua prestatzeko, jarri film paper bat oinarrian, eta haren gainean nori algaren hostoa alde distiratsua beherantz duela eta erronbo itxuran. Zabaldu 80 g arroz erdian, lauki forma emanez.

Gehitu maionesa pikante pixka bat, jarri gainean azenarioa, ahuakatea, erremolatxa, luzokerra eta letxuga.

Estali beste 80 g arroz gainean jarrita. Tolestu algaren puntak barnealderantz, paketea itxiz, eta film paperaren laguntzarekin zapaldu leun-leun.

Utzi egonean 15 bat minutu, eta erdibitu. Hautseztatu sesamo beltzarekin

Zer em ten dizu?

Zerealaren (arroza) eta landareen karbono hidrato konplexuen anoa bat ematen dizu. Osatu lekariren batekin, tofuarekin edo arrautzekin, dieta obobegetarianoa egiten dutenentzat egokia izaten jarrai dezan.

Ba al zenekien…? Barazkiak gordinik janda, beroaren eraginpean jarri gabe, bitamina gutxiago galtzea lortzen da.

#elikatupentsatzenduzuna

ERRAZIO BATEK DAUKA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL %22 436 %7 0,44g GATZA %6 5,30g AZUKREAK %5 0,99g GANTZ SATURATUAK %10 7,01g GANTZA A B D E C NUTRI-SCORE A
@virginiamartin_photo
24

Aukera onena BELTZEZ JANZTEN DA

Ekainean, kirol ekitaldiz betetako uda hasiko da, eta, beraz, garai egokia izango da mokadu berezi-bereziak egiteko.

Atondu zure mahaia EROSKI SELEQTIA produktuen gure aukera onenarekin, eta presta zaitez lagunartean gozatzeko. Basque Culinary Centerrek (BCC) probatutako produktuak dira guztiak.

Patata frijituak zartaginean

MAILLOT KURRUSKARIENA

Leonen landuak

Fin-fin ebakiak

Era tradizionalean frijituak, poliki eta tenperatura leunean

Kurruskariak

HIRUGARREN DENBORA

Zaporetsuak

Artisau erakoak

Jatorri onenekoak

Mendrezka eta hegaluzea

Italian eginak

Modu naturalean eta 24 orduz hartzitutako masa, eskuz luzatua

Egur labean erreak

Boletus eta salami eta Grana Padano pizza

Freskoa Glutenik gabea

Ontze puntu justuan

Testura leun eta krematsua

Oliba oliotan frijitutako muskuiluak

Finak eta kurruskariak

Palma gantzik gabeak

Fornacina klasikoa eta eta fornacina sesamoduna

Oliba biltzaileen jatorri onenekin

Estra kategoria

1.Aragoiko beltza lehorra 2. Antxoa zaporeko kamamila 3. Oliba handiak piper, pipermin eta baratxuriz beteak 4. Kamamila
ZABALTZEKO IBILGAILU ONENA
FINAL LAURDENAK
A B D E C NUTRI-SCORE C A B D E C NUTRI-SCORE C A B D E C NUTRI-SCORE A B D E C NUTRI-SCORE C A B D E C NUTRI-SCORE C A B D E C NUTRI-SCORE C A B D E C NUTRI-SCORE D A B D E C NUTRI-SCORE D A B D E C NUTRI-SCORE B
j FINALA ZATIKA ALTUERAKO PERTSONALA A B D E C NUTRI-SCORE A 3 4 2 1 Gazpatxoa

Berdetik gorrira

Gure etiketatzeari kolorea dario. 2018tik, Nutri-Score etiketatze sistema gehitzen dugu

gure EROSKI markako ontzietan, lehen begi kolpean produktuen nutrizio kalitatea bereiz dezazun eta erosketa egiterakoan erabakia argiago izan dezazun.

NUTRI-SCORE SISTEMAREN PALETA KROMATIKOAK

SEMAFOROAREN KOLOREAK ERABILTZEN DITU

-GORRIA, HORIA ETA BERDEA-, ETA LARANJA

ETA BERDE ARGIA GEHITZEN DITU, BAITA

ALFABETOKO LEHEN BOST LETRAK ERE, A NOTA

OSASUNGARRIENA IZANIK, ETA E, GUTXIENA

NUTRI-SCORE

A B D E C

Hobekuntzak

LEHEN

ORAIN

Etiketatzean eginiko aldaketa aurki egongo da zure dendan

LETRA HOBETZEN DUTENAK LETRA OKERTZEN DUTENAK

Proteinak

Zuntzak

Fruta, barazki, lekari eta fruitu lehorren portzentajea.

Kaloriak

Azukre sinpleak

Gantz azido aseak

Gatza

BA

Nutri-Scorearen algoritmoa aldatu egin da. Hobeto baloratzen dira ogi integrala eta zenbait gazta eta olio, eta, aldiz, okerrago azukre edo gatz asko duten produktuak.

Snack gozoak eta gaziak D eta E hizkietan egoten dira. Hala ere, patata frijitu batzuk, osaeragatik, C dira, eta lekarien snack batzuk B izan daitezke.

A batekin markatutako edari bakarra ura da. Esneak eta edateko jogurt naturalak B edo C dira, haien gantz eta azukre edukiaren arabera.

Gosaltzeko zerealak, zenbat eta azukre gutxiago eta zuntz gehiago izan, orduan eta nutrizio kalitate hobeagokoak dira. Proteina eta gatz kantitateak ere eragiten du.

Nutri-Score etiketatzea ezin da erabili zenbait elikagaitan: kirol elikadurako produktuetan, haurren elikadurarako produktuetan (adibidez, formula esneetan eta antzekoetan), helburu mediko jakinak dituzten elikagaietan edo ordezko janarietan.

#elikatupentsatzenduzuna

26
A B D E C NUTRI-SCORE C A B D E C NUTRI-SCORE B P Z F
KOLOREEK?
AL ZENEKIEN…? ZER ESAN NAHI DUTE
Nutri-Score etiketatzean

ditugu

50 urte bete t okikoekoizpenazaintzen !

Philadelphia Espainian fabrikatzen da… duela 50 urtetik !

Philadelphia, krema gazta marka ezaguna, Mondelēz International taldeko produktua, 1974an iritsi zen Espainiara, eta ordutik hona, lekua egiten joan da Espainiako milioika etxetako hozkailuan. Produktu sorta zabala eskaintzen du kontsumitzaileen gustuak eta beharrizanak asebetetzeko: Philadelphia Original klasikoa, edo aukera arinagoak, hala nola Philadelphia Light, edo azkena merkaturatutakoa, Philadelphia Vegetal, produktu %100 beganoa.

2024 honetan, 50 urte beteko dira marka Espainian bertan ekoizten hasi zenetik; zehazki, Hospital de Órbigo (León) herriko fabrikan. Planta horren instalazioetan, hamarkadak daramatzate bikaintasunaren eta berrikuntzaren aldeko konpromisoarekin lanean, eta hala, urtean gutxi

gorabehera 32.000 tona Philadelphia ekoizten dituzte, maitasunez eta arretaz.

Urteurren berezi hori ospatzeko, Philadelphia-k hainbat ekintza egingo ditu urtean zehar: kontsumitzaileei bideratutako sustapenak, pack-aren diseinu berria edota telebistarako iragarki berria, besteak beste. Era berean, goimailako bi enbaxadore ere izango ditu: Dani Martínez aurkezle eta umoregile leondarra eta Álex Cordobés gozogintza talde entzutetsua.

Ekimen horien bidez, Philadelphia-k topa egin nahi du tokian bertan ekoizten eginiko mende erdiagatik, eta esker oneko mezu bat helarazi nahi die urte hauetan guztietan markarekin konfiantza izan duten kontsumitzaile guztiei, haiei esker egin baititu Philadelphia-k 50 urte Espainian lagunak egiten.

-erako Philadelphia mintzo da

SAGAR DONUTAK,

JOGURT ETA FRUTEKIN

2 ERRAZIO / ZAILTASUNA 2 / 20 MIN

Donutak

Fuji erako 3 sagar

Limoi erdia

300 g jogurt natural 4 marrubi

30 g ahabia

Topping 2 marrubi

Kiwi erdia 10 ahabia

25 g muesli

1. Atera sagarraren zuztarra, eta, ondoren, moztu sagarrak xerratan, donut eran. Margotu sagar zatiak limoi zuku pixka batekin, herdoildu eta belztu ez daitezen.

2. Xehatu jogurtaren erdia marrubiekin eta beste erdia ahabiekin.

3. Zabaldu zapore bakoitzeko jogurtak sagar xerra bakoitzean eta apaindu gainetik fruta eta muesli zatitxoekin. Konbinatu jogurt naturala kiwiarekin, marrubi zaporekoa fruta horren puskekin, eta ahabi zaporekoa ahabi osoekin.

ERRAZIO BATEK DAUKA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK)

Zer em ten dizu?

Fruten kolore berde, urdin eta gorriak adierazten dute platera aberatsa dela klorofila, antozianina eta karotenoan.

Pigmentu horiek ematen diete kolorea fruta horiei, eta, gainera, antioxidatzaileak eta C bitamina ere ematen dute.

Egokia da dieta laktobegetarianoa egiten dutenentzat.

Familian kozinatzea dibertigarria da. #elikatupentsatzenduzuna

28
KCAL %8 154 %3 0,16g GATZA %24 21,68g AZUKREAK %6 1,25g GANTZ SATURATUAK %4 2,97g GANTZA A B D E C NUTRI-SCORE A
Elikaduraren bidez etorkizuna eraldatu nahi duten gazteak. Haiek benetako ‘influencer’-ak izatea nahi dugu.

RODRIGO GARCIA

ETA SOFIA PEREZ

Esnekien alternatiba bat da Wovo, arrautza zuringoz egindako lehenengoa, gantzik gabea eta proteinatan aberatsa. Laktosarekiko intolerantzia dutenentzat egokia.

Rodrigo Garcia eta Sofia Perezentzat, lehendabizikoa, arrautza izan zen. Jakin dute beharrizan berrietara egokitzen eta arrautza bezalako oinarrizko lehengai bat eraldatzen, zuringoz eta kaltzioz eginiko edarien eta krematsuen ildo bat sortzeko. Hala, esnerik gabe eginak daudenez, aukera ezin hobea dira laktosari intolerantzia diotenentzat. Produktu horiekin 11. Salon Gourmets Sarietan lehen postua eskuratu zuten.

Intolerantzia dutenentzat egokiak diren alternatiba hauek zer-nola eraldatzen dute elikaduraren etorkizuna?

[Sofia] Gaur arte, inori ez zitzaion burutik pasa ere egin arrautzan

oinarrituta edari bat egin zitekeenik kafearekin nahasteko. Aldaketa hori elikadura eraldatzen ari da. Izan ere, arrautza bezalako elikagai sinple baten bidez jende askorentzat egokia izan daitekeen beste aukera berri bat sortu da. Arrautzaren zuringoarekin bestelako elikagaiak egiteaz ari gara; izan ere, zuringoak ez du laktosarik eta glutenik, eta, beraz, produktu horiek egokiak dira intolerantziak dituztenentzat. Gaur egun, biztanleen erdiak baino gehiagok intolerantziaren bat du, eta beste askok azukre, gantz eta karbono hidratoen kontsumoa gutxitzeko beharra dute; beraz, elikagai hauek aukera egokia dira haientzat guztientzat. Arrautza mundu erabat desberdina bihurtu da. Nola sortu zen eta joan da garatzen proiektu hau?

[Rodrigo] Familiatik dator, nolabait.

30

Nire birraitona doi-doi 200 oilorekin hasi zen, gauden lekutik, Palas de Rey (Lugo) herritik, 10 kilometrora. Gaur egun hirugarren eta laugarren belaunaldia ari gara lanean. Eta hori baino garrantzitsuagoa: beti sinetsi izan dugu arrautza indar handiko elikagaia dela eta esploratzeko zegoela; 1980ko urteetan esneak eraldaketa nabarmena izan zuen moduan, arrautzak ere izango zuela. Horregatik, inoiz ez diogu utzi berritzeari. 2018an, tenperatura baxuan egositako arrautza merkaturatu genuen: oskolaren beraren barnean kozinatuta dago, eta oskola apurtu ondoren, poche erako arrautza sortzen da. Horrek pentsarazi zigun arrautza baten atzean zerbait gehiago egon behar zuela.

Eta zerbait hori Wovo da... Nolakoa da arrautza hartzen duzuenetik Wovo bihurtu arteko prozesua? [Sofia] Lehendabizi, lehengaiaren kontrol bat dugu. Bereizi egiten ditugu gorringoa eta zuringoa; izan ere, gure produktuak arrautzaren zuringoz eginak daude, hidrolisi esaten zaion prozesu teknologiko baten bidez. Ez da prozesu arraroa, laktosarik gabeko esneetan eta olo edarietan ere erabiltzen da. Prozesu horretan, entzima bat gehitzen da eta urarekin erreakzio batean katalizatu egiten da; hala, proteina zati txikitan puskatzen da, eta horrek eragiten du zuringoak erabat bestelako portaera izatea.

Galderak Oilarra gorago, kukurrukua ozen go!

Hala, proteina apurtuta duen zuringo horrekin, edariak egiteko tenperatura egokira iritsi gaitezke, baita hartzitzera ere, krematsuak egiteko.

Zer ematen digu

arrautzaren zuringoak?

[Sofia] Arrautzaren zuringoa nutrizio balio handiko proteina da, oinarrizko bederatzi aminoazidoak dituen proteina oso bat, eta, berez, gure giharrak eratzeko ere egokia da. Horrez gain, gure produktuek ez dute karbono hidratorik eta azukre sinplerik, eta azukrerik ere ez dugu gehitzen gure formulazioan. Horixe da, hain zuzen, merkatuan dauden beste aukera batzuekiko alde nagusietako bat. Zuringoak modu naturalean ematen digu energia punch hori!

Nori zuzenduta dago?

[Sofia] Era askotako bezeroak ditugu: modu osasuntsuan zahartzea helburu duten pertsonak, gantz eta azukre gutxiago kontsumitu nahi dutenak, laktosarekiko edo glutenarekiko intolerantziak dituztenak eta fruitu lehorrei alergia dietenak eta, ondorioz, beren eguneroko bizimodurako beste aukera batzuk bilatzen dituztenak; esaterako, berriro ere kafesnea hartu nahi dutenak, kalte egiten zielaeta utzi egin behar izan zutelako. Laktosarik eta glutenik ez duenez, elikagai inklusiboa da.

Nolakoa izango da, zuen ustez, etorkizuneko elikadura?

Zein duzu nahiago Turuleca oiloa

edo Caponata oiloa?

[Rodrigo] Caponata oiloa. Zure ustez, zer izan zen lehenago, arrautza ala oiloa?

[Sofia] eta [Rodrigo] Zuk zer uste duzu? Arrautza.

Zer zarete, oilategiko hegaztiak ala

[Sofia] Hausnarketa bat egin behar dugu, eta oinarrizko jakietara itzuli; hau da, hobeto aprobetxatu behar ditugu lehengaiak, merkatuan proposamen osasungarri berriak izateko. Lanean ari gara elikaduran produktu berriak sortzeko eta aukera osasungarriak izateko, adibidez Wovo. Azken batean, eduki kaloriko txikia duen produktua da; esnerik gabeko esnea. Zalantzarik gabe, etorkizuneko elikaduraren zutabeetako bat izango da arrautza, eta berritzen jarraitu behar dugu. Eta bide horretan, benetako berrikuntza disruptiboa da Wovo, hemen egina.

Zaila al da berrikuntza habiatik ateratzea eta ezagutzera ematea? [Rodrigo] Lehen sektorean eta landagunean zaila da berrikuntza. Hori lortzeko, ezinbestekoa da talentua ekartzea, eta landagunea ez da oso erakargarria guztientzat.

Interneteko fake news guztietatik %30 elikadurari buruzkoak dira. Desinformazio horren ondorioz, asko ari al zaigu kostatzen ondo elikatzea?

[Rodrigo] Duela urte gutxira arte, ezin zenuen astean pare bat arrautza baino gehiago jan, horia jartzen zinelako eta kolesterol altua zenuelako, baina frogatuta geratu da ez dela horrela. Areago, hainbat kirolari handik arrautza asko jaten dituzte, proteinarik onena delako, oinarrizko aminoazidoekin, eta bizitza hutsa da, bere horretan.

erosoago zaudete askatasunean hegan eginez?

[Sofia] Nire kasuan, erdi eta erdi, baina gustuko dut oilategiko hegaztia izatea, oso gozagarria baita niretzat lantaldearekin egotea.

[Rodrigo] Askatasunean hegan eginez, zalantzarik gabe.

#elikatupentsatzenduzuna

Jakin gehiago arrautzen munduari buruz

31

Azken kontuak

Plater bat beti eskura izateko

Adi koilara gogoko duzuenok, hemen baita udan ere galdu ezin duzun berritasun bat: EROSKI oilasko krema barazkiekin. Zapore leun-leunekoa, orekatua eta testura krematsukoa, gure kremak kalitate goreneko oilaskoa eta barazki freskoak nahasten ditu (azenarioak, patatak eta tipula, besteak beste), oliba olio birjina estraren ukitu nahasezinarekin.

Glutenik, kontserbatzailerik eta koloratzailerik gabe, prestatua izan den eguneko propietate guztiei eta zaporeari eusten dio, jasotzen duen UHT tratamendu termikoari esker. Ezin egokiagoa da jakitegian edukitzeko eta, plater bero eta elikagarri bat dastatzeko gogoa duzunean, hartaz gozatzeko. Gainera, ontziaren %75 FSC zigiludun iturri arduratsuetatik datorren kartoiarekin egina da.

OGI BIRRINA

Ukitu kurruskaria zure errezetatarako

Dastatu EROSKI ogi birrin kurruskari berria, arto malutekin, ezin hobea oilaskoa ogi birrinetan pasatzeko eta zure nugget onenak prestatzeko. Eta probatu panko ogi birrin japoniarra, ogi mami hutsez egina (panko, japonieraz, ogi mamia da), ezin hobea ganbak, arraina, barazkiak, haragiak eta kroketak ogi birrinetan pasatzeko. Ukitu kurruskari leun eta nabarmenarekin, eta Nutri-Score A etiketatze sistemarekin. Bi berritasun horiek aberastu egiten dute EROSKI markaren eskaintza, kontsumitzaileak gustu eta patrika guztietarako ogi birrina aurkituko baitu: oinarrizkoa, kurruskaria eta baratxuri eta perrexilduna. Zuk aukeratu!

BIRRINEZTATZE PERFEKTUA

PAUSOZ PAUSO:

Pasa elikagaia irinetan eta astindu soberakoa kentzeko.

Busti arrautza irabiatuan.

Alde bat eta bestea pasa ogi birrinetan.

Frijitu oliotan. Aukera osasungarriago bat ere baduzu: elikagaia olio pixka batez ihinztatzea eta airfyer-ean kozinatzea.

ABERASTU:

Ogi birrinari gehitu baratxuri hautsa, ongi birrindutako parmesano gazta eta perrexil fresko xehatua. Oilasko bularkiak ezin gozoagoak geratzen dira ordubete lehenago arrautzatan murgilduta uzten badituzu, arrautzari baratxuria, perrexila eta limoi txorrotada on bat gehituta.

#elikatupentsatzenduzuna

32
OILASKO KREMA BARAZKIEKIN
A B D E C NUTRI-SCORE C A B D E C NUTRI-SCORE A

Azken kontuak

Edozein ordutan dastatzeko zizka-mizkak

PATATAK

Gozatu EROSKI baserriko errezetaz eginiko urdaiazpiko zaporeko patata uhindun berriez. Testura kurruskari eta zapore paregabeko patatak izanik, mokadu ezin hobea da udako arratsaldeetarako.

Gazta snack-en zalea zara?

Quesinis gaztatxoak, hain gogoko dugun zaporearekin eta zapore emaile artifizialik gehitu gabe. Kurruskariak eta gozo-gozoak, edozein unetan jateko egokiak.

E d A B D E C NUTRI-SCORE C A B D E C NUTRI-SCORE C QUESINIS EROSKI 100 CASTELLANO MISIGHT MEDIA H.ai 1 17/5/24 16:06

LEHENA EGUZKITIK BABESTEKO

ETA LARRUAZALA ZAINTZEKO KREMETAN

NIVEAk 130 urtetik gorako esperientzia du larruazalaren zainketan, eta eguzkitik babesteko kremen sorta zabala du, beharrizan mota bakoitzerako berariaz garatutako produktuekin. Izan izpi ultramoreetatik babestu nahi duzulako, izan larruazal sentibera duzulako edo udarako beltzaranago egon nahi duzulako, behar duzun hori daukate.

AURPEGIKO EGUZKI BABESA

Aurpegiko larruazala finagoa da, garaia baino lehen zahartzeko joera du eta eguzki argiaren eragin handiagoa jasotzen du. Hori dela eta, NIVEAk egunero erabiltzeko eguzki babesak garatu ditu, onura gehigarriekin, hala nola orbanen kontrako babesa edo akabera ikusezina.

BABESTU & HIDRATATU EGITEN DU NIVEAren eguzkitako kremen sorta ikonikoak kanpotik eta barrutik babesten du larruazala eta 48 orduz hidratatzen du. UVA/UVB izpien, erreduren eta zahartze goiztiarraren aurkako babesa eskaintzen du, eta E bitamina du osagaien artean, ahalmen handiko antioxidatzailea.

ETXEKO TXIKIENENTZAT

Berariaz diseinatuta daude haurrak eta haien larruazal fina babesteko. Hala, larruazalaren berezko hesi babeslea indartzen dute eta eguzki alergien arriskua gutxitzen laguntzen dute. Oso erresistentzia handia dute uraren aurrean, eta pediatrek onartuta daude.

BABESTU & BELTZARANDU EGITEN DU Kolore beltzaran polita eta osasungarria erakusteko eguzkitako kremen sorta. Eragin bikoitzeko krema hauei esker, zure larruazala babestuta egongo da eguzkiaren eraginetik eta, aldi berean, melanina aktibatzaile patentatuak kolore beltzaran naturala eskuratzen lagunduko dizu (*) .

*Iturria: Nielsen, Larruazala belzteko kremen+Aftersun kremen balioaren araberako salmenak, Guztira Espainian, 2023aren amaieran / TAM 2023

-erako NIVEA
mintzo da

AZAL BELTZARANA kezkarik gabe

Eguraldi ona iristearekin batera larruazala eguzki erradiazio handiagora egokitzeko neurriak zorroztu behar dira. belle&SUN markak lagunduko dizu zure larruazala babesten, eguzkia hartzen hasi aurretik eta ondoren, berme guztiarekin, eta, gainera, prezio onean.

Eguzkitako esnea

Bi formatutan dago eskura: 250 ml eta 400 ml (familiarra).

Testura arina du eta azkar xurgatzen da.

Larruazal argia dutenentzat edo eguzkiarekiko sentibera direnentzat

Ukitu lehorreko olioa Azkartu

beltzaranago jartzeko prozesua.

Testura leun eta arina du eta azkar xurgatzen da. Larruazal oso beltzaranduetarako

Esprai gardenak

Eguzkitako esnea

Hipoalergenikoa, lurrinik gabe eta alkoholik gabe. Larruazal oso sentiberetarako

Testura gardenak babes faktore altuekin. Larruazal argia dutenentzat edo eguzkiarekiko sentibera direnentzat

Eguzkitako

lanbro gardena

Ez da koipetsua eta azkar xurgatzen da, eta larruazal bustiaren gainean ere eman daiteke. Larruazal argia dutenentzat edo eguzkiarekiko sentibera direnentzat

Nola eman krema?

Noiz?

Gutxienez, eguzkitan jarri baino ordu erdi lehenago. Zabaldu krema modu uniformean larruazalean, eta ez ahaztu eskuak, ezpainak, betazalak, oinak, belarriak...

Zenbat?

Helduetan, sei kafe koilarakadatxo da neurria.

Zenbatean behin?

Bi ordutik behin eta bainu bakoitzaren ondoren edo ariketa fisikoa egin ondoren.

36 DESKONTU TXARTELA ALDIZKARI HONETAN
&SUN SALMENTETAN TOP-A

Aurpegia BABESTEKOA

Babes faktore oso altuekin larruazal argia dutenentzat edo eguzkiarekiko sentiberak direnenentzat. Formula horiek lagundu egiten dute zimurrik eta orbanik ez agertzen, eta ‘oil free’ erako produktuak dira.

uktuak

Eguzkitako fluidoa Hipoalergenikoa eta lurrinik gabe.

BB Sun

Krema koloreduna da, bereziki egokia larruazal argietarako edo eguzkiarekiko sentibera direnetarako.

Gel gardena Azkar xurgatzen da.

AUTOBELTZARANTZEKOAK AFTERSUN

Modu egokian erabiltzeko oharrak: Erabili aurretik, esfoliatu larruazala.

Modu uniformean eman larruazal garbiaren gainean, eta lehortu bekainak eta ileen erroak saihestuta.

Eman ondoren, garbitu eskuak. Eman egunero, nahi den larruazal kolorea lortu arte.

Haurren BABESA

Bereziki egokia da txikienen larruazal sentiberetarako, oso argietarako eta/edo lehen aldiz eguzkitan jartzen garenerako.

Eguzkitako sticka Bereziki babesten ditu aurpegia, eremu oso sentiberak, orbainak eta pigmentu orbanak edo haurdunaldikoak. Larruazal oso sentiberetarako

Freskatu, lasaitu eta hidratatu egiten du

Ezpainak BABESTEKOA

Ezpainetako babesa

Haurrentzako eguzkitako esnea Larruazal sentibera

Aftersun lozioa Hidratatu eta lasaitu egiten du

Haurrentzako eguzkitako lanbroa Larruazal sentibera

9 ARRAZOI AUKERATZEKO &SUN

1Babesa: UVB eta UVA iragazki orekatuak dituzte, eta uraren aurrean erresistenteak dira.

2

Testurak: ez dute koiperik, erraz zabaltzen dira eta azkar xurgatzen dira, eta lurrin gozoa uzten dute larruazalean.

3E bitaminarekin: larruazala garaia baino lehen ez zahartzen laguntzen du.

4Gama hipoalergenikoa: larruazal oso sentiberetarako bereziki sortua.

5Ontziak: erosoak eta ergonomikoak.

6Jasangarritasuna: itsas hondoarekiko errespetuz jokatzen duten iragazkiak.

7Formula beganoak: animalia jatorriko osagairik gabeak.

8Segurtasuna: dermatologia aldetik test guztiak gainditutako formulekin, larruazalarekiko bateragarritasuna bermatzeko, eta saio klinikoen bidez egiaztatutako babes faktoreekin, kosmetikako produktuetarako indarrean diren nazioarteko estandarrak eta Europako legedia aintzat hartuta.

9

Kontrol gehigarriak: ontziratu aurretik, berriro ebaluatzen dugu formulen segurtasuna, hainbat parametroren artean eguzki babesaren faktorea berresteko.

37
Eragin
DESKONTU TXARTELA ALDIZKARI HONETAN SALMENTETAN TOP-A SALMENTETAN TOP-A
Autobeltzarantzeko lozioa
hotzeko aloe bera aftersun gela

Garbitu ondo zure etxea

7

URRATSETAN

Dena garbi-garbi uzteko gakoak eta ezinbesteko produktuak proposatzen dizkizugu.

HASI AURRETIK, EGIN PLAN BAT. ZEHAZTU ZEREGINAK ETA HORIEK EGITEKO ORDENA BAT. ETA TXUKUNDU DESORDENA LEKUZ KANPO DAGOEN GUZTIA JASOTA.

KH-7

Koipea kentzekoa

3

Koipe eta zikinkeria sakonenak ezabatzen ditu gainazal guztietatik.

GAINAZALEN GARBIKETA

GAINAZAL GOGOR

ETA OROTSUETARAKO, BALIATU ERABILERA ANITZEKO BAT. EGURRERAKO

LUZEEKIN, HAUTS GEHIAGO EZ HARROTZEKO. KENDU HAUTSA 2 Pronto Egurra zaintzen aditua Babestu altzariak denbora luzean berri edukitzeko! Garbitu, elikatu eta zaindu zurezko gainazalak.

HASI ETXETRESNA ELEKTRIKOAK GARBITZEN, ETA ONDOREN GARBITU GAINAZALAK. APROBETXATU RESNAK ETA JAKIAK ARMAIRUETAN ETA DESPENTSAN ORDENATZEKO. PLANIFIKATU, ANTOLATU ETA

GARBITU GAINAZALAK MUGIMENDU LEUN ETA

EROSKI

Beti prezio onak ak reziok

Erabilera anitzeko paper zapiak Erraz kentzen dute zikinkeria eta erabat garbi uzten dute edozein gainazal, usain garbi eta atseginarekin.

4

CIF

Krema Garbigarri krematsua mikropartikulekin, ahalegin txikiena eginez garbiketarik handiena lortzeko. KO, KO C

ETA ALTZAIRU HERDOILGAITZERAKO, AUKERATU ESPEZIFIKO BAT, ETA LEHORTU ONDO, ORBANIK EZ SORTZEKO.

G a t g

EGIN GELDIUNE BAT SUKALDEAN

EROSKI

Libratzaile likidoa Buxadurak deuseztatzen ditu eta haiek sortzea galarazten du, hodiak garbituz eta babestuz. Egokia da komuneko eta dutxako hodietarako ere.

Beti prezio onak ak reziok

Sanicentro

Gainazal anitzetarako garbigarria

Lixibarik gabeko desinfektatzailea edozein azalera garbitzeko: sukaldeak, bainugelak, hozkailuak, mikrouhin labeak, jostailuak... Usain txarrak kentzen ditu eta lurrin atsegina uzten du.

38
TXUKUNDU
1

BAINUGELA ETA KOMUN DISTIRATSUAK

JARRI ARRETA KAREA ETA

ZIKINKERIA PILATZEN DIREN EREMUEI.

BALIATU ESKUILA BAT INGURUNE

ZAILETARA IRISTEKO.

KH-7

Kare-kontrakoa

Eraginkorra da kare sakonena ezabatzeko eta gehiago ez sortzeko, ura aldaratu egiten baitu.

EROSKI

WC gela lixibarekin

Garbiketa sakon baterako.

Lurrin atsegina uzten du bainugela osoan eta lehen baino eragin zuritzaile hobea du. Horri esker, WCa lehen baino zuriago eta distiratsuago geratuko da, eta ez da karerik sortuko.

BREF

Limoizko WC garbigarria

Zure WCa beti garbi eta fresko! Lortu garbiketa sakon bat, lurrin iraunkorra, zikinkeriaren eta karearen kontrako babesa eta distira bete-betekoa azken hustualdira arte.

PATO

Limazko WC diskoak Gel bidezko formula komunontzira itsasten da, eta, horri esker, ez duzu germenez gehiago kezkatu beharko. Disko aktiboek 360ºko eraginkortasuna eskaintzen dute.

EROSKI

Garbigarri xaboitsua

ZORU GARBI-GARBIAK

ERRATZA PASATU EDO XURGATU ZIKINKERIA

KENTZEKO, ETA ONDOREN GARBITU ZORU MOTA

BAKOITZERAKO PRODUKTU EGOKIAREKIN.

Garbitu, zaindu eta elikatu egiten ditu zoruak, eta zure etxeko zurezko gainazal guztiei distira eta babesa ematen die. Lurrin gozoa.

TENN

LUMINIA

EROSKI basic

Pinuzko zoru garbigarria

Garbigarri unibertsala Etxeko gainazal eta zoru mota guztietarako. Bioalkohol bidezko formula esklusiboa du, eta, horri esker, garbiketa perfektua eta distira lortzen ditu. Kotoiak ez dio gezurrik!

Gainazal anitzetako garbigarria, lixibarik gabe, desinfektatzeko eta garbitzeko. Usain txarrak ezabatzen ditu, eta usain atsegina uzten du.

EROSKI ECO Gainazal anitzetarako garbigarria Koipeak eta zikinkeria ezabatzen ditu. Jatorri naturalekoa du formulako osagaien %96. Plastiko %45 birziklatuz eta %100 birziklagarriz egina dago botila. Egokia da beganoentzat.

Beirak garbitzekoa Microtech

teknologiarekin: mikropartikula berezi horiek garbiketa sakona lortzen dute eta kristalaren tratamenduan geruza babesle bat sortzen dute, ura, hautsa, intsektuak eta abar aldaratzeko.

AZKEN ERREMATEA

GARBITU LEIHOAK, ALFONBRAK, MOKETAK ETA TAPIZERIA ETA IKUZI SOFA ETA BESAULKIEN AZALAK.

VANISH Orbanak kentzekoa Hiru aldiz indar handiagoa du alfonbra, sofa, telazko eserleku eta abarretako gainazaletako zikinkeria ezabatzeko.

39
5 7
6
Beti prezio prezonak io onak ak krezio prezio onak ak reziok Beti prezio onak ak reziok

elkartasuna

ZAINDU DEZAGUN

SAKATU BAI

GU GUZTION ETXEA

Lagundu gure planeta eta bertan bizi diren bizitza forma guztiak zaintzen. GKE eta proiektu hauetara bideratuko dira zure zentimo solidarioak.

BABESTU MAITE DUZUN HORI

Menorca Preservation (Balear uharteak)

Menorcako Biosfera Erreserbako natura ingurunea kontserbatzea eta lehengoratzea, oinarrizko lau zutabe hauek ardatz harturik: lurra, itsasoa, energia eta plastikorik gabeko Menorca.

ELIKADURA KLIMATIKOA

United Way España fundazioa (EROSKI dendak dituzten probintzia guztiak, Balearrak eta Euskadi izan ezik)

Lurralde nazional osoko bigarren hezkuntzako ikasleei zuzendutako prestakuntza-proiektua, ikasgeletan honako gai hauek lantzeko: elikadura, klima-aldaketa, larrialdi klimatikoa, elikadura ekologikoa,

agroekologia, karbono-aztarna, aztarna hidrikoa eta beste asko.

ELIKAGAIEN HONDAKINAK

MURRIZTEA GURE MUNDUA

ERALDATZEKO

Enraíza Derechos (Euskadi)

Elikagaien hondakinak murrizteari buruz sentsibilizatzea hainbat kanalen bidez.

POLINIZATZAILEAK GREBAN

Aranzadi Zientzia Elkartea (Euskadi)

Intsektu polinizatzaileek egiten duten lanari buruz herritarrak sentsibilizatzea. Hainbat erronka egingo dira sare sozialetan (#polenbila) eta polinizatzaileei buruzko argazki-lehiaketa bat izango

da. Lehiaketari amaiera emateko, hainbat ekintza egingo dira: hitzaldi bat, argazki erakusketa, parke batean txango bat eta marrazketa-tailer bat.

LAGUNDU ANIMALIEI ZURE

EROSKETA SASKIAREKIN

Animalien Babeserako Aholkularitza eta Ekintza Fundazioa (Euskadi, Balearrak eta Katalunia)

EROSKI ELKARTASUN PLANA

Animaliak babesteko elkarteei eta aterpeei laguntzea, behar duten elikaduraren eta albaitaritza arretaren zati bat finantzatuz, era horretara, aterpe horietan adopzioaren zain dauden animalien beharrizanak betetzeko.

40
DALE AL SÍ
Honen alde: A favor de:

Uda honetan, MILAKA SARI zuzen...

OPARI ZUZENAK

Nola parte hartu?

1. Hartu parte zure EROSKI dendan erosketa bat eginda, eta ikusi zer sari eskuratu duzun.

2. Gainera, 30 €-ko erosketa bakoitzeko, lortu zozketa handirak parte-hartze zuzen bat.

3. Eta jokatu app-ean, opari gehiago eskuratzeko.

EROSKI club-eko kide izateagatik eta gure dendetan erosteagatik bakarrik, gure EROSKI markako produktuak (entsaladak, zukuak, izozkiak...) doan eskuratzeko milaka kupoi irabaz ditzakezu udaz gozatzeko, edo Travel Club Katalogoko opari ikusgarriak lor ditzakezu: bozgorailuak, esperientziak, zinema txartelak...

Sustapenaren balioa 2024/06/13tik 2024/07/31 arterainokoa. Informazio gehiago, hemen: eros.ki/sorteo-verano/

42
Beti maitek dugu EROSKI club-a

Eta gainera, zozketa handibat

prezio prezonak io onnak ok rez

EROSKIko 100 orga oso, 70 €-koa bakoitza

EROSKIren uda honetako zozketa handian

70 €-ko balioa duten 100 orga oso irabazteko aukera duzu (1). Zure EROSKI club txartelean sartuko dizugu zenbateko hori, gure dendetan erabil dezazun.

SUrte oso batean autoa doan

arrisku orotako asegurua barne

arrrisku

Gain doan bono

Gainera, autoa bi egunetan doan izateko OK Mobility-ren 15 bono ere zozketatuko ditugu.

Karibera bidaia

Ka b

Karibera bidaia (1) sei gauera artekoa, bi pertsonarentzat: Dominikar Errepublika, Kuba, Puerto Rico edota beste zenbait jomuga aukeran. Bidaiaren balioa Travel Club puntuetan sartuko dizugu, Travel Club katalogoko beste edozein opari edo esperientziarekin trukatzeko edo aldatzeko aukera izan dezazun.

Nola lortu opariak? Honela parte hartuko duzu zozketan

ariak eskuratzeko baldintza bakarra hauxe da: EROSKI club-eko bazkide izatea eta ekainaren 13tik uztailaren 31ra (biak barne) hurbilen duzun dendan erosketa egitea. Ordainlekuko langileak kupoi bat emango dizu. Zorte on!

Zure kupoiari zuzenean sari bat egokitzen bazaio: EROSKI produktuen doako kupoi bat eskuratu baduzu: aski da hurrengo erosketan ordainlekuan kupoi hori aurkeztea EROSKI club txartelarekin batean.

Travel Club katalogoko opari kode bat eskuratu baduzu: sar ezazu kodea Travel Club-en webgunean (travelclub.es/verano) edo deitu 913 874 387 telefonora, eta doan eskuratuko duzu.

d

Gure dendetan partaidetza bat eskuratuko duzu 30 €-ko edo hortik gorako erosketa egiten duzun bakoitzean. Oso erraza da! Erosketa 60 €-tik gorakoa bada, bi partaidetza eskuratuko dituzu, eta abar. Pilatu partaidetzak astero eta sari bat irabazteko aukera handiagoa izango duzu!

EROSKI aplikazioan: eskura itzazu partaidetza eta opari gehiago.

43

ALBANIAKO HONDARTZAK

Ondoen gordetako sekretua

Oraindik ere badira Europan deskubritu gabeko lekuak. Urre koloreko hondartza zabal-zabalak eta ustiatu gabeak, ur gardeneko kala ezkutuak eta paisaia harrigarriak ekialdeko Mediterraneoaren bihotzean. Albania da, Adriatikoan hobekien gordetako sekretua, hemendik ordu pare batera soilik.

Gainera, EROSKI club-eko bazkide izateagatik bakarrik, bidaia guztiaren %5 itzuliko dizugu zure txartelean, hurrengo erosketetan erabil dezazun. Maitemindu zaitez deskubritzeko dagoen herrialde miresgarri horretaz, eta aurreztu.

KSAMIL

Harribitxi ezkutu bat itsaso Jonikoan Hango hondar leuna eta turkesa koloreko ur gardenak dira kostalde honen erakargarritasun

44
bidaiak

handienak. Greziako mugatik hurbil dagoen herri ikusgarri horrek hiru uharte txiki ditu kostaldearen pare-parean. Itsasontziz iritsi ahal izango duzu haietara, eta snorkel eta urpekaritza egin ahal izango duzu hango uretan, koralezko uharri koloretsuen eta itsasoko fauna eta landaredia askotarikoaren artean.

errekarriz jositako hondartzak, harlanduz eginiko etxe tradizionalak, kafetegi eta jatetxe atsegin eta abegitsuak... askotarikoak dira leku hau berezi egiten duten ezaugarriak. Hango hondartzak, besteak beste Drymades eta Gjipekoak, paregabeak dira eguzkipean erlaxatzeko, igeri egiteko eta kayak eta paddle surf praktikatzeko.

JALË

Urre koloreko hondarrezko paradisua Hango hondartza eden bat da familientzat eta hondarra eta itsasoa maite dituztenentzat. Ur lasaiak eta sakonera gutxikoak dira, eta, beraz, ezin egokiagoak dira igeri egiteko eta snorkel eta windsurf praktikatzeko, Era askotako jatetxeak eta ostatuak daude, hala nola bungalow atseginak itsasoaren ondoan, edo luxuzko resort-ak hondartzaren pare-parean.

Ez galdu Butrintoko Parke Nazionala, Unescok Gizateriaren Ondare izendatua. Greziako, Erromako eta Bizantziar Inperioko aurriak daude bertan, baita landaredia eta fauna barietate harrigarria ere.

DHËRMI

Ametsetako hondartza Albaniako itsasertzean

Labar ikusgarriak, ur garden-gardena eta

HIMARË

Perla bat kostaldean Livadhi, Potami eta beste zenbait hondartza ikusgarriak eta oso lasaiak dira, eta hango ilunabarrak zinez ederrak, eguzkia itsasoaren gainean pausatzen delarik. Alde zaharrak, harlanduzko kale estuekin, antzinako elizekin eta kafetegi abegitsuekin, harritu egingo zaitu.

zure EROSKI club txartelean(1) %5

itzuliko dizugu

Hautatutako

bidaien %5 itzuliko dizugu zure EROSKI club txartelean, erreserba 2024ko ekainaren 1etik 30era bitartean egiten baduzu.

EROSKI Bidaiak agentzian egizu erreserba modu seguru eta malguan

45

EROSKI EGITEN DUGU

Gure Plan Estrategikoa aurkeztu dugu

Kalitatea, familientzako aurrezpena eta erosketa esperientzia gero eta pertsonalizatuagoa

Ezker eskuin, Javier Amezaga, Bittor Oroz, Rosa Carabel, Jordi Hereu (Industria eta Turismo ministroa), Beatriz Santos, Marisol Garmendia, José Vicente Reyes eta Jordi Carbonell.

Rosa Carabelen hitzetan, etorkizun oparo eta jasangarri batean “hazteko eta sinesteko” eta haren alde apustu egiteko sortu da Plan Estrategikoa. Proiektu bat enpresa emaitzak ekarriko dituena eta ingurunean aberastasuna sortuko duena, kontsumitzaileen gogobetetze erabatekoa ziurtatuko duena eta elikadura jasangarria sustatuko duena.

Eta hori lortzeko, prezio lehiakorragoak bermatuko ditugu, kalitatezko eta hurbileko produktu freskoaren alde apustu egingo dugu eta inbertsio handiagoa egingo dugu teknologian, horren bidez kontsumitzaileen esperientzia eraldatzeko eta eraginkortasun operatiboa hobetzeko.

Gure CEOak, Rosa Carabelek, eta EROSKIko zuzendari komertzialak, Beatriz Santosek, aurreko hilean

aurkeztu zuten Bilbon Plan Estrategiko berria, 400 pertsonaren aurrean. Haien artean ziren elikadura industriako 300 hornitzaile, finantza sektoreko, Mondragon Korporazioko eta AECOC (fabrikatzaileak eta banatzaileak) eta beste zenbait sektore eta elkartetako ordezkariak eta zuzendariak.

Rosa Carabelen iritziz, hauek dira hazkundearen oinarrian egon behar duten euskarriak: “kalitatea, aurrezpena familientzat eta erosketa esperientzia gero eta pertsonalizatuagoa”. Bestalde, Beatriz Santosek ‘Beti Prezio Ona’ maximarekiko konpromisoa azpimarratu zuen, bai eta kontsumitzaileen beharrizanak asebetetzeko moduko produktu eskaintzaren aldeko apustua ere, produktuen eta marken artean tokiko produktuei lehentasunezko lekua emanez.

Eraldaketa TEKNOLOGIKOAN aurrera egitea

Plan Estrategiko berrian 100 milioi eurotik gorako inbertsioa aurreikusten da eraldaketa teknologikorako asmo handiko programa batean. Programa horretan adimen artifiziala ezarriko da, baita robotizazioa ere, prozesu eta erabaki komertzialen eraginkortasuna hobetzeko.

Berritzen jarraitzen dugu!

150 denda berri baino gehiago

Datozen hiru urteetan, 150 denda berri baino gehiago bilduko ditugu EROSKIra, bai gureak eta bai frankizia bidezkoak. Hazten jarraitzen dugu!

50
albisteak

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.