18 Gourmet menua: BCCk diseinatutako hiru errezeta
22 Eguberrietako jaki arrakastatsuak zure ospakizunetarako
28 Panettoneak eta erroskak, jai hauetako ezinbesteko
36 Edergintza: guztientzako opariak
40 EROSKI club-en abantailak
42 Elkartasuna
44 Bidaiak: Maurizio uhartea
47 Aurrezki-kupoiak
50 Albisteak
EGUBERRI zoriontsuak!
Zer iruditzen Eguberri hauek ospakizun ahaztezin bihurtzen badituzu, modu errazean, gozoan eta gehiegi gastatu gabe? Urteko azken zenbaki honetan ahalik eta gehien gozatzen lagundu nahi dizugu, eta errezeta errazak eskaintzen dizkizugu, beti prezio onean dauden garaian garaiko produktuak erabiliz prestatutakoak.
Plater gozoak eta praktikoak proposatzen dizkizugu, gutxiago gastatzeko baina zaporeari eta kalitateari uko egin gabe. Jai hauetako otorduetatik sobera geratzen dena aprobetxatzeko ideiak ere jaso ditugu. Dena bizitza errazago egiteko asmoarekin!
Eguberri berezi hauetarako, gure bazkide eta adiskideek beren ezinbesteko produktuak zein diren jakinarazi digute, mahaian arrakasta
segurua lortzeko. Gainera, ezinbesteko klasikoak ere ekartzen dizkizugu: panettone-a, Errege opila, errezeta tradizionalarekin eginak eta palma koiperik gabe, eta denen gustuko betegarriekin.
Eta zure erosketak are erosoago egiteko, haragiak, arrainak, frutak eta ogiak erreserbatu egin ditzakezu, baita gazta taulak, iberikoak eta pateak ere, zuk nahi duzun moduan, ilararik eta ezustekorik gabe. Hurbilen duzun dendan jaso beste lanik ez duzu, zuk aukeratutako egunean eta orduan. Gainera, senideei edo lagunei opari berezi bat egin nahi badiezu, ez galdu gure gourmet saskiak eta markarik onenetako lurrin eta makillaje sortak. Espero dugu ideia hauek guztiak lagungarri izango dituzula Eguberri zoriontsu eta errazez gozatzeko, maite dituzunen ondoan!
GOZATU ALDIZKARIAZ FORMATU
DIGITALEAN eguneko edozein unetan zure sakelakotik
ARGITARATZAILEA
EROSKI S. COOP.
Barrio San Agustín s/n.
48230 Elorrio (Bizkaia).
Tel. +34 946 211 211
Zuzenaria: Ainhoa Oyarbide
Erredaktore burua: Manuela Díaz
Azaleko argazkia: @virginiamartin_photo
ARGITALPENAREN EGILEA
Factoría Prisa Noticias, S. L. U. Valentín Beato, 44. 28037 Madrid Tel. +34 915 386 104
Banaketaren kontrola: OJD
Publizitatea: Antonio García. Tel. +34 607 973 913 antoniogarcia@publimagazine.com
Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe.
Iker Perez de Arenaza EROSKI club-eko arduraduna
EGUBERRIETAKO ORGA
BAINO GUTXIAGOAN
IKUSI HEMEN
ZER PRODUKTU
DAUDEN ORGAN
N
Betierek maitasuna
EGUBERRIEI
HIL honetako ONENETAN ONENA
2
Enkarguak 2024ko Eguberriak
Aholkua emango dizugu eta doan prestatuko dizkizugu hegaztiak, haragiak, arrainak, itsaskiak, gaztak, iberikoak, pateak, plater prestatuak eta postreak. Eta bazkidea bazara eta abenduaren 13tik urtarrilaren 5era bitartean egiten baduzu zure enkargua, saria izan dezakezu
100€-ko 100 sari zozkatzen ditugu; irabaziz gero, zure EROSKI Club txartelean sartuko dizugu dirua
1
GORRI
AUKERATZARRA EGUBERRIETAKO KOLOREA
Eguberri hauetan, gure kolorea gorri aukeratzarra da. Izan ere, egunerokoan beti prezio onean dauden ehunka produktuez gain, aukeratzarrak datoz, jai hauetan ezeren faltarik izan ez dezazun. Arrainak, itsaskiak, arkumea, frutak –anana, adibidez, oso ohikoa egunotan–, turroiak... prezio ezin hobeetan.
Eta ez ahaztu orga bat dugula 70 euro baino gutxiagoan, orain gainezka Eguberrietako jaki arrakastatsuekin.
Magia dute JAI HAUEK
Jostailu
Jakin zer egin dezakegun zuri laguntzeko, gure enkarguen eskuorrian. Harrituta geratuko zara!
3
Kontsultatu gure jostailuen katalogoa. Urtarrilaren 6ra arte izango da eskuragarri
EGIN DEZAGUN TOPA
DASTATU TXOKOLATE BELTZEZ
ESTALITAKO HUR ARROKA
BERRIAK. GOZO-GOZOAK ETA
BESTE GOZOKI TRADIZIONALEK
BAINO AZUKRE ETA GANTZ
ASEGABE GUTXIAGOREKIN. CAVARI
LAGUNTZEKO ETA AFARI AMAIERA ON BATEZ GOZATZEKO.
Egun hauetan, Eguberrietako magiarekin argitzen dira gure etxeak. Apaingarriz betetako zuhaitzak, Eguberrietako argiak eta txikienen ilusioa. Bazenekien 0·12 Familia Planeko kide izateagatik %10eko beherapena duzula jostailuetan? 12 urtetik beherako seme-alabak badituzu, izena eman besterik ez duzu, eta beherapenak eta aurrezki kupoiak jasoko dituzu. Zeren zain zaude? Izena ematea doan da!
...ETA SAREETAN
Jakin gure sare sozialetan gertatzen den guztiaren berri
2024KO ONENA
TIKTOK IREKI DUGU!
TOKIKO GURE EKOIZLEAK
GURE LANGILE TALDEA
‘Betiereko maitasuna’ lehiaketak badu irabazlea
Andres Cid, @parsifonides, Erromara joango da, bera izan baita EROSKIren Betiereko Maitasuna lehiaketaren irabazlea. Veri herritik (Galizia), gizon prestu moduan egin du maitasun aitortza, eta bere bideoak liluratu egin gaitu. Zorionak!
TOPA GARRANTZIA
DUENAREN ALDE: PERTSONEN ALDE
Ongi etorri EROSKIren adimen emozionalera. Jakin nahi al duzu zer den?
JARRI MUSIKA EGUBERRIEI
Hau da hau mahai oparoa, kuiatxoa eta bakailaoa / edateko sagardoa / eta postrea, errege opil gozo-gozoa...
Jakin nahi duzu nola jarraitzen duen eta abestu nahi dituzu gurekin jai hauetako gabon kanta dibertigarrienak?
Deskargatu gure zerrenda Spotifyn.
Betierek maitasuna EGUBERRIEI
Eguberriak erabat arrakastatsuak izan daitezen behar duzun guztia eskaintzen dizugu EROSKIn, bazkariak eta afariak antolatzea errazagoa izan dadin, kalitatezko produktuekin eta gustu guztietarako aukerekin, eskaintza eta sustapen ugari aprobetxatuz. Horrela, benetan garrantzitsua den horri eskaini ahal izango diozu denbora: jai hauetan zure hurbilekoekin une bereziak partekatzeari.
Menu errazak proposatzen dizkizugu, sormen ukitu batekin eta estilo handiarekin, denbora eta dirua aurrezteko pentsatuak. Menu dotorea eta ekonomikoa, inor epel utziko ez duena. Basque Culinary Centerrek diseinatutako gourmet proposamena, afari ahaztezin baterako, beti prezio onean dauden osagaiekin. Eta menu gozo-gozoa eta harrigarria EROSKI SELEQTIA produktuekin. Zapore eta kalitate goreneko platerez osatutako menua da; gainera, hilabete honetako sustapenari esker, bigarren alea %30era duzu. Eta kozinatu gabe!
Ideia horiekin, zure ospakizunak hobeto antolatu ahal izango dituzu, eta zuretzat prestatutako eskaintza puskak baliatu ahal izango dituzu. Produktu sorta zabala ere baduzu, beti prezio onean: arrainak, iberikoak, haragiak, gaztak, frutak, olioak, edariak, almibarrak, kontserbak eta Eguberrietako gozoak, jai hauek arrakastatsuak izan daitezen. Jai hauen oroitzapen ahaztezina geratuko zaizu, aurreztuz eta gozatuz, aldi berean. Eguberri zoriontsuak izan!
Menu ERRAZA
eta prezio onean
Osagai errazekin eta sormen ukitu batekin, jaietarako moduko mahaia atondu daiteke, dotorezia eta zaporea uztartuz eta aurrekontua gizendu gabe. Menu sofistikatu bat proposatzen dizugu, modu-moduan dauden eguneroko zenbait produktu erabiliz: muskuiluak, txerri haragia eta jogurta, besteak beste. Harrituta utziko dituzu ingurukoak oinarrizko produktu horiekin eta inor epel uzten ez duten errezetekin.
Jogurt bonboiak
tomate lehorrarekin eta pistatxoekin
15 uds.
24 h + 15’
• 375 ml jogurt (greziarra)
• Gatz koilarakadatxo laurden bat
• Baratxuri hautsaren koilarakadatxo bat
• 6 tomate lehor (oliotan)
• 75 g pistatxo natural xehe-xehe birrinduta
Jarri jogurta gazura askatzen gatzarekin eta baratxuri hautsarekin gaza batean eta xukadera baten barnean (jarri plater bat azpian, gazura jasotzeko). Eduki 24 orduz hozkailuan. Gazak ez du gazura ukitu behar. Denbora hori igarotakoan, txikitu tomate lehorrak zati txikitan eta gehitu jogurtaren gaztari. Egin pilotatxoak gaztarekin eta bota gainetik pistatxo birrinduak.
Delikatua eta freskoa izanik, cava ezin hobea da aperitibo moduan hartzeko. Ezin egokiagoa itsaskiei eta haragi zuriko arrainei laguntzeko. Lagun ona da sushi-arekin batera edateko, baita asko ondu gabeko sashimi edo carpaccio-ekin batera ere.
ERRAZIO BATEK DAUKA:
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK)
CODORNIU ANNA BRUT CAVA
Beti prezio onak ona rezioak
MARTIN CÓDAX ALBARIÑOA
Bakarra, nortasun handikoa eta jatorriak definitua. Kopa bakoitzak Atlantikoaren, markaren eta lurralde paregabe horren historia eta ohituren esentzia gordetzen du.
Muskuilu krema curryarekin
• 1 kg muskuilu
• Basokada 1 ur
• Koilarakada bat eta erdi OOBE
• 750 ml arrain salda
• Tipulin bat xehe-xehe txikitua
• 2 koilarakada irin
• Koilarakadatxo bat curry
• Perrexil xehatua
Egosi muskuiluak lurrunetan ur basokada batekin. Kendu maskorrak, eta gorde gerorako haragia eta ura.
Eltze batean, erregosi tipulina oliotan, su ertainean.
Gehitu irina eta kozinatu.
Gehitu currya, arrain salda eta muskuiluen salda, eta egosi 10 minutuz.
Gehitu muskuiluak zati txikitan ebakita, eta birrindu dena batera, krema bat lortu arte. Eman gatza. Zerbitzatu perrexil xehatuarekin.
...Eta sober n geratzen bada
Izoztu muskuiluen salda, eta erabili zopa, arroza, etab. prestatzeko.
Izoztu soberan geratutako muskuiluak edo kontserbatu eskabetxean. Muskuilu croûton-ak?
Ebaki muskuilu egosi batzuk eta gorritu zartaginean, ogi arraspatuarekin eta baratxuriarekin topping modura, zopetarako, entsaladetarako…
Labeko erretilu batean, gehitu gatz larriaren geruza bat. Jarri solomo zinta eta estali espezieen nahasketa batekin.
Hezetu zertxobait gainerako gatz larria, eta estali ondo solomoa.
Mikrouhin labean kozinatuz gero, estali gailu horretarako egokia den film paperarekin, eta kozinatu 12-15 minutu potentzia handienean, gatz zarakarra zartatzen hasten den arte.
Labean kozinatuz gero, berotu labea 200 ºC-ra, beroa goian eta behean, eta kozinatu 50 minutuz.
Labetik ateratakoan, kendu gatz zarakarra eta soberako gatza. Utzi pausatzen 15 minutuz, eta ebaki xerratan.
Zerbitzatu laranja saltsarekin.
Laranja saltsa:
Ebaki tipulatxa, eta sueztitu zartagin batean, olioarekin.
Nahastu laranja zukua maizena koilarakadatxoarekin, ondo disolbatu arte, gehitu laranja birrina, jengibre birrindua eta ezti koilarakadatxoa. Ondoren, jarri sutan, zertxobait loditu arte.
prezio onak ona rezioak
Konbinazioa
...Eta sober n geratzen bada
Ebaki xerra finetan eta erabili sandwich hotzak edo wrap-ak prestatzeko, landare freskoak gehituta.
Gehitu entsalada epel bati. Espinakekin, gazta freskoarekin eta frutekin (sagarra, udarea...) presta dezakezu entsalada, eta ezti eta ziape ozpin olioarekin ondu.
MARQUÉS DE RISCAL ERRESERBA
ERRIOXA JDK Ca
Ondo ezkontzen da urdaiazpikoarekin, asko ondu gabeko gaztekin, egositako edo gisatutako lekariekin, parrillan erretako haragiekin eta errekiekin.
Enkarguak doan eta sariarekin
Doako zerbitzu bat duzu enkarguak egiteko eta behar duzun haragia aurrez erreserbatzeko; ondoren, nahi duzunean jaso dezakezu. Gainera, zure enkarguek saria dute. 100 €-ko balioa duten 100 sari zozkatzen ditugu (www.eroski.es/sorteencargos).
Eguberrietako ZURE AFARIA
10 minututan
Eguberrietako bazkari edo afari gozo bat prestatzeko ez dago sukaldean ordu asko egin beharrik. Kalitatea ziurtatzea da gakoa.
Horregatik, goratu Eguberrietako mahaiaren maila EROSKI SELEQTIA produktuekin, eta prestatu menu erraz eta azkar bat, gourmet ukitu batekin. Basque Culinary Centerreko dastatzaile adituek probatutako zapore eta kalitatearekin. Fintasuna irekitzeko, zerbitzatzeko eta gozatzeko!
Arrautza nahaskian ere bai: salteatu boletusak haien olio pittin batekin. Gehitu 4 arrautza irabiatu eta nahastu poliki-poliki. Prest dagoenean, kendu sutatik. Gatz ezkata batzuk gehitu diezazkiokezu. Lagundu tosta txikiekin.
2. unitatea
Bazkide bazara, r eko! a,
%100 boletus.
Heltze puntu egokian bildutakoak.
Oliba oliotan.
NAFARROAKO
Nafarroakoak.
Samurrak.
Eskuz bilduak, kalitatea eta zaporea bermatzeko.
Ba al zenekien…?
Gatz lorearen kristalak udan biltzen dira Camargueko (Frantzia) gatzagetan, eta gainazalean uzten dira pieza kurruskari eta irregularretan trinkotzen diren arte.
* 2025eko urtarrilaren 3ra arte balio du
*Gutxien balio duen produktuaren %30 itzuliko dizugu zure txartelean. Pisurako edo handizkako produktuetan %15eko deskontua 1. aletik hasita.
MENDREZKA ETA HEGALUZEA MSC
HEGALUZEZ PRESTATUTAKO KANAPEETARAKO IDEIAK
Zukutsua.
Entsaladilla errusiarra: ebaki patatak, azenarioak eta arrautza egosiak. Gehitu ilarrak, olibak eta kontserbako hegaluzea, eta nahastu dena maionesarekin. Zerbitzatu hotza, banakako kopetan, eta apaindu maionesa pixka batekin, izokinaren arrabekin edo piper erre zatitxo batekin. Oda hegaluzeari: hegaluze kanapeak xehe-xehe ebakitako tipulinarekin edo Lodosa JD pikilloko piperren zerrendekin. Harrituta utziko zaitu!
LODOSAKO PIKILLOKO PIPERRA JD
Lodosakoa.
AHATE GIBELAREN BLOKA
Artisau erakoa.
Kanaberaz arrantzatua.
%98 ahate gibela.
Zabaltzeko erraza.
Haragitsua.
Ukitu gozoekin.
IZOKIN KETUA
Norvegiakoa. Zainik gabea.
Leuna eta tinkoa.
Laguntzeko:
Indar handikoa.
ARRAIN BUDINA
Arrain freskoekin egina.
Fornacina klasikoa eta fornacina sesamoduna
Kontserbatzailerik eta koloreztatzailerik gabe.
Lurrunezko labean egosia.
Probatu kanapeetan, gazta kremaren gainean (hobe belar krema bada), edo kristal ogiaren gainean, tipulina, arrautza egosia eta ongi txikitutako ozpinetako luzokerrak gehituta.
NUTRI-SCORE
NUTRI-SCORE
LEHEN PLATERA AUKERATZEKO
Piperrak, txipiroiak, bakailaoa edo txahal masaila, berotu eta prest.
SALTSAN PRESTATUTAKO BAKAILAOZ
BETETAKO PIPERRAK
Oliba oliotan konfitatutako pikilloko piperrak.
Berotu eta zerbitzatu
Bakailaoz, haragiz, bexamelez eta onddo saltsaz edo txangurru haragiz eta saltsan prestatutako txangurruz betetako piperrak aurkituko dituzu.
GAZTA TAULA
TXIPIROIAK TINTAN
Lehen mailako txipiroiak, arrainaren beraren hankekin beteta, eta berdura freskoz, oliba olioz eta txipiroi tintaz kozinatutako saltsarekin lagunduta.
Gazta taula on batekin seguru asmatuko duzu. Aukeratu gazta desberdinak, eta lagundu iberikoekin, sarrerako gisa zerbitzatzeko, edo fruta eta fruitu lehorrekin, taula postre gisa dastatzea nahiago baduzu.
BAKAILAOA PIL-PILEAN
Bakailao basati gatzgabetua eta oliba olio birjina estran era tradizionalean kozinatua.
Konbinazioa
KATXIÑA TXAKOLINA
Ardo zuri freskoa da, txinpartatsua eta fruta gustukoa. Oso ondo zabaltzen da ardoaren lurrin intentsitatea, eta fresko-fresko eta zapore atseginarekin geratzen da ahoa.
ETA POSTREA…
Dastatu turroi, mazapan eta trentza mota askotarikoak.
Berritu egin dugu trentzen errezeta
GOURMET MENUA
Utzi harrituta zure hurbilekoak, Basque Culinary Centerrek diseinatutako platerekin; lehen mailako jatetxetakoak irudituko zaizkie. Errezeta hauek prestatzeko, beti prezio onean dauden produktuak erabiltzen dira; adibidez, porruak, itsas zapoa eta anana.
Porru konfitatuak burratarekin eta porru kurruskariarekin
• 5 porru (1 kurruskarirako)
• 52 ml oliba olio birjina estra (OOBE)
• 150 ml berdura salda
• Limoi 1
• 50 g burrata
• 5 ml boilur olioa edo OOBE
• Gatza
• Piperbeltz beltza
Garbitu porruak eta ebaki 10-12 cm-ko zatitan.
Zartagin edo kazo handi batean, berotu 45 ml OOBE su baxuan. Gehitu porruak eta berdura salda.
Kozinatu su geldoan, zartagina erdizka estalita, 20-25 minutuz, eta tarteka porruak nahastuz. Samur eta leun geratu behar dute, gorritu gabe. Prest daudenean, kendu sutatik eta ondu gatzez, piperbeltzez eta limoi birrinez.
Ebaki porruaren zati berdea juliana zati finetan.
Berotu oliba olioa. Frijitu porru zerrendak multzo txikitan, gorrituta eta kurruskari egon arte (1-2 minutu).
Jarri kurruskariak paper xurgatzailean, soberako olioa kentzeko. Justu zerbitzatu aurretik prestatu behar dira purru kurruskariak, testurari eutsi diezaioten.
Platereratzea
Jarri porru konfitatuak plateraren erdian. Ebaki burrata eta jarri gainean. Apaindu porru kurruskariekin burrataren gainean.
Gehitu boilur olioaren hari bat gourmet ukitua emateko, eta apaindu kimu freskoekin, horrela nahi izanez gero.
Beti prezio onak ona rezioak Konbinazioa
BRONTE CHARDONNAY ZURIA
Freskura eta frutaren lurrina ditu, eta horrek oreka ematen dio burrataren izaera koipetsuari eta porruen gozotasunari. Izaera leuneko ardoa izanik, modu harmoniatsuan konbinatzen da plater honekin, aho sabaia gehiegi kargatu gabe.
ERRAZIO BATEK DAUKA:
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK)
Itsas zapoa plantxan
berdura erreekin
eta almendra saltsarekin
• 600 g itsas zapo trontzoak
• 35 ml oliba olio birjina estra (OOBE)
• Limoi 1
• 2 piper gorri
• Berenjena bat
• Kuiatxo bat
• Ezkaia
• 200 ml berdura salda
• 50 g almendra gordin, azala kenduta
• Baratxuri atal bat
• Gatza eta piperrautsa
Ondu itsas zapoaren trontzoak piperbeltzez eta limoi zuku pixka batez.
Berotu zartagin bat su ertain-altuan, oliba olioarekin, eta frijitu itsas zapoaren trontzoak 3-4 minutuz alde bakoitzetik, kanpotik gorrituta egon arte.
Jarri labea berotzen 200 ºC-an.
Garbitu piperrak, alberjinia eta kuiatxoa. Ebaki piperra zerrendetan; alberjinia, xerra finetan, eta kuiatxoa, xerratan.
Jarri berdurak labeko erretilu batean, azpian labeko paper bat jarrita. Ihinztatu oliba olia, ondu gatzez eta piperbeltzez nahieran eta hautseztatu ezkai fresko pixka batekin.
Erre berdurak labean, 20-25 minutu, denbora erdian buelta emanda, gorrituta eta samur egon arte.
Almendra saltsarako, txigortu almendrak zartagin txiki batean su ertainean eta oliorik gabe, minutu batzutan, etengabe nahastuz, erre ez daitezen. Jakiak prozesatzeko makina batean edo irabiagailu batean, gehitu almendra txigortuak, baratxuria, berdura salda, oliba olioa eta limoi, zukua, eta txikitu.
Saltsa lodiegi geratzen bada, salda gehixeago gehitu diezaiokegu.
Ondu gatzez eta piperbeltzez, nahieran.
Platereratzea
Jarri plantxan erretako itsas zapoaren trontzoa plateraren erdian, eta berdura erreak zapoaren alde batean.
Isuri almendra saltsaren koilarakada bat zapoaren gainean edo albo batean, laguntzeko. Apaindu limoi txorrotada batekin, nahi izanez gero.
Konbinazioa
PROTOS BLANCO VERDEJO
ZURIA, RUEDA JDK
Lurrin zitrikoak, fruta zuria eta belarkarak. Ruedaren Verdejo ardorik onena, legamia hondarrekin ondua eta kontu handiz landua.
EZ GERATU FRESKORIK GABE
Legatza, erreboiloa, olagarroa edo itsas zapoa dira jai hauetan jendeak gustukoen dituen arrainak. Hurbildu gure arrandegietara: freskura eta kalitate bermatua duten arrainak aurkituko dituzu, eta arreta pertsonalizatua eskainiko dizugu. Zure errezetarako aukerarik onena zein den aholkatuko dizugu, eta arraina zure gustura prestatuko dizugu. Enkarguak egiteko doako zerbitzua dugu, zure erosketak aurreratzeko. Haragia nahi duzun moduan prestatzeko eska dezakezu; hala, eskaintzak aprobetxatuz egin ditzakezu erosketak, eta ondoren, janaria izoztu egin dezakezu.
ERRAZIO BATEK DAUKA:
Anana naturalaren carpaccioa gazta freskoaren
kremarekin eta intxaur muskatuarekin
• ¾ anana freskoa
• 2 lima
• Limoi bat
• 200 g gazta fresko %0 (irabiatua)
• 5 g ezti
• Intxaur muskatu birrin pittin bat
• 5 ml banilla esentzia
• 20 g hur
• 8-10 hosto menda fresko
Zuritu eta garbitu anana, eta, mandolina edo labana zorrotz batekin, ebaki xerra oso finetan (carpaccio erara).
Jarri anana xerrak plater handi batean eta ihinztatu lima zukuarekin. Utzi pausatzen 10 minutuz hozkailuan.
Gazta krema egiteko, bol batean nahastu limoi birrindurarekin irabiatutako gazta freskoa, intxaur muskatua eta banilla esentzia. Gozatu eztiarekin eta nahastu ondo hagatxo batekin, krema leun eta homogeneo bat lortu arte.
Txigortu hurrak zartagin batean eta ebaki zati txikitan.
Platereratzea
Jarri anana xerra marinatuak plater handi batean, carpaccio bat balitz bezala zabalduta.
Jarri gazta kremaren koilarakada bat erdian, edo zabaldu zati txikiak ananaren inguruan.
Apaindu menda hosto freskoekin, limoi birrinarekin eta hur txigortuekin, ukitu kurruskari bat emateko.
Hautseztatu intxaur muskatu pittin bat.
PERELADA BRUT ERRESERBA
Fruta karga handia, postrearen alde krematsuari laguntzeko eta oreka gozagarri bat emateko. Ontzen egindako denborak konplexutasuna eta gorputza ematen dio cavari.
CAVA
420’ Beti prezio onak ona rezioak
Galiziako txekorraren lepoaldea
roastbeef-ean, patata eta berro entsaladarekin
• 1,5 kg Galiziako txekorraren lepoaldea
• Oliba olio birjina estra
• Gatz larria, piperbeltz ehoa eta ezkai freskoa
• 3 baratxuri buru zurituta eta zanpatuta
• Brandy edalontzi erdi bat
• Monterrei JD-ko Godello ardo zuriaren edalontzi erdi bat
Entsaladarako
• 500 g patata txiki egosita (Galiziako Pataca AGB)
• 3 koilarakada bete ziape
• 50 g tipula, xehe-xehe ebakita
• 50 g ozpinetako luzoker, ondo xehatuak
• 50 ml oliba olio birjina estra
• 50 g berro
• Gatza eta piperbeltza
Lotu haragia bridatzeko lokarri batekin, zilindro forma emateko, blaitu olioarekin eta ondu gatzez eta piperbeltzez. Gehitu ezkai xehatua eta jarri laberako erretilu batean, baratxuriak haragi piezaren azpian ipinita.
Erre labean, 220 ºC-an, 10 bat minutuz, kanpotik gorritu arte. Jaitsi tenperatura 160 ºC-ra eta erre beste 20-25 minutuz, edo haragiaren barneko tenperatura 55 ºC ingurukoa izan arte. Erdi erreta dagoenean, gehitu brandya eta ardo zuria, saltsa eratzen joan dadin. Atera eta utzi hozten giroko tenperaturan.
Entsalada
Ebaki patata lauki txikitan eta ondu gainerako osagaiekin, ondo nahastuz eta gatz puntu egokia emanez. Gehitu berro ebakiak.
Aurkezpena
Ebaki haragi epela xerra finetan, makinaz edo eskuz, eta ondu errekiaren saltsarekin. Egokitu plateraren erdian, metatxo bat eginda, eta lagundu entsaladarekin.
EGUBERRIETAKO 7 KUTIXI jai giroko mahai baterako
Eguberri hauek bereziak izan daitezen, gure bazkideei eta adiskideei eskatu diegu jai hauetarako ezinbestekotzat jotzen dituzten jakiak edo platerak zein diren jakinarazteko. Jakin zer produktu dituzten gogoko, zein jotzen dituzten ezinbesteko Eguberrietako mahai on batean.
*Galde ezazu dendan dauden ala ez
ESTHER SALVADOR
Zaragozako EROSKI Centerreko harakina
Haragi errearen aldekoa naiz ni. Maite dut oturuntzaren aurretik labetik ateatzen den usaina. Arkumeak bere denbora behar du, eta nik gozatu egiten dut minutuz minutu, noiz gorritzen den zain, noiz samurtzen den eta desegiten den ahoan... Bezeroei esneko arkumearen hanka eta besoa gomendatzen dizkiet. Guk, etxean, baratxuri, erromero eta ardo txorrotada on batekin prestatzen
dugu. Erraza, baina ikusgarria. Egiazko kutixi bat, inoiz huts egiten ez duena. Esneko arkumea da gehien enkargatzen digutena, baina horrez gain, baditugu beste batzuk: Eusko Label arkumea, Galeskoa, Nafarroakoa, Balearretakoa eta gure EROSKI Natur Aragoiko Ternascos arkumea, ADP zigiluarekin, amaren esnearekin eta zereal naturalekin elikatua. Gogoratu EROSKIn saltzen dugun haragiak Animalien Ongizate ziurtagiria duela. Ez zalantzarik egin behar duzun ebaketa eta kantitatea enkargatzeko. Doan prestatuko dizugu, eskatzen diguzunean jasotzeko.
PATRICIA ZAPATA
Culleredo herriko (A Coruña)
Familia Autozerbitzuak supermerkatuko arrain saltzailea
Nire mahaian ezinbestekoak dira ganboiak eta otarrainxkak. Gordinik erostea gustatzen zait, bai arrandegiko mahaian bai ontziratuta. Prestatzeko, ura jartzen dut berotzen, gatzarekin eta ereinotz hosto batekin. Irakiten hasten denean, otarrainxkak gehitzen ditut eta 2-3 minutu edukitzen ditut irakiten; ondoren, hoztu egiten ditut uretan, izotzarekin, tinko eta zukutsu gera daitezen. Eta denborarik ez baduzu, lasai, egosiak ere oso onak daude!
OTARRAINXKAK EDO GANBOIAK?
ALDEA TAMAINAN ETA ZAPOREAN DAGO: GANBOIAK HANDIAGOAK IZATEN DIRA, KOLORE GORRI ILUNAGOKOAK ETA ZAPORE BIZIAGOKOAK.
OTARRAINXKAK ARGIAGOAK DIRA, ETA HAIEN
HARAGIA LEUNAGOA DA AHOSABAIAN.
ESKAINTZA PUSKAK DIRA ZURE
SUKALDEAN GAUZAK ZAIL EZ
Prestatu errezetak denboraz eta izoztu jakiak, edo erosi plater prestatuak eta osasungarriak, hala nola EROSKI SELEQTIA txipiroiak eta bakailaoa pil-pilean.
Etiketatu edukiontziak bakoitzean zer dagoen jakiteko.
Aprobetxatu aurrez ebakitako edo prestatutako osagaiak: kozinatzeko prest dauden berdurak, erregosi izoztuak edo saltsen oinarriak egokiak izan daitezke denbora aurrezteko etxeko ukitua galdu gabe.
Aukeratu erreki handi samarra, adibidez indioilarra edo arkumea, plater bakarra moduan zerbitzatzeko, erraz berotu edo hotz zerbitzatu daitezkeen osagarriekin, hala nola entsaladarekin, azenarioekin edo patata gratinatuekin.
Antolatu aperitibo hotzak: gaztak, hestebeteak, pateak, crudite-ak...
Saiatu postreak ez platereratzen eta aukeratu erretilu bakar batean zerbitzatu daitezkeenak eta ondoren ebaki; adibidez, panettone-ak edo lehen orduan prestatu eta zatika banatuta zerbitzatu dezakezun turroi taula bat.
Postrea bezperatik presta badezakezu, lasaiago ibiliko zara. Tarta hotzak, mousse-ak, flanak... dira aukeretako batzuk.
Soberan geratutako haragi, berdura edo ogiarekin brunch bat presta dezakezu hurrengo egunerako. Adibidez, indioilar eta ahabi saltsaz prestatutako sandwichak, frittata bat berdura erreekin, edo tostada frantziarrak bezperako ogiarekin.
A B D E C
NUTRI-SCORE B
Maria Bosch
Micaela Garcia
Bizkaiko bezeroa
Bilobei izugarri gustatzen zaie olagarroa. Lehen arrandegian erosten nuen eta nik neuk egosten nuen. Enkargatzeko ohitura nuen, ilaran zain ez egoteko, baina EROSKI olagarro egosia deskubritu dudanetik, armairuan utzi ditut eltzeak. Puntupuntuan dago, niri gustatzen zaidan moduan. Behar dudan kantitatea erosten dut, eta xerratan moztu besterik ez dut egin behar. Ondoren, oliba olio birjina estra, piperrauts gozoa eta mina gehitzen dizkiot eta gatz larri ukitu batekin zerbitzatzen dut. Izugarri gustatzen zaie!
EROSKI Seleqtia olagarro egosi zatikatua eta EROSKI olagarro hanka egosiak
Ferreries herriko (Menorca) EROSKI Cityko langilea eta ZUREKIN kooperatibako enbaxadorea
Maite dut gazten taula aurrez prestatzea. Taula horretan ezinbestekoak dira bertako gaztak, adibidez nire lurreko Mahón-Menorca JDB, eta badakit EROSKIn aurkituko dudala. Denboraz gaizki baldin banabil, zuzenean urdaitegian
enkargatzen dut nire gazta gogokoenen taula. Zer gazta nahi ditudan esaten diet eta beraiek prestatzen didate taula, gazta mota bakoitzak eskatzen duen ebaketarekin, batzuetan, guk ez baitugu jakiten nola ebaki.
Natalia Asensio
Arrasateko (Gipuzkoa) hipermerkatuko langilea eta ZUREKIN kooperatibako enbaxadorea
Nire errezetarik gustukoena
Espinakaz eta urdaiazpikoz betetako txanpiñoiak
• 12 txanpiñoi zuri
• Tipulin erdi bat
• Baratxuri atal bat
• 200 g espinaka fresko
• 50 g urdaiazpiko
• 50 g ricotta gazta (%0)
• 24 ogi birrin
• Baratxuri hautsaren koilarakadatxo bat
• Perrexila
• 2 koilarakada oliba olio
• 1 g gatz eta piperbeltza
Kendu txanpiñoien hanka eta zatitu. Ebaki tipulina, baratxuria eta urdaiazpikoa eta sueztitu zartaginean, oliba olioarekin. Gorritzen hasten direnean, gehitu
Niretzat, txanpiñoia, zalantzarik gabe, ezinbestekoa da jai hauetan. Izan ere, edozertarako egokia da. Arkumeari eta beste plater nagusi askori laguntzeko, entsaladei gourmet ukitu bat emateko, arrautza nahaski erraz baina gozo-gozoa egiteko eta kanape gisa zerbitzatzeko edo txanpiñoi bete ezin gozoagoak prestatzeko. Orrialde honetan bertan duzu horren errezeta.
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) 4
txanpiñoien hankak eta espinakak. Gehitu gatza eta piper bat. Espinakek ur guztia askatzen dutenean, kendu sutatik eta utzi hozten.
Bol batean, nahastu aurrez zartaginean su eztian frijitutakoa ricotta gaztarekin, eta bete txanpiñoiak nahasketa horrekin. Beste bol batean, nahastu ogi birrina baratxuriarekin eta perrexil xehearekin.
Jarri txanpiñoi beteak laberako paperez estalitako erretilu batean, eta bota gainetik ogi birrinaren nahasketa. Sartu labean 190 ºC-an 15 minutuz. Ogi birrinak gorrituta eta kurruskari geratu behar du.
VALL D’LLUNA BRUT CAVA Cava honek nabarmendu egiten ditu txanpiñoi beteen zapore lurtsuak eta gaziak, eta freskura eta ukitu zitriko bat ematen die. Hala, orekatu egiten da gaztaren eta urdaiazpikoaren izaera krematsua. Konbinazioa
NUTRI-SCORE
Francisco Javier Olloqui
Iruñeko bezeroa
Etxean jaiotza jarri aurretik, turroi sorta on baten bidez egiten diegu ongietorria Eguberriei. Ez nuke jakingo esaten zein dudan gogokoen. Hori dela eta, gustatzen zait EROSKIra etortzea, bertan
4. Xixonako turroia
5. Alacanteko turroia
Silvia Remirez
Logroñoko EROSKI Centerreko fruta saltzailea
Jai hauetan, plater hain sendoen artean, ezinbestekoak dira eskarola eta aza gorria ere. Nik, aukeran, nahiago dut aza gorria prestatu, baina badakit beste askok nahiago duela eskarola entsalada on bat, mingrana, baratxuri xehe eta kuminoarekin. Eguberrietako gure menuetan berdurak sartzea egokia da platerei ukitu freskoa eta koloretsua emateko, eta, nola ez, jai giroko oturuntza handi horiek orekatzeko. Beti eskertzen da berde pixka bat mahaian! Ozpin txorrotada batekin prestatzen dut aza gorria; ondoren, baratxuria, urdaiazpikoa eta sagarra erregosten ditut eta nahastu egiten dut dena, zerbitzatu aurretik zaporeak bateratzeko. Izugarri gustatuko zaizu!
aurkitzen baititut Xixonako turroia, Alacantekoa, gorringo txigortuarena, txokolatezkoa, azukrerik gabea, glutenik gabea... denak prezio onean. Izugarri gustatzen zait EROSKI SELEQTIA marka ere.
AZKENA IRITSITAKOAK
Zapore berriak eta testura krematsuagoak
1. Kakahuete krema eta gaileta beltzeko pralinea
2. Almendrazko turroi krematsua
3. Koko eta txokolatezko praline turroia
Txokolate zaleentzat Italian eginak
Txokolate pipitekin. Baita mini formatuan ere
Tradizioa maite dutenentzat
GOI-MAILAKO POSTREA
Gure mahaietan lekua egiten ari da panettone-a. Elegantea eta noiznahi jateko egokia, kupula formako gozo italiar harro hau brioche motako masarekin egina dago, eta mahaspasa eta fruta konfitatuekin, txokolatearekin edo fruitu lehorrekin betea. Panettone-a Milanen sortu zen, XV. mendean. Toni izeneko gozogile italiar bati erre egin zitzaion bere Eguberrietako postrea, eta arrapaladan beste bat prestatu zuen irinarekin, arrautzekin, mahatsekin eta zitrikoekin. Emaitza, “Toniren ogia”; gaur egun, panettone-a.
Kutixia zaleentzat
Lehen mailako sultana mahaspasa zukutsuen %25 baino gehiago eta laranja eta limoi konfitatuen azalak ditu osagaien artean. Horiez gain, gurina, arrautza freskoak eta Piamonteko esne freskoa ere baditu. 60 ordu baino gehiago behar dira gozo hau prestatzeko. Izan ere, prozesu luze baten
ondoren labean erre eta gero, modu naturalean uzten da tenperatura galtzen, zortzi ordu inguru buruz behera edukita.
Guztientzat
Kafe zaleentzat
Txokolate pipitekin eta tiramisu krema gozo-gozoarekin
Bi panettone txiki eta minipandoro bat. Zure okindegian
Oparitzeko
Berrerabili daitezken ontzi dotoreak
Txikientzat
Beherapen kupoia aldizkari honetan
Hemen eginak. Fruta eta txokolatezkoak. Palma koiperik gabeak
KI ttone txikia
EROSKI panettone txikia txokolatearekin eta koloretako grageekin
EGUBERRIETAKO ERREGEA
Opilaren ore leun eta harroa, almendra xaflak, laranja lorearen zapore bereizgarri hori, betegarri barietatea eta orearen barnean ezkutatutako iruditxoa aurkitzearen zirrara, hori guztia da EROSKI errege erroska jai hauetako postre izarra bihurtzen duena gure etxeetan. Osagai guztiak palma koiperik gabeak dira, hartzidura motelaren bidez eginak eta eskuz oratuak.
Betetzeko Klasikoentzat
Betegarririk gabe
Gozozaleentzat
Kremazkoa
Egin zuk zeukBasque Culinary Centerren errezeta
Kutixia zaleentzat
Erabaki ezin dutenentzat
Parte hartu
EROSKI club-eko bazkideentzat da zozketa, eta parte hartzeko, EROSKI markako erroska bat erosi behar dute 2024ko azaroaren 15etik 2025eko urtarrilaren 4ra bitartean. Irabazten duen bakoitzari 11,95
€ sartuko zaizkio EROSKI club txartelean urtarrilean zehar. Gainerako baldintzen berri jakiteko, jo hona:
Esne gainezkoa % 100
Krema eta esne gainezkoa edo trufa eta esne gainezkoa
Esne gainezkoa edo esne gain eta kakaozkoa
Ohar os sungarriak
Erabili osoko irina; karbono hidrato konplexu gehiago eskuratuko duzu, eta, horrez gain, zuntza eta proteina, bitamina eta mineral gehiago.
Egokia da dieta obolaktobegetarianoak egiteko Gozatu eta ikasi familian #elikatupentsatzenduzuna
BATEK DAUKA:
CRUMBLE COOKIE OSASUNGARRIAK
ZAILTASUNA: 2 / ERRAZIOAK: 10-12 / DENBORA: 30’
2 platano heldu
100 g almendra irin
200 g osoko irin
1 arrautza
15 ml olio
40 g ahabia
35 g txokolate beltzeko pipita
% 70-85 kakaoa
Apaintzeko:
40 g txokolate zuri
40 g de kakahuete gurin
1. Jarri labea berotzen 180 ºC-an.
2. Bol batean, gehitu platanoak, bi irin motak, arrautza eta olioa. Nahastu ondo osagai guztiak hagatxo batekin.
3. Banatu orea bi zatitan. Gehitu txokolate pipitak erdi bati, eta ahabiak besteari. Zabaldu oreak arrabolaz lagunduta, eta egin gailetak pasa mozteko gailu borobil batekin.
4. Jarri gailetak labeko erretilu batean, azpian landare papera jarrita, eta erre 12-15 minutu. Utzi hozten.
5. Apaindu ahabiz egindako gailetak urtutako txokolate zuriaren haritxo batekin, eta txokolatezko pipitez egindako gailetak kakahuete gurinaren haritxo batekin.
OPARI ONENA PARTEKATZEA DA Bazenekien crumble cookie-ak partekatzeko pentsatuta daudela? Familian txikienekin sustatu beharreko balioa eta ezaugarria da partekatzearena. Aprobetxatu egun hauek familian gaileta hauek prestatzeko! Boladan daude, oso-oso handiak dira, testura kurruskaria dute kanpotik eta harroa barrutik, eta betegarri barietate handia onartzen dute.
Azken kontuak
GURE EGUBERRIETAKO ESPEZIALITATEAK
Esperientzia gozo zabalagoa!
Aurten beste hiru produktu ezin gozoago gehitu ditugu Eguberrietako espezialitateen sortara: txokolate beltzez estalitako laranja konfitatuak eta txokolate zuriz eta txokolate beltzez estalitako barkilloak.
Osatu Eguberrietako gozokien taula hainbat zaporetako turroi, polboroi, mazapan, almendrazko opiltxo, txokolatezko arroka, panettone, erroska eta abarrekin.
Maite dituzunak harrituta uzteko edo zure Eguberrietako ospakizunei ukitu berezia emateko behar duzun guztia!
Suchard zaporea bonboi egina
Hemen dira Suchard bonboi berriak, Eguberrietako zure ospakizunei ukitu gozoa emateko! Ezingo diozu tentazioari eutsi, bonboi hauek hain gustukoa dugun testura kurruskaria eta txokolate eta hurren betegarri krematsua konbinatzen baitute. Eta orain formatu perfektuan datoz edozein unetan partekatzeko. Proba itzazu eta gozatu Suchard bonboien zaporeaz Eguberri hauetan!
Suchard mintzo da -erako
Produktu freskoa eta naturala eskaintzeko filosofia berarekin, oilasko errearen Aneto Salda berriak prestakuntza-prozesua bera ere berritu egin du. Hala, animalien ongizatearen ziurtagiria duten etxaldeetan hazitako baserriko oilasko errea erabiltzen du salda egiteko, eta zapore askoz biziagoa lortu du.
Gainera, oilasko haragi gehiago erabiltzen da prozesuan, eta, horri esker, errezeta paregabea lortzen da. Batetik, osagaiak fresko-freskoak direlako, eta, bestetik, salda honen bidez era askotako platerak presta daitezkeelako: pastaz hornitutako zopa gozo-gozoa, mendiko egoskari elikagarriak edo kroketa oso zaporetsuak, adibidez.
OILASKO ERREAREN ANETO SALDA
Zapore biziagoa zopak gustuko dituztenetzat
Gainera, Anetok konpromiso osoa du planetarekin, eta horregatik, salda honen ontzia egiteko erabiltzen duten materialaren %87 landare jatorrikoa da. Hala, salden munduan erreferente bihurtu da Aneto.
Aneto mintzo da -erako
Azken kontuak
Nestlé bonboiak
Jakin zein diren azken berritasunak
Cereation Kutxa Gorria bonboi belaunaldi berri bat da, betegarri oso krematsuekin eta arreta handiz hautatutako osagaiekin. Bonboi bakoitza sormen lan bakarra da, berdinik gabea. Gainera, laborantza jasangarriko kakaoarekin eta osagai eta lurrin %100 naturalekin eginak daude. Bestalde, aurten, Bestial Mix formatu berrian dator, irudi berrituarekin eta zapore berri batekin –Filipino Estrafina–, aurreko Jungly eta Dinosaurus bonboi estrafinen sorta osatzeko.
La Cocina
Del Norte
www.lacocinadelnorte.com
SUPREMA IBERIKOA
Igo zure aperitiboen maila
Hemen da urteko garairik politena, eta jai hauek ospatzeko zer hoberik mahaian zure hurbilekoekin elkartzea baino, Euskal Herriko tabernetako barra gainetan arrakasta gehien duen pintxoetako bat dastatzeko. Modu azkar eta erosoan prestatu ahal izango duzu mokadua.
La Cocina del Norte Suprema Iberikoa prest dago nonahi jateko; harrituta utziko zaitu haren zaporeak eta testura krematsuak. Aperitiboetan, sarrerakoetan
edo tapetan erabil daiteke, ogi xerra baten gainean jar daiteke pintxo gisa eta sandwichak eta ogitartekoak egiteko ere egokia da. Laguntzeko, jarri ogi on bat eta gazta parmesano birrindua. Seguru asmatuko duzu!
MiSight® 1 day EGUNEROKO LENTILLA BERRIAK
Ibili g gaaraiz z eta a geeldiiaarazzi zuurre e semme-aalaabben n miooppiaa**!
Lagundu zure seme-alabei haien ikusmena hobetzen, soluzio honen bidez. Oraindik ere garaiz zaude haien miopiaren bilakaera kontrolatzeko MiSight® 1 day erabili eta botatzeko eguneroko lentillak erabilita: aukera segurua eta erosoa dira ikusmen garbia lortzeko.
MiSight® 1 day lentillek batez beste %50 gutxitzen dute miopiaren hazkundea*. Haien bidez, lagundu zure seme-alabei ahalmen osoarekin urteari ekiten.
Produktu honek zorrotz betetzen du araudia. Informazio gehiago: www.CooperVision.es/misight *Chamberlain et al Long-term effect of Dual-focus Contact Lenses on Myopia
La Cocina del Norte mintzo -erako
Cooper Vision mintzo -erako
Merezi dute
ETA ZUK ERE BAI
Utzi harrituta zure hurbilekoak gure lurrindegiko opari perfektuarekin. Jakin zer berrikuntza dauden makillaje eta lurrinetan, saski esklusiboetan edo zuk aukeratutako produktuekin osatutakoetan eta pack-etan, eta piztu ilusioa eta zaindu gehien maite dituzunak. EROSKI lurrindegietan bakarrik.
Oparitu lurrinak
Ice Dive kutxatila
Sorta perfektua: eau de toilette eta 3 batean dutxarako gela, abentura berrietan murgiltzeko zirraraz bizi diren gizonentzat.
Red Rock kutxatila
Eau de toilette eta bainurako gela, espezia zitrikoen eta egur epelen lurrin iradokitzailearekin. Lima, vetiver, banilla eta mirra nabarmentzen dira.
Marrubi eta esne-gain sorta Kolonia, eskuetako krema, lip-oil olioa eta zorro praktiko bat daude barnean. Lurrinak marrubien zukutasuna eta banilla eta karamelu gozoaren akordeak konbinatzen ditu. Hidratazio eta lurrin xarmagarriak.
Bidaiatu
Poisedon Sport kutxatila
Elegantea, maskulinoa eta denboragabea, kirolaren energia eta pasioa oroitarazten duen lurrina. Barnean sartzen dira eau de toilette eta aftershave lozioa.
Mediterraneoko loreen sorta
Mediterraneora lurrinez eta lozioz osatutako pack honekin. Itsaso hartako lorategietako loreen eta basoen usaina etorriko zaizu, berbena ñabardura biziekin eta laranja lore usaintsuaren ukituekin.
Victorio & Lucchino, Pacha Ibiza, United Colors of Benetton
ÁLVAREZ GÓMEZ ETA GAINERA... THE FRUIT COMPANY
Oparitu
saski esklusiboak
Saski esklusiboa
Barnean sartzen dira desodorantea, kolonia, Dark Temptation gela, mini desodorantea eta nezeserra.
Barnean sartzen dira body milk-a, gela, gorputzeko krema, Original Advance desodorantea, Original xaboi pastilla, laginak eta nezeserra.
Saski esklusiboa
kl ib
Barnean sartzen dira aloezko eskuetako krema, C bitaminadun Q10 Plus ehuneko maskara, aurpegirako krema, ezpain babeslea, gorputzeko krema, nezeserra, laginak eta kutxa apaingarria.
Oparitu makillajea
Organic bainurako
sorta
Murgildu zaitez erlaxazio oasi
batean bainurako sorta honekin. Oparitzeko diseinu dotorea du.
Natural Oil
bainurako sorta
Produktu naturalez betetako Kutxa berrerabilgarri hau opari perfektua izango da beren burua zaintzea gustuko dutenentzat. Ezin hobea relax saio baterako!
* Galde ezazu zure EROSKI dendan ea eskuragarri dituzten.
XL Pretty Girls zorroa
Egi bihurtutako ametsa makillajea maite dutenentzat Begietako 50 itzal baino gehiagorekin eta look-a osatzeko beste produktu batzuekin.
Pink Safari diru zorroa
Safari di ald
animal printhonekin. Maki oinarrizko har barne
Atera zure alderik basatiena -eko nezeser honekin. Makillajeko oinarrizko harrigarrienak daude barnean.
AXE
MAGIC STUDIO
DOVE NIVEA IDC INSTITUTE
Oparitu ezustekoak egun bakoitzerako
MARTINELIA
Little Unicorn egutegia
Eman aukera etxeko txikiei 24 egunez harritu daitezen, egutegiko egun bakoitzaren atzean ezkutatzen diren edergintzako produktu askotarikoak agertu ahala.
Oparitu ilusioa
MARTINELIA
Candy Piruleta sorta
Makillaje gozoena! Jolastu gelditu gabe piruleta formako makillaje sorta honekin; beharrezko guztia dago barnean, arratsalde dibertigarriak igarotzeko.
Eta nezeser praktikoak
IDC INSTITUTE
Abenduko egutegia
Eguberrietarako egunen atzerako kontaketak guztiz berrituta utziko dizu larruazala. Kosmetikako 24 ezusteko ezin bereziago gordetzen dira egun bakoitzean.
Distira egiteko
BAI GORRIARI
Apaindu zure eskuak
belle&MAKE-UP
etxeko The Reds azazkal laken bilduma esklusiboarekin.
Eguberrietako kolore ikonikoari eginiko oda da bilduma. Arrakasta bermatua edozein look edertzeko.
AURPEGIA GARBITZEKO OLIOA
Azazkal eta ‘tattoo’ sorta
Etxeko txikienak gogoz dibertituko dira manikura eta tatuajeak egiteko sorta honekin.
Oil-to-milk formularekin egina da: urarekin kontaktuan sartzean, emultsio arin bat sortzen da, eta erraz urtzen da. Modu eraginkorrean kentzen du soberako gantza eta makillajea, waterproof dena barne.
VITAL+ AURPEGIRAKO ANPOILAK Formula kontzentratuak osagai hauek ditu: C bitamina, niazinamida, betaina, azido salizilikoa eta erregaliz estraktua. Hala, argitasuna indartzen du, orbanak ezabatzen ditu eta gantz ekoizpena kontrolatzen du.
Beherapen kupoia aldizkari honetan
Beherapen kupoia aldizkari honetan
Super Mario Bross eta Frozen-en bi hauek, adibidez. Kolonia ere badago barnean.
ZOZKETA HANDIA‘app’-ean
Asteburuko ihesaldiak
HemendaEguberrietakozoz
emen da Eguberrietako zozketa handia. Aurtengoan ere hainbat sari irabaz ditzakezu: bidai harrigarri bat Japoniara, Travel Club-eko milaka opari eta asteburuko hainbat ihesaldi Europako hirietara. Ez aukera galdu!
Bidaia handi bat Japoniara. Bi pertsonentzako 12 eguneko bidaia, Madrildik zuzeneko hegaldiekin, eta zirkuitu oso batekin: bisitaldia Kyoto hirira eta antzinako tenpluetara, ibilbide ikusgarria Fushimi Inari santutegi ikusgarrian barna, teleferiko bidaia Japoniako Alpeen ikusmira ederraz gozatzeko eta itsas bidaia txiki bat Ashi lakuan, Fuji mendia begiztatzeko. Gainera, Tokio ere ezagutuko duzu.
Ihesaldiak Europan barna. Lau eguneko sei ihesaldi zozkatuko ditugu Europako hiriburu erakargarrienetako hiru ezagutzeko. Paris, Praga eta Atenas. Bi pertsonentzako hegaldia eta ostatua barne da. Travel Clubeko milaka opari. Hainbat produktu lor ditzakezu; besteak beste, Moulinex Easy Fry & Grill
Dual Inox frijigailu bat, 23.570 puntuko balioa duena, Cecotec Conga Animal X robot xurgagailu bat, 20.555 puntuko balioa duena, eta produktu sortak.
NOLA PARTE HARTU?
1 Sartu EROSKI app-ean
2 Joan ‘Descubre jugando’ atalera.
3 30€-ko erosketa bakoitzeko partaidetza bat eskuratuko duzu jokatzeko eta hainbat EROSKI produktu doan lortzeko; era berean, Eguberrietako zozketa handirako partaidetza bat ere esleituko zaizu automatikoki.
ZOZKETA ESKLUSIBOA ‘APP’-EAN
4 Jokoa urtarrilaren 3ra arte egongo da eskura. 10 €* ;
Oraindik ez duzu app-a?
Deskargatu lehen aldiz eta eskuratu
* 2025/01/03 bitartean aplikazioa deskargatu eta izena ematen duten lehen 50.000 bezeroei aplikatuko zaie. 10 €-ko kupoia aplikazioan azalduko da gehienez ere 7 egunen buruan. 10 €-ak eskuratzeko, beharrezkoa da aurrez kupoia aktibatzea aplikazioan eta gero gutxienez 50 €-ko erosketa bat egitea.
JAPONIARA BIDAIA
MILAKA PRODUKTU DOAN
Jai hauetan zure mahaian ezer falta ez dadin.
Aurkeztu zure EROSKI txartela kutxatik igarotzean.
Astero kupoi bat jasoko duzu kutxatik igarotzean, eta milaka EROSKI produktu irabazi ahal izango dituzu doan.
Digitala bazara, app-era iritsiko zaizu kupoia.
Sustapena 2025eko urtarrilaren 3ra arte egongo da indarrean
NOLA LOR DEZAKET SARIA?
Hauek dira udazken honetan SARIAREKIN datozen 60 marketako batzuk. Haietako bat eroste soilagatik, OPARI BAT lor dezakezu, eta bizitza osorako oporraldi baten ZOZKETAN parte har dezakezu.
Jakin hemen zein diren sustapen honetan parte hartzen duten markak.
1 EROSKI clubeko bazkide izan.
SKI clubeko bazkideizan
2 Eman izena sustapenean, kutxatik igarotzean.
4 Kode bat jasoko duzu. Sartu kodea travelclub.es/eroskiregalo/ webgunean eta aukeratu zure oparia (1) .
3 Egin 50€-ko gastua 60 marka baino gehiagotan.
Marka horietan eginiko 5€-ko erosketa bakoitzeko, zuzeneko txartel bat eskuratuko duzu BIZITZA OSORAKO OPORRALDIEN ZOZKETARAKO. Irabaziz gero, Travel Clubeko 3,6 milioi puntu eskuratuko dituzu doako bidaien truke edo katalogoko beste edozein opariren truke aldatzeko.
(1) Sustapenaren balioa 2024/11/1etik 2024/12/31 arterainokoa. Opariaren kodea e-mail edo SMS bidez jasoko duzu, edo kutxatik igarotzean, 25/01/15a baino lehen. Opari hauetakoren bat aukera dezakezu: motxila, termo botila, egutegia, entzungailuak edo zinemako sarrerak. Katalogoan izan daitezkeen aldaketei loturik. Informazio gehiago: eroski.es/sorteo-club/
elkartasuna
ELKARTASUNAK batzen gaitu
EROSKIn beti sinetsi izan dugu elkartasuna etxean hasten dela, eta DANAren ondorioz egunotan bizitzen ari garen une latz hauetan, solidaritate hori ezinbesteko zutabea da gizarte osoari eusteko. Hori dela eta, hondamendia gertatu orduko, EROSKIn larrialdiko kanpaina solidario bat aktibatu genuen gure dendetan, kaltetutako pertsonei laguntzeko.
Beste behin, halako larrialdietan, Gurutze Gorriarekin elkarlanean ari gara, azken hamarkada honetan egin dugun moduan. Urte hauetan guztietan, larrialdiko beste hainbat egoeratan lagundu diegu: La Palmako sumendia erupzioan sartu zenean, Marokoko lurrikara gertatu zenean edo Libiako uholdeetan. Era berean, zuen dohaintzei esker, genero indarkeriaren biktimei edo egoera zaurgarrian dauden adinekoei eta adingabeei laguntzeko proiektuak bultzatu dituzte eta, gure Plan Solidarioaren bidez, elikagaiak eta laguntza psikosoziala eman dizkiete bazterketa arriskuan dauden familiei.
Plan horretako kausak zuek, bazkideok, aukeratzen dituzue bozketa bidez, GKE-ek aukera izan dezaten behar gehien dutenei laguntzeko. Horretarako dira kutxatik igarotzean edo gure webgunean egiten dituzuen dohaintzak, baita EROSKIk berak egingo duen ekarpena ere. Izan ere, enpresa bat gara, baina pertsonak ere bagara, ezgaitasunak dituzten pertsonen
senideak, bakarrik bizi diren adinekoen bizilagunak edo DANAren biktimen lagunak. Zure laguntzarekin eta DANAren larrialdi kanpainarako EROSKIk egingo duen ekarpenarekin, Gurutze Gorriak arreta emango die kaltetuei, baita aterpea, elikagaiak eta laguntza psikologikoa ere, egoera oneratzeko bide horretan. Hala azpimarratu du Alejandro Martinez Berriochoak, EROSKIko Osasun, Jasangarritasun eta Kalitate zuzendariak: “Kanpaina honek aukera eman digu Gurutze Gorriaren baliabideak eta gaitasunak eta EROSKIren eta gure bezeroen elkartasuna bateratzeko, eta horren bidez, beharrean direnei laguntzeko. Beste behin, egiaztatu dugu guztion elkartasuna hasierahasieratik aktibatzen dela laguntza bideratzeko”.
DA
bidaiak
Eguzkia, hondar zuriko hondartzak, ur garden-gardenak, koloretako uharriak, natura basatia eta ondare kultural eta gastronomiko aberatsa. Leku idiliko hori Maurizio uhartea da, jomuga berezia edozein dela ere zure asmoa: luxuzko resort batean lasai egotea, natura basatian menturatzea edo tokiko kultura zirraragarrian murgiltzea. Eta orain askoz gertuago dago, hegaldi zuzenak baitaude Madrildik. Gainera, aurrizkia pilatuko duzu zure EROSKI club txartelean.
MAURIZIO
JOMUGA TROPIKALA ZURE
2025EKO ZERRENDAN
Hondartza idilikoak
Uharte bolkaniko hau uharrizko harresi batez inguraturik dago, eta hesi natural horrek babestu egiten du Maurizioko kostaldea eta turkesa koloreko aintzira lasaiak sortzen ditu, erabat postalezkoak. Ez ahazteko moduko hainbat erakargarritasun ditu uharteak: Belle Mare hondartzako egunsenti ikusgarriak hango hondarretan pasiatzen duzun bitartean, uretako kirolak egiteko aukera, gaueko bizitza zirraragarria Flic en Flac hirian edo Le Morne Brabant-eko penintsulan barnako ibiliak. Izen bereko mendi batek menderatzen du penintsula hori, eta Unescoren Gizateriaren Ondarea da. Kitesurfa eta windsurfa ere egin ahal izango dituzu bertan.
Natura eta abentura
Uhartearen jatorri bolkanikoak legatu natural harrigarria utzi du: Ibai Beltzeko Zintzurrak Parke Nazionala, baso tropikal joria; Chamarel ur-jauzia, 100 metroko altuerakoa; Zazpi Koloreen Lurralde entzutetsua, munduan parerik ez duen
lekua; Pamplemousses Lorategi Botanikoa, non landare exotiko eta endemikoak hazten diren, hala nola igebelar erraldoiak eta Antilletako te arbola.
Kultura eta tradizioak
Afrikako, Europako, Indiako eta Txinako kulturen nahasteka bat da uhartea. Horren ondorioz, tradizio, hizkuntza, erlijio eta gastronomia ugari uztartzen dira Maurizion.
Gastronomia: zapore festa Espezia exotikoen eta freskoen erabileragatik da ezaguna Maurizioko sukaldea. Otarrainak, izkirak, txipiroiak eta era guztietako arrain freskoak daude menu gehienetan.
Luxua eta abegikortasuna Era guztietako ostatuak daude: bost izarreko resort-ak, etxalde pribatuak, mundu mailako spa harrigarriak... Hori dela eta, uhartea jomuga paregabea bihurtu da erosotasun eta esklusibotasun gorena bilatzen dutenentzat.
%5 itzuliko dizugu
zure EROSKI club txartelean(1)
Hautatutako bidaien %5 itzuliko dizugu zure EROSKI club txartelean, erreserba 2024ko abenduaren 1etik 31ra bitartean egiten baduzu. Bulego fisikoetan ere aplika daiteke.
EROSKI Bidaietan, egizu erreserba modu seguru eta malguan
albisteak
EROSKI EGITEN DUGU
2024a agurtzeko, elkartasunarekiko gure atxikimendua eta bertakoari ematen diogun bultzada nabarmentzen duten bi aipamen berezi jaso ditugu; izan ere, balio horiek gure DNAn daude
NAZIOARTEKO SARIAK JASO DITUGU GURE
TOKIKO ABERASTASUNAREN BERRI EMATEAGATIK
Tokikoa izatea babestu ez ezik bizi ere egiten da”.
Eva Ugarte EROSKI Taldeko Marketin zuzendariaren hitz horiek ederki adierazten dute gure eguneroko lanaren iparra eta zutabeetako bat. Horren adierazle, mundu mailako aitortza jaso dugu, MarCom Awards sari entzutetsuetan bi Gold sari eskuratu baititugu: bat Iragarkiak/ Marketina kategorian, eta bestea, Komunikazio Estrategikoak kategorian. Association of Marketing and Communication Professionals (AMCP) elkarteak emandako sari horiek balioan jartzen dute gure Tokiko
Komunikazio Plana; izan ere, gure estrategia horrek, informazioa emateaz gain, ingurunearekiko lokarriak sendotzen ditu, bertako ekoizleei babesa emanez eta lantzen duten horretan jartzen duten mimoa erakutsiz.
Tokiko Plana komunikazio estrategia soil bat baino gehiago da. Hala azpimarratu du Eva Ugartek: “Lurraldearekiko gure
lotura sendotzeko modua da. Horretarako, laguntza eta babesa ematen diegu tokiko ekoizleei, eta hurbiltasunaren eta jasangarritasunaren kultura bultzatzen dugu”. Hasiera-hasieratik sustatu du hori EROSKIk. Urtez urte, bertako produktuak merkaturatzeko helburua duten ekimenak bultzatzeaz gain, babesa ematen diegu familia ekoizleei, administrazio izapideetan lagunduz eta gure dendak salmentarako eskainiz.
Gure komunikazio lana harago doa, eta duela urtebete Elikatu pentsatzen duzuna kanpaina jarri genuen martxan, familiak tokiko produktuen kontsumoa aintzat hartzera bultzatzeko eta atzean dauden istorioei ikusgaitasuna emateko. Horrez gain, dendetan ere egiten ditugu komunikazio ekintzak, eta Basque Culinary Centerrekin lankidetzan jarduten dugu, ekitaldiak eta tailerrak antolatzen, horien bidez, bezeroak tokiko gastronomiarekin konektatzeko.
EROSKIn, tokian tokiko ekoizpena bultzatzen dugu gure lurraldeko produktuak babesteko, eta gure ingurua eta bertako jendea zaintzeko.
Saria, Nafarroan erakutsi dugun konpromiso sozialagatik
Jose Antonio Yela (ezk.), EROSKIko Harreman Instituzionalen arduraduna, eta Ana Isabel Zariquiegui (esk.), Hipermerkatuetako Salmenten tokiko arduraduna, sari banaketa ekitaldian.
EROSKik Enpresa eta Erantzukizun Korporatiboaren Saria jaso du Onda Cero Nafarroa Sari Solidarioen hamargarren ekitaldian. Gizarte arloan egiten dugun lanari eta elkartasunaren eta garapen jasangarriaren alde egiten dugun lanari aitortza da sari hau. Gizartea eraldatzeko gure ahalegin etengabea jartzen du balioan aitortza horrek. Lau dira gure lan horren zutabeak: elkartasuna, ingurumena, kontsumo arduratsuaren aldeko heziketa eta herritarren artean ohitura osasungarriak sustatzea. Aintzat hartu diren ekimenen artean hauek dira nabarmenenak: janari hondarrak alferrik galtzearen aurkako borroka eta elikagaiak biltzeko kanpainak eta gure Plan Solidarioko GKE-ekin izan ditugun lankidetzak.