EROSKI_FEBRERO_2020_EUSKERA

Page 1

#54 ’20ko otsaila

www.eroski.es

Tokikoa

Zugandik gertu egindako marmeladak eta eztiak

Arrozak

EROSKIren arrozak: sakela bakoitzaren neurrira

Edergintza

Zure larruazala zaintzeko xaboiak eta gelak

EROSKI NATUR OILASKOA, TXERRIA ETA AXURIA

Ongizatea, haien eskubidea

EROSKI club Urrezko Txartela daukaten bazkideentzako aldizkaria Hilean aldizkari bat Urrezko Txartel bakoitzeko. Dendan nahiko ale izanez gero.


EROSKI 52 URKABE.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

20/11/19

11:19


aurkibidea ‘19ko otsaila

www.eroski.es

20 Mangoa

Gerta daiteke denda guztietan ez izatea produktu guztiak. Galde ezazu zure ohiko dendan.

08 Animalien ongizatea

22 Platanoak eta bananak

30 Ogitegia 04 Zenbaki honetan. 06 Gure dendetako azken kontuak.

30 EROSKI Natur ogiak, osokoak eta gatz gutxikoak. 32 Tortilla prestatuak.

08 Animalien ongizatea.

34 EROSKI arrozak.

12 EROSKI Natur oilaskoa, Duroc

38 Tokian tokiko marmeladak

txerria eta Aragoiko axuria.

eta eztiak.

20 EROSKI mangoa

42 belle gelak eta xaboiak.

22 Platanoa, banana

46 Bidaiak: Costa Rica.

eta platano arra.

42 Gelak eta xaboiak

34 Arrozak

48 EROSKI club-en abantailak.

24 EROSKI Natur landako arrautzak.

51 Aurrezki-kupoiak.

26 Sasoiko barazkiak.

54 Citruspack.

3

003 SUMARIO EUS.indd 3

17/1/20 13:03


zenbaki honetan Berme guztiekin Itxaso Cuesta EROSKI clubeko arduraduna

K

ontsumitzaile eta bezero gisa, jakin egin nahi duzu nondik datozen erosiko dituzun elikagaien osagaiak, eta baita horiek ingurumenari nola eragiten dioten edo animaliei zer-nolako tratua ematen dieten ere haragia lortzeko. EROSKIn lanean ari gara gure markako elikagai freskoak ekoizteko prozesuak arduratsuagoak izan daitezen eta behar bezala zaindu dezaten animalien ongizatea. Konpromiso horren adibide da Welfair zigilua, zeinak bermatu egiten duen ekoizpena etikoa, bidezkoa eta arduratsua izan dela. Zigilu horri esker, errazago identifikatu ahalko dituzu animalien ongizatea zaintzeko baldintzak betetzen dituzten produktuak, adibidez oilasko haragia, Duroc txerria eta EROSKI Natur Ternasco de Aragón axuria. Konbentzituta gaude inguru hurbileko elikagaiak jatea askoz hobea dela, eta hilabete honetan ere ez dugu ahaztu tokiko produktuekin daukagun konpromisoa; horren erakusgarri, gure dendetan daukazun ezti eta marmelada eskaintza ugariaren berri emango dizugu. Ekoizle txikien produktuak dira, eta sortu diren eskualdeetako saltokietan eskaintzen ditugu. Zenbaki honetan, gainera, sasoiko produkturik onenak aurkituko dituzu, adibidez otsailak bere-bereak izaten dituen barazkiak eta frutak, azken berrikuntza eta merkaturatzeak ere bai, ogien sailean, arrozetan, jateko prest datozen tortilletan eta eguneroko higienean behar ditugun gel eta xaboietan. Beti bezala, beste abantaila batzuk ere eskuratuko dituzu, adibidez aurrezki kupoiak, nutrizio arloko aholkuak eta, nola ez, errezetak.

ARGITARATZAILEA EROSKI S. COOP. Barrio San Agustín s/n. 48230 Elorrio (Bizkaia). Tel. +34 946 211 211

Banaketaren kontrola: OJD

Lege gordailua: BI-222-2015

ARGITALPENAREN EGILEA

Publizitatea: Antonio García. Tel. +34 607 973 913 antoniogarcia@publimagazine.com

Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe.

Valentín Beato, 44. 28037 Madrid Tel. +34 915 386 104

Inprimategia: MCC Graphics. Pol. Ind. Txirrita Maleo, Pab. 11. 20100 Errenteria (Gipuzkoa). Tel. +34 943 344 614

EROSKI club aldizkaria ez du bere gain hartzen kolaboratzaileen iritzien ardura, ezta enpresa publiko edo pribatuen iragarkietan ageri diren mezuena ere.

4

004 EDITORIAL EUS.indd 4

17/1/20 13:05


EROSKI 54 DANONE.indd 1

17/01/20 16:28


azken kontuak EROSKI SELEQTIA MARMELADA BERRIAK

Konbinazio perfektua EROSKI SELEQTIArekin gourmet erako produktuak jarriko dizkizugu eskura, zure platerei ezohiko ukitua eman diezaiezun, osagairik onenekin eginak baitaude eta Basque Culinary Centerreko adituek egiaztatuta. Orain hiru marmelada berri merkaturatu ditugu, eta konbinatzeko bi pack edo sorta, marmeladarik onenarekin goza dezazun, huts-hutsik edo beste zerbaitekin lagunduta.

NUTRI-SCORE

B C D E

NUTRI-SCORE

NUTRI-SCORE

A B CD E

A B C D E

Konbinatzeko ‘pack’-ak GAZTAREKIN. Marmelada aski produktu interesgarria da gaztarekin konbinatzeko. Pack honek hiru proposamen paregabe dakartza, non marmelada konbinatzen den elkarren artean zerikusi gutxi duten gaztekin: krema, feta, urdina eta Camembert. Mediterraneoko mandarina eta kardamomoa

daramatzana perfektua izan daiteke krema gaztaz eta fetaz egindako tarta baterako. Gazta sendoak, adibidez ahuntzarena edo urdina, hobeto konbinatzen dira piku marmeladarekin, eta melokotoiz eta marakuiaz eginari hobeto datozkio gazta leunak eta guriak, adibidez brie edo Camembert erakoak. HARAGIEKIN. Txerri haragiak laguntzeko, adibidez azpizuna edo

Granny Smith sagarra eta Zeilango kanela Granny Smith sagarrak mikatz ukituko zaporea izaten du, eta oso ongi heldu da marmeladaren gozotasunarekin konbinatzeko. Fruta da produktu guztiaren %65, eta azken ukitu gisa Zeilango kanela eransten zaio, kanela guzietan preziatuena bere zapore delikatu eta lurrin gozoagatik. Mediterraneoko mandarinak eta kardamomoa Mediterraneo inguruan landatu diren mandarinekin egina dago SELEQTIA saileko marmelada hau,

eta kardamomoa ere badu, zitrikoekin konbinatzeko oso ongi heldu den espezia, horrek ere limoia izaten baitu, eta nabarmendu egiten du produktuaren fruta ukituko zaporea. Ebro Ibarreko melokotoia eta marakuia Marmelada honetako melokotoia Ebro Ibarreko lurretatik dator; barazkien eta fruten ekoizpenean eremurik aipagarrienetakoa da Estatuan, Murtziako baratzeekin batean. Marmelada honetan ere fruta da %65, eta bateratu egiten ditu melekotoiaren gozotasuna eta marakuiaren azidotasuna eta zapore sendoa.

iberiar sekretua, pikilloko piperrarekin egindako marmelada proposatzen dizugu, pikilloko piper erreekin egina (%65). Eta txerri solomoa baratxuri eran prestatzen denean, marrubi marmelada eskatzen du, Huelvatik datorren frutarekin egina. Oilasko iztertxo erreak prestatu nahi dituzunean, berriz, lagundu itzazu Granny Smith sagarren marmeladarekin.

6

006-007 LO ULTIMO EUS.indd 6

20/1/20 12:41


granini mintzo da EROSKI club-erako

Fruta&Fibra granini berria: gosaria osatzeko graniniren Fruta&Fibra sail berriak frutak eta haren zuntzak dituzten ezaugarririk onenak eskaintzen ditu, berekin baititu A, C eta E bitaminak eta baita berezko zuntza ere. Hiru fruta konbinazio ezin gustagarriagoak jartzen dizkizu eskura, 0,75 eta 0,25 litrokoak.

g

ranini punta-puntako marka da Espainian zuku, nektar eta frutazko edarien arloan, eta Fruta&Fibra sail berriarekin dator. Hiru eratako konbinazioak eskaintzen ditu gosaria osatzeko, modu %100 naturalean, frutak eta haren zuntzak dauzkaten ezaugarri onenekin. Mix laranjak lau osagai ditu: laranja, sagarra, mahatsa eta azenarioa; mix horiak udarea, anana eta sagarra; eta mix gorriak sagarra, mahatsa, marrubia eta azenarioa.

MINIAK, BAINA BETI BEZAIN ONAK Badirudi dena asmatua dagoela gaileten munduan, baina guk berritzen jarraitzen dugu, eta mini neurriko hiru gaileta eskainiko dizkizugu, poltsatxoetan sartuta gainera, aldean eraman ditzazun eta nonahi gozatu: EROSKI cookieak eta kinoazko eta espeltazko EROSKI gailetak, azukre erantsirik gabeak. Gozogozoak daude!

Zuku mota horiek dira marka horren produkturik osatuenak, A, C eta E bitaminak eta zuntza ematen baitituzte. Horregatik, horixe hurbiltzen zaio gehien fruta oso baten nutrizio ekarpenari. Sail hori, gainera, %100 naturala da eta ez du koloragarririk, kontserbagarririk eta azukre erantsirik. Profi l guztietara egokitzeko, bi formatutan datoz granini Fruta&Fibra: 0,75 l-koa da bat, etxean hartzeko egokia, eta 0,25 l-koa bestea, ezin hobea noranahi eramateko.

NUTRI-SCORE

NUTRI-SCORE

NUTRI-SCORE

A B C D E

A B C D E

A B CD E

SODIO GUTXIKO AUKERA BAT Sodio gatza izango da sukaldean gehien erabiltzen den ongailua, baina gehiegizko kopuruan hartuz gero, hipertentsioa eragin dezake eta bihotzhodietako arazoak ere bai, besteren artean. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) dio egunean ez liratekeela hartu behar 5 g baino gehiago, baina zenbait ikerketaren arabera, kopuru hori halako bi hartzen dugu, batez beste. Horregatik, beste aukera batzuk bilatu beharra dago erosketak egitean eta sukaldean. Zure plateren zaporeari uko egin nahi ez badiozu, gatzaren ordezkoa merkaturatu du EROSKIk, oso sodio gutxirekin. Gatzontzi erako formatu erosoa dauka, 125 gramokoa, ongi dosifikatzeko aukera izan dezazun; horri esker, gainera, ez da trinkotzen. Gatz horri potasio gatza edo potasio kloruroa ere esaten zaio; oso erraz disolbatzen da uretan, eta normalean hartzen dugun sodio gatzaren antzeko zaporea izaten du.

7

006-007 LO ULTIMO EUS.indd 7

20/1/20 12:41


hilabete honetan

Ongizatea: haien eskubidea da Elikadura jasangarriagoaren eta arduratsuagoaren alde hartu dugun konpromisoari jarraituz, EROSKIn lanean ari gara gure produktuak egiteko prozeduretan errespetu handiagoz joka dezaten ingurumenarekin eta animalien ongizateari dagozkion estandar homologatu zorrotzenak erabil ditzaten. Horregatik, EROSKI Natur sailean haragi guztia (oilaskoarena, txerriarena eta axuriarena) animalien ongizatea zaintzen duten etxaldeetatik dator, eta Welfair zigilia darama, zeinak bermatu egiten duen modu etiko, bidezko eta arduratsuan ekoitzi dutela.

K

ontsumitzaile gisa gero eta kontzientzia handiagoa duzu egunero jaten dituzun elikagaiak ekoizteko moduaren inguruan, eta horregatik, ongizate baldintzetan hazi diren

animalietatik datozen produktuak nahi dituzu. Etiketan bilatu egiten duzu haragiaren jatorriari eta nutrizio arloko propietateei buruzko informazioa, baina jakin egin nahi duzu, halaber, animaliak zer-nolako

baldintzetan hazi dituzten beren bizitzan. Welfair zigiluak berme horixe eskaintzen du, eta kontsumitzaileek ziur jakin dezakete haien mahaira iritsi den produktua modu etiko eta arduratsuan ekoitzi dutela.

ZER DA ANIMALIEN ONGIZATEA? “Animalia bat baldintza onetan egongo da osasuntsu dagoenean, eroso, ongi elikatuta, seguru sentitzen denean, berezkoak dituen jokabideak adierazi ditzakeenean eta ez duenean sentipen desatseginik pairatzen, adibidez mina, beldurra edo urduritasuna�. Animalien Osasunerako Mundu Erakundeak horrela definitzen du abere ustiategietako ongizatea. Animaliak inguruan dituen baldintzak aztertzen hasita, gauza asko hartu behar izaten da kontuan, besteak beste elikadura, atsedena, tokiaren tenperatura, osasun ona eta jokabide egokia. Tradizionalki, alderdi horiek guztiak aztertzeko, animaliak dauden instalazioak ikuskatu izan dira (etxaldeak eta hiltegiak). Animal Welfair Quality proiektuak aldatu egin zuen paradigma hori (zenbait erakundek sustatu dute, besteren

artean Europako Batasunak); instalazioen eta erabileraren inguruko azterketari garrantzia eman beharrean, animaliak dituen baldintzei eta haren jokabideari ematea proposatu du. Neiker-Tecnaliako eta Nekazaritzako Elikagaiak Ikertzeko Institutuko (IRTA) adituek azaltzen duten bezala (ikerketa zentroak dira biak, lehena Welfair Quality Network-eko kidea eta bigarrena AWIN Network-ekoa), inguruak eta instalazioek baldintzatu egiten dute animaliak erabiltzeko modua, baina unean uneko egoerari buruzko informazio benetakoa eman dezakeena animalia bera da. Paradigma aldaketa horretatik sortu zen, 2019 amaieran, Welfair zigilua; animalien ongizatea egiaztatzen duen ziurtagirietan, lehenbizikoa da animalien egoera eta jokabideak

aztertzen dituena gauza guztien gainetik. Animal Welfair Quality proiektuak animalien ongizatea aztertzeko landu dituen protokoloak probatu ondoren sortu zen; lan hori 400 zientzialarik baino gehiagok egin dute 15 urtean, zenbait espezierekin. Zigilu horrek egoki erantzuten die gure interesei, gizartearen eskakizunei, kontsumitzaileenei, banatzaile handienei eta ekoizleenei, animalien ongizatea aztertzeko modu bat eskaintzen duelako, eta zuri, kontsumitzaile, ziurtatu egiten dizu zure mahaira iritsi den produktuak egoki betetzen dituela baldintza guztiak. EROSKI Natur oilaskoan, txerrian eta axurian aurkituko duzu, eta oilaskoarekin egindako beste produktu askotan ere bai. Gure asmoa da haragiz egindako produktu fresko guztietan sartzea poliki-poliki.

8

008-011 BIENESTAR ANIMAL EUS.indd 8

17/1/20 13:06


9

008-011 BIENESTAR ANIMAL EUS.indd 9

17/1/20 13:06


hilabete honetan

W ZER ESAN NAHI DU WELFAIR ZIGILUAK? Neiker-Tecnaliak eta Nekazaritzako Elikagaiak Ikertzeko Institutuak (IRTA), ikerketa zentroak diren neurrian eta Welfair Quality Network eta AWIN Network-eko kideak ere bai, Welfair zigilua ematen diete animalien ongizaterako irizpideak betetzen dituzten etxaldeetan hazi diren animalietatik datozen produktuei. Etxalde horietan, animaliak erabiltzeko modua, egoitza eta elikadura ez ezik, animalia bera ere aztertzen dute. Izan ere, animalia bat baldintza onenetan egonagatik ere, gerta daiteke ez egoki erabiltzea eta, ondorioz, hari sufrimendua eragitea. Animaliak bakarrik eman dezake informazio bideragarri eta objektiboa haren egoera buruz, bere jokabidearekin eta egoera fisikoarekin.

elfair-ek identifikatu egiten ditu neurririk egokienak animalia bakoitzaren egoera egiaztatzeko eta horien gain lan egiten du nagusiki, eta hori osatzeko, instalazioen eta erabileraren inguruan ezinbestekoak diren ezaugarriei bakarrik erreparatzen die. Lau printzipio eta hamabi irizpide erabiltzen dira horretarako, animaliari eragin diezaioketen faktore guztiak biltzen baitira horietan.

EGOITZA • Atseden gunearen erosotasuna: etzateko lekua, etzateko denbora, etzalekuaren egoera eta kalitatea. • Erosotasun termikoa: tenperatura

10

008-011 BIENESTAR ANIMAL EUS.indd 10

20/1/20 12:42


kontrolatu egiten da, animalientzat egokia izan dadin. • Garbitasuna. • Mugitzeko erraztasuna.

OSASUN EGOERA • Lesiorik ez: herrenak, orbanak, zauriak, erosioak, ilerik gabeko guneak... • Gaixotasunik ez: eztula, mukiak, begietako gaitzak, arnasketa normala edo bizkorra, sabelalde puztua, hilkortasun tasa etxaldean... • Erabiltzeko moduek minik ez eragitea.

ELIKADURA • Goserik ez: behatu egiten da

animaliek nolako gorpuzkera duten eta bermatu egiten da aski janari izango dutela. • Luzaroan egarrituta ez egotea: ura etengabe eskura ote duten, nolako egoeran dagoen, edalekuak nola banatuta dauden eta zein egoeratan.

JOKABIDEA • Jokabide sozial egokia agertzea, jarrera onekin (miazkatzea, jolastea, inguruak aztertzea, elkar txukuntzea…). • Bere espezieak ohikoak dituen beste jokabide batzuk egoki adieraztea. • Gizakien eta animalien arteko harremana ona izatea, beldurrik gabea. Horretarako, ezinbetekoa da

abeltzainek prestakuntza jasotzea animaliak erabiltzeko zereginetan, haiek baitira ongizatearen egiazko bermatzaileak. • Egoera emozional ona: animalia aktibo dago, lasai, eroso, zapuztuta, aspertuta… Animaliei zenbait proba egiten dizkiete eta egiaztatu egiten dute egoki betetzen direla ongizaterako adierazleak. Egiaztatze horiek guztiak egiteko, denbora jakin batean behatzen dituzte animaliak. Analisiak lau eta zazpi ordu artekoak izaten dira txerrietan, eta bi eta lau ordu artekoak oilaskoetan. Eakunde egiaztatzaileek prestatzen dituzte proba horiek egingo dituzten langileak, Nekazaritzako Elikagaiak Ikertzeko Institutuak edo Neiker-Tecnaliak.

11

008-011 BIENESTAR ANIMAL EUS.indd 11

20/1/20 12:42


hilabete honetan

Haragirik onenak, animalien ongizateari dagokion zigiluarekin EROSKI Natur oilaskoak, Duroc txerriak eta Aragoiko axuriak zapore paregabea izaten dute, arraza berezietakoak direlako eta sistema jasangarriagoekin hazten direlako, non bermatu egiten den animalien ongizatea, Welfair zigilu berriak egiaztatzen duen gisan. Gure harategietan oilasko, txerri eta axuri haragirik onena aurkituko duzu, bai salmahaian eta bai ontziratuta ere, eta zuk nahi duzun zatiak eta neurriak aukeratu ahalko dituzu.

EROSKI NATUR OILASKOA EROSKI Natur oilaskoa baldintza berezietan hazten da, eta, ondorioz, kalitate handiagoko haragia izaten du; hazteko modu horrek, gainera, errespetatu egiten du ingurua eta landa eremua. Alde batetik, mantso hazteko ezaugarri genetikoak dituzten oilasko arrazak hautatzen dira. Hau da, animalia gutxienez 56 egunez

hazten da. Bestetik, elikadura %100 begetala ematen zaie, eta zerealak dira %65, artoa gehienbat; horri esker, haragiak zapore eta kolore berezia izaten du. Azkenik, zorrotz zaintzen da hazteko sistema, eta hori ere oso garrantzitsua da. Oilaskoak hazten diren etxaldeetan argi eta aireztapen naturala izaten dute, eta metro koadro

bakoitzean ez dira izaten 12 animalia baino gehiago. Instalazioetan, gainera, material aberasgarriak jartzen dizkiete, adibidez lasto fardoak, makilak eta gainean jartzeko elementuak, eta hareazko eta lur begetalezko eremuak bainatzeko. Elementu horiekin, hobetu egin nahi da eguneroko bizitza eta animalien ongizatea.

12

012-015 POLLO CERDO Y TERNASCO EUS.indd 12

17/1/20 13:12


ANTIBIOTIKORIK GABE HAZIAK Antibiotiko gehiegi erabiltzeko joerak areagotu egin du horiekiko erresistentzia, eta, ondorioz, mugatu egin ditu infekzio batzuei sendabidea jartzeko bideak. Egoera hori ikusita, EROSKIn plan bat abiarazi dugu Natur produktuetan mugak jartzeko; sail horretako oilaskoak, adibidez, antibiotikorik gabe hazten dira. Ekintza hori betebetean sartzen da osasunaren eta iraunkortasunaren alde hartu ditugun konpromisoetan.

Bila ezazu aurrezkikupoia 51. orrialdean.

13

012-015 POLLO CERDO Y TERNASCO EUS.indd 13

17/1/20 13:12


hilabete honetan

EROSKI NATUR DUROC TXERRIA Duroc txerri arraza 60ko hamarkadan sartu zen Espainiako Estatuan, eta kalitate handiagoko haragia ematen du. Modu berezian txertatua izaten du gantza giharrean, eta horri esker, ezaugarri eta zapore hobeak dauzka. Horixe du desberdintasun handiena txerri zuriarekin alderatuta, eta elikatzeko modua ere berezia dute EROSKI Natur saileko Duroc txerriek, gehienbat zerealak jaten dituzte eta.

Ezaugarri horiek gero nabaritu egiten dira platerean: Duroc txerriaren haragiak zapore sendoagoa izaten du, samurragoa eta hezeagoa izaten da, eta ez du urik askatzen kozinatzeko garaian. Gainera, Animalien Ongizateari dagozkin ziurtagiriak dituzten etxaldeetan hazten dira, eta Welfair zigilua daramate.

14

012-015 POLLO CERDO Y TERNASCO EUS.indd 14

17/1/20 13:12


EROSKI NATUR ARAGOIKO AXURIA EROSKI Natur saileko axuria hautatzen duzunean (Ternasco de Aragón), zapore eta samurtasun handiko haragia hautatzen ari zara, modu jasangarriagoan ekoitzia eta animalien ongizateari dagozkion baldintzak betetzen dituena. “Axuri zaporeduna” esaten zaio, elikadurak eta hazteko modu tradizionalak zapore berezia ematen diotelako. EROSKI Natur saileko axuria bertako hiru arrazatatik dator -rasa aragonesa, ojinegra de Teruel eta roya bilbilitana -, eta hirurek osatzen dute Ternasco de Aragón Adierazpen Geografi ko Babestua. Amaren esnez eta zereal naturalez elikatzen

dira, eta ondorioz, haragi samurra izaten dute, arrosa kolore zurbilekoa, ohi baino gantz gutxiagokoa, testura leunekoa eta hezetasun atseginekoa. Goi mendietako eta tarteko larretan hazten dira animaliak eta Ebro Ibarreko eremu lehorragoetan ere bai. Artzantza eredu estentsiboa da, ingurua arduraz zaintzen duena: erraztu egiten du florako eta faunako elementu batzuen bilakaera eta zaindu egiten ditu bide eta xendak; horri esker, lagundu egiten du suteen aurka borrokatzen. Horretaz gain, abeltegiek osasun programa ordenatu bat bete behar izaten dute, eta animalien ongizatea bermatu.

15

012-015 POLLO CERDO Y TERNASCO EUS.indd 15

20/1/20 12:43


hilabete honetan

2,55 € ERRAZIOAK

Hutsik egiten ez duten errezetak

Oilaskoa kazolan errea 4 koilarakada oliba olio Oilasko 1, osoa (1,6 kilo) EROSKI Natur 2 koilarakada irin 200 ml ardo zuri 400 ml oilasko salda 300 g azenario, EROSKI Natur 2 baratxuri atal, EROSKI Natur 2 tipula gorri 10 tipulin (frantziarrak) Usain belarrak (ezkaia, erromeroa, ereinotza) 2 koilarakada perrexil, gatz eta piperbeltz

NOLA PRESTATU. Jarri labea berotzen 170 ºC-an eta eman gatza eta piperbeltza oilaskoari. Zuritu azenarioak, tipula gorriak eta frantziar tipulinak, eta moztu. Zapaldu baratxuri atalak labana batekin, zuritu gabe.

Jarri olioa kazola batean su ertainean eta gorritu oilaskoa alde guztietatik. Atera eta gorde geroko. Bota irina kazolara eta eduki sutan bi minutuz. Erantsi ardo zuria, salda eta usain belarrak, eta utzi irakiten. Jarri oilaskoa berriz ere kazolan, estali eta sartu labean ordubetez.

Errazioak: 4

Zailtasuna

Denbora

120’

Erantsi berdurak kazolara, eta zabaldu gainetik egosaldian sortu den zukua. Estali berriz ere eta eduki labean beste 45 minutu.

NUTRI-SCORE

A B C D E

Atera kazola labetik, utzi egonean hamar minutuz eta zabaldu gainetik perrexil xehatua.

ERRAZIO BATEK DAUKA: OHAR DIETETIKOA Plater bakar gisa har daiteke, baina orekatu nahi badugu, barazki gehiago eduki behar luke eta oilasko gutxiago. Menua osatzeko, fruta hartuko genuke postrean.

KCAL

715 %36

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

AZUKREAK

GATZA

36,84G 8,75G 11,65G 1,79G %53

%44

%13

%30

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

16

016 RECETA POLLO ASADO EUS.indd 16

17/1/20 13:15


hilabete honetan

Axuri tournedo-a sagar espeziadunekin 4 tournedo (150 g-ko zatiak) Eroski NATUR Aragoiko axuria 2 tipulin, juliana eran moztuak Limo erdi baten birrina 12 g gari zainzuri (muturrak) Errege sagar 1 (arrea) Kanela hautsa, ¼ koilarakadatxo 2 koilarakada oliba olio birjina estra Gatza eta piperbeltza Ezkai freskoa

NOLA PRESTATU. Jarri zainzurik ur irakinetan minutu batez, sartu gero ur hotzeko ontzi batean eta, minutu pare baten buruan, atera eta lehortu.

Zartagin batean, olio koilarakada erdi batekin, kozinatu tournedoak lau minutuz alde bakoitzetik. Platera aurkezteko, jarri koilarakada bat tipulin, gainean tournedoa, eman gatza eta piperbeltza eta lagundu sagarrekin eta zainzuriekin.

OHAR DIETETIKOA Errezeta honek kalitate oneko proteinak ematen ditu, B multzoko bitaminak eta burdina ere bai. Begetalek zuntz pixka bat erantsiko diote eta bitamina eta mineral gehiago; horiek dira guarniziorik egokiena beti. Haragi gantzatsua denez, astean ez genituzke jan behar bi errazio baino gehiago.

Aholkuak: Tournedoei labean eman dakieke azken kolpea. Puntuan eginak egon behar dute edo puntu baten faltan.

Ba al zenekien...? Tournedoa axuriaren zangotik lortzen dela, gantz gutxien duen zatitik.

4,80 € ERRAZIOAK

Hutsik egiten ez duten errezetak

Zartagin batean, oliba olio birjina estraren koilarakada batekin, jarri tipulina, limoi birrina, ezkai hostotxo batzuk eta gatza. Atera plater batera eta gorde geroko. Zartagin berean, frijitu su bizian zainzuri muturrak minutu batez. Zuritu sagarra, kendu bihotza eta moztu ataletan, eta zabaldu gainetik kanela. Zartagin batean, olio koilarakada erdi batekin, txigortu zati bakoitza, patata zatiak izango balira bezala. Kontu pixka batekin egin behar da desegin ez daitezen.

Errazioak: 4

Zailtasuna

Denbora

20’ NUTRI-SCORE

A B C D E ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL

352 %18

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

AZUKREAK

GATZA

23,67G 11,28G 5,22G 0,63G %34

%56

%6

%10

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

17

017 RECETA TOURNEDO EUS.indd 17

17/1/20 13:18


hilabete honetan

1,17 â‚Ź ERRAZIOAK

Hutsik egiten ez duten errezetak

Sekretua anakardo saltsarekin 500 g sekretu, EROSKI Natur Duroc txerriarena 30 g tipula 50 g anakardo 100 ml esne-gain (kozinatzekoa) 200 ml haragi salda Errege sagar 1 30 ml oliba olio 10 ml ardo zuri 2 g piperbeltz zuri Limoi 1 Gatza

NOLA PRESTATU. Xehatu tipula eta sagarra, eta erregosi zartagin batean oliba olio pittin batekin. Guritu direnean, erantsi limoi tanta batzuk, ardoa, esne gaina, anakardoak eta haragi salda. Utzi su ertainean egiten bost minutu inguru, birrindu irabiagailuarekin eta pasatu saltsa txanotik. Eman gatza.

Eman gatza eta piperbeltza sekretuari eta gorritu zartagin batean oliba olio pittin batekin, barrenetik ere egiten den arte (ez du denbora asko behar izaten). Eman gatza eta piperbeltza sekretuari eta gorritu zartagin batean oliba olio pittin batekin, barrenetik ere egiten den arte (ez du denbora asko behar izaten).

Errazioak: 4

Zailtasuna

Denbora

20’

Lagundu sekretua anakardo saltsarekin eta chip erako patata frijitu batzuekin. OHAR DIETETIKOA Txerri haragiak leku nabarmena hartzen du gure dietan. Balio biologiko handiko proteinak ematen ditu, baina baita gantz saturatuak ere. Bitaminak eta mineralak ere kopuru aipagarrietan izaten ditu. Errezeta honetan, anakardoak ageri dira, eta horiek ugari ematen dituzte gantz azido saturatugabeak, bitaminak eta mineralak. Oraingoan, ordea, saltsa eran prestatuta datoz, eta horrela ugaritu egiten zaizkie kaloriak eta gantz saturatuak. Hori dela eta, noizbehinka jateko errezeta da hau.

NUTRI-SCORE

A B CD E ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

AZUKREAK

GATZA

393

26G

9G

5,5G

1G

%20

%38

%42

%6

%12

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

18

018 RECETA SECRETO EUS.indd 18

17/1/20 13:19


EROSKI 54 COSTA VOLCAN.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

17/01/20

17:00


hilabete honetan

Mangoa: Tropikoko erregea Mamitsua, zaporez betea eta freskagarria skagarria da mangoa, usia. Azken urteetan herrialde tropikaletako fruta nagusia. a saskietan ere, eta fruta lekutxo bat egin du gure erosketa enetakoa da gaur egun. tropikalen artean gehien jaten denetakoa Mango mota asko dago, batzuk gozoagoak besteak k dira batzuk baino, eta mamiz ere urtsuagoak besteen aldean. Ezaugarri horiek kontuan hartzekoak dira gordinik jateko asmoa tsalada izanez gero, irabiakietan edo entsalada e osoan bateko osagai gisa. EROSKIn urte ekoa baino izaten dugu mangoa, jatorri batekoa etan hiru gehiagotakoa, eta hilabete honetan an: Kent, motatakoak izango dituzu aukeran: Tommy Atkins eta Palmer.

KENT MANGOA ITXURA. Kolore hori berdexka dauka orban gorriekin, eta gozotasun gehien duenetakoa da. Mami hezea du oso eta hari gutxi; hori dela eta, ezin hobea da bere horretan jateko. SASOIA. Azaroan hasten da agertzen, eta martxoa arte luzatzen da. EROSKIN. Handizka saltzen dugu, eta 450 gramo inguruko aleak izaten dira. Perutik ekartzen duzu zuzenean, hegazkinez, zuhaitzean denbora gehiago egin dezan ontzen.

KENT MANGOA Perutik dator

NOLA KONTSERBATU Mangoak ez ditu ongi hartzen tenperatura txikiak, eta hobe da biltegian gordetzea, eta ez hozkailuan.

20

020-021 MANGOS EUS.indd 24

17/1/20 13:21


TOMMY ATKINS MANGOA ITXURA. Gehien jaten denetakoa da. Neurri ertain handikoa izaten da, biribildua eta kolore gorrikoa, tonu horiekin. Zaporea zertxobait gozoa izaten du eta mami trinkoa, hari gehiago izaten duelako barrenean.

NOLA JAN. Hari gehiago duenez, zaila izaten da gordinik jatea, baina ezin hobea da zukuak eta irabiakiak egiteko.

T. ATKINS eta PALMER MANGOAK Brasildik datoz

EROSKIN. Urte osoan egoten da salgai; bi aleko erretiluetan aurkituko duzu, eta ale bakoitzak 380 gramo inguru izaten ditu.

PALMER MANGOA PALME Gorri bizia eta ITXURA. Go berde argia izaten da, neurri eta luzekara. Tommy handikoa e mangoaren antzekoa da oso; gozo ukitukoa izaten zaporea go hari gutxiagoko du, baina h dauka. mamia dau Leuna da eta, TESTURA. Le horregatik, ezin hobea familia jateko. osoak jatek osoan erosi EROSKIN. Urte U duzu Palmer mangoa, ahalko duz Aleek 500 gramo handizka. A pisatzen dute, eta hiru inguru pisat mangoetan merkeena da.

NOLA MOZTU MANGOA Luzetara mozten da fruta, bi zatitan, hezurra erdian uzten dela. Sigi-saga erako ebakiak egiten zaizkio erdi bakoitzari. Azkenik, kanporantz zapaltzen zaio azalari.

1

2

3

21

020-021 MANGOS EUS.indd 25

17/1/20 13:21


hilabete honetan

Antzekoak, baina ez hainbeste Kanpotik eta barrenetik, ahaideak dira platanoak eta bananak. Musaceae familiatik datoz biak, baina aski desberdinak dira, bai kanpoko itxura kontuan hartuta eta bai zaporea, propietateak eta sukaldeko erabilerak. Gure frutategietan Kanarietako platanoa, banana eta platano arra (kozinatzekoa) eskaintzen dizkizugu urte osoan, eta horiei esker, zapore paregabeekin gozatuko duzu preziorik onenean. Horietako bakoitzaren ezaugarrien berri emango dizugu.

PLATANO ARRA, KOZINATZEKO NOLA BEREIZI. Kozinatzeko platanorik onena aurkituko duzu EROSKIn. Neurri handiagoa izaten du (200 gramo pisatzera irits daiteke), luzea eta zertxobait makotua izaten da, azal lodikoa eta kolore berdekoa. ZAPOREA ETA TESTURA. Ez da beste platanoak bezain gozoa, ia ez baitu azukrerik. Testura irinkaragoa du, eta Kanarietakoa edo banana baino lehorragoa da. ITXURA. Platano eta banana gehienetan, azala beltza eta

orban askorekin dagoenean, esan nahi du helduegia dagoela, baina kasu honetan, orduantxe egoten da unerik onenean. ERREZETA ASKO. Patatak eta barazkiak bezala prestatzen da: egosita, frijituta, erreta edo labean eginda, nahiz eta osagai gisa ere erabil daitekeen platano berdez egindako zopetan. Behin kozinatu ondoren, eskualde tropikal askotako elikaduraren oinarria da platano arra edo kozinatzeko platanoa.

Kolore berdexka izaten du, eta azala lodiagoa. Ez da gozoa, eta horretan ez du antzik Kanarietako platanoekin eta bananekin.

22

022-023 PLATANOS EUS.indd 22

17/1/20 13:22


Bila ezazu aurrezkikupoia 51. orrialdean. Platanoa baino handiagoa izaten da neurriz. Kaltzioa eta magnesioa ematen ditu, eta, aldiz, Kanarietakoak baino potasio eta fosforo gutxiago.

BANANA ITXURA. Tonu hori uniformea izaten du, eta gure frutategietan berdeagoa aurkituko duzu, etxean ondu dadin. Kanarietako platanoa baino handiagoa eta merkeagoa izaten da. PRODUKTU HAUTATUA. Gure bananak klima epeleko

eremu tropikaletan ekoizten dira, Costa Rican eta Boli Kostan esaterako. Costa Volcรกn izeneko banana Boli Kostan biltzen dute, eta gure frutategietan aurkituko dituzunak berariaz aukeratuak dira forma, itxura eta zapore onena dutenen artean.

KANARIETAKO PLATANOA ITXURA. Banana baino txikiagoa eta horiagoa izaten da, nahiz eta ezaugarririk bereziena azaleko orban ilunak izaten dituen. ZAPOREA. Gozo ukituko zaporea izaten du, eta lurrin sendoa (platano inpaktua esaten zaio). Testura hezea dauka, trinkoa baina guria, eta, horri esker, elikagai ezin hobea da adin guztietako jendearentzat. EKOIZPENA. Kanariar uharteetan tenperatura leunak eta prezipitazio urriak izaten dituzte, eta konbinatu egiten dira klima subtropikala eta alisio haizeak; horri esker, baldintza egokiak sortzen dira produktu hau landatzeko. Ustiategiak txiki samarrak dira (%80k baino gehiagok hektarea bat baino gutxiago dute) eta orografia gorabeheratsua duten inguruetan daude; landareak lur estratu oso fineko guneetan

landatzen dituzte, eta tanta bidez ureztatzen. ADIERAZPEN GEOGRAFIKO BABESTUAREKIN. Plรกtano de Canarias AGBaren babesean, 8.500 nekazari arduratzen dira ekoizpenaz, eta artisau eran lan egiten dute.

EROSKI Natur Kanarietako platanoak bere punturik onenean egoten dira, denbora gehiago egiten dutelako zuhaitzean ontzen. Itxura, neurri eta zapore onena dutenak bakarrik hautatzen dira, eta gure kalitate taldea aritzen da azterketa horiek egiten. Ez diete ematen tratamendurik uzta bildu ondoren, eta modu jasangarriagoan ekoitzia dago, GlobalG.A.P ziurtagiriak bermatzen duen gisan.

Azalean ageri dituen orbantxoak dira haren ikur bereizgarria. Entzima polifenoloxidasek eta peroxidasek izaten duten jarduera handiaren eraginez sortzen dira, zeinak katalizatu egiten dituzten arretzearekin zerikusia duten oxidatze erreakzioak.

23

022-023 PLATANOS EUS.indd 23

17/1/20 13:22


hilabete honetan

Landako arrautzak: sumatuko duzu aldea EROSKIn konpromisoa hartu dugu elikadura ona eta kontsumo arduratsuagoa bultzatzeko. Hori dela eta, landako oiloen arrautzak eskaintzen dizkizugu, EROSKI Natur sailekoak; etxaldeetan aske ibil daitezke eta kanpora ere atera daitezke. Metodo horrekin, kalitate handiko arrautzak lortzen dira, eta errespetatu egiten da oiloen ongizatea.

I

zan arrazoi etikoengatik edo izan kalitate handiagoko produktuak nahi ditugulako, kontsumitzaileok gero eta kontzientzia handiagoa dugu erosten ditugun elikagaiak ekoizteko moduaren inguruan. Horregatik, EROSKI Natur landako arrautzak ematen dituzten oiloak aske mugitu daitezke etxaldeetan eta aire zabalera irten ere bai. Olio horiek aske hazten dira, eta aukera izaten dute aztarrika egiteko, hegoak luzatzeko eta zaintzeko, harean eta hautsetan bainuak

hartzeko, altueran lo egiteko eta berariaz haientzat diseinatuta dauden errutegietan erruteko. Hau da, beti errespetatu egiten da haien berezko jokabidea, eta aseta izaten dituzte beharrizan fi siologiko guztiak. Ura eta pentsua ere izaten dute egun osoan, eta zerealek osatzen dute beren dietaren %50 gutxienez (artoa, garia eta garagarra). Era horretan elikatuz, arrautza horien gorringoa laranjagoa izaten da, eta testura leuna eta krematsua izaten dute.

EROSKI Natur landako arrautzak errun eta egun berean bildu eta ontziratzen dira, eta ekoitzi diren lurraldean merkaturatzen dira: Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa, Galizia, Balearrak...

Ezagutu itzazu EROSKI Natur arrautzak

24

024 HUEVOS CAMPEROS EUS.indd 24

17/1/20 13:22


EROSKI 54 CAMPERAS.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

17/01/20

16:59


hilabete honetan

Otsaileko hotzarekin, sasoiko barazkiak Egunero berdurak jateak on egiten dio osasunari. Neguan zaindu egin behar da immunitate sistema, eta baratzeak orain ematen dituen barazkien artean, ugari izaten dira zuntza, potasioa, magnesioa eta fosforoa ematen dutenak. Gainera, proportzio handian izaten dute ura, eta kaloria gutxi ematen dute.

B

arazki gehiago jan behar genuke, eta barazki horiek sasoikoak eta hurbilekoak izan behar lukete, era horretan nutrizio arloko propietate guztiak atxikiko dituztelako eta eragin txikiagoa izango dutelako ingurumenean. Gure saltokietan unerik onenean eskainiko dizkizugu, eta hilabete honetan EROSKI Natur saileko kalabazak, lekak, apioa eta azenarioak aurkituko dituzu. ORAIN DENDAN. Leka eta kalabazetan, mota eta neurri askotakoak izango dituzu aukeran: leka eta leka zapala (finagoa eta leunagoa), kalabaza osoa eta kalabaza erdia. Azken hori, gainera, moztuta eta ontziratuta aurki dezakezu. Azenarioa eta apioa Espainian landatzen dira, eta azarotik apirilera bitartean eros daitezke. EROSKI Natur saileko barazkiak dira, puntu-puntuan onduak dude, gozotasun handiagoa dute eta zapore sendoagoa. KALITATEZKO BERMEA. EROSKI Natur saileko barazkiei ez diete tratamendurik ematen uzta bildu ondoren, eta modu jasangarrian ekoizten dituzte. Gurekin lan egiten duten nekazariek GlobalG.A.P ziurtagiria eskuratu dute, nazioartean nekazaritza seguru eta jasangarria arautzen duen zigilua. ABANTAILAK. Sasoiko berdurak jateak lagundu egiten du aurrezten: urteko beste sasoi batzuetan baino merkeagoa egoten dira, eta ingurumenean eragin txikiagoa uzten dute, ez direlako beste herrialde batzuetatik ekarri behar. Era horretan, murriztu egiten da karbono arrastoa.

26

026 HORTALIZAS EUS.indd 26

17/1/20 13:23


hilabete honetan

Hutsik egiten ez duten errezetak

Kalabaza eta laranja purea 250 g kalabaza 100 g porru 100 g kuiatxo 100 g azenario 50 g tipulin fresko 100 ml laranja zuku 2 baratxuri atal 100 ml esne-gain (sukaldean erabiltzekoa) 30 ml oliba olio 50 g ogi-pusketa txigortu Gatza

NOLA PRESTATU. Moztu tipulina eta porrua juliana eran, eta egin kazola batean su eztian olio pittin batekin. Guritzen direnean, erantsi kalabaza eta azenarioa. Nahasi guztia eta bota kuiatxoa. Estali urez, berduren gain-gaineraino. Irakiten hasten denean, bota gatza. Tapatu kazola eta utzi irakiten, su eztian, 40 minutuz.

0,51 â‚Ź ERRAZIOAK

Egosi direnean, erantsi zukua eta esne gaina. Baratxuri frijituak prestatuko ditugu. Horretarako, zuritu baratxuriak, moztu xerratan eta gorritu arin-arin zartagin batean oliba olioarekin. Atera zartagina sutatik eta bota berehala baratxuri frijituak berduren kazolara. Estali eta utzi egonean bost minutuz. Birrindu berdurak krema leun eta uniformea lortu arte. Nahi izanez gero, ogi zati frijitu batzuekin eta laranja zerrenda erregosi batzuekin lagundu dezakegu pure hau. OHAR DIETETIKOA Kalabaza da pure honen oinarria, barazki ezin hobea negu garairako. Bere mantenugaien artean, potasioa, azido folikoa eta C bitamina nabarmentzen dira. Beste berdura batzuk ere baditu, eta bitamina eta mineral gehiago eransten dizkiote errezetari, baita zuntz dezente ere. Gantza ere badu plater honek, esne gainaren eraginez; ukitu krematsua ematen dio, baina nahi izanez gero, gazta edo esne lurrundua erabil daiteke ordezko gisa.

Errazioak: 4

Zailtasuna

Denbora

+60’ NUTRI-SCORE

A B C D E ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL

198 %10

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

AZUKREAK

GATZA

12,43G 4,32G 9,66G 0,54G %18

%22

%11

%9

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

27

027 RECETA PURE CALABAZA EUS.indd 27

17/1/20 13:24


hilabete honetan

0,53 € ERRAZIOAK

Arrautzak minicotte-an / ramekin-ean 3 arrautza 6 koilarakada esne gain 5 g gazta urdin 5 g ahuntz gazta (biribila) 5 g gruyer gazta 2 intxaur 2 zainzuri 15 g urdaiazpiko ondu (xerra bat) Koilarakadatxo 1 kapar 20 g izokin (xerra erdia) Gatza Piperbeltza Gurina, moldeak koipeztatzeko Tipulina Ogi txigortuzko makilatxoak

NOLA PRESTATU. Koipeztatu ramekin-ak gurin pixka batekin. Birrindu gruyer gazta eta erantsi gainerako gaztak eta arrautza bat. Bota bi koilarakada esne gain eta zabaldu gainetik intxaurrak.

Moztu zainzuriak zatietan eta nahasi urdaiazpikoarekin, beste arrautza batekin eta bi koilarakada esne gainekin.

Hutsik egiten ez duten errezetak

Erantsi izokina, bi koilarakada esne gain, beste arrautza bat eta kaparrak, eta eman gatza eta piperbeltza. Jarri ramekinak kazola apal batean, labean sartzeko balio duen batean (cocotte), bota ur beroa moldeen erdia estali arte eta sartu labean 10 minutuz 175 ºC-an. Zerbitzatzeko unean, erantsi tipulin pittin bat eta lagundu ogi txigortuz egindako makilatxoekin. Ba al zenekien… Ramekina ontzi berezi bat dela, ertz garaiak eta zuzenak dituena; zeramikaz edo buztin egosiz egina egoten da gehienean, eta zenbait errezetaren banakako errazioak labean egiteko erabiltzen da. Platerak gozoak edo gaziak izan daitezke, eta zer-nolako osagaiak erabiltzen ditugun, plater osasungarria izango da edo ez. Cocotte-a burdina urtuz egindako kazola esmalteduna izaten da, eta tenperatura handiei eusteko balio du. Zartagin baten moduan jar daiteke sutan eta labean ere sar daiteke, zuzenean bertan kozinatzeko.

Errazioak: 3

Zailtasuna

Denbora

40’ NUTRI-SCORE

A B C D E ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL

192 %10

GANTZ SATURATUAK

AZUKREAK

GATZA

14,38G 6,25G

1,41G

0,89G

%2

%15

GANTZA

%21

%31

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

28

028 RECETA HUEVOS EUS.indd 28

17/1/20 13:25


hilabete honetan

Banana eta intxaur ogia 350 g banana heldu (3-4 banana) 150 gramo datil (hezurrik gabeak) 125 ml olo edari (edo besteren bat) Banilla estraktua, 2 koilarakadatxo Sagar ozpina, koilarakadatxo 1 75 ml sagar pure (errege sagar handi bat) 2 arrautza, M neurrikoak Olo irina, osokoa, 200 g Gasifikatzailea, koilarakadatxo 1 Sodio bikarbonatoa, koilarakadatxo 1 Kanela hautsa, koilarakadatxo 1 Gatza, koilarakadatxo erdia 90 g intxaur, zati handietan xehatua Banana 1 erditik moztuta, apaintzeko Olo malutak, apaintzeko

1,10 â‚Ź ERRAZIOAK

NOLA PRESTATU. Jarri labea berotzen goitik eta behetik, eta bildu molde bat labeko paperarekin. Jarri sagarra zatietan moztuta mikrouhinean, azal eta guzti, potentzia handienean hiru minutuz. Kendu azala, zapaldu sardexkarekin eta gorde purea geroko. Ontzi handi batean, jarri irina, gasifikatzailea, bikarbonatoa, gatza eta intxaurrak. Nahasi ongi eta gorde geroko.

Hutsik egiten ez duten errezetak

Birrindu datilak olo edariarekin, banilla estraktuarekin eta ozpinarekin, harik eta nahastura homogeneo bat lortzen den arte. Erantsi sagar purea. Zuritu eta zapaldu bananak krema bat lortu arte, eta nahasi datilen eta sagarraren kremarekin. Irabiatu arrautzak eta erantsi.

Errazioak: 10

Zailtasuna

Bota osagai hezeen nahastura irinari. Nahasi biribilean mugituz, harik eta ore homogeneo bat lortzen dugun arte. Bota orea moldearen barrenera. Jarri gainean banana bat erditik moztuta. Sartu labean 55-60 minutuz edo, orratza sartuta, lehorra ateratzen den arte. Egina dagoenean, atera labetik eta utzi hozten sareta baten gainean. OHAR DIETETIKOA Nutrizio kalitate oneko errezeta da, datila, kanela eta banilla darabiltzalako azukrearen ordez, bananarekin batean, eta osoko

Denbora

75’ irinez egina dagoelako. Horrek propietate osasungarriak ematen dizkio: zuntza, proteinak, bitaminak eta mineralak ditu kopuru handiagoetan. Errezeta honetan ageri diren azukreak frutek ematen dira, eta osorik eransten direnez, eragina ez da azukre erantsiek izaten dutena. Gantza ere badu zertxobait, intxaurrek emana, baina kardioosasungarria da. Egokia da: edari begetalaren ordez esnea erabilita ere, obobegetarianoek jateko modukoa litzateke.

NUTRI-SCORE

A B C D E ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL

263 %13

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

AZUKREAK

GATZA

8,40G 1,25G 20,16G 0,16G %12

%6

%22

%3

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

29

029 RECETA PAN PLATANO EUS.indd 29

17/1/20 13:26


hilabete honetan

Askoz gehiago eskaintzen dizuten ogiak Kontsumoko ohiturak aldatzearekin eta osagai berriak agertzearekin, gure okindegiek handitu egin dute bere eskaintza, eta ogi mota gehiago eskaintzen dute: osokoak, gatz gutxikoak, artisau erakoak... eta osagai hobeekin eginak daude, gainera. Plazer mamitsua, zalantzarik gabe.

EROSKI NATUR OGIAK EROSKI Natur ogietan erabiltzen diren osagaien eta irinen kalitate eta jatorriak bereizten du horien zaporea eta testura. EROSKI Natur baguettea, barra eta ogi biribila egiteko, irin jasangarri egiaztatuak, ura, ama orea, legamia eta gatza erabiltzen dira, eta ez dute izaten inolako gehigarririk. Hartzidura luzeak ematen dizkiote oreari, eta horri esker, ogiak luzaroago irauten du. Ogi horiek egiteko prozesuan, Label Rouge ziurtagiria duten gari irinak erabiltzen ditugu, kalitate

handikoak eta nekazaritzako jardun egokietatik lortzen direnak, non txandakatu egiten dituzten landaketa sailak eta produktu kimikoen erabilera murriztu egiten duten garia ekoizteko. Ogi horien osagaiei eta elaborazio moduari esker, zapore delikatua izaten dute, azal fin eta kurruskatsua, eta mami harro eta albeolatua, zeinak testura paregabea ematen dien. Gainera, hobeto kontserbatzen dira, eta zaporeak eta lurrinak luzaroago irauten dute bere onenean.

Gure okindegietan, etengabe ari gara ogia eta opilak egiten, produktu egin berriak eskura eduki ditzazun zapore guztiarekin.

30

030-031 PANES EUS.indd 30

17/1/20 13:28


GATZ GUTXIKO OGIAK

OGI %100 OSOKOAK Ogiari buruzko araudi berria indarrean sartu den arte, zahia erantsi zioten edozein ogi izendatu zitekeen “osokoa” edo “integrala” (gariaren azala da zahia, zuntz asko izaten du, eta kendu egiten zaio irina fintzean), eta berdin %100 osoko irinarekin egina zegoen ogia ere, hau da, ale osoa ehota lortzen denarekin. Orain, aldiz, ale osoarekin eginak daudenak bakarrik izendatu daitezke ogi %100 osokoak, eta multzo horretakoak dira gure baguetina eta ogi biribil %100 osokoak, zeinak osoko irinarekin eginak dauden erabat (alearen hiru zatiak berekin dituzte, beraz: zahia, hozia eta endospermoa).

Ogiari buruzko araudi berriak zehaztu egiten du zenbat gatz erabili ahalko den ogia egiteko. 2022. urterako, 100 gramo bakoitzeko 1,31 gramo erabili ahalko dira gehienez. EROSKIn konpromisoa hartu dugu gure produktuetan gatz gutxiago erabiltzeko, eta gatz gutxiko ogi sorta ugaria dugu gure okindegietan: gramo bat gatz baino gutxiago dute 100 gramo bakoitzeko, eta, beraz, legeak esaten duena baino gehiago murriztu dugu, zaporerik galdu gabe, gainera. OGI BARRA. Gatz gutxiko ogi berri bat da, luze irauten duena eta zapore guztia daukana, potasio gatzarekin egina baitago; sodio gatzaren ordezkoa da, eta biek ere antzeko zaporea dute. BASERRIKO OGIA. Gari irina, zekalearena eta irin maltatuak

konbinatzen ditu, eta betiko ogiaren zaporea du, baina antzeko errezetek baino gatz gutxiagorekin. ZEKALEZ EGINDAKO BARRA (%30). Zekalez egindako ogia da, errezeta hobetuarekin landua eta %30 gatz gutxiago duena. BAGUETTE HAZIDUNA. Ogi berezia da honako hau; zerealak eta haziak konbinatzen ditu, eta horiek ematen dioten zapore bereizgarria du. Antzeko beste errezeta batzuek baino %25 gatz gutxiago dauka. OSOKO GARI IRINEZ EGINDAKO BARRA, %25 GATZ GUTXIAGOREKIN. Irinak daukan gatza besterik ez du. Ezin hobea da dietan sodio kopurua kontrolatu nahi dutenetzat osoko ogiaren zaporerik galdu gabe.

31

030-031 PANES EUS.indd 31

17/1/20 13:28


hilabete honetan

Etxekoak bezala EROSKIn gero eta irtenbide gehiago eskaintzen dizkizugu zure otorduetarako, sukaldean oso lan eta denbora gutxi kenduko dizutenak, jateko prest heldu dira eta. Gure patata tortilla freskoak ezin hobeak dira noiznahi jateko. Osagaien artean, patata, arrautza, tipula, eta oliba eta ekilore olioak daramatzate. Ez dizute hutsik egingo.

E

ROSKIren patata tortilla freskoek irtenbide erraz eta azkarra eskaintzen dute edozein ordutan eskura izateko gure gastronomiako platerik tradizionalenetakoa (bazkaritan, afaritan edo mokadutxo bat egiteko garaian). Gure tortilla freskoak kalitatezko osagaiekin eginak daude: patata, tipula, arrautza eta oliba olio birjina eta ekilore olioa, eta ez daukate inolako koloragarririk. Erabiltzen diren patatak eta tipulak freskoak dira, aurrez ez dituzte izoztu, eta arrautza ere freskoa da, pasteurizatua. Platera prestatzeko garaian, osagaiak bezain garrantzitsua da kozinatzeko era. Patatak eta tipulak, zurituta eta zatituta, frijitu egiten

dira eta arrautzarekin mamitzen dira zartaginetan, etxean bezala. Tortilla gustagarriak eta mamitsuak izaten dira, eta minutu gutxi batzuetan berotu ditzakegu, bai mikrouhinean eta bai zartaginean, eta sukaldean denbora asko aurrezteko modua ematen digute. Neurri batekoak baino gehiagotakoak daude -kilokoa, kilo

erdikoa eta 200 gramokoa -, etxean zenbat lagun izango diren, norberak hauta dezan gehien komeni zaiona. Eta horietako batzuk, gainera, plater eroso batekin heldu dira; hortaz, ontzian bertan berotu, zerbitzatu eta jan daitezke. Hotzean edukitzeko produktuen sailean aurkituko dituzu, beste plater prestatu batzuekin batean.

32

032 TORTILLAS EUS.indd 32

17/1/20 13:29


EROSKI 54 LA COCINA DE SENEN.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

16/01/20

15:16


hilabete honetan

Nahi adina arroz esku-eskura Oinarrizkoa da gure elikaduran eta hainbat errezetatan ageri da. Azkenaldian, ugaritu egin da zereal horren kontsumoa, eta arroz motak ere ugaritzea ekarri du horrek. EROSKIren arroz guztiak aurkeztuko dizkizugu.

A

rroza egiten dugunean, garrantzitsua da erabilera gastronomiko bakoitzari dagokion arroz mota hautatzea. Basmati erakoa, adibidez, ezin hobea da urarekin egosi eta huts-hutsik jateko edo beste osagai batzuekin nahasita. Aldiz, Mediterraneoko plater tradizional askotan, adibidez

Valentziako paellan, caldereta direlakoetan eta Italiako risottoetan, arrozak saldaren zaporeak xurgatu eta banatu behar ditu, eta horretarako hobea da neurri ertain edo biribileko arroz bat erabiltzea, adibidez carnoli erakoa, bonba edo senia. EROSKIn aukera-aukeran dituzu plater mota bakoitzari ongien datozkion arrozak.

Bila ezazu aurrezkikupoia 51. orrialdean.

EROSKI BASIC ESTRA ETA LUZEA Ezin hobeak dira edozein errezeta prestatzeko, eta emaitza ona ziurtatuko dizute, preziorik onenean. Errazioaren prezioa (80 g): Estra: 0,06 € / Luzea 0,07 €

LURRUNDUA Arroz hori lurrunetan edukitzen dute lehenik eta lehortu egiten dute gero, ur berotan aleari azala kendu aurretik. Ondoren, presio handiko lurrunetan jartzen dute, eta lehortu ostean, kolore txigortua gelditzen zaio. Horren bidez, arrozaren azaletik alera pasatzen da bitaminen eta mineralen zati handi bat, eta gehiegi egosita ere, alea ez pasatzea lortzen da. Errazioaren prezioa (80 g): 0,09 €

OSOKOA Neurri ertaineko alea izaten du, kolore txigortukoa; aleak kutikula gisako bat izaten du (zahia), bitaminaz, mineralez eta zuntzez hornitua. Oskoltxo gogorra kendu egiten zaio (jateko balio ez duena), baina ez hozia eta zahia. Osokoa izaki, arroz zuriek baino ur gehiago behar izaten du egosteko eta denbora ere bai, baina edozein errezeta prestatzeko balio du. Zerealaren zati guztiak dituenez, zuntz gehiago ematen du, eta gehiago asetzen gaitu. Propietate elikagarri eta osasungarriak ematen ditu, eta, gainera, osoko arroza gogorragoa eta elastikoagoa da, eta nekez pasatzen da; hortaz, beti bere puntuan jan ahalko duzu. Egokia da paella egiteko, arroza labean prestatzeko, arroz eztitsua eta arroz-esnea. Errazioaren prezioa (80 g): 0,12 €

34

034-036 ARROCES EUS.indd 34

17/1/20 13:30


EKOLOGIKOA Sintesiko ongarri eta pestizidarik gabe landatzen dute, Ebroren Deltan, eta ahalik eta gehiena errespetatzen du hango oreka naturala eta behar bezala betetzen ditu Europako Araudi Ekologikoak ezartzen dituen baldintza guztiak. Neurri ertaineko arroza da, eta ezin hobea paellak egiteko eta arroza labean prestatzeko. Errazioaren prezioa (80 g): 0,25 €

RISOTTO-RAKO BEREZIA Carnoli motako arroza da, eta Italiatik dator, tradizio gehien duen lurraldeetako batetik: Lomellina. Kalitate handieneko arrozen artean sailkatzen dute. Ale luzea dauka, biribildua eta zurixka, eta almidoi ugari izaten du; horri esker, oso ongi xurgatzen ditu saldaren lurrinak eta zaporeak, eta al dente eusten dio erdiguneari, gainaldea harro gelditzen zaiola. Horixe da testurarik onena risotto baterako, sukaldari adituek all’onda esaten diotena (olatu erakoa), halakoxe ukitu krematsua izaten baitu egosaldia bukatu eta koilararekin eragiten zaionean. 500 gramoko bi poltsa erosotan aurkituko duzu, hutsean ontziratuta, hobeto kontserbatu dadin. Errazioaren prezioa (80 g): 0,16 €

BONBA Ale biribila du, txikia eta oso sendoa. Bolumena bikoiztu egiten zaio egosi ondoren, eta beti aske gelditzen da amilosa gehien duena da, hobeto eusten dio gehiegizko egosaldiari eta egonean ere ez da pasatzen, nahiz eta testura ez duen hain krematsua; ur eta denbora gehiago behar izaten du egosteko. Kozinatzean oso sendo irauten du eta sukaldariek estimu handitan daukate; egokia da paellak egiteko, labeko errezetak edo buztinezko kazolan prestatzeko, eta baita sushia egiteko ere. Errazioaren prezioa (80 g): 0,20 €

BASMATI Indiatik eta Pakistandik heldu da arroz hori. Ale luze eta gardena du, trinkoagoa eta ez hain krematsua, eta aske gelditzen da egosi ondoren. Oso lurrintsua da, eta gainerakoek baino amilosa gehiago izaten du. Horregatik, ez da erraz itsasten eta denbora eta ur gehiago behar izaten du egosteko. Ezin hobea da entsaladak laguntzeko eta Asiako sukaldaritzako plater asko prestatzeko. Errazioaren prezioa (80 g): 0,17 €

35

034-036 ARROCES EUS.indd 35

17/1/20 13:30


hilabete honetan

EROSKI arrozak, Valencia Jatorri Izenekoak Arroz de Valencia Jatorri Izenak bere barnean biltzen ditu Albuferako eta Marjal de Pego-Olivako parke naturaletan dauden lursailak. Kalitate zigilu horretan sartzen dira, besteren artean, senia, bahia, albufera eta bonba motako arrozak, tradizionalak baitira lurralde horretan eta ongien egokitzen direnak ere bai Mediterraneoko sukaldaritzako errezetetara.

VALENCIA JI Oso ongi xurgatzen ditu zaporeak, eta horregatik da hain arroz ona plater saldatsuak eta eztitsuak prestatzeko eta baita lehorrak ere. Ale krematsua dauka, eta hobeto xurgatzen ditu zaporeak. Baina zapore gehiago ematen dion hezetasun horrek berak galarazi egite du aleak aske gelditzea

elkarrengandik. Horregatik, kontu eduki behar da ez dadin gehiegi egosi, eta kontu handiz prestatu behar da, bestela pasatu egin baitaiteke. Errazioaren prezioa (80 g): 0,10 â‚Ź

VALENCIA JI, ALBUFERA MOTAKOA Modu tradizionalean landatzen da SELEQTIA markako arroz hau. Senia eta bonba arrozen gurutzaketa naturalaren emaitza da, zeinak estimu handia duen gastronomiaren munduan. Alde batetik, senia motako arrozen ezaugarriak ditu, lurrinak eta zaporeak xurgatzeko gaitasun handia, eta bestetik, bonba motakoaren sendotasuna egosaldiari eusteko. Kozinatu ondoren, arroz leun-leuna eta krematsua gelditzen da; testura trinkoa izaten du, eta ezaugarri organoleptiko guztiak mantentzen ditu. Hori dela eta, oso egokia da paellarik onenak prestatzeko, labean egindako platerak, arroz saldatsu eta eztitsuak... Errazioaren prezioa (80 g): 0,22 â‚Ź

36

034-036 ARROCES EUS.indd 36

17/1/20 13:30


hilabete honetan

1,07 â‚Ź ERRAZIOAK

Hutsik egiten ez duten errezetak

Osoko arroza porru, kalabaza eta piper gorri erregosiekin 250 g arroz (EROSKI, osokoa) Tipulin 1 100 g kalabaza 2 piper gorri Porru 1 2 baratxuri atal Litro 1 berdura salda 20 ml oliba olio birjina Gatza

NOLA PRESTATU. Bota olio pittin bat kazola batean eta jarri erregosten porrua, baratxuri atalak, kalabaza, piperrak eta tipulina, zerrenda lodietan moztuta. Berdura erdi egina dagoenean, eman gatza eta erantsi arroza, eta nahasi guztia

sutan egiten den bitartean. Bota salda mantso-mantso, eragiteari utzi gabe. Eman gatza eta utzi sutan 35 minutu inguru. Osoko arrozak denbora gehiago behar izaten du egosteko beste batzuek baino, baina bezperako gauean beratzen jartzen badugu, lekaleekin egiten den bezala, arroz zuri bat bezala egin ahalko dugu.

Errazioak: 4

Zailtasuna

45’

Behin arroza egin denean, beroa dagoela zerbitzatuko dugu, ez dadin gelditu morokil bat eginda. OHAR DIETETIKOA Zerealak jaten ditugunean, osokoak izatea komeni da, alea osorik dutenak, alegia. Zerealak fintzen dituztenean, kendu egiten diete zuntza eta baita proteinen eta mineralen zatirik handiena ere. Zereal finduen karbohidratoak azkar xurgatzen dira, eta zuntzak modulatzaile gisa jokatzen du.

Denbora

NUTRI-SCORE

A B C D E ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL

GANTZA

387

8,30G

%19

%12

GANTZ SATURATUAK

AZUKREAK

GATZA

1,33G 12,67G 2,15G %7

%14

%36

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

37

037 RECETA ARROZ EUS.indd 37

17/1/20 13:31


hilabete honetan

Tokian tokikoak: aukera asko eta kalitatezkoak Tokiko produktuak erosita, hurbileko elikagaien alde egiten da apustua, eta horrek lagundu egiten du inguruaren bilakaera soziala bultzatzen. Gainera, estu-estu lotua dago lurralde bakoitzeko bioaniztasunarekin eta ezaugarriekin. Horren adibide onak dira EROSKIn aurkituko dituzun marmelada eta eztiak, tokian tokikoak.

MARMELADAK EROSKIn hautatzen ditugun tokiko marmeladek fruta portzentaje handia izaten dute beren errezetan, eta artisau eran egiten dituzte, fruta eta azukrea eltzean egosiz eta limoi ura erantsita, besterik gabe.

ARAGOI ARA La Vicora melokotoi marmelada estra eta sagar marmelada estra kanelarekin Jalon Ibarrean eta Vicor Mendilerroan

EUS EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA Jakion kiwi marmelada eta sagar eta ahabia marmelada Euskadin ekoitzitako fruten mamiarekin eginak daude; ekoizle txikiak eta ekoizle kooperatibak dira lehengaiaren hornitzaileak.

(Zaragoza) landatzen diren malekotoiekin eta sagarrekin bakarrik egiten dira. Nekazari txikiek fruta ondua eskaintzen dute, eta 24 orduren buruan egina egoten da marmelada.

38

038-041 DESAYUNOS EUS.indd 38

17/1/20 13:32


NAFARROA NA Pedro Luis marmeladak Marka horretako marmeladak egiteko, Nafarroako frutak eta fruten pektinak erabiltzen dira (%70 izaten dute),

eta behar bezala onduta daudenean biltzen dituzte. Pektina zuntz naturala da, eta fruten azalean egoten da. Azukrearekin nahasten denean, modu naturalean loditzen du marmelada.

NAFARROA NA Anko marmeladak Ank Nafarroako Erriberatik datoz marmelada hauek, eta tokiko ekoizleen frutekin eginak daude. Anko produktu guztiek aipu bereizgarri bat daramate (`Alimentos artesanos de Navarra’, Nafarroako artisau elikagaiak) eta maisu artisau batek kontrolatzen eta gainbegiratzen du prozesua.

BALEARRAK BAL FFett a SĂłller laranja marmelada Ekoizpen ekologikotik datozen zenbait laranja motarekin egiten dute, SĂłller udalerrian. Fruta behar bezala onduta dagoenean biltzen dute, eta artisau erako ekoizpen metodoa erabiltzen dute; fruta izaten du %67.

AR ARAGOI Mari Golosa marrubi marmelada txokolate, piper berde eta tomatearekin Fruta naturala da marmelada horien %70. Sasoiko fruta freskoarekin egiten dute; ekoizle txikietatik eskuratzen dute

gehiena, eta kalitate gorena izaten du. Ukitu pertsonalagoa emateko, fruta gutxi samar birrinduta egoten da; era horretan, trinkotasun egokia lortzen da, eta zapore bakoitzaren atzean zer fruta dagoen jakiteko modua ematen du.

39

038-041 DESAYUNOS EUS.indd 39

17/1/20 13:32


hilabete honetan

EZTIAK Orografiak eta herrialde bakoitzeko bioaniztasunak berezi bihurtzen du ezti bakoitza (ez daude berdinak diren bi). EROSKIn hainbat eskualdetako eztiak eskaintzen dizkizugu. Ustiategi txikietan ekoitziak dira, eta erlauntzean bildu eta berehala ontziratzen dituzte.

ARAGOI ARA Casa Alberdi etxeko erromero eta ezkai eztiak Ezti freskoak dira, pasteurizatu gabeak eta artisau eran ekoitziak familiako enpresa txiki batean Monasterio

EUS EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA Giezberri eztiak: Gipuzkoako milalore eztia, erromeroaren udaberriko milalorea, basoko eztia, ekilore eztia eta txilar eztia Produktu naturalak dira, oso puruak eta freskotasun handikoak. Ezti gordinak dira, pasteurizatu gabeak, eta, beraz, eutsi egiten

diete berezko balio guztiei. Herrialdeko erlategi txikietan ekoizten dituzte, eta horrek aukera ematen du etengabe eta kontu handiz zaintzeko, eta bildu eta berehala ontziratzen dituzte, kalitate eta freskotasun guztia bermatzeko. Eusko Label zigiluaren ‘K’ etiketa daramate.

de Piedra inguruan (Zaragoza). Inguru hartako klimaren gogortasunak eta geografi a aldakor eta bortitzak baldintzatu egiten dute bertako fl ora, eta zenbait ezti mota egiteko aukera ematen du.

40

038-041 DESAYUNOS EUS.indd 40

17/1/20 13:32


ERR ERRIOXA Del Pueblo-Igea erromeroezkai eztia Familikao enpresa horrek 40 urte daramatza eztia egiten. 1.500 erlauntz dituzte, gehienak Errioxako Biosferako erreserban, eta produktu horrekin lan egiten duen hirugarren belaunaldia da.

KA KANTABRIA BraĂąa Jana txilar eztia, lorebakarrekoa Erica Campoo kooperatibak egina da, Kantabrian dagoen garrantzitsuenetakoak; Kantabriar mendikatean dauden txilardietan lortzen dute, 1.000 metrotik gorako altueran, inguru hartan proportzio egokian izaten baitira hiru txilar espezie: erica cinerea, erica vagans eta calluna vulgaris.

41

038-041 DESAYUNOS EUS.indd 41

17/1/20 13:32


edergintza

Zure larruazala garbitzen eta zaintzen duten gelak eta xaboiak Larruazala osasuntsu egon dadin, ongi garbitzea da lehenengo zeregina eta garrantzitsuena. Gainera, beharrezkoa izaten da epidermisa errespetatuko duten produktuak erabiltzea, adibidez belle saileko gelak eta xaboiak.

Bisita ezazu gure web-orria eta ikusi belle sailean ditugun produktu guztiak

COCO TAHITI

O

rgano guztien artean, larruazalak jasaten du eragin gehien kanpotik. Hesi gisa jokatzen du kanpoaldetik datozen eragileen aurrean, eta horiek, zikindu ez ezik, zahartu ere egin dezakete. Horregatik da garrantitsua higiene ona izatea. Produktu gogorrak erabiltzeak deshidratu egin dezake eta aldaketak egin ditzake pH-an, eta, ondorioz, ahuldu egin daiteke epidermisa eta iragazkor bihurtu; hori gertatzen denean, urritu egiten dira defentsa naturalak eta erosioak ere ager daitezke. Eragozpen horiek saihesteko, beharrezkoa da pH egokia duten gelak eta xaboiak erabiltzea, belle sailekoak bezala; test dermatologiko bidez frogatuta daude, pH neutroa dute eta parabenorik gabeak dira.

Bila ezazu aurrezkikupoia 51. orrialdean.

Hauxe iritsi da azkena belle saileko gelen familiara. Lurrin iradokitzailea dauka, eta paradisu tropikal exotiko batera eramango zaitu eta elikatuta eta leun utziko dizu larruazala. Koko esnea dauka formulan, propietate moldatzaileak dituen osagaia, eta leun, tenkatuta eta zainduta mantenduko du zure larruazala.

ALOE VERA Kontu handiarekin garbitzen ditu larruazalik sentiberenak, hipoalergenikoa baita, eta alergia arriskua ahalik eta gehiena murrizteko formulatua dago. Aloe vera estraktua eta glizerina ditu, eta larruazala lasaitzeko, babesteko eta hidratatzeko balio dute horiek.

ESNEAREN PROTEINA

OLOA

Larruazal normaletarako formulatua dago gel hidratatzaile hau, eta ezin hobea da familia osoaren higienerako eta eguneroko zainketak egiteko. Oso lurrin delikatukoa da, eta esnearen proteinak eta glizerina ditu, larruazala babesteko eta elikatzeko balio duten elementuak.

Herdoilaren aurka egiteko gaitasuna du oloak, eta horri esker, lehengoratu egiten du larruazalaren nutrizio maila eta garbi eta leun uzten du. Olo naturalaren estraktua eta glizerina ditu, eta larruazalak egunero behar duen hidratazioa, elastikotasuna eta leuntasuna emateko balio dute horiek.

4 42

042-045 BELLEZA EUS.indd 42

17/1/20 13:35


LOTO ETA AÇAI LOREA

ARGANA

Usain gozo delikatu eta freskoa du, eta plazer bihurtzen da bainua hartzeko unea. Loto lorearen estraktua darama; horrek lasaitu egiten du larruazala eta argitasuna ematen dio. Açai estraktua ere badu, zeinak ugari baitu E bitamina; hori dela eta, gaitasun handia du herdoilaren aurka egiteko eta larruazala lehengoratzeko.

Bainu exotiko eta elikagarria hartuko duzu larruazal lehorretarako gel honekin; argan olioa darama, zeinak lagundu egiten duen deshidratazioari aurrea hartzen eta elikatu egiten du larruazala. Leun eta lurrin ukitu batekin utziko du larruazala, berez duen usain gozo exotikoari esker.

LARANJA LOREA ETA ALMENDRAK Egokia da larruazal normal eta lehorretarako, eta laranja lorearen eta almendren estraktuak propietate elikagarriak eta babesleak ematen dituzte, epidermisa garbi eta zaindua egon dadin.

ITSASOKO FRESKOTASUNA DUTXAKO GELA BI BATEAN (2 1EAN) CLASSIQUE Lurrinik kalsikoena duen gel honek egiazko ongizate unea sentiarazten du olio esentzialek ematen dioten usain gozoari esker.

Gorputzerako eta ilerako pentsatua dago, eta ezin egokiagoa da kirola egin ondorenerako. Neutroa du pHa, eta dermatologikoki probatua dago.

Hidratazio eta garbitasun sentipen atsegina ematen du. Lurrin fresko-freskoa du, eta plazera eta ongizatea sentiaraziko dizkizu bainua hartzeko unean. Neutroa du pHa, eta errespetatu egiten du larruazalaren berezko leuntasuna.

BEHARRIZAN BEREZIETARAKO GELAK LARRUAZAL ATOPIKOA Bereziki egokia da sentiberatasun handieneko larruazalak, estralehorrak eta joera atopikoa dutenak garbitzeko. Liho olioa dauka, non ugari izaten diren omega 6 gantz azido esentzialak, eta osagai horrek saihestu egiten du deshidratazioa eta lagundu egiten du berezko elastikotasuna eta leuntasuna har dezan berriro. Lehengoratu, zaindu eta hidratatu egiten du, eta aldi berean, arindu egiten du azkura eta ez du uzten larruazala tenkatzen. Koloragarririk eta alergenorik gabea.

LARRUAZAL DESHIDRATATUA Urea purua darama %5, glizerina ere bai, eta hidratazio oparoa ematen dute osagai horiek; arindu egiten du larruazala askoasko lehortzea eta tenkatzea, eta, horri esker, larruazala lehengoratua, babestua eta elikatua gelditzen da.

43

042-045 BELLEZA EUS.indd 43

17/1/20 13:35


edergintza

Zergatik da garrantzitsua eskuak ongi garbitzea? Ohitura erraza da eskuak ongi garbitzea, eta Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, nabarmen murrizten du larruazaleko gaixotasunak eta beste infekzio batzuk kutsatzeko arriskua. Urarekin eta xaboiarekin garbitzeak desagerrarazi egiten ditu gaitzak eta infekzioak eragiten dituzten mikrobioak. Hori dela eta, ohiturarik garrantzitsuenetakoa izan behar du gure egunerokoan. Gelekin gertatzen den bezala, xaboiak hautatzean ere, komeni izaten da larruazala zainduko dutenak aukeratzea.

b

elle sailak baditu pastilla erako xaboiak, %100 naturalak; artisau eran eginak daude koko olioarekin eta beste osagai batzuekin, adibidez glizerina, oloa, mosketa arrosa eta aloe vera, guztiak ere larruazala zaintzeko aproposak. Animalia jatorriko osagairik gabe formulatuta daude, eta olio sintetikorik eta sulfatorik ere ez daukate. Hona hemen gure saila. OLO ZAHIA. Koko olioarekin egina dago, eta larruazalaren nutrizio maila eta elastikotasuna lehengoratzeko balio du osagai horrek. Olo zahiaren partikula txikiak ditu, eta esfoliazio leun eta naturala ematen dute. MOSKETA ARROSA. Berregin eta leundu egiten du larruazala koko olioarekin eta mosketa arrosarekin egindako formulari esker; azken hori osagai egokia da larruazalaren zahartze goiztiarraren zantzuak atzeratzeko eta larruazala biziberritzen laguntzeko. ALOE VERA. Koko olioarekin batean, aloe verak lagundu egingo dizu eskuak leun, zainduta eta babestuta edukitzen bere dohain lasaigarriei esker. GLIZERINA. Araztu eta orekatu ezazu larruazala xaboi honekin, zeina koko olioz eta glizerina begetalez egina baitago. Propietate hidratzaileak dituen formula honek lagundu egiten du eskuak leun edukitzen eta baita babestuta ere.

44 4 4

042-045 BELLEZA EUS.indd 44

17/1/20 13:35


Bila ezazu aurrezkikupoia 51. orrialdean.

ZAINKETA ETA EROSOTASUN GUZTIA belle saileko xaboi pastillez gain, xaboi likidoak ere baditugu zenbait motatakoak, guztiak ere parabenorik gabeak eta pH neutroarekin formulatuta, zure larruazala errespeta dezaten. Lorezko xaboi likidoak jasmin estraktua dauka, eta mimatu eta lurrindu egiten du larruazala. KaritĂŠ xaboia, berriz, karitĂŠ gantzarekin eta antioxidatzaileekin formulatua dago. Glizerina eta argana dituen xaboiak glizerina %100 naturala dauka, eta elikatzeko pentsatua dago, eta aloe vera daramanak zaindu eta babestu egiten ditu eskuak landare horren propietateei esker. Neska-mutilei izugarri gustatuko zaie haurrentzako esku xaboia, piruleta lurrin eta guzti. Zaindu eta babestu egiten du larruazala, hipoalergenikoa baita, eta alergiak ahalik eta gehiena murrizteko formulatua dago.

ESKUAK GARBITZEKO ERRITUALA Eskuak hezetu eta xaboiz estali behar dira lehenik. Igurtzi egin behar dira aparra atera arte, bai esku ahurrak, gainaldea, hatzen tarteak eta azazkal azpiak, 20 segundoz gutxienez. Gero ur ugarirekin garbitu behar dira. Eskuak astindu edo igurtzi egin behar dira soberako ura kentzeko. Lehortu egin behar dira gero, hasi ahurretatik,

gainaldea gero eta hatzen tarteak ondoren. Iturria ixteko, eskuak lehortzeko erabili den materialaz baliatzea gomendatzen dute, zuzenean ukitu gabe. Urik ez dagoen uneetarako, alkohola gutxienez %60 duen garbigarri bat erabili behar litzateke, adibidez urik gabe eskuak garbitzeko gela, belle

sailekoa, zeinak hondakinik utzi gabe garbitzen duen, azkar lurruntzeko formulatua baitago. Aloe vera dauka, eta osagai horrek leuntasuna eta lurrin atsegina ematen ditu. Formatu txikian heldu da, eta egokia da poltsan, autoan edo nezeserrean eramateko... Ez dauka parabenorik eta test dermatologiko bidez frogatua dago.

4 45

042-045 BELLEZA EUS.indd 45

17/1/20 13:35


masterclass bidaiak

Costa Ricara goaz H

errialde oparoa da Costa Rica. Bioaniztasun ikusgarria du, eta naturaren edertasunak liluratu egiten du biadiaria. Ikuskizun paregabe eta zoragarria lehen eskutik ezagutu eta gozatzeko aukera ematen du. Sumendi erraldoiak, Pazifikoko eta Karibeko hondartzak, oihan tropikal lehor eta hezeak, eta jarduera bereziak, adibidez hegaztiak behatzea edo mendi ibilaldiak egitea. Hori guztia, gainera, distantzia handiak ibili beharrik gabe. BIOANIZTASUNA. Herrialde txikia izan arren (planetaren gainazal osoaren %0,03 hartzen du), munduan dagoen bioaniztasunaren %5 bizi da bertan. Gainazala 51,100 km2-koa izanik ere, milioi bat espezie inguru bizi da Costa Rican. Lurraldearen %25,5ek era bateko edo besteko babesa dauka: 29 parke natural daude, 19 babesleku animalia basatientzat,

zortzi erreserba biologiko eta beste hainbat eremu babestu ere bai, guztiak ere ezin egokiagoak jarduera ekoturistikoak maite dituztenentzat. Era askotako txangoak egin daitezke: zaldi ibilaldiak; bide menditsuetan ibilbideak; hegaztiak, basoak eta paisaiak behatzeko irteera gidatuak; teleferikoak ere har daitezke; floraz eta faunaz betetako aintzira eta ibaiak ezagutu... EKOTURISMOA. Naturan esperientzia ederrak bizi izateko aukera ez ezik, heziketa arloko jarduerak ere egin daitezke Costa Rican, jendea ohar dadin zein garrantzitsua den naturako baliabideak eta herrialdeko altxor basati hori babestea. Costa Ricako legediak bertako herritar guztien ondare jotzen ditu hango animalia basatiak eta naturako altxor batzuk, zeinak milaka turista erakartzen dituzten urtero.

Herrialdera joaten diren pertsonen %64 baino gehiago zuzenean ekoturismoarekin zerikusia duten jarduerak egitera joaten dira. #STOPANIMALSELFIES. Costa Ricak kanpaina aurrendari bat abiarazi du animalia basatien alde: selfi e krudelak eta desegokiak geldiarazteko bideari ekin dio, eragin kaltegarriak eta arriskuak sortzen baitituzte. Bisitariak kontzientziatzeko helburuz, #stopanimalselfi es sortu dute, eta proiektu horren bidez, natura maite duten pertsonak sentsibilizatu nahi dituzte, jardunbide horiek espezieen kontserbazioan izaten dituzten eragin kaltegarriak murrizteko. Natura zaintzeko garaian indar gehien egiten duen herrialdeetako bat izaki, jardunbide arduratsuak sustatzeko konpromisoa hartu du Costa Ricak; espezie basatien

46

046-047 VIAJES EUS.indd 46

17/1/20 13:36


COSTA RICAKO GAUZARIK ONENAK MANUEL ANTONIOREKIN Ekainaren 24a 12 egun / 10 gau

1.970€ PARKE NAZIONALAK, SUMENDIAK ETA HONDARTZA Ekainaren 26a 12 egun / 10 gau

1.960€ BIZITZA ETA NATURA BETE-BETEAN osasuna babestu beharrak bultzatuta, ohitura kaltegarri batzuk aldatu beharra dagoela aldarrikatu nahi du. Stop Animal Selfies kanpainak Costa Ricako Turismo Institutuaren babesa dauka, ekarpen baliagarria egiten baitu turismo eredu jasangarri bat lortzeko. Tokiko fauna eta flora babestea da helburua, baita bertako eta atzerriko turisten segurtasuna eta interesak

ere. Herrialdeko bioaniztasuna kontserbatzeko eta bizitza basatia babesteko konpromisoari helduta, ingurumen eta turismo arloek bat egin dute jardunbide hori geldiarazteko eta eredu ona emateko, zuzeneko harremanik eta selfie-rik egin ez dadin animalia basatiekin, gatibutasunean daudenekin edo berezko habitatean bizi direnekin, baldin eta horretarako gizakion esku hartzea behar bada.

FAUNAREKIKO KONPROMISOA. Animalia basatiekin harreman zuzenean egotea arriskutsua izan daiteke pertsonentzat, eta estresa eta sufrimendua eragin dezake animalietan. Animaliek gaixotasun batzuk kutsatzeko arriskua ere hor dago eta pertsonek patogeno batzuk ere transmititu ditzakete; hori dela eta, beharrezkoa da distantzia bat zaintzea beren berezko habitatean behatzen ditugunean eta beren jokabideak errespetatzea. Kanpainaren helburua da kontzientzia sortzea, leku turistiko jasangarri batek tratu egokia berma diezaien animalia basatiei eta haiek bisitatzera joaten direnei.

Abuztuaren 16a 12 egun / 10 gau

2.085€

Prezioa “hortik hasita” pertsona bakoitzeko, egonaldi bikoitzean. Baldintzen berri jakiteko, galdetu ezazu Eroski Bidaien bulegoetan. Leku mugatuak. CIE 618. 02/2020 Edizioa.

47

046-047 VIAJES EUS.indd 47

17/1/20 13:37


Abantaila gehiago Hilabete honetan, aurreztu ezazu gehiago Eskaintza esklusiboak izango dituzu, aurrezkikupoi pertsonalizatuaj eta %4 Urrezko txartelean. Eta, gainera, zure EROSKI club ordainketa txartela erabiltzeagatik (1) otsailaren 1etik 15era EROSKIn egiten dituzun erosketetan eta 125 €-ra iristeagatik, 5 €-ko aurrezki bonua bidaliko dizugu etxera 2020ko martxoaren hasieran, EROSKIn egiten duzun hurrengo erosketan erabil dezazun.

5€

-ko

aurrezki-kupoia

Oraindik ez al daukazu EROSKI club kreditu txartela? Etxetik bertatik eska dezakezu edozein unetan, www. eroski.es gunean, edo hurbilen daukazun dendan. Txartel berria egiten duzunean, 5 €-ko aurrezki-kupoi bat eskuratuko duzu. Har ezazu gogoan doakoa dela beti, eta ez dela kuotarik ordaintzen, ez egiteko eta ez mantentzeko ere. Gainera, txartel bakarrarekin, ordainketak egin eta club-eko abantaila guztiak eskuratzeko modua izango duzu. Guztia batean. Ikus itzazu abantailak hemen: http://www.eroski.es/tarjeta-de-credito-eroski/

(1)

Santander Consumer Finance, S.A. erakundeak jaulkitako txartela da.

48

048-049 VENTAJAS CLUB EUS.indd 48

17/1/20 13:37


bazkide izateagatik Eman izena doan eta has zaitez erregaietan aurrezten Azaroan beste eskaintza bat egingo dugu EROSKI club-eko bazkideentzat, eta horri esker, %4 aurreztu ahalko duzu (1) erregaia EROSKI club txartelarekin ordaintzen duzunean Repsol, Campsa eta Petronorren zerbitzuguneetan.

Aurreztu

%

• Hilean 50 eta 100 litro artean hartzen badituzu, %2 aurreztuko duzu. • Hilean 100 litro baino gehiago hartzen badituzu, %3.

Aurrezki hori lortzeko, aski da zure EROSKI club txartela atxikitzea Repsol Más txartelari.

Gainera, %1eko aurrezki gehigarria lortu ahalko duzu EROSKI club kreditu txartelarekin ordainduta, eta %4 aurreztera iritsiko zara.

Izena eman nahi baduzu, dei ezazu 944 943 444 telefonora, eta webgunearen bidez ere egin dezakezu: www.eroski.es/promocion-carburante/

arte

en

Eman izena doan 944 943 444 zenbakian edo eroski.es/promocion-carburante/

Nahi al duzu EROSKI club Urrezko txartela? Has ezazu urtea EROSKI club Urrezko txartelarekin aurreztuz. %4 aurrezteko modua izango duzu EROSKIn egindako erosketa guztietan (2), hilean 4,99 €-ko kuota ordainduta. Pentsa zer litzatekeen erosketa bakoitzean aurreztea! Elikagairen bat erosten duzunean, autoari erregaia botatzen diozunean eta, batez ere, orain, une egokia baita etxea berritzeko eta apaintzeko. Oso erraza da: Urrezko txartela egin, eta ordainlekutik pasatzean erakutsi egin behar duzu. Automatikoki, EROSKI club txartelean sartuko dizute aurrezkia, eta nahi duzunean eta nahi duzun bezala aldatu ahal izango duzu saldo metatua. Nahi izanez gero, hilabete batez doan probatzeko aukera duzu (2). Animatu zaitez, eta egin ezazu inongo konpromisorik gabe!

(1)

Aurreztu ahal izateko, zure EROSKI club txartela atxiki egin beharko diozu Repsol Más txartelari, eta EROSKI club kreditu txartelarekin ordaindu beharko duzu erregaia. Repsol, Campsa eta Petronor zerbitzuguneetarako bakarrik balio du eskaintza horrek. Hurrengo hilabetearen hasieran sartuko dizute dirua EROSKI club txartel atxikian. Ikus itzazu baldintzak hemen: www.eroski.es/promocion-carburante/. (2) Urrezko programan 2020/02/29 baino lehen lehenbizikoz izena ematen dutenentzat bakarrik balio du sustapen honek. Ikus itzazu baldintzak eroski.es/oro helbidean.

49

048-049 VENTAJAS CLUB EUS.indd 49

17/1/20 13:37


EROSKI 39 BOULANGERE.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

24/07/18

14:41


EROSKI 54 FINISH.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

16/01/20

15:10


jasangarritasuna

Citruspack: beste aukera bat plastikozko ontzien ordez EROSKIn lanean ari gara ingurumena gehiago errespetatzeko arlo guztietan: elikagaiak ekoizteko unean, garraiatzean eta saltzeko garaian, eta baita etxean erabiltzeko orduan ere. Abian jarri ditugun ekintzen artean, Citruspack proiektu berritzailean parte hartzea izan da azkena; lankidetza proiektu bat da, eta plastikoaren ordezko ontziak lantzea du helburu.

E

uropako Batasunak finantzatzen duen ikerketa proiektu bat da Citruspack, eta berrikuntzaren eta garapenaren bidez, bizitza berri bat eman nahi die zuku industrialak egitean zitrikoek sortzen dituzten hondakinei. Zehazki, zitrikoen azalak hartu eta material biobasatua sortu nahi du, zukuentzako botilak egiteko eta kosmetikoentzako ontziak, erabat biodegradagarriak. Citruspack-ek erakutsi egin nahi du ingurumenarentzat onuragarria izan daitekeela jardunbide jasangarri eta eraginkorrak erabiltzea hondakinen kudeaketan, baina baita errentagarria ere nekazaritzako eta industriako sektoreetan; izan ere, hondakinei probetxua aterata, balioztatu egiten dira eta lagundu egiten da nekazarien eta ekoizleen produktibitatea areagotzen. Gaur egun zitrikoen zukuak egin ondoren hondakin gisa gelditzen den horretatik abiatuz, proiektuak berreskuratu egiten ditu azalen zuntz naturalak, eta gehigarri natural gisa erabili nahi ditu botila eta fl asko %100 biobasatu eta biodegradagarrietan. Horrekin batean, frutaren hondakinak berrerabilita, hondakina atera egiten da balio katetik eta, ondorioz, gizartetik. Era horretan, plastikoarekiko mendekotasuna murriztea lortzen da eta berdin plastikoak egiteko erabiltzen diren erregai fosilekiko mendekotasuna ere.

EROSKI prozesuaren azken zatian ari da lanean, kontsumitzaileekin harremanetan, ontzi mota hori sortzea bideragarria ote den ikusteko eta hobekuntzak proposatzeko. Produktuari behin betiko onespena emateko, izan ere, oso garrantzitsua da kontsumitzaileen oniritzia. Horregatik, gure bezeroekin probatuko ditugu ontzien laginak. Proiektu hori beste pauso bat da iraunkortasunaren alde eta ontzien ekodiseinuaren alde hartu dugun konpromisoan.

Zaragozako Aitiip zentro teknologikoak koordinatzen du Citruspack proiektua. EROSKIrekin batean, lankidetzan ari dira beste erakunde hauek ere: AMC Innova Juice and Drinks SL (Espainia), AMC Natural Drinks-en atal zientifikoa (Espainiako Berrikuntza Saria irabazi du enpresa horrek); biometanizazio planten eraikuntzan eta funtzionamenduan espezializatua dagoen OWS nv enpresa (Belgika); Plastipolis enpresa (Frantzia), plastikoen bilakaeran aritzen diren enpresen elkartea; eta TECOS zentro teknologikoa (Eslovenia). LIFE programako zati da Citruspack. Programa hori Europako Batasuneko finantza tresna bat da, ingurumen arlorako sortua oso-osorik. Garapen jasangarria sustatzea du helburu eta ingurumena eta klima zaintzen dituzten proiektuak bultzatzea.

54

054 CITRUSPACK EUS.indd 54

17/1/20 13:38


EROSKI 54 BLEVIT.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

16/01/20

15:21


EROSKI 54 COMPO.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

20/01/20

11:25


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.