www.eroski.es
#38
‘18ko uztaila-abuztua - 1 EURO
EROSKI NATUR MSC HEGALUZEA
Kantauri itsasoko altxorra ERAKUSLEIHOA Izozkiak: hemen da udako gauzarik onena
ZURE OSASUNAREN ALDE Sasoiko frutak, gozoak eta osasungarriak
EDERGINTZA belle sailak zaindu egiten du zure larruazala eguzkipean
EROSKI 38 ISABEL.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
18/06/18
15:04
a u r ki b i d e a www.eroski.es
’18ko uztaila-abuztua
08 Eroski Natur sailari buruzko atal berezia Eroski Natur freskoak: zaporearen eta arduraren bermea.
10 sasoi honetan... Eroski Natur MSC hegaluzea: ez dauka parekorik.
16 EROSKI protagonistak Hauta ezazu EROSKI SELEQTIAren kalitatea udan ere.
18 erakusleihoa Hemen da beroa, eta izozkiak badatoz berriz ere gure saltokietara.
24 aurreztu EROSKIrekin Jakiontzitik jateko aholkuak eta errezetak.
28 zurekin dendan Eman ezazu botoa eta aukeratu zer-nolako ekintzetara bideratu nahi duzun Elkartasun Izarrarekin biltzen den dirua.
10
32 zure osasunaren alde Eroski Natur saileko udako frutak: dasta itzazu guztiak.
38 energia hazteko Gosari orekatu eta osasungarriak gure neska-mutilentzat.
42 edergintza Presta ezazu zure larruazala uda sasoirako belle sailarekin.
49 EROSKI club aurrezki bonuak Aurrezten lagunduko dizugu EROSKI club aurrezki bonuekin.
18 Gerta daiteke denda guztietan ez izatea produktu guztiak. Galde ezazu zure ohiko dendan.
42
52 albiste korporatiboak Gure eguneroko jarduna: ikerketak, albisteak eta elkartasun ekintzak.
3
003 SUMARIO EUS.indd 3
21/6/18 16:58
hilabete honetan... ‘18ko uztaila-abuztua
www.eroski.es
#38
“Gure berrikuntza handia aurkeztuko dizugu: Eroski Natur aldatu egin da eta, aurrerantzean, Zapore Arduratsua izango da”
‘18ko uztaila-abuztua - 1 EURO
Aurrezki-bonuak aurkituko dituzu Bila itzazu 49. orrialdean
EROSKI NATUR MSC HEGALUZEA
Itxaso Cuesta — Eroski clubeko ARDURADUNA
Kantauri itsasoko altxorra ERAKUSLEIHOA Izozkiak: hemen da udako gauzarik onena
ZURE OSASUNAREN ALDE Sasoiko frutak, gozoak eta osasungarriak
EDERGINTZA belle sailak zaindu egiten du zure larruazala eguzkipean
001 PORTADA EUS.indd 1
Goza ezazu udak eskaintzen dizun onenarekin
H
asi gara beroa sumatzen, eta hilabete hauetan, desiratzen egoten gara etxetik atera eta eguraldi onarekin gozatzeko. Errutina zaharrak utzi eta berriak hartzearekin bat, aldatu egiten zaizkigu ohiturak, batez ere jateko garaian. Hori jakinda, EROSKIn baditugu berariaz udarako pentsatuta dauden produktuak, eta horiexek eskaini nahi dizkizugu, ezin egokiagoak baitira zu zaintzeko eta baita ingurumena zaintzeko ere. Hementxe aurkeztuko dizugu gure berrikuntza handia: Eroski Natur aldatu egin da eta, aurrerantzean, Zapore Arduratsua izango da. Aldaketa horrekin, produkturik onenak eskaini nahi dizkizugu, bere unerik onenean daudela, baina betiere gure ingurua zainduta: bai animaliak, bai lurra eta bai ingurumena ere. Horixe egiten dute udarako gure frutek: meloiak, sandiak eta fruta hezurdunek. Guztiak ere heltze punturik onenean biltzen dituzte, zaporerik onena eduki dezaten eta urtsu-urtsuak egon daitezen. Eta, horretaz gain, GLOBAL
G.A.P. erakundearen ziurtagiria daramate, produktu jasangarriei ematen zaiena. Edo itsasoko fruituak nahiago badituzu, hortxe duzu Eroski Natur hegaluzea, MSC zigiluarekin datorrena; iraila bitarte, gure saltokietan aurkituko duzu. Banan-banan arrantzatzen dituzte amuarekin, kalitate hobea eduki dezaten eta itsasoko espeziek gehiago errespetatzeko helburuz. Arduraz jokatzea da hori, eta arduraz jokatzen hasita, besteengan pentsatzeko garaia heldu zaigu. Uztailetik aurrera, boto bidez erabaki dezakezue Eguberrietako Elkartasun Izarrarekin biltzen den dirua zein elkartetara bideratu. Sar zaitezte gure web-orrian eta parte har ezazue bozketan: boto guztiek balio dute. Goza ezazu aldizkariarekin eta IZAN ZAITEZ ZORIONTSUA UDA HONETAN!
21/6/18 16:57
#38. argitalpena ‘18ko uztaila-abuztua
ARGITARATZAILEA EROSKI S. COOP. Barrio San Agustín s/n 48230 Elorrio (Bizkaia) Tel. +34 946 211 211 ARGITALPENAREN EGILEA
Valentín Beato, 44 28037 Madrid Tel. +34 915386104 Banaketaren kontrola: OJD Publizitatea Antonio García Tel. +34 607973913 antoniogarcia@publimagazine.com
Inprimategia MCC Graphics Pol. Ind. Txirrita Maleo, Pab. 11 20100 Errenteria (Gipuzkoa) Tel: +34 943 344 614 Lege gordailua BI-241-2015
Bezeroei arreta eskaintzeko zerbitzurik onena seigarren urtez jarraian
20 urte bete ditugu Elikagaien Bankuarekin elkarlanean
Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe. Eroski club aldizkaria ez du bere gain hartzen kolaboratzaileen iritzien ardura, ezta enpresa publiko edo pribatuen iragarkietan ageri diren mezuena ere.
EROSKI club Eskura itzazu bazkide izatearen abantailak E Zatoz gure dendetako batera eta egin zaitez bazkide, edo, nahiago baduzu, eman izena
www.eroski.es helbidean eta eskura itzazu abantaila guztiak
4
004 EDITORIAL EUS.indd 4
21/6/18 16:59
EROSKI 38 BARRERA.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
18/06/18
14:09
gosea pizteko
Dasta ezazu
Garbantzu mota berria
G
ure garbantzu berria aurkeztuko dizugu, pedrosillano motakoa; neurri txikikoa da eta azal fina dauka, egostean askatzen ez dena. Horri esker, itxura aparta izaten du edozein errezetatan, izan beroa edo hotza. Txikiagoa izaki, gainera, egosi ere azkarrago egiten da. EROSKIren garbantzu berri hau La BaĂąeza eskualdetik dator, Leondik, eta lurralde horrek tradizio handia du lekaleen ekoizpenean (bertako ikur bihurtu dira).
Berrikuntza
Guliciosas
Esna zaitez kafe on batekin
Ganba eta txanpiĂąoi gehiagorekin
G
oiza ongi hasteko edo edozein ordutan kafe gustagarri bat hartzeko, bere zapore guztiarekin eta ukitu krematsuarekin, hemen duzu EROSKIren kapsula sorta berria, zeina bateragarria den Dolce Gusto kafeontziekin. Sei eratakoak daude, eta denek harrituko. Espresso: nortasun handiko kafea da, sendoa, krematsua eta zaporetsua. Espresso Intentsoa: ukitu txigortua eta gorputz nabarmena duen kafea. Espresso Deskafeinatua: kafe bera da, baina kafeinarik gabea. Ebakia: kaferik onenaren zaporea esne puntu batekin. Ebaki deskafeinatua: konbinazio bera, baina kafeinarik gabe. Esnearekin: kafe nahasketa aukeratua esne ukitu zehatzarekin.
A
fari azkar bat prestatu behar duzula; guarnizio egokia bat behar duzula entsaladak eta beste plater batzuk laguntzeko... Hementxe duzu irtenbiderik onena: EROSKIren Guliciosas. Proteina asko izaten dute, laktosarik ez batere, eta orain formula berriarekin iritsi dira gure dendetara, ganba eta txanpiĂąoi gehiago jarri baitizkiete, eta ongailu gutxiago. Ontzia ere berritu diete, eta oraingoa erabilgarriagoa da; prezioa, berriz, beti bezain erakargarria daukate.
6
006-007 PARA ABRIR BOCA EUS.indd 6
21/6/18 16:56
Iradokizuna
Eska ezazu gure indioilar urdaiazpiko moztu berria
H Gomendioa
Erakuts ezazu ilea harro-harro belle-rekin
anditu egin dugu hegazti produktu egosien saila, eta eskura jarriko dizugu indioilar urdaiazpiko moztu berria, edozein unetan goza dezazun. Fekularik gabe egina da, eta horrek kalitate handiagoa ematen dio. Glutenik ere ez dauka, eta, hortaz, egokia da zeliakoentzat ere.
L
le luzeak zainketa gehiago behar izaten du, batez ere hidratazio gehiago. belle sailaren eskutik, xanpu eta egokitzaile berriak iritsi dira gure saltokietara, pomelodunak. Produktu horiek naturalagoak dira (horixe da horien abantaila) eta ez daramate silikonarik; ondorioz, ilea gehiago hidratatzen da eta ez du erasorik jasaten.
006-007 PARA ABRIR BOCA EUS.indd 7
21/6/18 19:10
EROSKI Natur, Zapore arduratsua Betidanik eta betirako, EROSKIn konpromisoa hartua dugu osasunarekin eta iraunkortasunarekin. Horrexegatik, Eroski Natur lanean ari da gero eta marka arduratsuagoa izateko. Produktu freskoak biltzen dituen marka da, zapore bikaina dutenak eta modu jasangarriagoan ekoitzi dituztenak, eta ziurtagiri eta guzti egiaztatuta datoz, ospe handiko Adierazpen Geografiko Babestuekin (AGB) eta Jatorri Izenekin (JI); ardura bereziz zaintzen du animalien ongizatea, eta sustatu egiten du, ahal duen guztietan, tokian tokiko produktua.
EROSKI NATUR FRUTAK ETA BARAZKIAK Eroski Natur saileko frutek eta barazkiek beti izaten dute zapore bereizgarria. Asier Navas EROSKIk Gernikan (Bizkaia) duen hipermerkatuan aritzen da, freskoen saileko arduradun gisa, eta berezitasun horren arrazoia zein den azaldu du: produktuak heltze punturik eta freskotasunik onena duten garaian biltzen ditugula eta eskatu egiten dugula gutxieneko gozotasun bat eduki dezatela eta neurri egokikoak izan daitezela.
“Baina zaporeaz gain, bermatu egin nahi dugu gure produktuak modu jasangarriagoan landatzen eta biltzen dituztela�, adierazi du Asierrek. Horretarako, Eroski Natur saileko fruta eta berdura guztiak ekoizten dituzten nekazariek Global G.A.P izeneko ziurtagiria eduki behar dute edo Ekoizpen Integratuko ziurtagiria bestela. Bi horiek bermatu egiten dute modu jasangarriagoan landatu dituztela, eta ahalik eta gehiena urritu dutela ingurumenaren
ASIER NAVAS FRESKOEN SAILEKO ARDURADUNA EROSKIK GERNIKAN DUEN HIPERMERKATUAN
8
008-009 ESPECIAL NATUR EUS.indd 8
21/6/18 16:54
Eroski Natur sailari buruzko atal berezia
gaineko eragina eta lagundu egiten dutela inguru hurbilaren garapena. Horrekin batean, Eroski Natur sailaren apustua beti izaten da tokiko produktuen eta ekoizleen aldekoa. EROSKIn urteak daramatzagu lanean Jatorri Izen Babestuekin (Rincón de Soto udareak, Valle de Jerte gereziak...) eta Adierazpen Geografiko Babestuekin (Valentziako zitrikoak edo Kanarietako banana...); jatorri hori duten produktuek
kalitate berme gehigarria izaten dute, eta landa eremuaren garapena laguntzeko apustua ere badira. Horri esker, ekoizleek merkaturako sarbide hobea izaten dute, eta sustatu egiten dira ekoizpen metodo naturalagoak eta jasangarriagoak. Ikuskaritzak egiten dizkiegu hornitzaileei teknikari espezialistekin, eta kanpo ikuskaritza independenteak ere bai aldian behin. Horretaz gain, produktu
bakoitzaren sasoia hasten denean, dastatze saio bat ere egiten dugu, eta hor aztertzen dugu ea egoki betetzen dituen bakoitzaren araudi teknikoak eskatzen dituen baldintza zorrotzak: gutxieneko gozotasun maila, neurria, itxura... Sasoiak aurrera egin ahala ere egiten dira dastatzen saioak, eta horrela egiaztatzen da frutek eta barazkiek gero ere egoki betetzen dituztela Eroski Natur sailaren eskakizunak.
EROSKI NATUR ARRAIN JASANGARRIA “Eroski Natur saileko gure arraina jatorri ospetsuenetatik dator eta ahalik eta denbora tarte laburrenean iristen da, eta hori sumatu egiten da zaporean, besteek ez bezalako izaten dute eta”. Horixe da, hain zuzen, gure arrainak zaporerik eta kalitaterik onena izateko arrazoia, halaxe nabarmendu du Gorka Azkonak, EROSKIren arrandegietako erosketen arduradunak. “Era berean, itsasoa, ingurumena eta beste espezieak gehiago errespetatuko dituen arrantza moduak bilatzen ditugu”. Itsasoa da gure baliabide naturalik handienetakoa. Baina zaindu ezean, agortu egin dezakegu eta desagerrarazi egin ditzakegu han bizi diren animaliak. Hainbat urtetan, kontrolik gabeko arrantzak arazo larriak ekarri ditu, eta desagertzeko arriskuan jarri ditu espezie asko eta asko. Gehiegizko arrantza saihesteko eta oreka bat lortzeko, aspaldi samar hasi ziren aztertzen arrainen jaiotza eta heriotza tasak, eta EROSKIren helburua beti izan da itsasoko espezieen eta arrainaren iraunkortasuna bermatzea. Gorka Azkonak printzipio hauetan laburbildu du gure arrantza politika: eskaintza komertziala jasangarria izatea, trazabilitate ikuskaritzak eginez ziurtatzea legez kanpoko arrantza produkturik ez dugula merkaturatzen, gutxieneko neurriak errespetatzea,
arrantza metodo jasangarrien alde egitea, produktu ziurtagiridunen alde egitea, tokian tokiko hornitzaileen alde egitea, banaketa komertziala egiteko orduan ingurumenaren gaineko eragina gutxitzea, eta etiketa eta komunikazio gardena erabiltzea, kontsumitzaileak ongi informatuta egon daitezen. MSC ZIGILU URDINA Helburu horiek errazteko sortu zen Marine Stewardship Council (MSC); mundu mailako erakunde independentea da, irabazteko asmorik gabea, eta itsasoa gehiegi ustiatzeak dakarren arazoari aurre egiteko jarri zen abian. EROSKIn saiatzen gara gure arrainek MSC zigilu urdina eraman dezaten, arrantza jasangarriaren ikurra alegia. Hain zuzen, Espainian txikizka aritzen den lehenbiziko banaketa enpresa gara MSC ziurtagiria lortu duena salmahaian, eta horrek aukera ematen digu zigilu hori daramaten produktuak saltzeko. Ziurtagiri horrek mundu osoan dauka onespena, eta bermatu egiten du produktuak modu jasangarrian arrantzatu direla, itsasoa errespetatuz eta gainerako espezieak zainduz. Arrantza jasangarria errespetuzko metodoez baliatzen da, eta gardentasun eta kontrol zorrotzak darabiltza. Etiketak eman beharreko informazioari dagokion legedia betetzeaz gain, bestelako berme
GORKA AZKONA EROSKIREN ARRANDEGIETAKO EROSKETEN ARDURADUNA
gehigarri batzuk ere eskaintzen ditu (borondatezkoak dira), eta horrela segurtatu egiten da prozesu guztiaren trazabilitatea, hasi arraina harrapatzen denetik eta saltokietan kontsumitzailearen esku jartzen den arte. “Gure arrandegietako salmahaietan moztuta jartzen dugu Skrei bakailaoa, hegaluzea, Kantauriko antxoa eta abakandoa. Guztiak ere EROSKI Natur sailekoak dira eta MSC zigilua daramate”, nabarmendu du arrandegietako erosketen arduradunak. Gure helburua da espezie gehiago ere sartzea talde horretan, horrek bermatu egingo bailuke gure bezeroek jaten dituzten elikagaiak harrapatzeko prozesua %100 jasangarria izan dela. Gure arrandegietan sasoiko produktuak aurkituko dituzu beti; garai honetan, adibidez, hegaluzearen kanpaina hasiko da.
9
008-009 ESPECIAL NATUR EUS.indd 9
21/6/18 16:54
sasoi honetan...
Eroski NATUR MSC hegaluzea
Udako errege jasangarria Hegaluzea da udako erregea, eta plater izarra ere bera da, ezaugarri apartak dituelako eta sukaldean hainbat aukera ematen duelako. Gure arrandegietan Eroski Natur hegaluzea aurkituko duzu, MSC zigilu eta guzti, eta horri esker, bermatuta dago ingurumena errespetatuz arrantzatu dutela.
H
egaluzearen sasoia uztailetik irailera izaten da, eta gure arrandegietara iristen denean, asko zabaltzen dira aukera gastronomikoak. Arrain aparta da, izan ere, hegaluzea, eta zati askori atera dakioke probetxua. EROSKIn nahi duzun bezala prestatuko dizute: garbitu egiten dugu, behar dituzun zatiak zerbitzatzen dizkizugu eta aholkua ere ematen dizugu, jakin dezazun zuk burutan duzun errezeta horri zer-nolako zatia komeni zaion zure gonbidatu guztiak harrituta uzteko. Kokotea hezea eta zapore leunekoa izaten da eta solomoek haragi gihartsua eta hezurrik gabea izaten dute, eta horiexek dira egokienak haurrentzako platerak prestatzeko. Xerrak erraz prestatzen dira eta hainbat errezetatan erabil daitezke; eta isatsak, berriz, beste zatiek baino gantz gutxiago izaten du eta ez dauka batere hezurrik. Azkenik, mendrezka izaten da zatirik samurrena eta preziatuena. Gure saltokietakoak, gainera, MSC zigilua darama, eta horrekin bermatu egiten dugu kalitate handiko
produktua dela eta behar bezala betetzen dituela jasangarritasun baldintza guztiak. Zigilu horrek ziurtatu egiten du ingurua errespetatuz eta espezieak zainduz arrantzatu dutela, eta bermatu egiten du itsasotik saltokirainoko trazabilitatea. ZAINDU EGITEN DUGU ITSASOA Banaketa kate guztien artean EROSKIk bakarrik eskaintzen du hegaluzea ekoetiketa urdinarekin arrain freskoaren salmahaian, Eroski Natur markaren pean, hain zuzen. Ziurtagiri hori lortzeko, ikuskaritzak egin dizkigute manipulazio prozesu guztian, eta horrela ziurtatu egiten dira trazabilitatea eta jardunbide egokiak, hasi arraina harrapatzen dutenetik eta arrandegietara iristen den arte. MSC erakundeak ezartzen dituen baldintzei jarraituz, modu tradizionalean arrantzatzen dute Eroski Natur saileko hegaluzea: banan-banan, kanabera eta beita bizia erabiliz. Era horretan, beste arrantza modu oldarkorrago batzuekin baino gutxiago sufritzen du arrainak. Metodo horrek, gainera,
gehiago errespetatzen ditu itsasoa eta itsasoko espezieak. MSCren ekoetiketa urdinak beste berme bat ere ematen du: hegaluzea Ipar Atlantikoan harrapatu dutela. Tunidoen familiakoa da arrain hori, baina espezie berezi batekoa, zeina Kantauri itsasoan ibiltzen baita. EROSKIko arraina inguru horretako arrantzalekuetatik dator, eta modu horretan, sustatu egiten dugu tokiko ekonomia. SASOIKOA Plater gustagarri eta elikagarri bat prestatu nahi izanez gero, aukera gutxi dago hegaluzearen parekorik. Sasoiko produktua da, freskoa, osasungarria eta ezin hobea era guztietako platerak prestatzeko; gainera, egoki betetzen ditu Eroski Natur sailean darabiltzagun jasangarritasun baldintza guztiak. Hegaluzearen aldeko apustua kalitatearen, tokiko ekonomiaren eta jasangarritasunaren aldeko apustua da. Arrain ona baita kontsumitzailearentzat eta baita ingurumenarentzat ere. Eska ezazu nola prestatzea nahi duzun, eta halaxe jarriko dizute EROSKIko arrandegietan.
10
010-014 ES TIEMPO DE EUS.indd 10
21/6/18 16:53
010-014 ES TIEMPO DE EUS.indd 11
21/6/18 16:53
sasoi honetan...
MARMITAKO KREMA HEGALUZEAREKIN
NOLA PRESTATU ● Garbitu hegaluzea, zatitu
eta gorde hozkailuan geroko.
● Berdura guritu denean, erantsi patatak eta nahasi guztia sutan egiten ari den bitartean. Ondoren, erantsi piper txorizeroaren mamia.
● Egin arrain salda bat
4
ertaina
50-60’
OSAGAIAK • 400 g patata • 250 g hegaluze, Eroski Natur MSC • 30 g tipula • Piper berde 1 • Baratxuri atal 1 • Porru 1 • 2 piper txorizero • 40 g tipula melatu • 20 ml oliba olio birjina estra • Tipulin freskoa • Gatz normala eta ezkata erakoa
espinakak eta hegaluzearen azala egosita kazola batean urarekin, tipula zati batekin eta porruaren zati berdearekin. ● Zuritu patatak eta zatitu,
kraskatuz, fekularen laguntzarekin eltzekoa loditu dadin. ● Jarri piper txorizeroak
ur epeletan beratzen 30 minutuz. Garbitu tipula, piperra eta baratxuria, eta moztu brunoise eran. Erregosi berdurak kazola batean pare bat koilarakada oliorekin.
oliba olio birjina estraren txorrotada bat eransten diogula krema fintzeko, eta eman gatza. ● Aurkeztu banakako ontzi
● Erantsi hegaluze salda ere
(iragazita eta hezurrik gabe) osagai guztiak estali arte, eta utzi egosten patatak egiten diren arte. ● Eman gatza hegaluze zatiei (aurrez moztu egingo ditugu) eta bota patatak dauden kazolara. Estali kazola, atera sutatik, eta utzi egonean bost minutu inguru.
edo katilu sakon batean: marmitako krema oinarrian, eta, gainean, hegaluze zatiak brotxetan sartuta. Erantsi tipula melatuaren zerrenda batzuk eta tipulin moztu berria, eta bota ezkata erako gatz pittin bat.
● Atera hegaluze zatiak eta sartu brotxeta batean. ● Birrindu marmitakoa
1,54 €
pertsona bakoitzeko
ONGI HAUTATZEA Zer-nolako errezeta prestatu nahi dugun, hegaluzearen zati bat edo bestea hautatzea komeni izaten da. Mendrezka da haragirik estimatuena.
Errazio batek dauka: KCAL
GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK
242
9g
%12
%13
GATZA
1,7g 6,7g 0,5g %9
%8
%8
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
12
010-014 ES TIEMPO DE EUS.indd 12
21/6/18 16:53
es tiempo de...
2,00 €
pertsona bakoitzeko
Errazio batek dauka: KCAL
GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK
GATZA
130
3,3g 0,8g 1,9g
0,1g
%7
%5
%4
%2
%1
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
KUIATXO MUSAKA HEGALUZEZ ETA GANBAZ BETEA 4
ertaina
• 50 g tipula • 2 koilarakada txiki irin • Olioa • Gatza
● Garbitu perretxikoak eta moztu. Erregosi olio pittin batekin eta erantsi hegaluzea eta ganbak.
NOLA PRESTATU
● Egin velouté bat tipularekin
+ 30’ ● Zuritu ganbak eta garbitu
OSAGAIAK • 200 g kuiatxo • 200 g hegaluze, Eroski Natur MSC • 200 g ganba • 100 g perretxiko
hegaluzea, eta egin salda bat ganben oskolekin eta arrainaren azalarekin eta hezurrekin. ● Moztu kuiatxoa xerratan eta
egin plantxan. Gorde geroko.
laberako ontzi bat, eta bota betegarria. Itxi moldea. ● Sartu musaka labean minutu
batzuetarako 200 ºC-an. Utzi hoztera eta zerbitzatu.
(moztu eta oliotan gurituta), irin pittin batekin eta ganba oskolez eta hegaluzez egindako saldarekin. Eman gatza. Erantsi veloutéa betegarriari. ● Kuiatxo xerrekin, estali flan ontzi baten barrenaldea edo
13
010-014 ES TIEMPO DE EUS.indd 13
21/6/18 16:53
sasoi honetan...
ARROZA TXIBIEKIN ETA HEGALUZE FRESKOAREKIN ERREZETA UGARI 4
ertaina
40-50’
OSAGAIAK • 250 g arroz • 200 g txibia • 200 g hegaluze, Eroski Natur MSC • 75 g tipula • Piper berde 1 • 3 baratxuri atal • 600 ml arrain salda • Limoi erdia • 40 ml oliba olio • Gatza
Hegaluzea oso arrain erabilia da gure gastronomian. Plater askotan ageri da, bai osagai nagusi gisa eta bai laguntzaile gisa ere.
NOLA PRESTATU ● Garbitu hegaluzea, moztu
zati erregularretan eta gorde geroko. ● Xehatu tipula, piper berdea
eta baratxuriak brunoise eran. ● Jarri paella egiteko kazola
bat sutan lau koilarakada oliorekin, eta erregosia berdurak, harik eta tipula eta baratxuria gorritzen hasten diren arte. Une horretantxe, erantsi txibiak, garbituta eta zerrendatan moztuta.
3,56 €
pertsona bakoitzeko
● Bota ondoren
arroza eta utzi minutu batzuetan erregosten. ● Busti arroza arrain salda
beroarekin. Eman gatza, bota limoi tanta batzuk eta eduki sutan hamar minutuz. ● Erantsi hegaluzea eta utzi
su eztian egiten zortzi minutuz edo. Arroza egin denean, atera paella ontzia sutatik, estali eta utzi egonean bost minutuz. Beroa dagoela zerbitzatuko dugu.
Errazio batek dauka: KCAL
GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK
373
5,1g
%19
%7
1,2g 2,3g %6
%3
GATZA
1g %18
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
14
010-014 ES TIEMPO DE EUS.indd 14
21/6/18 16:53
EROSKI 38 CONSERVAS SERRATS.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
20/06/18
13:26
Basque Culinary Centerrek egiaztatuta datozen produktuak
Uda ere bada EROSKI SELEQTIA Zergatik ez dugu etxeko mahaira ekarriko gastronomiak eskaintzen digun onena uda garaian ere? Edozein une da ona EROSKI SELEQTIA sailarekin gozatzeko. Ekoizlerik onenek egindako produktuak dira, eta Basque Culinary Centerrek (BCC) egiaztatuak, adibidez Iberiar solomoa, Lodosatik datozen pikilloko piperrak eta sardinatxoak; gourmet erako produktu horiek kalitate ukitu bat emango diote zure menuari.
B
aten batek pentsa dezake ospakizunetarako utzi behar direla gourmet erako errezetak, baina ez du zertan, eta beroarekin otordu arinak egin nahi izaten ditugun arren, gutizia hauek ere aski egokiak izan daitezke. Lagundu egin nahi dizugu goi mailako produktu gastronomikoekin goza dezazun preziorik onenean. EROSKI SELEQTIAk 170 elikagai eskaintzen ditu, jatorririk onena dutenak eta errezetarik benetakoenekin eginda daudenak; eta horien artean, 27 Jatorri Izen daude. Uda iristearekin batean, gure nahia da elikagairik onenekin gozatzen jarrai dezazula, eta EROSKI club-eko bazkidea zarenez, SELEQTIA saileko bigarren alea %30 merkeago eskuratu ahalko duzu (produktu berdina edo konbinatua erosten duzunean).
UDAKO IZARRAK Gure sail oparo honen barrenean, produktu ezin hobeak aurkituko dituzu urte sasoi honetan dastatzeko. Adibidez, Lodosa Jatorri Izena duten pikilloko piperrak. Kolore gorri bizikoak dira, zapore gozoa dute eta neurri txiki eta uniformea; eskuz biltzen dituzte, udazkenean, eta zuzenean su garrak emanez erretzen dituzte fabrikan bertan. Artisau eran zurituak eta onduak daude, eta ez dute urik ukitzen ezein unetan; era horretan, ez dute galtzen berezko lurrin eta zapore berezi hori.
16
016-017 PROTA SELEQTIA VERANO EUS.indd 16
21/6/18 16:49
EROSKI protagonistak
Udan ezinbesteko lekua behar duen beste bat EROSKI SELEQTIA saileko Grana Padano gazta da, ezkata eran datorrena. Zapore delikatua eta lurrin sendoa izaten du, eta Italiako produkturik preziatuenetakoa da. Ezin egokiagoa da entsaladetan erabiltzeko, risottoei botatzeko edo pastarekin jartzeko. Kalitate goreneko haragiak ere eskaintzen ditu EROSKI SELEQTIAk, besteak beste iberiar txerri adobatua. Gantz lerro edo ildaska neurtuak izaten ditu, eta hori sumatu egiten da hezetasunean eta zaporean; horren atzean, iberiar txerriek larreetan egiten duten elikadura berezia dago. EROSKI SELEQTIA markaren pean, bestalde, Norvegiako izokin ketuaren solomoak ere eskaintzen ditugu. Testura leun eta sendoak izaten dute, kolore laranjaxka, arrosa ukituko Ăąabardurekin, eta horrexek islatzen du bere kalitate paregabea. Gainera, atal guztiek zapore ezin hobea eduki dezaten, kendu egin diegu giharreko zati marroia. BCCko adituen gomendioa da solomoa osorik aurkeztea platerean, bi zentimetro inguruko zatietan. Gourmet marka honen barrenean postreak ere badira, nola ez; adibidez, gaztaz eta ahabiaz egindako gutizia. Propio EROSKIrentzat egindako errezeta da: oinarri kurruskatsu bat du, gailetaz eta gurinez egina, eta gainean, estalki superkrematsua, gazta freskoz eta ahabia marmeladaz egina.
tradizionalari jarraituz, eta gazta fi n eta krematsua lortzen dute horrela. BCCko dastatzaileen esanetan, ore leuna, samurra eta biskositaterik gabekoa dauka mozzarella gaztak, eta gainazal lau eta hausturarik gabea. Oliotan datozen sardinatxoak ere Mediterraneotik iritsi dira EROSKI SELEQTIA sailera, eta BCCko adituen esanetan, zapore gustagarria dute, testura trinkoa, gatz puntu egokia eta oliba olio birjina estra ere behar bezalako portzentajean. Produktu horrek, gainera, hainbat onura dakartza osasunerako. ONENEK DASTATU ONDOREN SELEQTIA saileko produktuak ez dira nolanahikoak. Sukaldari eta gozogile onenek landu eta egiaztatzen dituzte; errezetak eta osagaiak berritzeko lanean dihardute horiek guztiek, eta horrelaxe lortzen dute produktuek halako lurrin eta zapore ederrak edukitzea eta hain egoki aurkeztuta egotea. 2016. urteaz geroztik, Basque Culinary Centerrek dastatzen eta aztertzen ditu sail horretako produktu guztien ezaugarri organoleptikoak (zaporea, lurrina, gozotasuna, gatz puntua, kolorea, testura...). Basque Culinary Centerreko profesionalek egiaztatzen dituzte guztiak; munduan aitzindaria izan da erakunde akademiko hori, zeinaren helburua baita gastronomiaren eta elikaduraren arloan prestakuntza gorena
eskaintzea, ikertzea, berritzea eta sustapen lanak egitea. SELEQTIA saileko produktu bat gure supermerkatuetako apalategietara iritsi aurretik, hautatze eta dastatze prozesu bat pasatu behar izaten dute (EROSKIk eta BCCk elkarrekin egiten dute hori). Adituek dastatu eta neurtu egiten dituzte horien ezaugarriak, eta %70etik gorako puntuazioa eskuratzen dutenak bakarrik iristen dira saltokietara. BCCk oharrak ere egiten ditu produktua hobetzeko, eta EROSKIk hornitzaileei helarazten dizkie ekarpen horiek. Alderdi guztiak kalitatezkoak izatea da helburua, eta goi mailako produktu sorta bat eskaintzea, ukitu berezia emango diena gure otorduei kalitate-prezio egokietan. Horretaz gain, EROSKI markako gainerako produktuak bezala, SELEQTIA sailekoak ere ez dute transgenikorik, kontserbagarririk eta koloratzaile artifizialik. Ezta landare gantz partzialki hidrogenaturik ere. Eta ontziaren aurrealdean, nutrizio arloko semaforoa eta etiketarik aurreratuena daramate, kontsumitzaileek informazio argi eta gardena eduki dezaten elikagaien nutrizio kalitatearen inguruan. EROSKI SELEQTIA sailarekin, eskueskura izango dituzue gure produkturik hautatuenak, aditurik onenek egiaztatuak eta prezioa ere bereziki zaindua dutenak ezeri uko egiten ibili beharrik izan ez dezazuen. Azken batean, plazer handi bat dira zentzumen guztientzat.
BERRIKUNTZAK Aukera zabala eta oparoa dugu SELEQTIA sailean, baina uda honetan beste bi berrikuntza gehitu dizkiogu: bufalo mozzarella eta sardinatxoak oliotan. Italiako gazta bat da lehenbizikoa, modu tradizionalean egiten dutena Campaniako eskualdean. Produktu ezin hobea da gordinik jateko, entsaladetan bestela edo gainerreta zure platerik kuttunenetan. Campaniako bufaloen esnearekin bakarrik egiten da, metodo
17
016-017 PROTA SELEQTIA VERANO EUS.indd 17
21/6/18 16:49
EROSKI izozkiak
Freskatu ezazu zure uda Udan sartu garela esaten du egutegiak, giroa hasia da berotzen, eta garai honetan, zer hobea izozki goxo eta freskagarri bat baino. Eguneko edozein une izan daiteke egokia izozki batekin gozatzeko, postre gisa nahi bada edo askaritan. EROSKIn hainbat aukera eta zapore dugu, gehien maite duzuna hauta dezazun. 18
018-020 ESCAPARATE HELADOS EUS.indd 18
21/6/18 16:48
erakusleihoa
U
rteko edozein sasoitan har daitezke izozkiak, baina udan izaten dute estimazio gehien. Beti-betikoak izan daitezke, txokolatez edo frutaz eginak adibidez, edo zaporerik berritzaileenak dasta ditzakezu. Formatuetan ere bada non hautatu: konoak, terrinak, makiladunak... EROSKIn era guztietakoak ditugu, eta ezinezkoa da zuk nahi duzun hori ez aurkitzea.
BONBOI IZOZKIA Fruten artean, limoia da udarekin gehien lotzen denetakoa, freskatzeko ahalmen handia baitauka. Hori dela eta, zapore horren aldeko apustua egin dugu gure izozki berriaren oinarria sortzeko. Txokolate zuriz estalitako bonboi bat da, gaileta zatitxoak dituena. Hiru aleko formatuan dator, eta 100 gramokoa da bakoitza.
TARTA IZOZTUAK ETA LAMINATUAK Errezeta berriarekin iritsi da izozki klasiko hau gure saltokietara. Zaporeetan, badituzu banilla eta karamelua, whiskia edo esne-gaina. TORNADO Errezeta eta formatu berria dakartza: orain ontziak sei ale ditu, 75 gramokoa bakoitza.
19
018-020 ESCAPARATE HELADOS EUS.indd 19
21/6/18 19:09
erakusleihoa
KLASIKOAK Izozki terrinak: Zuk nahi duzun zaporekoa, koilararekin jateko edo kukurutxo eran. Plazer freskagarria zinez. Izozki barrak: Tarta izoztuak bezala, udako postrerik aproposenetakoak dira. Moztu ezazu eta jarri bi barkilloren artean; gozatu ederra hartuko duzu izozki kurruskatsu honekin.
Konoak: Barkilloa kurruskatsuagoa daukate eta bihotza oso krematsua. Bereziki aipatzekoak dira brownie zatitxoak dituena eta banillarekin eta makadamiako intxaurrekin egina; fruitu gustagarria da oso, elikagarria eta energiaz betea. GUZTIENTZAKO MODUKO AUKERAK Sorbeteak: Fruta daramate %10 baino gehiago, eta, horri esker, oso zapore naturala daukate.
Zaporeen artean, badituzu marrubia, mugurdia, mangoa eta melokotoia. Sannia izozkiak: Nahiz eta izozkiak noizbehinka jatekoak diren, gure markarik osasungarrienak eskaintzen dizkizun hauek %65 azukre gutxiago daukate. Goza ezazu esne gainez eta txokolatez egindako minikonoekin eta esne gainezko minisandwichekin.
AUKERATU EZAZU GEHIEN ATSEGIN ZAIZUNA ETA HAS ZAITEZ UDAREKIN GOZATZEN!
20
018-020 ESCAPARATE HELADOS EUS.indd 20
21/6/18 16:48
EROSKI 38 RED BULL.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
18/06/18
15:19
EROSKI 38 DOBLE EROKI CLUB EUSKADI.indd 2
20/06/18 15:30
EROSKI 38 DOBLE EROKI CLUB EUSKADI.indd 3
20/06/18 15:30
ahorra con EROSKI
Jakiontzian eramateko ideia batzuk
Kalean ere, etxeko janaria 24
024-026 AHORRA CON EUS.indd 24
21/6/18 16:46
aurreztu EROSKIrekin
Uda eta eguraldi ona iristen direnean, denbora gutxiago egiten dugu etxean eta gehiago kalean. Jakiontziei eta tuperrei esker, hondartzan edo mendian egiten den otordua ere lasai asko izan daiteke etxekoa bezalakoa, osasungarria eta merkea. EROSKIn produkturik freskoenak aurkituko dituzu era guztietako plater gustagarriak presta ditzazun etxetik kanpo jateko.
J
akiontziak gero eta zale gehiago du. Denboraz larri gabiltzalako izan daiteke, gastuak murriztu nahi ditugulako edo plater osasungarriagoak aukeratzeko hautua egin dugulako; arrazoia bat izan edo bestea, gero eta jende gehiagok erabakitzen du eguneko bazkaria etxean prestatu eta jakiontzian eramatea. Ohikoa da ikasleek eta langileek urte osoan egitea hori, eta udan ere probetxugarria da oso, aukera ematen baitu eguraldi ona egiten duenean egunari etekin guztiguztia ateratzeko, otordu merke eta osasungarria egiten dugula, gainera. Jakiontziak eskaintzen duen abantailarik handiena horixe da, hain zuzen, aukera ematen duela etxean egindako edozein plater, hotza edo beroa, norberak nahi duen lekura eramateko. Errezeta mota asko onartzen du, eta aurrezteko ere modu paregabea da. Gure menuetarako produktuak EROSKIren saltokietan erosita, are gehiago murriztuko dugu gastua.
PLATER BAKARRA Otordua jakiontzian eramaten duen jendeak plater bakarra prestatzen du gehienean, eta, horregatik, komeni izaten da mantenugai guztiak emango dituzten errezetak aukeratzea eta leku bat egitea haragiari edo arrainari (proteinak), landare jatorriko elikagaiei (bitaminak, mineralak eta zuntza) eta karbohidratoz eta energiaz hornituko gaituztenei. Modu osasungarrian jatea bezain garrantzitsua da janariarekin gozatzea. Ostatuetan, jatetxeetan edo hondartzako txiringitoetan
askotariko eskaintza izaten dute, eta etxean prestatzeko garaian ere ez da monotonian gelditu behar. Lagungarria izango da menu irudimentsua diseinatzea edo bestelako ukitu bat emango dioten osagaiak eranstea. Sasoiko produktuei probetxua ateratzea ere komeni da: prezio hobea izaten dute eta unerik onenean egoten dira jateko. Hemen proposatuko dizkizugun errezetez gain, beste ideia batzuk ere emango dizkizugu era guztietako platerak presta ditzazun. GAZPATXOA ETA SALMOREJOA Udan leku berezia izaten duten bi plater dira. Etxean prestatzea da aukerarik osasungarriena, baina EROSKIn ere badituzu gazpatxoa eta salmorejoa, %100 naturalak, denbora eta dirua aurrezteko modua emango dizutenak. Errazioa ongi neurtzeko, egokiena da 250 gramoko termoak edo beirazko ontziak erabiltzea. ENTSALADAK Aukerarik freskoena eta malguena. Arroza edo pasta erantsi dezakezu eta, horrela, karbohidratoak izango dituzu platerean, egunari
aurre egiteko energiaz hornituko zaituztenak. Ideia ona da, halaber, haragiekin edo arrainekin osatzea entsaladak. Ozpin saltsak eta gainerako saltsak ere bereizita eraman behar dira, beirazko ontzietan, eta jateko unean bertan egin nahasketa. HARAGIAK EDO ARRAINAK Eguna mendian edo hondartzan pasatzen dugunean, ez da aukerarik izaten jakiontziko janaria berotzeko, eta, ondorioz, komeni izaten da ongi hautatzea errezetak, eta hotzak bezala beroak jan daitezkeenak eramatea, adibidez enpanadak. Orea prestatzeko denborarik ez bada, EROSKIren saltokietan eginda datozenak aurkituko dituzu. FRUTA Postre gisa jateko edo mokadutxoak egiteko, fruta da beti aukerarik onena. Udan komeni izaten da sasoikoak aukeratzea, eta EROSKIren saltokietan, Eroski Natur sailean aurkituko dituzu onenak. Jakiontzia erabilita, hobeto kontserbatuko zaigu fruta, eta jateko prest edukiko dugu, zurituta eta zatituta.
25
024-026 AHORRA CON EUS.indd 25
21/6/18 16:46
aurreztu EROSKIrekin
ARROZ ENTSALADA BANANA ZATI FRIJITUEKIN 4
erraza
25-30’
OLAGARROZ ETA BERDURAZ EGINDAKO GALIZIAR ENPANADA
ENDIBIAZ ETA OILASKO ERREZ EGINDAKO ENTSALADA
0,25 4
ertaina
+ 60’
4
0,24
erraza
0,21
10-15’
OSAGAIAK OSAGAIAK
OSAGAIAK • 100 g arroz • 80 g askotariko letxuga • 40 ml oliba olio • 2 banana
• 10 ml sagardo ozpin • Gatza • Perrexila
NOLA PRESTATU
• Enpanada orea, EROSKI • 100 g olagarro egosi • 50 g tipula • 50 g piper • 100 g kalabaza
• 100 g txanpiñoi • 100 ml tomate saltsa (etxean egina) • 30 ml oliba olio • Gatza
● Egosi arroza kazola batean urarekin
NOLA PRESTATU
● Garbitu letxugak eta moztu
● Egosi kalabaza urarekin eta gatzarekin,
zerrendatan. Nahasi arrozarekin eta erantsi hiru koilarakada oliba olio, gatza eta perrexila.
xukatu eta moztu xehe-xehe. Frijitu arin-arin tipula eta piperra. Erantsi txanpiñoiak eta, egin direnean, bota tomate saltsa. Eman egosaldi bat eta bota gatza. Nahasi kalabazarekin.
● Garbitu eta lehortu endibiak. Kendu ● Bereizi bi zatitan enpanada egiteko orea.
● Bete enpanadaren oinarria berdurarekin
bukatzeko, apaindu banana zatitxo erregosiekin.
eta jarri gainean olagarroa, xerratan moztuta. Estali beste ore geruzarekin eta sartu labean 35 minutuz 180 º C-an (aurrez berotzen jarriko dugu labea).
● Beste aukera bat da osagaiak bereizita ● Atera enpanada eta utzi egonean 10
aurkeztea eta norberak nahi duen neurrian erants dezala ozpin saltsa.
KCAL
%7
Errazio batek dauka:
GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK
GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK
%1
%1
● Moztu oilasko errea zatietan eta nahasi
sagarrarekin, letxuga hostoekin eta cherry tomateekin. Eman gatza.
ura (sagarrei botatzean bildu duguna) eta tipulin xehatua. ● Entsalada ontzeko erabiliko dugu
saltsa hori, eta berehala jateko ez bada, hozkailuan sartuko dugu, zerbitzatzeko unea iritsi arte.
minutuz. Beroa edo epela dagoela jatea komeni da.
Errazio batek dauka:
147 0,6g 0,1g
bihotza sagarrei (zuritu gabe) eta moztu zati txikietan. Zabaldu limoi ura frutaren gainetik, ez dadin belztu.
● Beste ontzi batean, nahasi olioa, limoi
banana zatitxoak oliba olio sorta batekin. ● Ondu arroza ozpinarekin, nahasi eta,
• Tipulina • 50 g askotariko letxuga • 10 ml oliba olio • Limoi 1 • Gatza
NOLA PRESTATU
eta gatzarekin. Egin denean (20 minutu inguru beharko ditu), pasatu ur hotzetan eta xukatu.
● Zartagin ez-itsaskor batean, erregosi
• 300 g oilasko erre • 2 sagar gorri • Endibiak (4 kukulu) • 10 tomate (cherry erakoa)
GATZA
KCAL
9g
0,4g
291
3g
%10
%7
%15
%4
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
0,7g 2,9g %3
%3
Errazio batek dauka: GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK
GATZA
KCAL
1g
182
8g
1,8g
13g
0,4g
%9
%11
%9
%14
%7
%17
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
GATZA
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
26
024-026 AHORRA CON EUS.indd 26
22/6/18 12:51
EROSKI 38 LA ASTURIANA.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
18/06/18
14:04
Hauta ezazu elkartasun ekintza bat Azken urteetan egin dugun bezala, 2018ko Eguberrietan ere gure saltokietan aurkituko duzu Elkartasun Izarra. Apaingarri hori salduta biltzen den diru guztia gizarte ekintzako proiektuetarako ematen da. Iaz bezala, nahi genuke aurten ere zuek erabaki dezazuen zein ekintzak jasoko duten dirua. Gure web-orrian eman dezakezue botoa: www.eroski.es/estrella-solidaria.
D
agoeneko irekia dago botoa emateko aukera, eta oraintxetik bertatik hautatu dezakezue zein kausatara joango den aurten Elkartasun Izarrarekin biltzen den dirua. Gure web-orrian sartu (www.eroski. es/estrella-solidaria) eta boto bidez aukeratu ditzakezue zuen ustez aitortza eta diru hori merezi duten bi ekintzak. Zuek emandako laguntzarekin eta EROSKIk egin zuen diru ekarpenarekin, iaz 70.000 euro bildu ziren. Diru horren erdia haurrekin zerikusia duten ekintzetara joan zen eta gainerakoa giza laguntza emateko erabili zen. Unicef eta ACNUR erakundeak aukeratu zenituzten elkartasun ekintza horiek gauzatzeko.
HAURTZAROKO ESKUBIDEEN ALDE EROSKIk eta Unicefek 16 urte baino gehiago daramatzate lankidetzan, egoerarik ahulenean dauden haurren eskubideak bermatzeko helburuz. Elkartasun kanpaina bat baino gehiago sustatu dugu elkarrekin, haurrei nutriziorako eskubidea bermatzeko, hezkuntzarako sarbidea, ura, saneamendua eta babesa eskaintzeko hainbat herrialdetan, adibidez Haitin (lurrikara izan zuten 2010ean, Mathew urakana 2016an), Filipinetan (Haiyan tifoia 2014an) edo Sirian. Unicef erakundeko bi kiderekin hitz egin dugu. Elsa Fuente koordinatzaile gisa aritzen da Euskadiko Batzordean, eta
Meritxell RelaĂąo, berriz (Durangokoa da, Bizkaikoa), Yemen-en ari da, Unicefek han duen bulegoko ordezkari gisa. Zertarako erabili zenuten iaz bildu zen dirua? Larrialdi Funtsa hornitzeko, horrek aukera ematen baitigu munduko edozein lekutan esku hartzeko eta milioika neska-mutili laguntza emateko, hainbat larrialdi ahazturen ondorioak jasan behar izaten baitituzte; ura ematen zaie, saneamendua, nutrizioa, osasuna, heziketa... EROSKIk ematen duen laguntzarekin eta gisako beste batzuekin, 2017an lorpen handiak egin genituen: adibidez, edateko
Elsa Fuente eta Meritxell RelaĂąo, Unicef erakundekoak.
ura eraman genien 29,9 milioi haurri, elgorriaren aurkako txertoak 13,6 milioiri eta desnutrizio akutu larria zuten 2,5 milioi haur tratatu genituen. Zer egiten du Unicefek 35.000 eurorekin? Horrekin eros daitezke 26 kanpadenda, aldi baterako eskolak ireki, 103.000
28
028-029 EN LA TIENDA ESTRELLA SOLIDARIA EUS.indd 28
21/6/18 16:45
zurekin dendan
haurri koleraren aurkako txertoa jarri... Oso garrantzitsua da funts hori babestea eta laguntza ematea gerrak, lehorteak, goseteak, hondamendi naturalak... pairatzen dituzten haurrei. Dagoeneko bozkatu daiteke zernolako ekintzak lagundu nahi diren diruz. Zer egin nahiko zenukete? Jendeari adierazi nahi diogu beharrezkoa dela babesa ematen jarraitzea larrialdi egoeretan bizi diren haurrei. Gaur egun, 535 milioi haur -lautik bat munduan - larrialdi egoeran
dagoen herrialde batean bizi dira. Gero eta krisi gehiago dago eta gero eta zailagoak dira. Gatazka armatuek sekula ikusi gabeko mehatxuak dakartzate haurrentzat: giza ezkutu gisa erabiltzen dituzte, erasotzaile suizida gisa edo talde armatuetan sartzen dituzte. Gatazka horiek alde batetik, klima aldaketak bestetik eta estatuen ahultasunak berak modu izugarrian handitu dituzte desnutrizio tasak Afrikan eta Asian. Giza Ekintzako Txostena egin dugu aurten ere, eta zazpi krisi handi eta larri nabarmendu
ditugu: Irak, Yemen, Nigeria, Siria, Hegoaldeko Sudan, Kongoko Errepublika Demokratikoa eta Bangladesh. Garrantzitsua al da jendeak aukeratzea dirua zer-nolako kausari eman? Parte-hartzea zeharkako estrategia funtsezkoa da mundu guztiak bere egin ditzan proiektuak eta hazteko aukera eduki dezaten guztien ekarpenekin. Iruditzen zaigu oso garrantzitsua dela bazkideak, langileak eta bezeroak eragile funtsezkoak izatea proiektu honetan hasieratik bukaerara.
DIRU EKARPENAK FUNTSEZKOAK DIRA Yemen-en bizi izan da Meritxell RelaĂąo, eta bere begiz ikusi du herrialde hartan zenbateraino den beharrezkoa laguntza jasotzea. Zer-nolako baldintzak dituzte gaur egun? Yemen munduko herrialderik okerrenetakoa da neska-mutikoentzat. Bi milioi baino gehiago malnutrizio egoeran daude, eta horri gehitu
behar zaio osasun etxeen erdiak itxita daudela. Ospitaleek ez daukate behar adina sendagai kolera izurriteak eragindako gaixotasunei erantzuteko. Gerra gaiztotu denetik, bost mila mutilazio edo heriotza baino gehiago zenbatu ditugu haurren artean. Beste hainbat arazoren artean, gaixotu egiten dira edateko urik ez
dagoelako, eta kolera da aurtengo gaixotasunik garrantzitsuena. GKEak ere saiatzen zarete laguntzen. Sumatzen al duzue baliabide gehiagoren beharra? Guk ezingo genuke ezertxo ere egin gure emaileen babesik gabe. Baina askoz gehiago behar dugu gure beharra duten familia guztietara iristeko.
IHESLARIENTZAKO LAGUNTZA 2015. urteaz geroztik ari gara ACNURen Espainiako Batzordearekin lanean, eta, hain justu, urte horretan abiatu genuen Elkartasun Izarraren ekimena. Fernando Sevillanorekin hitz egin dugu, erakunde horrek Aliantza Estrategikoetarako duen arduradunarekin. Zertan erabili zenuten iaz bildu zen dirua? Siriako larrialdian, non dagoeneko zazpi urte daramatzaten gerran. Oinarrizko hornigaiak eman genizkien inguruko herrialdeetara ihes egin duten 390 familiari (guztira, 1.950 pertsonari). Nagusiki, etzateko esterak, bidoiak, pixoihalak, toalla sanitarioak, plastikozko babes olanak eta manta termikoak. Guztira 35.000 euro erabili ziren laguntza horretarako. Zer deritzozue? Oso garrantzitsua da. Gure kausari ematen dion zabalkundeaz eta ikusgarritasunaz gain, ekintza horrek
aukera ematen digu eragiketak finantzatzeko Siriako larrialdiaren testuinguruan. Aski al da egin nahi duzuena egiteko? Sekula ez da aski. Gaur egun %46ko finantzaketa falta dugu inguru horretan. Laguntza guztia da gutxi, eta 2018rako, nahi genuke herritar horiek lagunduz jarraitu. Ia bost milioi eta erdi pertsonak behartuta ikusi dute bere burua beren etxeak utzi eta herrialdetik alde egitera, eta oso baldintza kaskarretan bizi dira muga egiten duten herrialdeetara ihes eginda. Hortaz, lanean jarraitzen duzue Sirian? Bai. Iheslarien eta Resilentziaren Eskualdeko Planaren barrenean, plan hori ere berritu egiten da bi urtetik behin, beharrizan berriak kontuan hartuta. 2018rako ere aurreikusi dira hainbat ekintza, eta emaile korporatiboek, publikoek eta
Fernando Sevillano, ACNURen Espainiako Batzordekoa.
partikularrek lagundu beharko dituzte. Zergatik iruditzen zaizue interesgarria jendea izan dadila ekintzak edo kausak hautatzen dituena? Garrantzitsua da jendeak hasieratik parte hartzea, aukera ematen baitu erabakitzeko zer-nolako kausak mugitzen dituen gehien, eta kontsumitzaileari berari uzten dio botoa emateko aukera; horrek partehartzaileagoa egiten du prozesua.
Betidanik eta betirako
Osasunarekin eta iraunkortasunarekin konprometituak
028-029 EN LA TIENDA ESTRELLA SOLIDARIA EUS.indd 29
askoz gehiago web orrian 29 eroski.es/salud-y-sostenibilidad/
21/6/18 16:45
zurekin dendan
Oraindik ez al duzu ezagutzen ‘EROSKI Consumer’ aldizkaria? Betidanik, kalitatezko informazioaren aldeko apustua egin dugu EROSKIn. Eta hori dela eta, orain dela 40 urte baino gehiago, EROSKI Consumer a aldizkaria sortu genuen, eta ereduzko informazio iturria izan da milioika pertsonarentzat, konfiantza baitute haren edukiek informazio baliagarria e emango dietela kontsumitzaile gisa dituzten eskubide eta interesen inguruan Zure Zu dendan edukiko duzu zain uztailaren 1etik aurrera, eta prezio berezia inguruan. eskainiko dizuegu EROSKI club-eko bazkideei hasierako zenbaki hauetan: 0,20 eurokoa. BETIRAKO MAKILLATUAK Jendeak arrazoi estetikoengatik tatuatzen ditu begiak, betazalak, ezpainak... Bi adituk aztertu dituzte gorantz datorren moda horren alde onak eta arriskuak.
APARTAMENTU TURISTIKOAK: EZ DU DENAK BALIO Ugaritzen ari da oporraldiko alokairuak, eta baita horien inguruko eztabaida ere. Errepaso bat emango diegu erabiltzaileen, alokatzaileen eta bizilagunen eskubide eta betebeharrei.
SEXU DESIRA Zientzialariek eta adituek argituko digute ea udan egiaz handitzen ote den pasioa edo mito bat ote den.
BADATOZ IZOZKIAK Merkatua etengabeko bilakaeran sartua dago garaietara egokitzeko: badira laktosarekiko intolerantzia dutenentzat eta baita beganoentzat ere.
GAZPATXOAK ETA SALMOREJOAK Freskoak, osasungarriak eta hartzeko prest datozenak. Gida osatu bat eskainiko dizugu udako edaririk estimatuenak hautatzeko.
Betidanik eta betirako
Osasunarekin eta iraunkortasunarekin konprometituak
030 EN LA TIENDA REVISTA CONSUMER EUS.indd 30
askoz gehiago web orrian eroski.es/salud-y-sostenibilidad/
21/6/18 16:38
EROSKI 38 INTEX.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
21/06/18
13:51
por tu salud
Pikota gerezia, meloia, sandia eta paraguaioa
Udan ezinbestekoak Beroaren eragina arintzeko modu asko izaten da udan, baina fruta jatea izango da, segur aski, guztietan eraginkorrena. Eroski Natur zigiluaren barrenean, meloia, sandia, paraguaioa eta pikota gerezia aurkituko dituzu gure saltokietan. Garai honetan dute zaporerik onena, heltze punturik onenean baitaude.
U
dan otordu arinagoak egiteko joera izaten da. Beroak gogor jotzen duenean, produktu freskoak hautatzea komeni da, hidratatuko gaituztenak, eta naturak, zorionez, eskaintzen digu hori ere: sasoiko frutak, alegia. Osasunez eta bizitasunez hornituta daude, eta ezinbesteko elikagaiak dira gure dietan, ugari ematen dutelako ura, bitaminak, zuntza, mineralak eta herdoilaren aurkako substantziak. Eroski Natur markakoak hautatzen dituzunean, gainera, kalitatezko
produktuen alde egiten duzu: lekurik onenetan landatzen dituzte, eta GLOBAL GAPen ziurtagiria lortu duten nekazariek ekoitziak dira. Erakunde horrek jardunbide onen kode bat ezartzen die, eta ekoizpen prozesu osoa gainbegiratzen. Lau fruta mota horiei, bestalde, ez diete tratamendurik ematen uzta bildu ondoren. Uda garaian sartzearekin batean, Eroski Natur sailak gozotasun, zapore eta freskotasun handiko frutak eskaintzen dizkizu. Apoazal motako meloia, sandia beltz
hazirik gabea, pikota gerezia eta paraguaioa oraintxe daude heltze punturik onenean, eta gure kalitate taldeek egindako testak gainditu behar izaten dituztenez, azukre kopuru zehaztuak dituzte. Horrekin batean, Eroski Natur saileko fruta eta barazkiak lantzen dituzten nekazariek kalitate ziurtagiriak lortu behar dituzte, Global GAPena bezalakoa adibidez, edo ekoizpen integratukoak izan behar dute bestela. EROSKIk horrela ziurtatzen du sail horretako produktuek ongi
32
032-036 POR TU SALUD EUS.indd 32
21/6/18 16:34
zure osasunaren alde
erantzungo diotela bere leloari: ‘Natur zapore arduratsua’. VALLE DEL JERTE PIKOTAK, EROSKI NATUR SAILEKOAK Udan ez dago gerezia bezain fruta preziaturik. Gerezi mota guztien artean, pikota esaten zaiona nabarmentzen da -zurtointxorik gabea -; Jerteko Ibarrean landatzen da, Extremaduran, eta hantxe biltzen dute Estatu osko uztarik handiena. Jatorria ez ezik, Eroski Natur saileko pikotek bermatua eduki ohi dute zaporea ere, eskuz biltzen baitituzte, heltze punturik onenean daudenean, hain zuzen. Horrexek orekatzen ditu hain modu berezi eta gustagarrian gozotasuna eta azidotasuna. Fruta ezin egokiagoa da haurrentzat, urtsua delako, gozoa eta erraz jateko modukoa. Horretaz gain, ugari ematen ditu A eta C bitaminak, eta oso ongi orekatuta dauzka kaltzio eta fosforo proportzioak. Gantzik ia ez dute batere, sodiorik eta kolesterolik ere ez, eta kaloria askorik ere ez dute ematen; horregatik guztiagatik, ezin aproposagoak dira ordu arteko mokadutxoak egiteko. Eta ez ahaztu freskatzeko ere oso onak direla: ura izaten dute %85, eta bikainak dira, hortaz, beroaren eragina arintzeko. Gerezien zaporeaz erabat gozatzeko, hobe da fresko daudela jatea eta, erosterakoan, begiratu egin behar da leun eta distiratsu daudela.
baina nutrizio arloko ezaugarriak oso antzekoak ditu: ugari ematen ditu karotenoak, ura, zuntza, bitaminak (A, C, B1, B2, B6), mineralak (potasioa, fosforoa, magnesioa, kaltzioa, sufrea, kloroa, manganesoa, kobrea, burdina) eta herdoilaren aurkakoak. Oro har, freskoa jaten da, baina sukaldean ere erabil daiteke hainbat errezetatan, nektarina eta melokotoia bezala. Erosteko garaian, ez da komeni orbanak dituztenak aukeratzea, horrek esan nahi baitu oso helduak daudela. Berdeak daudenean, hozkailutik kanpo eduki behar dira, eta jateko prest daudenean, berriz, hozkailu barrenean. Gure saltokietan uda guztian izango dituzu eskura. APO-AZAL MOTAKO MELOIA, EROSKI NATUR Fruta guztien artean gehien hidratatzen duenetakoa da meloia: ura izaten du %92 eta oso kaloria gutxi ematen ditu (25 baino ez 100 gramo bakoitzeko). Ezaugarri horiekin, aukerarik interesgarrienetakoa da
nutrizioaren ikuspegitik. Mineral asko ematen du (potasioa, magnesioa eta kaltzioa), eta, ondorioz, mundu guztiarentzat da ona. Sukaldean ere joko handia eskaintzen du (ikus ezazu zer-nolako errezetak proposatu dizkizugun atal honetan), bai postrerako eta bai sarrerako edo lehen plater gisa jartzeko ere. Gure saltokietan, Eroski Natur sailean aurkituko dituzu apoazaleko meloiak, zapore eta gozotasun handiena duten ale hautatuak. SANDIA BELTZ HAZIRIK GABEA, EROSKI NATUR Sasoiko fruta ezin hobea da hau ere geure burua zaindu eta freskatzeko. Meloiak bezala, ur ugari dauka eta azukreak ongi orekatuta; hori dela eta, egokia da adin guztietarako. Eroski Natur zigilua daramaten sandia beltz hazirik gabekoek zapore gozo eta uniformea daukate, azaletik bihotzeraino, eta horrexegatik hautatzen dira sail horretarako. Hazirik gabeak dira, baina betiko sandiaren itxura berbera daukate.
EROSKI NATUR PARAGUAIOA Mertxika edo melokotoi mota bat da paraguaioa, itxura zapalagoa eta azal gorri beluskara duena. Udan ohikoak diren fruta hezurdunekin alderatuta, kanpoko itxura dauka desberdina,
Osasuna eta ongizatea
EROSKI Fundazioak sustatzen du Espainiako Herritarren Nutrizio Inkesta (ENPE), herritarrek dituzten ohituren inguruko azterketa
33
032-036 POR TU SALUD EUS.indd 33
21/6/18 16:34
zure osasunaren alde
MELOIA PLANTXAN ANANA ZOPAREKIN
● Bota gainerako anana zukua eta
utzi nahastura hoztu dadin, ordubetez hozkailuan sartuta. ● Erre plantxan meloi zatitxo batzuk, azalik
4
erraza
+ 60’
-5
OSAGAIAK • 800 g meloi • 300 ml anana zuku • 2 xafla gelatina
• Piperbeltz-errota bat, 5 baiakoa • Gatza (ezkata erakoa)
eta hazirik gabe. Jarri plateraren erdian, ananazko gelatinaren gainean. Errezeta biribiltzeko, zabaldu gainetik piperbeltza errotatxoarekin, eta ezkata erako gatza ere bai.
Errazio batek dauka:
NOLA PRESTATU ● Berotu anana zuku pittin bat eta urtu
gelatina xaflak (aurrez beratzen jarriko ditugu eta gero xukatu egingo ditugu).
KCAL
GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK
80
0,1g
0g
16g
0,4g
%4
%0
%0
%18
%7
GATZA
MELOI GAZPATXO HOTZA JOGURTAREKIN
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta 4
erraza
50-60’
5-10
OSAGAIAK • 600 g meloi • 50 g piper berde • 40 g tipulin • 65 g jogurt natural
• Baratxuri atal 1 • 40 ml oliba olio • 10 ml sagar ozpin • Gatza
NOLA PRESTATU ● Zuritu eta moztu piper berdea, tipulina,
baratxuri atala eta meloia. Birrindu guztia irabiagailuan. ● Erantsi jogurta eta oliba olioa,
eman gatza eta birrindu berriz ere irabiagailuarekin. ● Estali ontzia eta sartu nahastura
hozkailuan ordu erdi batez. ● Azken unean, jateko unea iritsi denean,
erantsi sagar ozpina, nahasi berriz ere irabiagailuarekin eta zerbitzatu kopa hotzetan, meloi bolatxo batzuk gainean jarrita eta piper pittin bat ere bai, xehexehe moztuta.
Errazio batek dauka: KCAL
GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK
130
11g
2g
%7
%15
%10
GATZA
6,9g 0,4g %8
%7
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
34
032-036 POR TU SALUD EUS.indd 34
21/6/18 16:34
EROSKI 38 PLATANO DE CANARIAS.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
18/06/18
15:14
por tu zure osasunaren salud alde
EROSKI markak zure osasunaren alde egiten duen guztia NUTRIZIO ARLOKO SEMAFOROA Horri esker jakin dezakezu errazio batek zer kopurutan dituen kaloriak, azukreak, gantzak (saturatuak eta saturatugabeak) eta gatza. Gainera, lehen begiratuan jakin dezazun zer jaten ari zaren, koloreekin adierazia dago.
AZUKRE GUTXIAGO
MELOI CARPACCIOA GAZTA, INTXAUR ETA URDAIAZPIKO KURRUSKATSUAREKIN 4
erraza
10-15’
apalean, 30 segundoko tarteetan, kurruskatsu gelditzen den arte. Gorde geroko.
Gure produktuetatik 467 tona azukre baino gehiago kendu ditugu.
● Zuritu meloia eta, mandolinarekin edo
GATZ GUTXIAGO
labana zorrotz batekin, moztu xafla finak eta jarri platerean, formak eta bolumenak ematen dizkiogula.
EROSKI markako produktuetatik 93 tona gatz baino gehiago desagerrarazi ditugu.
5-10 ● Jarri gazta krematsuaren zati txikiak meloi
OSAGAIAK • 300 g meloi • 40 g iberiar urdaiazpiko • 60 g gazta krematsu • 10 g intxaur (zurituta) • 40 g ogi frijitu
• 20 ml oliba olio • Perrexila • Gatza (ezkata erakoa, piperrauts lurrinarekin) • Ozpin baltsamikoa
xaflen artean. Zabaldu gainetik ogi zatitxo frijitu batzuk, intxaur zurituak, urdaiazpiko kurruskatsua, perrexila eta ezkata erako gatza, piperrauts lurrina duena.
Nahiz eta gantzak ezinbestekoak diren organismoak behar duen energia lortzeko, ez da egunean %35 baino gehiago hartu behar. Hori dela eta, 998 tona gantz baino gehiago desagerrarazi ditugu gure markako elikagaietan.
● Zerbitzatzeko unean, ondu oliba
olioarekin eta ozpin baltsamikoaren tanta batzuekin.
LANDARE GANTZ PARTZIALKI HIDROGENATURIK GABE
Errazio batek dauka: NOLA PRESTATU ● Jarri urdaiazpikoa xaflatan erretilu
batean, labeko paperaren gainean. Sartu mikrouhinean deshidratatzera tenperatura
Osasuna eta ongizatea
KCAL
GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK
171
12g
4g
%9
%17
%18
GATZA
3,8g 0,3g %4
GANTZ GUTXIAGO
%6
Gantz horiek igoarazi egiten dute kolesterol txarra. Hori dela eta, kendu egin ditugu gure marketatik.
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
gantzak
Urtean 467 tona azukre kendu dizkiegu gure elikagaiei, 998 tona gantz eta 93 tona gatz
36
032-036 POR TU SALUD EUS.indd 36
21/6/18 16:34
EROSKI 38 JUVER.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
20/06/18
13:04
energía para crecer
Honelaxe prestatzen da gosaririk onena Mito asko dago gosariaren inguruan. Gaur egun, esateko moduan gaude hauxe dela garrantzitsuena: zer, noiz eta zenbat. Baina denboraz larri gabiltzalako edo gauza batzuk ez dakizkigulako, ez dugu prestatzen behar bezala. Tartean haurrak daudenean, garrantzitsua da aholku erraz batzuk kontuan hartzea.
G
osariak frutaz eta begetalez ongi hornitua egon behar du, proteina iturri osasungarri bat ere eduki behar du -fruitu lehorrak, arrautzak, lekaleak, arrainak, gazta edo hegaztiak - eta osoko zerealen bat. Jarraibide horiekin, konbinazioak aldatuz joatea da kontua, goizero ez dadin izan gosari berbera. FRUTA. Hobe da ale osoak jatea zuku eginda hartzea baino. Proba ezazu goizero fruta aldatzen edo mazedonia
Zure Tu salud osasunak para nosotrosdu lehentasuna es lo primero guretzat
bat egiten (udan, gure frutategietan aukera asko izaten da). Eta utz ezazu zukua astebururako, salbuespen gisa hartzeko. Hori bai, naturala eta etxean egina izan dadila, horrela saihestu egingo baititugu alferreko azukreak. KARBOHIDRATOAK ETA PROTEINAK. Ogi txigortua urdaiazpikoarekin, tomate, olio eta gatz pittin batekin, etxean egindako marmeladarekin, arrautza nahaskiarekin... oso kontuan hartzeko aukerak dira guztiak ere. Zerealak
ohiko elikagaiak dira gosaritan, baina azukre gehiegi izaten dute. Berdin gertatzen da gailetekin, madalenekin eta bizkotxoekin. Egun berezietarako utzi behar dira, eta hobe etxean eginak izatea. Aukera burutsua da osoko irinez egitea eta azukrearen ordez kanela, datilak edo banana erailtzea. Semealaben laguntzarekin egiten badituzu, bezperan adibidez, une dibertigarri eta osasungarri bat igaroko duzue familia guztiak sukaldean.
398.685niños 73.819 haurrek haneta participado 2.821 en el Programa ikastetxek parte Educativo hartu dute Eroski de la Escuela de Fundazioaren Elikadura Alimentación Eskolak de la Fundación abian jarritako Heziketa Eroski Programan www.escueladealimentacion.es www.escueladealimentación.es
38
038-040 ENERGIA PARA EUS.indd 38
21/6/18 16:33
energia hazteko
NOLA PRESTATU
MELOI BUDINA
pittin batekin igurtziko dugu aurrez), eta sartu labean 200 ºC-an 40 minutuz.
● Zuritu eta zatitu meloia, eta jarri kazola
4
erraza
batean egosten. Desegiten hastean, birrindu egingo dugu.
40-50’
● Meloiaren gozotasunari eta kanelaren
zaporeari esker, ez zaio azukrerik erantsi beharko.
● Irabiatu arrautza irabiagailuarekin.
OSAGAIAK • 600 g meloi • 30 g almendra eho
• Arrautza 1 • Kanela hautsa
Nahasi almendrarekin, kanelarekin eta meloiarekin leun-leun, irabiatu gabe.
● Hotza edo epela zerbitzatuko dugu.
● Bota nahastura molde batean (gurin
0,35 €
pertsona bakoitzeko
Errazio batek dauka: GANTZ SATURATUAK AZUKREAK
KCAL
GANTZA
121
5,6g 0,8g 13g
%6
%8
%4
%15
GATZA
0g %1
5 eta 10 urte arteko haur batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
39
038-040 ENERGIA PARA EUS.indd 39
21/6/18 16:33
energía para energia hazteko crecer
0,06 €
pertsona bakoitzeko
ETXEKO OGIA 4
handia
+ 2 ordu
● Ogiaren gainazalari kolpea eman eta
eta landu 15 minutuz, harik eta bola homogeneo bat egitea lortzen dugun arte.
hutsaren hotsa egiten badu, ateratzeko moduan dagoen seinale. Jan aurretik, utzi hoztera.
● Jarri orea berriz ere ontzian eta estali zapi
batekin (zertxobait hezea egon dadila). Utzi egonean leku epel batean (30 ºC inguruan) 2 orduz, bolumena igo dadin.
OSAGAIAK • 250 g osoko irin • 5 g legamia (okintzakoa)
● Atera orea gainazal lau eta garbi batera,
• 150 ml ur epel • Gatza
NOLA PRESTATU
● Landu berriz ere bola hartzitua, harik eta
ore fin bat gelditzen den arte. Estali eta utzi egonean ordubetez, lehen egon den baldintza berberetan.
Errazio batek dauka: KCAL
● Ontzi handi eta zabal batean, bahetu
● Eman ogi itxura eta egin ebaki batzuk
irina gatz pixka batekin. Diluitu legamia ur epel pittin batekin eta bota irinaren gainera. Erantsi gainerako ura eta nahasi.
gainazalean. Jarri labea berotzen 220 ºCan (beroa goitik eta behetik emanez) eta sartu 40-50 minutuz.
GANTZA
GANTZ SATURATUAK AZUKREAK
GATZA
236 0,8g 0,1g 0,5g 0,4g %12
%1
%1
%1
%7
5 eta 10 urte arteko haur batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
40
038-040 ENERGIA PARA EUS.indd 40
21/6/18 16:33
EROSKI 38 MAY TEA.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
21/06/18
13:54
belleza edergintza
Bilatzen duzun guztia, belle sailean
Zaindu ezazu zure larruazala eguzkipean
Bisita ezazu gure weborria eta ezagutu belle saileko gure produktu guztiak. Askoz gehiago aurkituko dituzu hemen: www.eroski.es/ nuestras-marcas/belle/
Udan, larruazalak gehiago sufritzen du eguzkiak eta kresalak harengan izaten duten eraginagatik. Babesteko, ez da aski eguzkitako krema ematea, eguzkiaz gain beste kanpo faktore batzuek ere erasaten baitiote, eta beste urte sasoi batzuetan baino lehorragoa eta tenkatuagoa dagoela sumatzen dugu. Garrantzitsua da ongi zaintzea eguzkia hartu aurretik, eguzkia hartzean eta hartu ondoren. Ba al dakizu nola egin? belle sailean, beharrezko zaizkizun produktu guztiak aurkituko dituzu, prezio onean.
L
arruazala modu ikusgarrian beltzarantzeko, lehenbizi prestatu egin behar dugu. Hori eginda, itxura perfektua lortuko dugu, eta, gainera, luzaroago iraungo digu kolore erakargarri horrek.
1. PAUSOA: ESFOLIATZEA Larruazalean metatu diren zikin arrastoak kentzeko eta larruazala modu uniformean beltzarandu eta distiratsu eta leun ager dadin, ezinbesteko pausoa da esfoliatzea. Azkartu egiten du larruazala lehengoratzeko prozesua, eta berrituta uzten du, babes gehiago eduki dezan berriz eguzkia hartzean. Horretaz gain, lagundu egiten du produktu hidratatzaileak eta elikagarriak
errazago barneratu daitezen eta modu eraginkorragoan jardun dezaten. Leun-leun esfoliatzea komeni da, astean behin, mugimendu zirkularrak eginez larruazal hezearen gainean. Erabil itzazu belle saileko produktu espezifikoak edo zurdazko eskularrua, eta igurtzi ezazu bereziki larruazala lodiagoa den guneetan, adibidez ukondoetan, orpoetan eta belaunetan. Esfoliatzearen inguruan entzuten den mitoetako batek dio larruazaletik kendu egiten duela hainbeste kosta zaigun kolore beltzarana. Inondik ere ez! Gel eta krema esfoliatzaileek azal-azaleko eragina izaten dute, eta melanina pigmentuak (horiek beltzarantzen dute) larruazaleko geruzarik sakonenetan egoten dira.
42
042-046 BELLEZA EUS.indd 42
21/6/18 16:28
2. PAUSOA: MODU SEGURUAN BELTZARANTZEA Ezinbestekoa da eguzkitik babestea. Berdin du larruazalak nolako tonua duen, beti erabili behar da eguzkitako krema. Garrantzitsua da faktore egokia hautatzea, eguzkitan jarri baino ordu erdi lehenago
ematea produktua eta bi ordutik behin berritzea, edo bainua hartzen den aldiro edo kirola egin bakoitzean. belle sailean aurkituko duzu zure beharrizanetara ongien egokitzen den krema.
3. PAUSOA: LEHENGORATZEA ETA HIDRATATZEA Eguzkia hartu ondoren, garrantzitsua da larruazala ongi garbitzea, bai krema hondarrak kentzeko eta bai izerdia, kloroa edo kresala desagerrarazteko ere. belle sailean dutxako gel sorta handia aurkituko duzu, era bateko eta besteko ezaugarriekin: lurrin exotikodunak, elikagarriak, larruazal sentiberekin erabiltzekoak... Larruazala garbitu ondoren, hidratatu egin behar da, lehengo elastikotasuna eta leuntasuna eskuratu ditzan. Aukeratu itzazu bereziki larruazal lehorrekin erabiltzekoak
diren produktuak, honako osagai hauek dituztenak: urea, olio esentzialak edo karitĂŠ gantza, eta gauez, eman ezazu serum lehengoratzailea edo ultrahidratzailea aurpegian, zure larruazalak behar duen nutrizio gehigarria lortzeko. Horrela berriz eskuratuko du bere elastikotasuna, leuntasuna eta distira. Olio erako testura duten produktuak hobeto xurgatzen dira larruazal zertxobait hezearen gainean emanda, eta hidratazio handiagoa ekarriko dizute.
EZ AHAZTU OINAK. Oinek itxura ezin hobea eduki dezaten eta ongi babestuta egon daitezen udan jasaten dituen eraginetatik (hondartzako harea, igerilekuko kloroa, oinetako irekiak...), garrantzitsua da arreta eta zainketa berezia eskaintzea. Erabil ezazu produktu espezifiko bat gogortasunak leuntzeko eta desagerrarazteko, eta jarri arreta berezia gunerik lakarrenei. Eman ezazu gero krema lehengoratzaile bat. Gau guztian emana edukitzen baduzu eta galtzerdi batekin babestuta, eragin handiagoa izango du. ESKUAK. Urte guztian agerian egoten
Osasuna eta ongizatea
dira, eta udan mimo gehixeago eskatzen dute. Erabil ezazu eguzki iragazkiak dituen krema espezifiko bat. EZPAINAK. Horien larruazala oso fina da, eta ez daukanez izerdi eta sebo guruinik, oso ahul eta delikatua izaten da. Hori dela eta, funtsezkoa da ongi hidratatuta edukitzea eta giroko faktoreen eraginetik babestea (hotza, haizea, eguzkia, giro lehorregia).
eman iezaiozu ileari berezko distira eta leuntasuna tratamendu espezifiko eta intentsiboekin. Eguzki iragazkidunak izanez gero, are babes handiagoa izango duzu.
ILEA. Kresalak, eguzkiak, hezetasunak eta igerilekuetako kloroak kalte egiten diote ileari, eta lehortu, lakartu eta itzali egiten dute. Erabil itzazu ondorio horiek arintzeko balio duten produktuak, eta
parabenorik
GABE
Kendu egin ditugu parabenoak eta triklosana kosmetikako eta zainketa pertsonaleko gure produktuetatik
43
042-046 BELLEZA EUS.indd 43
21/6/18 16:28
edergintza
Azazkalak distiratsu belle-rekin
Manikura esku-eskura uda sasoirako Urte sasoi honetan, agerian ibiltzen ditugu oinak eta eskuak, eta txukun-txukun egon daitezela nahi izaten dugu manikura saio on bat eginda. Baina azazkalek hainbat eraso pairatzen dute kanpotik, beroak, eguzkiak eta urak eraginda. Azazkalei ere itxura ikusgarria eman nahi badiezu, zainketa eta hidratazio gehigarriak beharko dituzu. Ezagutu itzazu belle saileko gure produktuak, eta eman itxura ezin dotoreagoa zure esku, oin eta azazkalei.
A
zazkalek ere leku aipagarria hartzen dute gure lookean. Eskuek adina jasaten dute beroaren eta kanpoko erasoen eragina, baina zertxobait zailagoa da azazkalak zaintzea. Geruzak apurtzea, orbanak, azazkal fin eta ahulak... gisa horretako arazoak agertu ohi dira. Horri erantsi behar zaizkio azazkaletako lakaren ondorioak, ez baitie uzten arnasa hartzen. Hori konpontzeko, EROSKIren belle&MAKE-UP sailak esmalte bereziak eskaintzen dizkizu, 5 free formularekin eginak, eta beste zenbait tratamendu ere bai, azazkalak zaintzeko balio dutenak kolorea emateaz gain.
AZAZKALETARAKO LAKAK. Uda honetan, tonu hauek nagusituko dira: arrosa bizia, gorri laranjaxka eta more bizia. Hamabost kolore dituzu belle&MAKE-UP sailean, eta hiru horiek ere aurkituko dituzu. Erraz erabiltzekoak eta azkar ematekoak dira, eta beren formula esklusiboari esker, hobeto estaltzen dute azazkala, distira paregabea lortzen dute, kolore iraunkorra eta azkar lehortzen dira. Test dermatologikoen bidez frogatuta daude eta ez dute parabenorik; esmalteetan ohikoa izaten da ezaugarri toxikologikoak dituzten osagaiak erabiltzea, baina hauek ez daramate bost osagai eztabaidatuenetako bakar bat ere (horregatik dira 5 free): dibutilftalatoa, kanforra, toluenoa, formaldehidoa eta formaldehido erretxina (TSFR).
AZAZKALETARAKO TRATAMENDUAK. Laka bat hautatzean, oso garrantzitsua da formula leunekoak eta osagairik egokienak dituztenak aukeratzea, baina hori bezain garrantzitsua da azazkalak babestu, konpondu eta distiraz hornituko dituzten produktuak erabiltzea, adibidez belle&MAKE-UP sailean aurkituko dituzunak bezalakoak. SERUM 5 1EAN. Aukera erraza da, baina oso eraginkorra; zaindu egiten ditu azazkalak, sendo eta elikatuta mantentzen ditu eta murriztu egiten du orbanak agertzeko arriskua. belle saileko serumak jatorri naturaleko bost osagai ditu bere formulan: aloe vera, jojoba olioa, kamelia olioa, kartamo olioa eta mahats estraktua. Horretaz gain, hainbat bitaminarekin aberastua dago: C, A eta E eta B5 probitamina. ULTRADISTIRA. belle saileko produktu honek handitu egiten du azazkalen
44
042-046 BELLEZA EUS.indd 44
21/6/18 16:29
kolorearen sendotasuna eta bermatu egiten du esmalteak egoki iraungo duela, aste batez distirarik galdu gabe. GOGORTZAILEA. Herdoilaren aurkako aktiboak, keratina sendotzeko osagaiak eta estraktu naturalak daramatza, eta hobetu egiten du azazkalaren egitura, babestuagoa egon dadin. ZURITZAILEA. Oinarri garden bat da, eta zuzendu egiten du azazkal koloregabetuen tonua, azazkal horituena edo orbanak dituzten azazkalena. Zuritzaile optiko patentatu batekin egina da. ‘TOP COAT’ GEL EFEKTUA. Lor ezazu gel efektuko manikura bat etxean, distirarik eta iraupenik handienarekin. ESMALTEA KENTZEKO ARKATZ ZUZENTZAILEA. Azetonarik gabeko arkatz bat eskaintzen dizu belle sailak, eta lagundu egingo dizu zuzentzen manikuraren akats txikiak eta akabera ezin ikusgarriagoa emango diezu. MANIKURA OSATZEKO. Azazkaletarako lakak eta tratamenduak ez ezik, belle sailean behar duzun guztia eskainiko dizugu etxean manikura perfektua egin dezazun eta azazkal zaindu eta politak eduki ditzazun dirutza bat gastatu gabe. Manikura egiteko tresnak eta osagarriak dira: limak, kutikula moztekoak, laranjondo makilatxoak eta hatzak bereiztekoak; esmaltea kentzekoak, azetonadunak edo gabeak, espresak edo diskoak... Azkenik, kremak ere bai eskuetarako, hidratatzaileak, lehengoratzaileak eta adinaren aurkakoak, merezi bezala zaindu ditzazun.
45
042-046 BELLEZA EUS.indd 45
21/6/18 16:29
belleza edergintza
Depilazio bikaina belle-rekin
L
ortu ezazu ilerik gabeko larruazala belle saileko depilazio xafla berriarekin; altzairu herdoilgaitz kromatuzko hiru xafla ditu, patentatuak, eta bermatu egiten dute ilea modu eraginkor eta zehatzean kenduko dugula. Egitura irekia du eta horrek erraztu egiten du urarekin garbitzeko prozesua; ondorioz, nabarmen luzatzen da xaflen bizia. Ertz lubrikatzaile bat darama eta beste bi ertz argan olioz eta baltsamo belarrez aberastuak, zeinak urritu egiten duten narritadurak agertzeko arriskua, larruazala leunagoa eta zainduagoa egon dadin.
AGUR ILEARI Uda honetan larruazala eder eta ongi depilatuta edukitzea oso erraza da aholku erraz batzuei jarraituta. Saia zaitez maiz samar esfoliatzen, lagundu egiten baitu ileak ez daitezen trabatuta gelditu. Esfoliazioak desagerrarazi egiten ditu larruazaleko zelula hilak, zeinak oztopatu egiten duten ilea atera dadin. Horrela, ileak bidea garbi izango du kanpoalderantz. Depilatu aurretik, ziurtatu ezazu larruazala garbia eta lehorra daukazula, kremen edo olioen arrastorik gabe eta narritadurarik gabe.
Xafl a erabiliz depilatzen bazara, baliteke larruazala zertxobait gorritzea. Hori dela eta, komeni izaten da depilatzeko krema batekin prestatzea, belle sailean aurkituko duzuna bezalakoarekin, xafl a errazago irristatu dadin larruazal gainean. Osagaien artean, larruazala goxatzen dutenak dauzka, adibidez aloe vera, leuntzeko; argan olioa, hidratatzeko; eta alantoina, narritadurak saihesteko. Depilazioak gehiago iraun dezan, proba ezazu belle saileko lozio atzeratzailea. Pilisoft izeneko osagaia dauka; Indiako Gymnema Sylvestre landaretik dator (hostoen
estraktuarekin egina da), eta lagundu egiten du ilea ahuldu eta mantsoago hazi dadin; horri esker, luzaroago irauten dute leuntasunak eta depilazioaren eraginak. Bitxilore urdinaren estraktua ere badarama, zeinak gaitasuna baitu hanturen aurka egin eta larruazala goxatzeko eta gorritasunak urritzeko; aloe vera ere badauka, eta osagai horrek freskatu, babestu, suspertu eta hidratatu egiten du larruazala. Krema hori egokia da aurpegirako eta gorputzerako, eta depilatu eta berehala zabaltzea komeni da, egunean behin 15 egunez jarraian, ilea hazteko prozesua modu eraginkorrean geldiaraz dezan.
46
042-046 BELLEZA EUS.indd 46
21/6/18 16:30
EROSKI 38 HAWAIIAN TROPIC.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
18/06/18
14:11
EROSKI 38 PURINA.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
18/06/18
15:18
ERODKI 38 GORDONS.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
21/06/18
13:49
Hitzarmena UNESCO Etxearen eta EROSKIren artean
Kontsumo arduratsua sustatzen dugu
U
NESCO Etxeak eta EROSKIk lankidetza hitzarmen bat sinatu dute Garapen Jasangarrirako Helburuak (GSH) gizarteratzen laguntzeko. 2015. urtean, Garapen Jasangarrirako Munduko Goi-bilera egin zuten NBEko kide diren estatuek, eta 2030. urterako agenda onartu zuten, non 17 helburu zerrendatzen diren. Honako hauek dira garrantzitsuenak: pobrezia desagerraraztea, planeta babestea eta mundu guztiaren oparotasuna bermatzea. Hitzarmen horren bidez, EROSKIk konpromisoa hartu du helburu horien zabalkundean laguntzeko. “Gure ustez, lankidetza honek ondorio baikorrak izango ditu kontsumitzaileen artean,
Euskal Autonomia Erkidegoa eta Balearrak
Proba pilotua kafe kapsulak birziklatzeko
D
osi bakarreko kafe kapsulek irauli egin dute merkatua. Baina arazo nabarmen bat ere ekarri dute: hondakin asko sortzen dute, gero eta gehiago. Aluminioz edo plastikoz eginak izaten dira eta hondakin organikoak gelditzen zaizkie itsatsita;
hori dela eta, ez daitezke edukiontzi horietan bota eta horrek zaildu egiten du birziklatzeko prozesua. Guk konpromisoa hartua dugu elikadura jasangarriaren alde egiteko eta ingurumenean duen eragina murrizteko, eta helburu hori lortzeko bidean, proba pilotu bat jarriko dugu abian kapsulak biltzeko. Horretarako, edukiontziak jarriko ditugu Euskal Autonomia Erkidegoko eta Balearretako 15 saltokitan, eta bezeroek han utzi ahalko dituzte ontzitxo horiek. Kapsulak prozesatzeaz gain, itsatsita dakarten hondakin organikoa birziklatu
kontsumo arduratsu eta jasangarriari begira”, esan du EROSKIren Osasun eta Iraunkortasunaren arloko zuzendariak, Alejandro Martinez Berriochoak. UNESCO Etxeak, berriz, konpromisoa hartu du EROSKIk osasunaren eta iraunkortasunaren arloan hartuak dituen ardatz estrategikoak babesteko, kooperatibaren foroetan eta ekimenetan parte hartuz. “Lanean ari gara bakezko kultura baten alde, eta, eskubideak eta betebeharrak dituen aldetik, baita gizakiaren garapen iraunkorraren alde ere. EROSKIrekin lankidetzan aritzea oso baikorra da helburuak hedatzeko eta betetzea erdiesteko”, esan du Arantzazu Achak, UNESCO Etxeko zuzendariak.
egingo da konpostatze prozesuen bidez. Uztailaren erdialdean ekingo diogu probari, eta urri arte iraungo du. Ekimenak arrakasta izaten badu, beste saltoki batzuetara ere zabalduko dugu.
52
052 NOTICIAS EUS.indd 52
21/6/18 16:25
EROSKI 38 DUREX.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
21/06/18
13:46
EROSKIk konpromisoa hartu du 1
2
3
4
Betitik eta betiko, elikadura arloko segurtasunaren aldeko konpromisoa dugu
Sustatu egiten dugu elikadura orekatua
Aurrea hartzen diogu haurren gizentasunari
Arreta jartzen diegu nutrizio arloko beharrizan espezifikoei
5 Lagundu egiten dugu arduraz kontsumitzen eta ingurumena errespetatzen
Sustatu eta erraztu egiten dugu elikadura orekatua, eta gure markak haurrentzat dituen 35 produktutan baino gehiagotan, murriztu eta hobetu egin ditugu gehiegizko kopuruetan kaltegarriak diren mantenugaiak. Horretaz gain, 2025. urterako, prestakuntza eskainiko diegu 2 milioi haurri eta haien familiei, bizi ohitura osasungarriak barnera ditzaten
6 Tokiko produktu gehiago eskaintzen dugu
7
8
9
10
Erraztu egiten dugu ongi eta merke jatea
Entzun egiten dugu, eta jokabide argia eta gardena darabilgu
Langile gisa zaindu egiten dugu geure burua
Sustatu egiten dugu bizi estilo osasungarriagoa
hurrengo hilean... ‘18ko iraila
EROSKI protagonistak
Energia hazteko
Edergintza
Fruitu lehor gordinak
Elikadura Eskola
Ilea zaintzeko produktuak
54
054 PROXIMO MES EUS.indd 54
21/6/18 16:24
EROSKI 38 FAUSTINO.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
21/06/18
13:42
EROSKI 38 SUMMER.ai
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
1
18/06/18
15:22