EROSKI_JULIO_2019_EUSKERA

Page 1

www.eroski.es

#48

’19ko uztaila-abuztua 1 EURO

MSC ETA GGN ETIKETAK DARAMATZATEN ARRAINAK

Uda osasungarria eta jasangarria SASOI HONETAN... Plastiko gutxiago gure fruten ontzietan

ERAKUSLEIHOA Seleqtia produktuak, zure menuak berezi-bereziak izan daitezen

EDERGINTZA Eguzkitarako belle&SUN ganduak: arriskurik gabe beltzarantzeko


EROSKI 48 NIVEA.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

06/06/19

13:49


a u r ki b i d e a www.eroski.es

’19ko uztaila-abuztua

08 sasoi honetan... Gure arrainik eta frutarik jasangarriena aurkeztuko dizugu, errespetuz jokatzen dutenak itsasoarekin, lurrarekin eta ingurumenarekin.

20 erakusleihoa EROSKI Seleqtia produktuak, udan gozatzeko eta familiarekin eta lagunekin partekatzeko.

28 EROSKI protagonistak EROSKIren humus mota guztiak aurkeztuko dizkizugu, eta uda freskatu egingo dizugu gure dendetara iritsi diren izozki berriekin.

34 zure osasunaren alde Udan ohikoak diren barbakoak arintzeko, errezeta osasungarriagoak dakartzagu.

38 aurreztu Alferrik galtzen diren elikagaiei jarri die arreta Familien nutrizio ohiturei eta bizi estiloei buruzko NestlĂŠ-ren VI. Behatokiak.

42 edergintza

8

Eguzkitarako belle&SUN ganduak, ezin hobeak larruazala beltzaran edukitzeko inolako arriskurik gabe.

44 haurtxoak EROSKIren pixoihal berriak, kanal superxurgagarriekin.

46 zurekin dendan EROSKI club-eko bazkide izateak ematen dituen abantaila guztien berri kontatuko dizugu.

49 EROSKI club aurrezki bonuak Aurrezten lagunduko dizugu EROSKI club aurrezki kupoiekin.

30 Gerta daiteke denda guztietan ez izatea produktu guztiak. Galde ezazu zure ohiko dendan.

42

52 albiste korporatiboak Gure eguneroko jarduna: ikerketak, albisteak eta elkartasun ekintzak.

3

003 SUMARIO EUS.indd 3

24/6/19 16:01


hilabete honetan... ‘19ko uztaila-abuztua

www.eroski.es

“Apustu egiten dugu gure produktuek ingurumenean duten eragina txikitzeko eta zaindu egiten dugu prozesu guztiak ahalik eta arduratsuenak izan daitezela”

#48 ’19ko uztaila-abuztua 1 EURO

Aurrezki-kupoiak aurkituko dituzu Bila itzazu 49. orrialdean

MSC ETA GGN ETIKETAK DARAMATZATEN ARRAINAK

Itxaso Cuesta — EROSKI club-eko arduraduna

Uda osasungarria eta jasangarria SASOI HONETAN... Plastiko gutxiago gure fruten ontzietan

ERAKUSLEIHOA Seleqtia produktuak, zure menuak berezi-bereziak izan daitezen

EDERGINTZA Eguzkitarako belle&SUN ganduak: arriskurik gabe beltzarantzeko

001 PORTADA BONITO EUS.indd 1

Uda ona, osasungarria eta jasangarria

E

ROSKIn lagundu egin nahi dizugu hobeto jan dezazun, modu jasangarriagoan ekoitzi diren elikagaiekin. Zure inguruan sasoi bakoitzean zer ekoizten den jakinda, hobetu egin dezakezu zure elikadura eta zaindu egin dezakezu ingurumena. Gure dendetan errazagoa izango zaizu hurbileko jakiak aurkitzea, adibidez frutak, lekaleak eta arrainak, eskaintza eta prezio hobeekin guztiak. Eta beti edukiko duzu EROSKI osatzen dugun kideon aholkularitza profesionala. Apustu egiten dugu gure produktuek ingurumenean duten eragina txikitzeko eta zaindu egiten dugu prozesu guztiak ahalik eta arduratsuenak izan daitezela, hasi ekoizpenaren jatorritik eta azken eragiketetaraino. Hor kokatzen da, adibidez, MSC zigilua txertatzea arraindegietan, zeinak bermatu egiten duen gure arraina itsasoa errespetatzen duten arrantzalekuetatik datorrela, eta berdin GGN etiketa ere, zeinak bermatu

egiten duen akuikulturako arrainak modu jasangarri eta egiaztatuan hazi direla. Horretaz gain, 2025. urterako, konpromisoa hartu dugu %20 murriztuko ditugula erabilera bakarreko plastikoak. Horrek esan nahi du murriztu egingo ditugula gure fruten bilgarriak eta kartoia erabiliko dugula plastikoaren ordez, material birziklagarriak erabiliko ditugula edo elikagaiak handizka saltzearen alde egingo dugula. Eta elkartasunaren izenean, lanean ari gara elikagairik ez alferrik galtzeko. 1996. urteaz geroztik Kilo Operazioa antolatzen dugu, eta elikagaiak biltzen ditugu Elikagai Bankuen Espainiako Federazioarekin lankidetzan (FESBAL). Aurten, ekaineko lehen asteburuan egin dugu. EROSKIrekin, uda honetan zaindu ezazu zeure burua eta zure ingurua.

21/6/19 16:40

#48. argitalpena ‘19ko uztaila-abuztua

ARGITARATZAILEA EROSKI S. COOP. Barrio San Agustín s/n 48230 Elorrio (Bizkaia) Tel. +34 946 211 211 ARGITALPENAREN EGILEA

Valentín Beato, 44 28037 Madrid Tel. +34 915 386 104 Banaketaren kontrola: OJD Publizitatea Antonio García Tel. +34 607 973 913 antoniogarcia@publimagazine.com

Inprimategia MCC Graphics Pol. Ind. Txirrita Maleo, Pab. 11 20100 Errenteria (Gipuzkoa) Tel: +34 943 344 614 Lege gordailua BI-241-2015

Bezeroei arreta eskaintzeko zerbitzurik onena izan da gurea zazpigarren urtez jarraian

Hogeita bi urte daramatzagu Elikagai Bankuarekin lankidetzan

Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe. Eroski club aldizkaria ez du bere gain hartzen kolaboratzaileen iritzien ardura, ezta enpresa publiko edo pribatuen iragarkietan ageri diren mezuena ere.

EROSKI club Eskura itzazu bazkide izatearen abantailak E Zatoz gure dendetako batera eta egin zaitez bazkide, edo, nahiago baduzu, eman izena

www.eroski.es helbidean eta eskura itzazu abantaila guztiak

4

004 EDITORIAL EUS.indd 4

24/6/19 16:01


EROSKI 48 SANEX.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

06/06/19

14:06


gosea pizteko

IRASAGARRA PANELAREKIN

Zapore tradizionala bertsio arinean

G

aztarekin jateko bai, baina baita entsaladei eta brotxetei kontrapuntu gozoa jartzeko ere. EROSKIren irasagarrak harritu egingo zaitu: panela azukrearekin egina dago, eta murriztuta ditu bestelako azukreak. Kanaberaren osoko azukrearekin egina dago, eta azukre horri ez zaio ematen fintzeko prozesurik. Ohiko irasagarrak baino %65 azukre gutxiago dauka, eta txikoriaren zuntz begetala ere bai -dietetikoa eta prebiotikoa -, zeinak areagotu egiten duen asetasun irudipena. Arinagoa da, ez dauka glutenik eta gantzik, eta egokia da beganoentzat.

EROSKI NATUR TIPULIN GOZOA

Laguntzaile aproposa uda honetarako

G EROSKI NATUR CHOCO MINI TOMATEA

Freskotasun ukitu bat

T

omate mota asko dago, baina, guztien artean, bada bat bereziki nabarmentzen dena bere kolore eta zaporeagatik. EROSKI Natur Choco tomatea gozoagoa da ohikoak baino, eta ez dauka ukitu azidorik. Oso egokia da plater gaziak eta gozoak laguntzeko, eta osagai leun eta minekin konbinatu daiteke. Modu jasangarriagoan landatzen dute, ahalik eta gehiena txikituz ingurumenaren gaineko eragina, eta horrek lagundu egiten du inguru hurbilaren garapena sustatzen.

arraztasunik ia ez du batere, zaporea, berriz, paregabea, eta horrek oso berezia egiten du EROSKI Natur tipulin gozoa. Ahogozo leunekoa da, eta testura samur eta kurruskatsua dauka. Horregatik, ezin hobea da fresko dagoela jateko, entsaladetan, haragi xehatuarekin, gazpatxoetan, salmorejoan, haragiak laguntzeko... EROSKI Natur tipulinak sorta eginda egoten dira salgai, eta modu jasangarriagoan landatzen dituzte, ahalik eta gehiena murriztuz ingurumenaren gaineko eragina, eta horrek lagundu egiten du inguru hurbilaren garapena sustatzen. GlobalGAP ziurtagiria eskuratu duten nekazariek landatzen dituzte (nazioarteko arau bat da, nekazaritza segurua eta jasangarria bermatzen duena).

6

006 PARA ABRIR BOCA EUS.indd 6

21/6/19 16:51


EROSKI 48 BELLA EASO.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

20/06/19

10:34


sasoi honetan...

Arrain osasungarriagoa eta jasangarria Gehiegizko arrantza eta legez kanpo egiten dena mehatxu handiak dira itsasoetarako eta han bizi diren espezieen iraupenerako. Horren aurrean, beharrezkoa da neurriak hartzea gizakiok inguruaren gain daukagun eragina murrizteko. Sasoiko arraina aukeratzen denean (ingurumena errespetatuz arrantzatua) edo akuikulturakoa (modu jasangarrian ekoitzia), lagundu egiten dugu planeta, eta, gainera, hobetu egiten dugu gure elikadura.

B

aliabide naturalak eskuratzeko iturri nagusietakoa da itsasoa, baina urteetako garapenak eta bilakaera industrialak kalte handia egin diote. Azken urteetan zertxobait hobetu da egoera, herrialdeek ezarri dituzten araudiei eta han eta hemen sortu diren ziurtagiriei esker. Era horretan, ikusi da bermatu daitezkeela beharrezko diren elikagaiak, baina bioaniztasuna zainduz. Baina ez da zeregin erraza, eta beharrezkoa da elkarrekin lan egitea. Elikagai gutxiago alferrik galtzen badugu, kalte gutxiago egiten duten arrantza moduen alde egiten badugu eta ingurumenaren gainean eragin txikiagoa duten elikagaiak aukeratzen baditugu (tokikoak eta sasoikoak), lor dezakegu dieta orekatua egitea eta gure ingurua babestea. EROSKIn beti saiatzen gara itsasoetako bioaniztasuna zaintzen. Horregatik, gure arrantza politikaren bidez, konpromisoa hartu dugu eredu jasangarri baten alde. Horri jarraiki, honako printzipio hauetan oinarritzen da arrandegiko gure eskaintza:

• Tokiko kofradien eta hornitzaileen alde egiten dugu apustu, eta horrekin murriztu egiten dugu garraioak ingurumenean izaten duen eragina; horretaz gain, bultzada ematen diogu arrantzatik bizi diren komunitateen garapen ekonomiko eta sozialari. • Gure argitalpen, ikastaro eta tailerren bidez, informazioa eta formazioa ematen diegu kontsumitzaileei arrantza jasangarriaren inguruan, sentsibilizatu daitezen eta kontsumo arduratsuagoa egin dezaten. • Gardentasunez jokatzen dugu etiketa jartzeko garaian eta komunikatzeko orduan, erosketa egitean jakin dezazun zer-nolako arrantza moduak erabili diren eta non arrantzatu den. • Arraina basatia denean, MSC ziurtagiria duten produktuen alde egiten dugu apustu, zeinak bermatu egiten duen modu jasangarrian arrantzatu dela, errespetatu egiten

dituela itsasoko baliabideak eta kontuan hartzen dituela hurrengo belaunaldiak. GGN zigiluak, bestalde, EROSKI Natur sailean akuikulturakoak diren arrainak egiaztatzen ditu, eta ziurtatu egiten du arrainen hazte prozesua errespetuzkoa izan dela, bai arrainarekin berarekin eta bai ingurumenarekin.

8

008-011 ES TIEMPO DE PESCADO SOSTENIBLE EUS.indd 8

24/6/19 16:02


EROSKI Natur MSC hegaluzea

U

rria bitarte, hegaluzea aurkituko duzu gure arrandegietan. Arrain gustagarria da oso, eta ia zati guztiei ateratzen ahal zaie probetxua. Propietate asko biltzen du, eta aukera asko ematen du sukaldean; horri esker, udako erregea dela esan liteke. Gure saltokietan nahi duzun bezala presta diezazutela eska dezakezu: arrandegiko langileek garbitu egingo dizute, behar dituzun kantitateak zerbitzatuko dizkizute eta aholkua ere emango dizute, jakin dezazun zuk burutan duzun errezeta horri zer-nolako zatia komeni zaion zure gonbidatu guztiak harrituta uzteko. Kokotea

mami heze eta zapore leunekoa izaten da; solomoek haragi giharra izaten dute, hezurrik gabea; xerrak oso gustagarriak dira, eta erraz prestatzen dira ia edozein errezetatan; isatsa da gantz gutxien duen zatia, eta hezur gutxikoa da; eta mendrezka, berriz, zatirik samurrena eta preziatuena da. Gure arrandegietan EROSKI Natur hegaluzea hautatzen baduzu, kalitate handiko arrain batekin gozatzeaz gain, ziurtatu egingo duzu jasangarritasunari dagozkion berme guztiak betetzen dituen produktu bat dela. Halaxe bermatzen du MSC zigilu urdinak. EROSKI Natur hegaluzeak, gainera, honako baldintza hauek betetzen ditu:

• Kanaberaz arrantzatzen dute banan-banan, beita bizia erabilita. Horrela saihestu egiten da kolpeak har ditzan edo zapalduta geldi dadin (horixe gertatzen zaie sareekin harrapatuta), eta horrek bermatu egiten du haragiak kalitate handiagoa izango duela.

• Ipar Atlantikotik dator. Tunidoen familiakoa da, baina espezie migratzaile berezia da, eta ekainetik iraila bitarte Kantauri itsasertzean ibiltzen da nagusiki.

• Tokiko portuetako ontziek harrapatzen dute. Inguruko arrantzaleei erosita, sustatu egiten dugu tokiko ekonomia eta gizarte ehuna.

• Trazabilitate bermatua. Gure arrantzaleei erosten diegun hegaluzeari ikuskaritzak egiten zaizkio fase guztietan: harrapatzen dutenean, manipulatzean eta saltzeko garaian.

Arraina antzaleku jasangarri batetik dator, eta MSC-k egiaztatua dago. www.msc.org/es MSC-C-55670

MSC ziurtagiriak (Marine Stewardship Council) ziurtatu egiten du espezieak arrantzatzean errespetatu egin dela ingurumena eta beste espezieen iraupena, eta Erresuma Batuko Parlamentuak berriki adierazi du arrantzaren arloko bermerik zorrotzena dela. Erakunde horrek konpromisoa hartu du MSC-rekin batean lan egingo duela arrantzalekuen jasangarritasunaren alde, eta berdin egitera dei egin du.

9

008-011 ES TIEMPO DE PESCADO SOSTENIBLE EUS.indd 9

21/6/19 17:56


2012. Iraunkortasunaren MSC ziurtagiria duen arraina saltzen hasi ginen.

COC 8480010000009

EROSKI Natur GGN burbina EROSKIn akuikulturako arraina ere aurkituko duzu, bai arrandegiko salmahaian eta bai osorik ontziratuta edo zatiak eginda, adibidez urraburua, lupia, erreboiloa, izokina eta burbina; guztiek ere GGN zigilua daramate, zeinak bermatu egiten duen errespetuz ekoitzi dela. Akuikulturatik datozen arrainei esker, urte guztian izaten ditugu eskura espezie horiek, eta udan burbina bereziki, orduantxe egoten baita unerik onenean. Arrain zuri horrek zapore delikatua dauka, eta haragi leun eta arina.

Mediterraneoko arrain tradizional bat da; akuikulturaren bidez suspertu da, eta aukera paregabea bihurtu da modu orekatu eta jasangarrian elikatzeko, nutrizio arloko propietateek lagunduta eta hazte prozesuaren ezaugarriek ere bai. HAZTEKO PROZESUA GGN zigiluak egiaztatzen du burbina hazteko prozesua. • Burbina kume propioak erabiltzen ditugu, eta, ondorioz, kalitate handiagoko arraina lortzen dugu. • Itsasoko etxaldeetan ekoizten dira,

itsaso zabalean, kontrol zorrotzekin eta ingurumena eta animalien ongizatea errespetatuta. Uraren kalitatea ere neurtzen da. • Kontrolatu egiten da elikadura, eta egiaztatu egiten da pentsuaren kontsumoa ere; horri esker, hobeto zaintzen da itsas hondoa eta probetxu gehiago ateratzen zaie jakiei. • Egunero egiten da arrantza, eta horrek aukera ematen du arraina 24-48 orduko epean irits dadin saltokietara, freskotasun berme guztiarekin. • Hori guztia egiaztatu egiten da erabateko trazabilitatearekin eta ekoizpen katea kontrolatuz, hasi hazteko unetik eta ontzietan bildu arte.

10

008-011 ES TIEMPO DE PESCADO SOSTENIBLE EUS.indd 10

21/6/19 17:56


sasoi honetan...

EROSKI MSC arrain izoztua EROSKIn lanean jarraitzen dugu MSC zigilua daraman arrainaren eskaintza handitzeko, eta bi milioi tonatara iritsi nahi dugu 2020an. Itsasoa eta beste espezieak errespetatuz harrapatzen dugu EROSKI Natur saileko arrain freskoa, eta arrain izoztuak ere baldintza horiek bete ditzan nahi dugu. MSC zigilu urdina daraman arrain mota asko daukagu: bakailao eta legatz solomoak eta xerrak, era batean baino gehiagoan moztuta (xerrak azalarekin eta azalik gabe, eta medailoiak). MSC zigilu urdina daramate guztiek, eta horrek egiaztatu egiten du kalitatezkoak direla; aldi berean, ziurtatu egiten du berme guztiak betetzen dituen prozesu bat izan dutela: • Espezie horiek arrantzatzean, segurtatu egiten da arrain populazioak aurrera jarraituko

008-011 ES TIEMPO DE PESCADO SOSTENIBLE EUS.indd 11

duela eta produktiboa izango dela. • Arrantzatzeko moduak errespetatu egiten ditu gainerako espezieak eta ekosistemako habitatak. • MSC ziurtagiria daukaten arrantzalekuek aldian-aldian neurri batzuk aztertu behar dituzte arrantzatzeko garaian espezie gutxiago hil dadin. • Arrantzalekuek bete egin behar dituzte arauak, eta gai izan behar dute ingurumenean gertatzen den edozein aldaketatara egokitzeko. • Gure supermerkatuetan MSC zigiluarekin saltzen diren produktuen jatorria identifikatua dago, eta kantitateak behar bezala erregistratuta gelditzen dira. Arrain horiek erraz identifikatzeko moduan egoten dira beren etiketari esker, eta gainerakoetatik bereizita.

21/6/19 19:39


sasoi honetan...

LEGATZA PROVENZAKO SALTSAREKIN ETA OLIBA BELTZEKIN 4

erraza

20-30’

OSAGAIAK • 600 g legatz solomo • 300 g tipula • Piper berde 1 • 500 g tomate (udare erakoak) • 2 baratxuri atal • 8 g azukre • 40 ml oliba olio • 50 g oliba beltz • Tipulina • Gatza NOLA PRESTATU ● Moztu tipula eta piper

berdea laukitxoetan, eta frijitu su eztian olio pittin batekin kazola apal batean. Tipula horitzen hasten denean, erantsi baratxuriak xafl atan moztuta. Eragin guztiari eta erantsi tomatea, laukitxo txikietan moztua. Utzi su eztian egin dadin, harik eta berdura guritzen den arte. ● Eman gatza eta erantsi

1,82 €

pertsona bakoitzeko

azukrea ere. Birrindu bitsadera baten laguntzarekin, saltsa lodi bat gelditzen den arte eta tomatea oso egina. Azken unean, erantsi tipulin pixka bat, zatitua, eta oliba beltzak, hezurrik gabe eta xehe-xehe moztuta, eta gorde geroko. ● Eman gatza legatz solomoei,

eta egin buelta eta buelta zartagin ez-itsaskor batean oliba olio tantatxo batekin. Saltsarekin lagunduta zerbitzatuko dugu.

Errazio batek dauka: KCAL

GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK

191

6,4g

1g

9g

1g

%10

%9

%5

%10

%16

GATZA

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

12

012-014 ES TIEMPO DE RECETAS EUS.indd 12

21/6/19 17:00


EROSKI 48 MELONES EL ABUELO.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

20/06/19

10:34


es tiempo sasoi honetan... de...

2,93 €

pertsona bakoitzeko

2,78 €

HEGALUZE CARPACCIOA LIMOIZKO ESKABETXEAN

pertsona bakoitzeko

4

ertaina

50-60’

OSAGAIAK

HEGALUZE ERREA LEKA GISATUEN GAINEAN

piper berdea eta piper gorria (xehe-xehe moztuta), olioa, ozpina eta gatza. OHAR DIETETIKOA

4-6

ertaina

30-60’

OSAGAIAK • 800 g hegaluze (xerratan), EROSKI Natur MSC • 200 g leka • Baratxuri atal 1 • Tomate 1 • 20 g tipulin • 25 g piper berde

• 45 g piper gorri • 40 ml oliba olio • 20 ml ozpin • Piperrautsa • Gatza

NOLA PRESTATU ● Jarri sutan kazola bat urarekin eta egosi

lekak 15 minutuz (aurrez, zuritu egingo ditugu). Gorde geroko. ● Zartagin batean, jarri oliba olio pittin

bat eta frijitu baratxuria xerratan moztuta. Erantsi tomatea eta utzi sutan poliki-poliki egin dadin.

Hegaluzea arrain urdina da, eta nutrizioaren ikuspegitik, kopuru handietan ematen ditu kalitate handiko proteinak eta baita omega-3 gantz aberatsak ere, zeinak lagundu egiten duten odoleko kolesterol eta triglizerido mailak jaisten, eta, ondorioz, babestu egiten gaituzte bihotz-hodietako gaixotasunen aurrean. Ugari ematen ditu B multzoko bitaminak eta berdin A eta D bitaminak ere (azken horiek elikagai gantzatsuetan bakarrik ageri dira). Mineralei dagokienez, iturri ona da potasioa, fosforoa, magnesioa, burdina eta iodoa hartzeko. Kontuan hartu behar da arrain urdinek purinak izaten dituztela (azido urikoa), eta, hortaz, odolean azido urikoa maila handietan daukatenek edo hezueria dutenek ez lituzkete jan behar. Kontuan hartzeko beste datu bat merkurioaren ingurukoa da: hegaluzea txikiagoa denez atuna baino, uretan dagoen merkurioak ez dio hainbeste eragiten.

• 800 g hegaluze (solomoak), EROSKI Natur MSC • 100 g tipula • 4 baratxuri atal • Piperbeltz beltza (aleak)

• Limoi 1 • 400 ml oliba olio • Ereinotza • Tipulin edo perrexil xehatua • Gatza

NOLA PRESTATU ● Garbitu hegaluzea eta bildu fi lm

gardenarekin. Sartu izozkailuan, gogortzen den arte. ● Eskabetxea egiteko, jarri olioa zartagin

batean, erantsi tipula (zati handietan moztuta), ereinotza, baratxuriak eta piperbeltz beltza. Frijitu su eztian guztia, kolorea hartzen duen arte. ● Erantsi limoi zukua eta gatz pittin bat. ● Moztu hegaluzea kontu pixka batekin,

xerra fin-finak egiten ditugula. ● Busti arraina eskabetxearen zukuarekin. ● Platera bukatzeko, zabaldu gainetik

tipulin edo perrexil xehatua. ● Erantsi zartaginera piperrautsa eta lekak.

Utzi denak elkarrekin irakin dezan eta eman gatza.

Errazio batek dauka:

● Egin hegaluzea plantxan buelta eta

buelta, eta jarri leken gainean. Bota gatza, eman irakinaldi bat guztiari, eta zerbitzatu. ● Hegaluzea laguntzeko, ozpin saltsa arin

bat egingo dugu osagai hauekin: tipulina,

KCAL

GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK

297

12g

3g

%15

%17

%15

Errazio batek dauka: GATZA

3,4g 0,5g %4

%8

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

KCAL

GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK

295

13g

3g

%15

%19

%16

GATZA

2,4g 0,1g %3

%2

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

14

012-014 ES TIEMPO DE RECETAS EUS.indd 14

24/6/19 16:02


EROSKI 48 SERRATS.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

21/06/19

15:53


sasoi honetan...

Oreka zuretzat eta inguruarentzat Gaur egungo kontsumo eredua ondorio larriak eragiten ari da ingurumenean: neurriz kanpo kontsumitzen dugu, planetak jasan dezakeen baino gehiago, eta horrek arriskuan jartzen ditu gure baliabide naturalak. Adibiderik argienetakoa eta kontzientzia gehien eragin duena erabilera bakarreko plastikoen gehiegizko zabalkundea izan da.

E

ROSKIk betidanik izan du konpromisoa osasunaren eta iraunkortasunaren alde egiteko, eta irtenbideak bilatu nahi izan ditu erosketak modu jasangarrian egiteko. Hori dela eta, sasoiko elikagaiak eskaintzen dizkizu, ingurumena gehiago errespetatzen dutenak, eta horrekin batean, konpromisoa hartu dugu erabilera bakarreko plastikozko bilgarrien eragina murrizteko. Era horretan, gure dieta orekatuagoa izatea lor dezakegu, eta ingurumena babestea ere bai. 2008an, EROSKIn ingurumen irizpideak erabiltzen hasi ginen ontzi berriak diseinatzean; adibidez, jatorri jasangarriko materialak aukeratzen ditugu, ontzien birziklagarritasuna handitzeko, eta haiek ekoizteko eta

biltzeko behar diren lehengaien kantitatea txikitu dugu. Orain, gure asmoa da erabilera bakarreko plastikoen tonak gutxienez %20 murriztea 2025a bitarte. Horretarako, gure dendetan handitu egingo dugu EROSKI Natur saileko fruta eta berduren handizkako salmenta, eta berrikusi egingo ditugu gure produktu guztien ontziak, %100 birziklagarriak izan daitezen. Beste ekintza bat izango da gehiegizko bilgarriak desagerraraztea edo ontziaren pisua ahalik eta gehiena murriztea. Uda honetan, esaterako, EROSKI Natur saileko fruta hezurdunik onenak eskaintzeaz gain, murriztu egingo ditugu horien plastikozko bilgarriak: batzuk handizka eskainiko ditugu eta besteak plastiko gutxiagorekin bilduta.

EROSKI Natur fruta hezurdunak modu jasangarriagoan landatzen dituzte, ahalik eta gehiena txikituz ingurumenaren gaineko eragina, eta horrek lagundu egiten du inguru hurbilaren garapena sustatzen. Natur saileko gainerako frutak bezala, GlobalGAP ziurtagiria eskuratu duten nekazariek landatzen dituzte (nazioarteko arau bat da, nekazaritza segurua eta jasangarria bermatzen duena).

16

016-017 ES TIEMPO DE ELIMINAR PLASTICOS EUS.indd 16

24/6/19 16:03


EROSKI NATUR GEREZIAK. Beren kolore gorri distiratsuarekin, Jerteko EROSKI Natur gereziak dira udako izarrak fruten artean. Inguru horretako klimari esker, neguan zuhaitzek atseden hartzen dute, eta udaberriko eguzki ederrarekin, frutak ezin hobeto heltzen dira. Cereza del Jerte Jatorri Izen Babestuak (JIB) egiaztatu egiten du horien kalitatea.

EROSKI NATUR FRUTA HEZURDUNAK. Udan, fruta hezurdunak izaten dira protagonista handiak: mami haragitsua izaten dute, zapore gozoa eta testura urtsua. Baditugu paraguaioak, nektarinak eta mertxika hori eta gorriak, guztiak EROSKI Natur sailekoak. Handizka aurkituko dituzu gure supermerkatuetan, orain plastikozko erretilurik gabeko ontzietan saltzen ditugu eta.

Plastiko gutxiago erabiltzeko konpromisoari eutsiz, EROSKI Natur gerezien erretiluak kendu eta kartoizko ontziak erabiltzeari ekin diogu; kartoiak FSCÂŽ ziurtagiria darama, zeinak bermatu egiten duen modu jasangarrian kudeatu diren basoetatik datorrela. Bilgarri berriaren ekodiseinuari esker, utzi egingo diogu urtean zazpi tona plastiko baino gehiago kontsumitzeari.

17

016-017 ES TIEMPO DE ELIMINAR PLASTICOS EUS.indd 17

24/6/19 16:03


sasoi honetan...

Emakumeak lekuko Emakume paregabe asko aurkitzen da han eta hemen, beren bizitzan eta ibilbidean bide berriak urratzeko prest. Ausartak dira, eredugarriak eta konpromisoa daukate osasunarekin eta iraunkortasunarekin. Datozen hilabeteetan, hainbat historia ekarriko dizkizugu, eta oraingoan Eva Lafraya aukeratu dugu, fruta hezurdunak oso ongi ezagutzen dituen emakumea. Mundu horren inguruan hazi da pertsona gisa, eta harro sentiarazi du lortu duen guztiak. Ikusi hemen harem historia osorik: www.eroski.es/mujeres-que-cuentan.

Eva Lafraya Nekazaria eta Valle de Rincon SATeko lehendakari izana Errioxan dago Valle de Rincon kooperatiba (Eraldaketarako Nekazaritza Sozietatea da); bere garaian, bi kooperatiba zeuden herrian, elkarren lehian, eta une batean, elkartu eta proiektu bateratu bat lantzea erabaki zuten. “Milioi bat euro fakturatuz hasi ginen, eta orain zortzira iritsi gara. Zerbait ongi egin dugun seinale”, nabarmendu du Evak. Berak argi du: kooperatibista izateko, “kooperatibistaren espiritua” eduki behar da. Horrek esan nahi du

“onura komunak duela lehentasuna, kooperatibaren onurak, guztienak alegia”. Evaren iritziz, hori abantaila bat da: kooperatiba bat izaki, fruta mota gehiago eskain dezakete, luzaroago eta prezio hobean. Ildo horretan, Eva oso harro sentiarazten du Ocon inguruan dagoen etxaldeak, Santa Lucian. “Bost urte neramatzan mundu honetan, eta EROSKIk proposatu zigun gure fruta hezurdunen denboraldia iraileraino luzatzea”, azaldu du. Baina arazo bat zeukaten: Rincón de Sotoren altuerak ez zuen aukerarik ematen uzta luzatzeko. “Atera egin behar izan genuen hemendik eta gorago zeuden lurrak bilatu; urtebete behar izan genuen etxalde egokia aurkitzeko”. Baina lortu zuten. Eta horri esker, gerezien denboraldia luzatzeko modua izan dute, etxalde berria garaiera handiagoan

dagoelako eta gereziak beranduago heltzen direlako; ondorioz, luzaroago eskain ditzakete heltze punturik onenean. AHALEGINAREN SARIA “Hasieran beldur nintzen, baina, azkenerako, desagertu egin da”. Nekazaritzak, Evaren esanetan, “urte zailak” izaten ditu, baina azkenean aukera ematen dio gehien maite duena egiteko, “eta izugarri betetzen zaitu”. “Bete egiten zaitu eta pasioz bizi duzu”, eta hori ikusi egiten da lanaren emaitzan, eta oso baliagarria izan zaio, gainera, pertsona gisa hazteko. Azaltzen duenez, gogor lan egin du, etsi gabe eta adorez, eta horrelaxe lortu du guztiek errespeta dezaten. Haren ustez, gero eta emakume ekintzaile gehiago dago. “Gauzak aldatzen ari dira, eta nekazaritzan ere sumatzen da aldaketa: zenbat emakume nekazari daude inguru honetan? Hiru? Beno, lehen ez zegoen! Bere bizitzak islatzen du aldaketa hori, eta “oso harro” sentitzen da, baina argi dauka ez litzatekeela izango gaur egun dena inguruan duen jendea gabe eta berak egin duenari balioa ematen dion jendea gabe. “Ereiten duguna jasotzen dugu”.

18

018 ES TIEMPO DE MUJERES EUS.indd 18

21/6/19 16:37


EROSKI 48 RED BULL.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

20/06/19

10:35


erakusleihoa

EROSKI Seleqtia produktuak

Eraldatu itzazu zure platerak Udan denok saiatzen gara egunerokoari etekin gehixeago ateratzen eta gozatzen, eta uda garai ona da, halaber, otorduekin atsegin hartzeko ere. Osagai egokiekin, ukitu berezi-berezia eman diezaiekezu zure platerei. Xehetasunak garrantzitsuak direnez, EROSKI Seleqtia saileko gure produktuak dastatzeko gonbita egin nahi dizugu, zure errezetei bestelako izaera bat emateko.

U

da ere garai ona da EROSKI Seleqtia saileko gourmet produktuekin gozatzeko, preziorik onenean eta Basque Culinary Centerreko profesional adituen bermearekin. Urteko sasoi honetan otordu arinak izaten ditugu nahiago, baina horiei ere ukitu paregabea eman diezaiekegu Seleqtia saileko osagaiekin. Entsalada bat, adibidez, zaporez betetako aukera freskagarri bihur dezakegu Siurana Jatorri Izeneko oliba olio birjina estrarekin. Eta nahi izanez gero, tomate lehor konfitatuaren zati batzuk ere erantsi ditzakegu, izokin ketua, eta abar. Errezeta bat itxuraldatzeko gai den beste produktuetako bat gazta izaten da. EROSKI Seleqtia sailean era askotako gaztak dituzu Jatorri Izen Babestuarekin, adibidez mozzarella

di bĂşfala delakoa, Campaniako bufaloen esnearekin egina, Italian, metodo tradizionalari jarraituz. Gazta ezin hobea da gordinik jateko, entsaladetan edo gainerreta. Beste gazta aski berezi bat ere badugu, Grana Padano izenekoa (ezkata eran edo birrinduta heldu da), eta aukera ona da pasta platerei, entsaladei edo risottoei botatzeko, zapore delikatua eta lurrin sendoa baitu. Eta mokadu arin bat egin nahiko bazenu, baina zapore aparta duena, hortxe dituzu atun mendrezka edo izokin solomotxoak, ohikoa duten lurrin ketuarekin. Menua bukatzeko, zer hobea Seleqtia saileko postreak dastatzea baino. Tartak, hostorez egindako trentzak, mamia, mueslia... Guztiak ere oso egokiak dira otordu bat biribiltzeko.

20

020-024 ESCAPARATE SUMMER STYLE EUS.indd 20

21/6/19 17:07


ADITUEK EGIAZTATUTA 2016. urteaz geroztik, BCCeko profesional adituek egiaztatzen dituzte EROSKI Seleqtia saileko produktuen ezaugarri organoleptikoak. Seleqtia saileko produktu bat gure supermerkatuetako apalategietara iritsi aurretik, dastatze proba bat egiten diote, eta adituek aztertu egiten dute nolakoak dituen testura, zaporea, lurrina, eta abar.

2007. EROSKI Seleqtia gourmet produktuen marka sortu genuen.

21

020-024 ESCAPARATE SUMMER STYLE EUS.indd 21

21/6/19 17:07


el escaparate erakusleihoa

1,19 €

pertsona bakoitzeko

ENDIBIAK SOJA ADARTXOEKIN ETA ROQUEFORT SALTSAREKIN

NOLA PRESTATU ● Garbitu endibiak eta moztu lau zatitan. ● Roquefort saltsa egiteko, nahasi gazta,

4

erraza

15-20’

olioa, ozpina eta gatza. Irabiatu ongi eta utzi hozkailuan ordubetez. ● Zerbitzatu endibiak roquefort saltsarekin

OSAGAIAK • 4 endibia • 50 g roquefort gazta JIB Seleqtia • Sagar 1 • 50 soja (adartxoak) • 8 tomate (cherry erakoak)

• 100 g fruitu lehor • 10 ml oliba olio • 10 ml ozpin • Gatza

onduta, eta, ondoan, jarri soja adartxoak, cherry tomateak, sagar zatitxo batzuk eta fruitu lehorrak.

oso kaloria gutxi ematen dute. Soja adartxoak, sagarra eta tomatea ere baditu errezeta honek, eta horrek handitu egiten du bitamina eta mineral kopurua. Eta fruitu lehorrak ere badituenez, gantz saturatugabeak ematen ditu, zeinak lagungarriak diren kolesterola murrizteko. Roquefort saltsak kaloriaz hornitzen du platera, nahiz eta kopuru txiki samarretan erabili den.

Errazio batek dauka:

OHAR DIETETIKOA Endibiek ugari ematen dituzte bitaminak, mineralak eta herdoilaren aurkako substantziak. Horrekin batean, kopuru handietan izaten dute ura, eta, ondorioz,

KCAL

GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK

GATZA

278

20g

5g

9g

1g

%14

%29

%24

%10

%10

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

22

020-024 ESCAPARATE SUMMER STYLE EUS.indd 22

21/6/19 17:07


EROSKI 48 MAYTEA.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

20/06/19

11:00


erakusleihoa

PIZZA, IZOKIN KETUZ, TOMATEZ ETA TXANPIÑOIZ EGINA 4

erraza

50-60’

OSAGAIAK • 200 g irin • 15 g legamia lehor (okintzakoa) • 40 ml oliba olio • 100 ml tomate saltsa • 100 g tomate fresko

• 125 g izokin ketu (solomotxoak), EROSKI Seleqtia • 100 g txanpiñoi • 100 g gazta birrin • Gatza

1,87 €

pertsona bakoitzeko

NOLA PRESTATU ● Disolbatu legamia ur epel pittin batean.

Gainazal lau batean, egin sumendi bat irinarekin eta bota legamia erdian. ● Erantsi gatz pittin bat eta oliba olioa, eta

egin orea kontu pixka batekin, harik eta bola bat eratzen dugun arte. Ondoren, utzi egonean pare bat orduz, zapi batean bilduta, harrotu dadin. ● Eman pizza forma oreari arrabola baten laguntzaz. Zabaldu gainetik tomate saltsa, txapiñoiak xerretan moztuta, izokin ketua eta tomate freskoa, zatietan moztuta. Azkenik, zabaldu gazta birrina gainetik (nahieran). ● Sartu labean 200 ºC-an 30 minutuz.

Beroa dagoela zerbitzatuko dugu.

Errazio batek dauka: KCAL

GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK

GATZA

402

16g

4g

2,8g

1g

%20

%23

%21

%3

%18

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

24

020-024 ESCAPARATE SUMMER STYLE EUS.indd 24

24/6/19 16:03


EROSKI 48 DON SIMON.indd 1

24/6/19 14:11


erakusleihoa

Goazen piknik bat egitera

Udan gozatzeko behar duzun guztia Eguraldi ona egiten duenean, ez dago gauza hoberik aire librean otordu bat egitea baino. Hauxe baino ez da behar: familiarekin edo lagunekin elkartu, baso, erreka edo parke egoki bat bilatu, itzala ere baduena, eta egun eder bat pasatzeko prestatu naturarekin gozatzeko asmoz. Barbakoa bat egitea aukera paregabea da, baina zure etxean edo lorategian lekurik ez baduzu edo sukaldean lan handirik hartu nahi ez baduzu, aukera bikaina izaten da piknik bat antolatzea jateko prest dauden produktu freskoekin. EROSKIren ogitegietan, frutategietan eta urdaitegietan aurkituko duzu behar duzuna.

F t SSasoiko Fruta. ik fruta f t aukerarik onena aurkituko duzu gure frutategietan. Uztailean eta abuztuan, fruta hezurdunak nabarmentzen dira, eta horiekin batean, igel azala duen meloia eta sandia beltza, hazirik gabea, biak ere EROSKI Natur sailekoak.

Iberiarren eta gazten taulak. Era guztietako taulak prestatzen ditugu gaztekin eta hestebeteekin. Mahaian aurkezteko prest daude, inolako kezkarik ez dezazun eduki. Eskatu zer nahi duzun, eta pozik prestatuko dizugu.

26

026-027 ESCAPARATE PICNIC EUS.indd 26

21/6/19 17:09


por tu salud

Gazpatxoak eta salmorejoak. Osagai %100 naturalekin eginak daude, eta garairik onenean bildutako barazki hautatuekin. Produktu freskoak direnez, mantendu egiten dituzte baratzeko berduren onura guztiak: zuntza, bitaminak eta mineralak.

Enpanadak. Egunero egiten dituzte labean gure okindegietan; neurri askotakoak ditugu, eta betegarri mota askorekin.

Entsaladak. Hozkailuetan dauden elikagaien gunean aurkituko dituzu. Piknik bat inprobisatzeko balio dute, bai hondartzan eta bai etxean bertan ere. Berekin ekartzen dituzte ongailua eta mahai tresnak.

27

026-027 ESCAPARATE PICNIC EUS.indd 27

21/6/19 17:09


EROSKI humusa

Garbantzuak baino askoz gehiago Humusa oso plater ezaguna da Ekialde Hurbilean, eta gure gastronomian ere leku bat egin du aperitibo osasungarri gisa. Uda heltzearekin batean, ohikoa izaten da lagunekin eta familiakoekin otorduak egitea, eta errezeta mediterraneo honek aukera ematen du lekaleak beste modu batez jateko, mokadu goxo bat ingurukoekin partekatzeko eta kaloria gehiago ematen duten beste proposamen batzuk baztertzeko. EROSKIn gustu guztiak asetzeko moduko aukerak aurkituko dituzu, berehala jateko prest datozenak. 28

028-029 PROTA HUMMUS EUS.indd 28

21/6/19 17:09


EROSKI protagonistak

MAROKOAR ESTILOKO HUMUSA Errezeta hauxe da gure azken berrikuntza: humusa du oinarrian, eta espezia exotikoak ere bai, zeinak kontraste gustagarria egiten duten mahaspasekin eta tipula karamelizatuarekin. Emaitza ere berezia da, ukitu desberdina eta mediterraneoa duen produktu bat. Zizka-mizka paregabea da pita ogiarekin, ogitxoekin edo barazki makilatxoekin laguntzeko.

JATORRIZKO HUMUSA Bertsiorik klasikoena, betiko errezetan oinarritua. Garbantzuekin eta tahinarekin egindako krema bat da, txigorkietan zabalduta jateko edo kanapeak, sandwichak edo entsaladak laguntzeko. Orain, gainera, 500 gramoko XXL formatu berrian aurkituko duzu gure dendetan.

HUMUSA PIPER GORRIEKIN ETA JALAPEĂ‘OEKIN Esperientzia berezia da ahosabairako, piper errearen zapore bizia baitu, jalapeĂąoak ematen dion ukitu minarekin konbinatuta. Aperitibo berezia da, indartu egiten duena sandwicharen, pintxoen eta kanapeen zaporea.

028-029 PROTA HUMMUS EUS.indd 29

21/6/19 20:14


EROSKI protagonistak

EROSKI izozkiak

Freskatu ezazu zure uda 30

030-031 PROTA HELADOS EUS.indd 30

21/6/19 17:10


Udan sartuta gaude, udak beroa dakar, eta beroak, izozki goxo eta freskagarri bat jateko gogoa. Eguneko edozein une izan daiteke egokia izozki batekin gozatzeko, postre gisa nahi bada edo askaritan. EROSKIn nahi adina aukera eskaintzen dizugu, eta berrikuntza batzuk ere bai, gehien maite duzuna hauta dezazun.

TERRINAK Aukera asko dugu familia formatuko eskaintzan: esne konfitura zaporekoa, kafe latte, menda eta txokolatea... Eta aurten bi zapore berritzaile dakartzagu: Black cookies & Cream, gaileta zatitxoekin eta txokolate saltsarekin; eta Cappuccino, tiramisu saltsarekin eta kafe zaporeko malutekin. KONOAK Limoi zaporekoa izan da gure dendetara iristen azkena, limoi saltsaz egindako bihotza duena.

Baina gozotasun gehiagoko gutizia bat nahi baduzu, ausartu zaitez txokolate eta brownie konoekin, banilla eta makadamiako intxaurrak dituenarekin edo black & white cookies delakoarekin. MINISANDWICHAK Mini formatuan heldu da klasikoetako bat. Askoz ere azukre gutxiago du (%65 gutxiago), eta ez dauka azukre erantsirik. Horrela, uda honetan lasai gozatu ahalko duzu gutizia fresko honekin.

31

030-031 PROTA HELADOS EUS.indd 31

21/6/19 20:18


EROSKI 48 DOBLE CLUB EROSKI EUSKADI.indd 2

20/06/19 10:51


EROSKI 48 DOBLE CLUB EROSKI EUSKADI.indd 3

20/06/19 10:51


zure osasunaren alde

Barbakoa arina Hemen da beroa, eta beroa iristean, ohikoa izaten da aire libreko otorduak eta barbakoak egitea. Haragia izaten da egun horietako izar nagusia, nahiz eta beste elikagai batzuk ere jar daitezkeen, adibidez berdurak edo arraina. Lau aholku eta hiru errezeta proposatuko dizkizugu barbakoa gustagarri bat presta dezazun eta, batez ere, osasungarriagoa izan dadin.

PLANIFIKA EZAZU MENUA Osatu ezazu menu orekatu bat eta sartu entsalada, arraina edo begetalen brotxetak. KALKULATU ERRAZIOAK Barbakoa plater bakarra izango bada, aholkua da pertsona bakoitzeko 200 gramo prestatzea sarrerako mokadutxoak egiteko eta gero 250 gramo haragi (gihartsua, ahal dela). HARTU PAZIENTZIA TXINGARREKIN Itxaron ezazu puntu zurixka bat hartu arte. TENPERATURA GARRANTZITSUA DA Elikagaiak hobeto kozinatzen dira giroko tenperaturan daudenean.

PATATAK, ATUNEZ ETA ARTOZ BETEAK 4

erraza

40-50’

0,57

OSAGAIAK • 4 patata • 100 g atun (naturalean) • 50 g arto (kontserbakoa)

• 80 g maionesa • 100 ml tomate saltsa • Gatza • Albaka

NOLA PRESTATU ● Egin patatak barbakoan, azal eta guzti,

aluminio paperean bilduta. Eman gatza. ● Nahasi patataren mamia tomate

saltsarekin eta maionesarekin. ● Bete patatak nahastura horrekin eta

bota gainetik kontserbako atuna eta artoa. ● Apaintzeko, jarri tomate saltsa pittin bat,

maionesa eta albaka moztu berria.

Errazio batek dauka: KCAL

GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK

GATZA

245 9,2g 0,3g 2,9g 0,29g %22

%13

%2

%3

%5

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

34

034-036 POR TU SALUD BARBACOAS EUS.indd 34

21/6/19 17:11


BROTXETA, INDIOILARREZ ETA TOMATETXOZ EGINA 4

erraza

30-40’

1,26

OSAGAIAK • 500 g indioilar bularki fresko • 200 g tomate (cherry erakoak) • Baratxuri atal 1

• 20 g piperrauts gozo eta piperrauts min pittin bat • 5 g gatz • 40 ml oliba olio

NOLA PRESTATU ● Moztu indioilar bularkia laukitxo

erregularretan, eta sartu brotxetan cherry tomatetxoekin batean. ● Birrindu irabiagailuarekin piperrautsa,

baratxuri atala, gatza eta oliba olioa. Busti brotxetak nahastura horrekin eta utzi ordu erdiz egonean. ● Kozinatu brotxetak barbakoan lau

aldeetatik, kanpotik gorritzen diren arte. Beroak daudela zerbitzatuko ditugu. OHAR DIETETIKOA Indioilarraren haragia zuria da, gantz azidoak dauzka eta oso kolesterol gutxi. Ugari ematen ditu burdina, kaltzioa, fosforoa eta B multzoko bitaminak. Cherry erako tomateekin egina da, eta horiek ere ugari ematen dute burdina, kaltzioa, fosforoa, magnesioa, manganesoa, potasioa, zinka, kobrea, iodoa, zuntza eta herdoilaren aurkakoak, eta berdin hainbat bitamina ere: A, B, C, E, eta K. Piperrautsa ere nabarmentzekoa da, gaitasun handia baitu herdoilaren aurka egiteko; horretaz gain, A bitamina (betakarotenoa) eta burdina ere ematen ditu.

Errazio batek dauka: KCAL

GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK

426

17g

5g

%21

%24

%25

GATZA

4,1g 0,6g %5

%9

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

35

034-036 POR TU SALUD BARBACOAS EUS.indd 35

21/6/19 17:11


zure osasunaren alde

EROSKI markak zure osasunaren alde egiten duen guztia NUTRIZIO ARLOKO SEMAFOROA Horri esker jakin dezakezu errazio batek zer kopurutan dituen kaloriak, azukreak, gantzak (saturatuak eta saturatugabeak) eta gatza. Gainera, lehen begiratuan jakin dezazun zer jaten ari zaren, koloreekin adierazia dago.

AZUKRE GUTXIAGO

BURBINA PARRILAN 4

ertaina

10-15’

1,93

OSAGAIAK • 800 g burbina • 40 ml oliba olio birjina • 500 g patata

• 2 baratxuri atal • Perrexila • 6 g gatz • Alioli saltsa

NOLA PRESTATU ● Nahasi baratxuria, perrexila eta gatza,

birrindu eta zabaldu nahastura hori burbinaren gainean.

● Patata batzuekin lagunduta zerbitzatuko

dugu arraina, horiek ere parrila berean eginda, eta alioli saltsarekin onduta.

GATZ GUTXIAGO OHAR DIETETIKOA Ur geza eta gaziko arraina da burbina, eta estimu handitan daukate sukaldean, errezeta eta prestaera asko onartzen baititu. Mineral ugari ematen du, kaltzioa, iodoa, burdina, magnesioa, potasioa, fosforoa, zinka eta sodioa, eta bitaminak ere bai, B multzokoak, E, C, D eta K. Errezeta honetan, patata errekin prestatu da arraina, eta horiek karbohidratoak eta mantenugai konplexuak ematen dituzte, eta indize gluzemiko apala daukate (horrek lagundu egiten du asetasun irudipena izaten).

● Hezurra eta haragia erraz bereizteko

moduan daudenean, egina dagoen seinale.

Osasuna eta ongizatea

KCAL

GANTZ GANTZA SATURATUAK AZUKREAK

EROSKI markako produktuetatik 93 tona gatz baino gehiago desagerrarazi ditugu.

GANTZ GUTXIAGO Nahiz eta gantzak ezinbestekoak diren organismoak behar duen energia lortzeko, ez da egunean %35 baino gehiago hartu behar. Hori dela eta, 998 tona gantz baino gehiago desagerrarazi ditugu gure markako elikagaietan.

LANDARE GANTZ PARTZIALKI HIDROGENATURIK GABE

Errazio batek dauka:

● Jarri parrilan egiten, eta, noizean behin,

igurtzi oliba olio pittin batekin.

Gure produktuetatik 467 tona azukre baino gehiago kendu ditugu.

GATZA

341

10g

1,5g

1,1g

1g

%17

%14

%8

%1

%12

Gantz horiek igoarazi egiten dute kolesterol txarra. Hori dela eta, kendu egin ditugu gure marketatik.

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

gantzak

Urtean 467 tona azukre kendu dizkiegu gure elikagaiei, 998 tona gantz eta 93 tona gatz

36

034-036 POR TU SALUD BARBACOAS EUS.indd 36

24/6/19 16:04


EROSKI 48 ISABEL.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

20/06/19

10:58


‘Nestlé-ren VI. Behatokia’

Uste baino janari gehiago galtzen dugu alferrik Oraingo ekitaldian, alferrik galtzen diren elikagaiei jarri die arreta Familien nutrizio ohiturei eta bizi estiloei buruzko Nestlé-ren VI. Behatokiak1. Ohitura osasungarriak sustatzea da ekimen horren helburua, eta planeta zaintzea, soberan gelditu den janariari probetxua aterata.

N

estlé-ren VI. Behatokiak baieztatu egin du Espainiako Estatuko etxeetan kontzientzia handia dutela elikagairik ez dadin alferrik galdu. Izan ere, 10 etxetatik 9tan adierazi dute gaizki sentitzen direla janaria botatzen duten aldiro, eta 10etik 6tan uste dute oso onuragarria iZango dela kopuru horiek murrizteko konpromisoa hartzea. Datuek azaltzen dutenez, ordea, beti ez dira jabetzen zenbat elikagai alferrik galtzen

duten (batzuetan, egoera onean daudenak ere botatzen dituzte). Askotan, arazoa izaten da janari horiekin zer egin daitekeen ez jakitea, eta, ondorioz, zailagoa izaten da sobera gelditu denarekin plater gustagarri eta orekatuak egitea. Espainiako Estatuko etxeetan, urtean 1.240 milioi kilo janari joaten da zaborretara2, baina VI. Behatokiak dioenaren arabera, inkestari erantzun dioten herritarren %90i iruditzen zaie janari gutxi botatzen dutela edo ia

batere ez, eta, aldiz, %11k uste dute asko edo dezente botatzen dutela. Azken astean zenbat janari bota duten galdetuta, %27k aitortu dute zaborretara joan den janari kozinatua edo gordina %5 izaten dela batzuetan eta %25 baino gehiago beste zenbaitetan. PROBETXUA ATERATZEKOAK Ogia, fruta eta berdura dira maiztasun handienarekin erosten ditugun elikagaiak, eta bota ere horiexek

38

038-040 AHORRA CON EUS.indd 38

21/6/19 17:12


aurreztu

Laura GonzĂĄlez Nutrizioaren, Osasunaren eta Ongizatearen arloan NestlĂŠ-k Espainian duen arduraduna

egiten ditugu gehien. Herritarren esanetan, ogiaren %25 botatzen dute eta fruta eta berduraren %20; haragia, arraina, lekaleak eta pasta bakanago botatzen dituzte (%10ekoa da datua). Probetxurik gehien, berriz, arrautzei eta esnekiei ateratzen diete. ZER EGITEN DUGU SOBERA GELDITZEN DEN JANARIAREKIN Herritarren %36k bota egiten dituzte janari hondarrak. Horien artetik, %23k bota egiten dituzte zuzenean, eta gainerako %13ak gorde egiten dituzte, probetxua aterako dietelakoan, baina azkenerako zaborretara joaten dira. Hamar herritarretatik zazpik diote badakitela nola atera probetxua janari hondarrei, eta hamarretik zortzik uste dute bateragarria dela horiei probetxua atertzea eta modu orekatuan jatea.

1. Ikerketa hori egiteko, elkarrizketa egin zaie Internet bidez Espainiako Estatuan bizi diren 1.000 herritarri; 16 eta 65 urte artekoak izan dira guztiak, eta sexua, adina eta bizilekua kontuan hartuta hautatu dituzte. 2. Espainiako Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa (2017). Elikagaien Kontsumoari buruzko txostena.

Erraza al da janari hondarrei probetxua ateratzea modu osasungarrian? Dirudien baino errazagoa da. Hauxe da gakoa: egoki konbinatzea elikagai hondarrak eta jaki berriak, eta prestaera metodoekin jolas egitea. NestlĂŠ Cocina gunean (https://www. nestlecocina.es/cocina-deaprovechamiento) errezeta bilduma bat sortu dugu janariei probetxua ateratzeko. Horien bidez (egiaztatuak daude nutrizioaren ikuspegitik), enpanadilla gustagarri batzuk labean presta daitezke jan gabe gelditu zaigun oilaskoarekin, edo lekale humus bat egin dezakegu eltzekaritik sobera gelditu denarekin. Errezeta horiek eta beste batzuk ageri dira gure web-orrian, www.nestlecocina.es, eta baita artikuluak, trikimailuak eta ideiak ere janaririk ez alferrik galtzeko. Ba al dago trikimailurik hainbeste janari ez alferrik galtzeko? Elikagairik ez alferrik galtzeko, garrantzitsua da ongi antolatzea. Trikimailu bat izaten da asteko menua planifikatzea. Funtsezkoa da, era berean, hozkailuan ditugun elikagaiak berrikusi eta ordenatzea eta erosketen zerrenda aurrez prestatzea; horrela, behar duguna bakarrik erosiko dugu. Janari asko iraungi egiten dira, eta hori izaten da zaborretara botatzeko arrazoirik ohikoenetakoa; hori saihesteko, elikagairik zaharrenak berrien aurrean jartzea komeni da, etiketan ageri den datari begiratzea. Azkenik, behar baino janari gehiago prestatu badugu, soberan gelditu dena izozteko ohitura hartu behar dugu. Horrekin, ez dugu janaririk botako,

eta, bide batez, plater bat gehiago izango dugu jateko prest. Emango al diguzu ideiaren bat janari hondarrei probetxua atera eta menu osatu bat egiteko? Ezinbestekoa da ideia onak edukitzea. Lehenbiziko plater bat egin genezake helduegia dagoen fruta eta berdurarekin, adibidez sandia gazpatxo bat, berenjena pate bat, kuiatxo eta azenario krema gratinatu bat... Lekale hondarrekin, babarrun eta arroz eltzekari eder bat presta dezakegu, eta joko handia ematen du, halaber, berdura gordinak hartu eta pasta edo arroz hondarrekin konbinatzeak, edo lekale edo arrautzekin, eta entsalada bat egiteak. Bigarrenerako, beti kroketak ez egiteko, haragi, oilasko edo arrautza hondarrak hartu eta enpandillak egin ditzakegu ahuakate eta artoarekin. Beste adibidez batzuk: patata eta bakailao tortilla bat, edo atunez betetako arrautza batzuk. Postrerako, kalabaza bizkotxo bat egin dezakegu, sagar konpota bat ricota gaztarekin edo jogurtarekin, ogi budin bat esne kondentsatuarekin edo fruta brotxeta batzuk laranja saltsarekin eta baita txokolate pittin batekin ere. Ideia horiek eta beste asko ageri dira webean, baina irudimen pittin bat baino ez da behar, eta hozkailuan edo biltegian ditugun osagaiak konbinatzea modu dibertigarri eta jostalarian.

39

038-040 AHORRA CON EUS.indd 39

24/6/19 16:04


aurreztu

Ideia batzuk Elikagaiei etekin guztia ateratzeko pentsatuta daude errezeta hauek. Errazak eta sormen ukitu handikoak dira, eta lagundu egingo digute ezertxo ere ez botatzen, ingurumenarekin errespetuz jokatzen eta gure etxeko ekonomia hobetzen.

BERDURA ETA PINAZI PIZZA 4

erraza

20’

OSAGAIAK • Pizza egiteko ore 1 • 100 g tomate frijitu, etxeko eran egina • 200 g tomate (cherry erakoak)

• 180 g piper berde • 20 pinazi • 200 g tipulin • Gatza • Oliba olio birjina

NOLA PRESTATU

DILISTA HUMUSA ERRAZ ETA AZKARRA 4-6

erraza

5’

OSAGAIAK • Lata 1 dilista • 10 g oliba olio birjina • Baratxuri atal 1 • 1 g piperrauts • 40 g tahin • 1 g kumino (hautsa)

• Limoi erdia • Piperbeltz beltza (ehoa)

● Bota dilista latatik gorde dugun likidoa

● Moztu tipula xerra fi n-fi netan, piperra

(norberak nahi adina).

zerrendatan eta tomateak erditik.

● Sartu nahastura hozkailuan zerbitzatu

● Jarri pizzaren oinarria labeko erretilu

baino ordu batzuk lehenago, trinkotasun handiagoa eduki dezan.

batean, bilgarri gisa izaten duen paperaren gainean.

● Hotza dagoela zerbitzatuko dugu.

● Estali tomate saltsarekin eta zabaldu

gainetik berdurak (zatituta) eta pinaziak. Ondu gatzarekin eta oliba olio birjinarekin. ● Egin pizza labean 240 ºC-an, gehienez

15 minutuz.

NOLA PRESTATU ● Ireki dilista lata eta gorde likidoa. Nahasi

dilistak gainerako osagaiekin. Birrindu guztia ● irabiagailuaren laguntzarekin, testura

Hementxe duzu janari hondarrei probetxua ateratzeko errezeten bilduma guztia, eta baita janaririk ez botatzeko trikimailuak eta ideiak ere: www.nestlecocina.es/coleccion/recetas-de-aprovechamiento.

krematsuko pasta bat lortu arte.

40

038-040 AHORRA CON EUS.indd 40

21/6/19 17:12


EROSKI 48 DANONE.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

20/06/19

10:33


belle&SUN eguzki ganduak

Babes ikusezina eguzkiarekin gozatzeko Eguzkia arriskurik gabe hartzeko eta larruazala beltzaran jartzeko, ezinbestekoa da ongi babestea. Baina ez da aski krema ematea; jakin egin behar da nola hautatu babes egokia eta maiz-maiz erabili. belle&SUN eguzkitarako gandu ikusezinek irtenbide perfektua eskainiko dizute.

Bisita ezazu gure weborria eta ezagutu belle saileko gure produktu guztiak. Askoz gehiago aurkituko dituzu hemen: www.eroski.es/ nuestras-marcas/belle/

1989. Aerosoletan kendu egin genituen CFCak (klorofl uorokarbonoak), kalte egiten diotelako ozono geruzari.

42

042-043 BELLEZA EUS.indd 42

21/6/19 17:14


edergintza

E

guzkiak hainbat onura eskaintzen du, baina neurrian hartu beharra dago, eta, batez ere, babestuta. Horretarako, ezinbestekoa da produkturik egokiena hautatzea. Espektro zabaleko babes bat erabiltzea gomendatzen dute, UVA izpietarako iragazkiekin formulatua dagoena (A izpi ultramoreak) eta UVB izpietarako iragazkiekin (B ultramoreak), eta babes indizea gutxienez 30ekoa izatea. Eguzkitarako gandu ikusezin berriek 30eko eta 50eko babes faktorea daukate, eta irtenbide ezin hobea eskaintzen dizute eguzkiarekin gozatu eta larruazala zaintzeko.

bereziki egokia da larruazal oso zuria edo eguzkiarekiko sentibera duten pertsonentzat; 30ekoa, berriz, larruazal argiek erabiltzekoa da, erraz beltzarantzen ez direnek. Babes indizea kontuan hartzea bezain garrantzitsua da produktua kopuru egokian ematea larruazalean

Babesteaz gain, belle&SUN eguzkitarako ganduek hidratatu eta elikatu egiten dute larruazala, eta leun eta malgu uzten dute, koko usain eta guzti.

HONELA BABESTEN DUTE Konbinatu egiten dituzte eguzki iragazki fotoegonkorrak eta herdoilaren aurkako eragileak, E bitamina adibidez, eta horri esker, produktu horiek babes sendo eta orekatua eskaintzen dute A izpi ultramoreen aurka (izpi horien eraginez, garaia baino lehen zahartzen da larruazala, eta epe luzera beste kalte batzuk ere eragiten ditu, adibidez zimurrak eta orbanak). Horretaz gain, prebentzio lana egiten dute B izpi ultramoreen aurka (eguzki erredurak eragiten dituzte). belle&SUN eguzki esprai berriak 50eko babes faktorea eskaintzen du, eta

Osasuna eta ongizatea

parabenorik

GABE

eta agerian dauden zati guztiak ongi estaltzea (ez dira ahaztu behar oinen gainaldeak, ezpainak eta belarri pabiloiak). Eguzkia hartu baino 2030 minutu lehenago eman behar da fotobabesa, larruazalak ongi xurga dezan. Eta funtsezkoa da bi ordutik behin berriz ere ematea (edo etiketak agintzen duen maiztasunarekin), baita lainotuta dagoenean ere, eta igeri egitetik atera ondoren edo ariketa egin eta toallarekin lehortzen garen bakoitzean. belle&SUN eguzki ganduak oso erraz ematen dira, eta erresistenteak dira urarekiko. Gainera, azkar xurgatzen dira, ez dira gantzatsuak eta larruazal bustiaren gainean ere eman daitezke.

Kendu egin ditugu parabenoak eta triklosana kosmetikako eta zainketa pertsonaleko gure produktuetatik

43

042-043 BELLEZA EUS.indd 43

21/6/19 17:14


haurtxoak

EROSKIren pixoihal berriak

Haurtxoak lehor eta eroso, mugitzeari utzi gabe Zure haurtxoarentzako pixoihal bat bilatzen duzunean, faktore asko hartu behar izaten da kontuan: xurgatzeko gaitasuna, erosotasuna... EROSKIren pixoihalek erdigune berria daukate, kanal edo erreten superxurgagarriekin, eta albo elastikoak, oso erraz egokitzen direnak eta haurtxoa lehor eta eroso mantentzen dutenak.

S

uperxurgagarriak, erosoak eta haurtxoaren larruazal delikatua babesteko diseinatuak. EROSKIren pixoihalek denbora gehiago irauten dute orain lehor, ‘U’ erako kanalei esker, zeinak erraztu egiten duten hezetasuna gainazal handiago batean zabaltzea. Likidoa hobeto banatzen dela, pixoihala ez da zintzilik gelditzen, eta haurtxoa libreki mugi daiteke. Gainera, hesiak ere badituzte ezertxok ere ihes ez egiteko eta gehiago babesteko. Erosotasunari dagokionez, EROSKIren pixoihalen belarri superelastiko berriak ezin hobeto

egokitzen dira haurtxoaren gorputzera, eta barrenean duen geruza leunak, aloe vera estraktuak daramatzanez, lagundu egiten du larruazala ez dadin narritatu. EROSKIren pixoihalak egiteko erabiltzen diren materialak test dermatologikoen bidez frogatuta daude, eta horrek bermatu egiten du haurtxoaren larruazala eta pH-a errespetatuko dituela. Ezaugarri horiei esker, haurtxoa lehor eta babestua egongo da luzaroago. KALITATE EGIAZTATUA Pixoihal berriei bi eratako testak

egin zaizkie beren kalitatea egiaztatzeko. Azterketa horietako bat laborategian egin da, non xurgatzeko gaitasuna eta abiadura neurtu den, hezetasun irudipena eta oinarrizko beste ezaugarri batzuk ere bai. Beste proba 60 gurasorekin eta beren haurtxoekin egin da, eta beste alderdi hauek neurtu dira: erosotasuna, leuntasuna, itxura, eta pixoihalak izan ditzakeen ihesak edo eragin ditzakeen narritadurak. EROSKIren pixoihalek emaitza onak eman dituzte beste lehiakide batzuen aldean, eta horrek berme ona ematen die.

44

044 BEBE EUS.indd 44

21/6/19 17:17


EROSKI 48 DODOT.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

21/06/19

15:51


ABANTAILA GEHIAGO BAZKIDE IZATEAGATIK

Presta zaitez uda honetan EROSKI club-ekin Dagoeneko 900 sari baino gehiago banatu ditugu gure 50. urteurrena dela eta. 5.000 € EROSKI club txartel batean, egonaldiak Costa Douradan, Kariberako bidaiak, auto bat eta baita munduari itzuli bat ere! Baina ospakizunak ez dira bukatu. Uda honetan, EROSKI club-ek modua emango dizu 500 €-ko sariak lortzeko, eta bidaiak ere bai, herrialde berriak ezagutu ditzazun.

900 SARI

baino gehiago banatu ditugu!

Munduari itzulia puntuekin

500€-ko

Mun Munduari itzulia emateko aukera EROSKI club-ekin aukera izango duzu Parisera joateko, gero Sydneyra, New Yorkera, Kairora... edo zuk nahi duzun lekura. EROSKI club-ek 1.000.000 Travel Puntu sartuko dizkio irabazleari, eta nahi duen lekurako hegaldiekin trukatu ahalko ditu edo Travel Club katalogoak eskaintzen duen edozein bidaia eta/edo oparirekin. Parte hartu nahi al duzu? Oso erraza da. Egin ezazu 20 € edo gehiagoko erosketa bat uztailean EROSKIn eta erakuts ezazu zure EROSKI club txartela ordainlekutik pasatzean; hori eginda, zozketan sartuko zara modu automatikoan (1) . (1) kus itzazu hemen zozketen baldintzak: www.eroski.es/aniversario-promocion-2

50 sari

500 €-ko beste e zozketa bat Zure biltegia bete dezakezu, gutizia bat erosi erosi, telebista berria ekarri, ihesalditxo bat egin EROSKI Bidaiak agentziarekin, edo autoa erregaiz bete. Zuk nahi duzuna! Uztailean EROSKIn 20 €-ko erosketa bat egiteagatik bakarrik, 500 €-ren 50 zozketatan parte hartuko duzu, eta irabaziz gero, zure txarteleko diru-zorroan sartuko dizute dirua (1). Ez ahaztu zure EROSKI club txartela erakutsi behar duzula ordainlekutik pasatzean. Zu izan zaitezke 50 sarietako baten irabazlea.

/

46

046-047 VENTAJAS CLUB EUS.indd 46

24/6/19 16:05


HILABETE HONETAN, BAZKIDE IZATEAGATIK K Lagundu egingo dizugu pixka bat gehiago aurrezten EROSKItik kanpo erosten duzuna erosten duzula (1), oinetako batzuk edo zinemarako sarrerak, har ezazu kontuan %1eko aurrezki gehigarria metatuko duzula EROSKI club txartelarekin ordainduta. EROSKI club txartelak hainbat abantaila eskaintzen du. Aukera emango dizu sustapen bereziak eskuratzeko, EROSKIn egiten dituzun erosketak fi nantzatzeko eta, gainera, uztaileko larunbat guztietan dirua atera ahalko duzu munduko edozein kutxazainetan erabateko lasaitasunez, abuztuan zure txartelera itzuliko baititugu komisio guztiak (2) . EROSKIn egingo dituzun hurrengo erosketetan trukatu ahalko duzu diru hori. Oraindik ez al daukazu? Eska ezazu www.eroski.es gunean edo dendaren batean. Doan izaten da betiko, mantentze kuotarik gabe eta gasturik gabe.

Eskaintzarik onenak ditugu zure markarik gogokoenetan EROSKI club-ek lagundu egingo dizu aurrezten eskaintza esklusibo gehiagorekin eta aurrezki-kupoi pertsonalizatuekin. Eta webguneko ‘Sustapen gehiago’ atalean (‘Más Promociones’) edo EROSKIren aplikazioan ere %35erainoko aurrezki gehigarria lor dezakezu zure marka gogokoenen 70 dendatan. Gainera, uztailaren 4tik 17ra bitartean erosten baduzu, 5 € gehiago sartuko dizkizugu zure EROSKI club txartelean (3). Atera iezaiozu probetxua eta aurreztu ezazu erosketak eginez! Hurrengo erosketetan trukatu ahalko duzu dirua.

Santander Consumer Finance, S.A. erakundeak jaulkitako txartela da.

EROSKI club-en digitala izateak Dubai-ra eraman zaitzake EROSKI club-en erraztu egiten dizkizugu gauzak, eta clubaren abantaila eta zerbitzu guztiak eskaintzan dizkizugu webgunearen eta EROSKI aplikazioaren bidez. Uztail honetan, EROSKIren webgunean sartu eta gehien erosten dituzun produktuen eskaintzetara jotzen baduzu, hortxe ikusiko dituzu gure abantaila digital guztiak, eta Dubaira joateko bidaia baten zozketan sartuko zara: bi lagun joateko izango da, eta 6 gau pasatuko dituzte 5 izarreko hotel batean, ostatu eta gosariarekin (4). Ez egin zalantzarik eta atera iezaiozu etekin guztia EROSKI clubekin egiten dituzun erosketei, eta eskuratu itzazu abantaila guztiak. Oraindik ez al daukazu kontu digitalik? Sar zaitez www.eroski.es gunean edo deskargatu ezazu aplikazioa eta eman izena. Doakoa da, eta Dubaira joateko zozketan sartuko zara!

(1)

Kanpoan gelditzen dira hipermerkatuak eta bere gasolindegiak, supermerkatuak eta bere gasolindegiak, elikadura dendak, jokoarekin eta apustuekin zerikusia duten erabilerak eta eskudiru ateratzeak eta uzteak. EROSKI club txartel atxikian sartuko dizugu dirua 2019ko abuztuaren 2an. EROSKIn egingo dituzun hurrengo erosketetan trukatu ahalko duzu dirua. Gehienez 80 € EROSKI club Mastercard kontu bakoitzeko. (3) 5 €-ak 2019ko uztailaren 30ean sartuko ditugu. Gehienez: 5 € txartel bakoitzeko. (4) Ikus itzazu baldintzak hemen: www.eroski.es/sorteo-altas-2/ (2)

47

046-047 VENTAJAS CLUB EUS.indd 47

24/6/19 16:05


Hemen da ‘Consumer EROSKI’ aldizkariaren zenbaki berria Zer ematen diote zure dietari izozkiek edo freskagarriek? Consumer EROSKI aldizkariaren zenbaki berrian, 24 izozki mota aztertu ditugu, eta azaldu egingo dizugu edari freskagarri ezagunenek zenbat azukre daukaten. Horretaz gain, eguneroko zereginetan plastiko gutxiago erabiltzeko jarraibide batzuk ere emango dizkizugu. Kioskoan daukazu zain!

• Informazio erabilgarri eta praktikoa kontsumitzailearentzat • Diseinu berritu eta modernoagoa • Eduki gehiago eta hobeak • Betiko zorroztasuna, egiazkotasuna eta independentzia

1€

BAINO EZ

48

Betidanik eta betirako

Osasunarekin eta iraunkortasunarekin konprometituak

048 EN LA TIENDA REVISTA CONSUMER EUS.indd 48

askoz gehiago web orrian eroski.es/salud-y-sostenibilidad/

21/6/19 17:33


EROSKI 48 FINISH.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

21/06/19

15:49


Elikadura Eskolaren VIII. Jardunaldia

Ezagutu itzazu helduaro osasungarriagoa izateko sekretuak

E

ROSKI Fundazioaren Elikadura Eskolak VIII. Jardunaldia egingo du irailaren 20an, Gasteizen, eta hauxe izango du goiburua: Bizitzeko pasioa, helduaro betea eta osasungarria izateko sekretua. Europa biltzar jauregian izango da (09:30etik 14:30era), eta nutrizioaren eta ohitura osasungarrien arloko adituak bilduko ditu. Gonbidatuen artean izango dira Alex Rovira, liburu arrakastatsu batzuen idazlea bera (La buena suerte eta La brújula interior idatzi ditu besteren artean, eta zortzi milioi ale baino gehiago saldu), eta baita Gabriela Uriarte dietista eta nutrizionista ere,

zeinak sukaldaritzari buruzko A bocados telebista saioa aurkezten duen ETBn. Sarrera doan izango da, eta autobusak ere izango dira Bilbotik, Donostiatik eta Iruñetik hara joateko, horiek ere doan. Ekitaldira joaten direnek, gainera, opari bat jasoko dute jardunaldia amaitzean. Leku mugatuak daude, eta joan ahal izateko, EROSKI club-eko bazkide izan beharra dago. Oraindik bazkide egin ez bazara, hemen eman dezakezu izena: www.eroski.es/eventos. Informazio gehiago nahi izanez gero, telefono honetara dei dezakezu: 944 684 632.

zeinak oroitarazi zuen 50. urteurrena ospatzeko modu ona zela “tokiko ekoizleekin biltzea, horiek ere beren ekarpena egin diotelako gure historiari, kultura eta balio sozialak mantenduz”.

Salmenta eremu zabala eduki zuen azokak, eta tokiko produktuak eman zituzten dastatzera; gainera, doako jarduerak ere eskaini zituzten guztientzat. Bertaratuek ikusgai izan zituzten tailer gastronomikoak eta sukaldari profesionalek emandako eskola irakaspen hitzaldiak ere jaso zituzten. Zozketak ere egin ziren, baita musika emanaldiak eta produktu batzuen dastatze saioak ere: txakolina, Arabar Errioxako ardoak, sagardoa, Idiazabal gazta...

Gastronomia azoka

Tokiko produktuen aldeko apustua

J

oan den ekainaren 7an eta 8an gastronomia azoka bat antolatu zuen EROSKIk Bilbon, eta EAEko 30 ekoizle inguru elkartu ziren, beren produktuak ezagutarazteko eta horien kontsumoa sustatzeko. Hainbat arlotako jendea izan zen inaugurazio ekitaldian Mikel Larrearekin batean (EROSKIko idazkari nagusia da),

52

052 NOTICIAS EUS.indd 52

24/6/19 16:07


EROSKI 48 FAUSTINO.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

06/06/19

14:03


Nutri-Score etiketarekin, oso erraza da hobeto hautatzea eta jatea Aurrerantzean, Nutri-Score etiketa berria ikusiko duzu EROSKI produktuen aurreko aldean, zeinak nutrizio kalitatearen arabera sailkatzen dituen elikagaiak.

P

roduktu batek nutrizioaren ikuspegitik zer-nolako kalitatea duen azaltzen du Nutri-Scorek, eta bost mailatako eskala bat darabil horretarako, letraz eta kolorez osatua: A mailakoak dira onenak, berde ilunak, eta E mailakoak kaskarrenak, laranja ilunak. Nutrizio arloko kalitate globala kalkulatzeko, 100 gramoko kopurua darabil eredu gisa, eta kontuan hartzen ditu, batetik, osasunerako onak izan daitezkeen osagaiak (zuntza, proteina, eta fruitu, barazki, fruitu lehor eta lekale kopuruak), eta, bestetik, murriztea komeni den mantenugaiak (kaloriak, gantz saturatuak, azukreak eta gatza). Horrela, modu bisual eta errazean, Nutri-Score etiketak esango dizu sail bereko produktuen artean zein den hobea nutrizioaren ikuspegitik.

Nutri-Score eta Nutrizio arloko semaforoa EROSKI produktuetan, Nutri-Score etiketa aurkituko duzu Nutrizio arloko semaforoaren ondoan. Bi sistema horiekin, begiratu batean jakin ahalko duzu elikagai batek zer-nolako nutrizio kalitatea duen; adibidez, zenbat kaloria, gantz, gantz saturatu, azukre eta gatz ematen duen (horiek guztiak, gehiegizko kopuruan, kaltegarriak izan daitezke osasunerako).

Jakin nahi al duzu zerbait gehiago Nutri-Scoreri buruz? 1. Ireki ezazu EROSKIren aplikazioa. 2. Hauta ezazu Errealitate Areagotua aukera (Realidad aumentada). 3. Enfokatu ezazu Nutri-Score etiketa. Hemen dituzu argibide gehiago www.eroski.es/nutriscore

54

054 NUTRI-SCORE EUS.indd 54

21/6/19 17:36


EROSKI 48 COCA COLA.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

06/06/19

14:08


EROSKI 48 JUVER.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

06/06/19

13:52


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.