EROSKI_OCTUBRE_2023_EUSKERA

Page 1

UDAZKENA AURREZTEKO DA

2023ko Urria EROSKI club Urrezko
aldizkaria Hilean
92. ZK www.eroski.es
Txartela daukaten bazkideentzako
aldizkari bat Urrezko Txartel bakoitzeko. Dendan nahiko ale izanez gero.
Maiteminezko prezioak, errezetak eta ideia ugari bai etxean eta
supermerkatuan aurrezteko
bai
Gerta daiteke denda guztietan ez izatea produktu guztiak. Galde ezazu zure ohiko dendan. 04 Zenbaki honetan 06 Gure dendetako azken kontuak 10 Udazkena aurrezteko da 12 Udazkeneko zapoerak 14 Koilararekin jateko errezetak 16 Lekaleak 22 Aurreztu EROSKIren produktuekin 24 Aurreztu aurrez prestatutako gure platerekin 26 Arrautzak 28 Antolatu eta aurreztu 30 Xahuketarik gabeko errezetak 33 Ezer ez botatzeko aholkuak 36 Ospatu Halloween 38 Edergintza: zure udazkeneko errutina lau pausotan 40 Elkartasuna 42 EROSKI club-en abantailak 44 Bidaiak 47 Aurrezki-kupoiak 50 Albisteak 3
10 12 36 38 14 aurkibidea
www.eroski.es 2023ko urria

Dantzatu nahi?

Urria barnera biltzeko hilabetea da, koilararekin jateko platerena, kolore biziko barazki eta fruten garaia, hala nola kalabazaren, granadaren eta gaztainen garaia. EROSKIn, tapakia hartu eta besaulkian jarrita egon beharrean dantzatzea proposatzen dizugu. Bai, ongi entzun duzu. Udazken honetako melodia prezio merkeek osatuko dute; konturatzerako, oinak bakarrik mugitzen hasiko zaizkizu. Ez dugu nahi aurrezkien goraldi hau galdu dezazun.

Bete itzazu hozkailua eta biltegia gero eta gehiago aurreztuz. Pausoak errazak dira. Planifikatu zure erosketa, hautatu Batch cooking-a, antolatu zure biltegia, prestatu

ARGITARATZAILEA

ermerkatura

batu zure kupoi pertsonalizatuak, eskaintzak kontuan

duktuak, EROSKI markakoak:

supermerkatura egingo duzun bisita, aktibatu zure kupoi pertsonalizatuak, eta, gure eskaintzak kontuan hartzeaz gain, aprobetxatu BEZik gabeko egunak eta gure abantailak. Horrez gain, hautatu sasoiko produktuak, EROSKI markakoak: 5.000 produktu baino gehiago ditugu beharrizan guztiak asetzeko, aurrez prestatutako gure plater berriak adibidez. Ekoizle ospetsuek egindako errezeta horiek zur eta lur utziko zaituzte.

Eta etxera bueltan, jarraitu dantzan jakiak aprobetxatzeko proposatzen dizkizugun errezetekin, eta ez ahaztu sukaldean eta biltegian aurrezteko ematen dizkizugun aholkuak aintzat hartzea. Hori guztia, zenbaki honetan!

EROSKI S. COOP. Barrio San Agustín s/n. 48230 Elorrio (Bizkaia). Tel. +34 946 211 211

ARGITALPENAREN EGILEA

Valentín Beato, 44. 28037 Madrid Tel. +34 915 386 104

Banaketaren kontrola: OJD

Publizitatea: Antonio García. Tel. +34 607 973 913 antoniogarcia@publimagazine.com

Inprimategia: Altavia Ibérica. Orense, 16 - 1. solairua. 28020 Madril. Tel. +911 21 38 38

Lege gordailua: BI-222-2015

Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe.

editoriala
Jarrai iezaguzu
zeaz eko ez
0 bhitiktk
NEMEH D I T UZU ZENBAKI HONETAKOERREZET A KAITZUG
Iker Perez de Arenaza EROSKI club-eko arduraduna

Hasieratik bertatik, EROSKIn uste dugu denda dela elikadura on bat eta kontsumo arduratsuago bat bultzatzeko lekua.

2

1 3

Elikadura arloko segurtasunaren alde inplikatzea

5 4 Elikadura orekatua sustatzea

Nutrizio arloko premia espezifikoei arreta eskaintzea

Zenbaki honetan

Ongi eta prezio onean jateko erraztasunak jartzea

Haurren gizentasunari aurrea hartzea

6

Kontsumo arduratsua egiten laguntzea

Argitasunez eta gardentasunez jardutea

Zenbaki honetan Zenbaki honetan

Langile garen aldetik geure burua zaintzea Bizimodu osasungarriagoa bultzatzea

Tokian tokiko produktu gehiago eskaintzea

Hala adierazia dugu egin beharreko bidea erakusten diguten osasunaren eta jasangarritasunaren aldeko gure 10 konpromisoetan. 8 9 7 10

5

Azken kontuak

EROSKI NATUR MSC BAKAILAOA

Hautatu arrain jasangarri eta osasungarria

Bakailaoak proteina, bitamina eta mineral asko ditu, eta gantz gutxi. Gainera, aukera asko ematen ditu sukalderako, hamaika errezeta gustagarritan erabili baitaiteke. Orain, EROSKIn mokadu bakoitza gozatuko duzu jakinda kalitatezko produktu jasangarri eta osasungarriak jaten ari zarela.

EROSKI NATUR bakailao berriak gatza bere puntuan du. Norvegiako eta Atlantikoaren ipar-ekialdeko ur izoztuetan harrapatzen dute, eta berehala izozten dute, zure platerera iritsi arte kalitatea bere horretan mantentzeko. Gainera, MSC zigilu urdina du, ondo kudeatutako arrandegi jasangarrien aldeko hautaketa positiboa egin dela bermatzeko.

EROSKIREN LAZOAK ETA PALMERATXOAK

INOIZ BAINO

KURRUSKATSUAGOAK

Kurruskatsuak eta palma oliorik gabeak. EROSKIren lazo eta palmeratxo berriak egiteko, osagaiak kontu handiz aukeratu dira. Kalitate handiko hostore berri batekin eginak dira. Hostore hori luzaroan egoten da egonean, eta horri esker testura ezin hobea du.

EROSKI VEGGIE ALEMANIAR ERAKO SALTXITXAK

BEGANOAK ETA PROTEINA KANTITATE BERAREKIN

Bockwurst erako saltxitxa begano berriek harrituta utziko zaituzte duten zaporeagatik eta testuragatik. Saltxitxen osagaiek Vegan Label ziurtagiria dute, eta ekologikoak dira gehienak. Hala, produktuak kalitate handiagoa du, eta kontsumitzaileak badaki jasangarriagoa dela. Proteina eta zuntz asko dute, eta parrillan ere egin daitezke. Sasoiko barazkiekin lagunduta bikainak geratzen dira.

GURE PERRETXIKODUN PASTA

PLATER GOXOA ETA

osasungarria 11 minutuan

Trevijanoren sorta berriko perretxikodun pasta dastatzen duzunean, ezingo duzu sinetsi ez duela gehigarririk. Barazkirik onenek eta deshidrataturiko espeziek ematen diote zaporea: tipula, txanpinoiak, boletusak, kalabaza, albahaka, baratxuria... Egin errezeta hau esnearekin, barazki saldarekin edo urarekin, eta 11 minutuan bakarrik izugarri gozatuko duzu: plater bakarra da,

GOZOKI KAXAK

Halloween hau beldurgarri gozoa izango da

Gozoki beldurgarriz betetako kaxa dibertigarri eta deigarriak, urteko gaurik izugarrienean jateko. Glutenik gabeko gozokien nahasketa bat ere badute barruan, poltsa batean. Gomazko karameloak dira, Halloween gauarekin lotutako forma bereizgarri eta deigarriekin: kalabazak, saguzarrak, hortzak, muinak, hezurrak eta burezurrak.

KALABAZAK, BUREZURRAK ALA BANPIROAK?

Kalabaza, burezur eta banpiro diseinuei esker, urriaren 31ko gaua ezin dibertigarriagoa izango da etxeko txikientzat.

7
ez on es tip ka ba et go tsi
Trevijano mintzo da club-erako Vidal mintzo da club-erako

Dove benetako edertasunaren aldekoa da

Gazteek errealitatetik oso urrun

dauden edertasunaren irudiak

ikusten dituzte etengabe plataforma digitaletan, eta horrek arazo larriak eragiten dizkie buruko osasunean.

Dove-k autoestimua sendotzen lagundu nahi die, beren buruarengan duten konfiantza handitzen, eta horretarako, ‘Autoestimua

Proiektua’ jarri du martxan: doako baliabideak ditu gazteentzat, gurasoentzat eta irakasleentzat.

Urriaren 31ra arte, Dove-ren produktuak erosteagatik ‘Mentes Expertas’ ekitaldirako sarrera baten zozketan sartuko zara. Zure hizlaririk gustukoena hautatu dezakezu.

Promozio honek 08/16tik 10/31ra arte balio du, eta egitasmo honi atxiki zaizkion edozein saltokitan Dove-ren edozein produktu erosi besterik ez duzu egin behar. Informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, ikusi promozio materiala eta lege oinarriak hemen: https://eresmas-dove.es

BELLE-REN BE CURLY SORTA

Ile kizkur eta kirruentzako

tratamendua

Produktu sorta hau bikaina da ile kizkur eta kirruak zaintzeko. Ilea ezin hobeto uzten du, hidratazio eta nutrizio behar guztiak asetzen baititu. Hala, kizkur leun eta definituak lortuko dituzu.

Belle-ren be curly sorta berria ile kizkurra zaintzeko sortu da Ez du ez silikonarik, ez sulfatorik, ez eta olio mineralik ere. Hala, modu naturalean zainduko dituzu kizkurrak, eta ilea ez zaizu korapilatuko.

Test dermatologikoetan frogatutako tolerantzia. Formula profesionala.

Osagai naturalak ditu: karité gantza, zetaren proteinak eta estraktu naturalak.

8
k T fr F O
Informazio gehiago eskuratzeko, eskaneatu QRa!
like bat baino+ gorputz bat baino+ sare sozial bat baino+
Dove mintzo da club-erako azken kontuak

AURREZKI GORALDIA

Udazken honetan, jarraitu aurrezten. EROSKIn ez dugu nahi goraldi hau galdu

dezazun. Horregatik, dantzatu ezazu hozkailua eta biltegia betetzen

dituzun bitartean: preziorik onenak, eskaintzak, deskontu-kupoiak eta hamaika abantaila erosketa egiteko.

Martxotik aurrera, eskuragarri duzu elikadura osoa, orekatua eta aurreztea ahalbidetzen duena egiteko behar duzun guztia ematen dizun otarra. Dantzaren lehen

pausoa izan zen, eta ez diogu dantzatzeari utzi nahi.

Horregatik, hilabete honetan maitemintzeko moduko prezio jaitsierak topatuko dituzu, bertako produktuen eskaintzak, beste sustapen batzuk eta abantaila guztiak pertsonalizatuta EROSKI clubeko bazkide izateagatik. Preziorik tentagarrienak dituzten produktuak erostea gure dantzaren pauso bat gehiago da, etxean aurrezten jarraitu dezazuen.

10
hilabete honetan

PREZIOAK TXIKITUKO DITUGU*

Ehunka produkturen prezioa txikituko dugu aurrezki goraldi honetan.

*Eskaintza honek ez du balio Galiziako eta Leongo

EROSKIren supermerkatu eta hipermerkatuetarako, ezta

Galiziako, Leongo eta Palentziako Familia

Autozerbitzuetarako ere.

Merkatuko 1000 T P

produktu baino gehiago

Abantailak

DESKONTU-KUPOIAK

Aktibatu zure

kupoiak eta gozatu zure produkturik

gustukoenek dituzten eskaintzekin.

MAITEMINEZKO SASKIA

1.000 produktu baino gehiago ditugu maitemintzeraino aurreztu dezazun.

DESKONTUAK ETA ESKAINTZAK

Hil honetan gozatu 2x1 produktuekin eta beste hainbat eskaintzarekin.

0·12 FAMILIA PLANA Erosten duzun guztiaren %2 itzuliko dizugu. Animatu zaitez, doakoa da!

EROSKIko bazkide bazara, begiratu zure hileko aurrezkiak

Pilatu ezazu

Aurr zkia T kikoa

%4 GEHIAGO URREZKO BAZKIDE

IZATEAGATIK

Pilatu ezazu

AURREZTU BERTAKO PRODUKTUEKIN

Ikusi bertako produktuentzat ditugun 5.700dik gora eskaintza. Ona da hemengoa izatea!

Zure erosketa guztietan, 4,99 euroren truke.

Aurreztu tu

11
%4a
%2 Familia Plana
Ko DESK.

hilabete honetan

12

UDAZKENEKO zaporeak

Udazkenean, baratzeak irasagarraren, granadaren, kalabazaren eta gaztainaren okre koloreak eta kolore gorrixkak ekartzen dizkigu gure dendetara. Fruta eta barazki ezin hobeak urtaro honetan hamaika errezetatan dastatzeko.

CARMEN CUÑAC

Aragoiko eraldaketa

Taldeko fruten arduraduna

Frutategia urtaroen araberako saila da, eta horrelako sail batean lan egiten duzunean, hilabeteak lurrari lotuta doaz. Okre eta laranja koloreko barazkiak heltzen direlako ohartzen zara udazkena hasia dela. Kalabaza, azenarioa, boniatoa eta gaztainak ikusita, kremak eta zopak prestatzeko gogoa sartzen zaizu. Nire frutarik gustuenetako baten garaia ere bada: granadak. Gure dendetan aurkituko dituzu, EROSKI Natur markarekin, Mollar de Elche jatorri izenekoak. Garai gozoa da, badatoz irasagarra, txirimoiak eta kakiak. Eta oraindik ere hemen ditugu azken melokotoiak, tomateak, piperrak, pikuak, kuiatxoak, berenjenak... Askotariko zaporeak eta testurak zure plateretarako.

13

hilabete honetan

Su TXIKITAN

Udazkena barnera biltzeko garaia da, eta sukaldean motelago eta gozoago aritzekoa. Jaki erregosiak, gisatuak eta su txikitan egindako platerak. Pazientzia

izateagatik sari bikainak eskuratzen dira: osasun hobea, gehiago aurreztea eta ongizate handiagoa. Atera koilara!

PLATER BAKARRA

Gehitu osoko arroza brokoli zopari, eta hautatu gure gastronomiako askotariko eltzekariak. Garbantzuak

ziazerbarekin eta bakailaoarekin, Asturiasko fabe-ak, eltzekaria mendiko erara, dilistak errioxar erara, patatak haragiarekin... Errezeta osasungarri, orekatu eta eskuragarrien katalogo oso bat aurkituko duzu gure webgunean: https://www.eroski.es/eu/ inspira-zaitez/errezetak/

1 Erregosi izoztua

Eltzekari on baten oinarria barazki erregosiak dira beti.

2 Etxeko tomatea

Sartu gure tomatea zure gisatuetan; nafarroako baratzeetako barazkiekin egina da.

ELTZEKARIAK

Gure baratzeko produkturik onenekin

Zure dietan barazki eta fruta gehiago sartzen badituzu, elikadura osasungarriagoa izango duzu. Hautatu sasoiko produktuak; preziorik onenean aurkituko dituzu EROSKIn. Gainera, heldutasun maila egokia zutenean bildutakoak dira, eta zugandik gertu lantzen dira. BIO erako elikagaiak edo jatorririk bikainenak maite badituzu, zuk ere badituzu aukerak gure dendetan.

EROSKI Natur patata

EROSKI kalabaza

EROSKI BIO berenjena, brokolia eta kuiatxoa

3 Oilasko salda

Gure saldekin (oilaskoarena, haragiarena, barazkiena, arrainarena, eltzekariena

14
EZINBESTEKOAK
Maiteminezko saskian ena, oa

1,64 €

Kalabaza krema eta sasoo perretx oak

1 h4

• 800 g kalabaza

• 200 g perretxiko (sasoikoak)

• 30 ml oliba olio birjina estra

• 400 g patata

• 300 g porru

• 300 g tipula

• Gatza eta piperbeltza

Laguntzeko

• 250 g perretxiko (sasoikoak)

• 150 ml oliba olio birjina estra

• Gatza eta piperbeltza

Zuritu eta moztu tipula juliana eran. Garbitu porrua, eta moztu xerratan. Moztu kalabaza laukitxotan, zuritu patata eta moztu hori ere laukitxotan. Garbitu perretxikoak.

Jarri oliba olioa eltze batean eta jarri su handitan. Berotzen denean, bota tipula eta porrua, eta eragin.

Eduki sutan 10 minutuz, erregosten hasten den arte. Gehitu kalabaza eta patata laukitxoak, eta eragin. Azkenik, gehitu sasoiko perretxikoak.

Eman gatz eta piperbeltz pixka bat, eta estali urez. Jarri su handitan, eta irakiten hasten denean, jaitsi sua eta utzi egosten 20 minutuz su ertainean.

Birrindu osagai guztiak.

Perretxikoak egiteko, hiru zatitan banatuko ditugu. Zati batekin xafla finak egingo ditugu, eta olio bero-berotan frijitu, guztiz gorritzen diren arte. Ontzi batera atera, eta paper xukagarri batekin lehortuko ditugu, sobera duten olioa kentzeko.

Erregosi beste zati bat oliba olio, gatz eta piperbeltz pixka batekin. Moztu hirugarren zatia juliana finetan.

Atera platerera kalabaza krema eta perretxikoak, eta apaindu platera testura desberdinekin egindako perretxikoekin.

ZER EMATEN DIZU?

Plater hau nutrizio kalitate handikoa da, eta karbohidratoak eta zuntza ditu nagusiki. Gutxiago bada ere, gantz osasungarriak ere baditu, eta landarejatorriko proteina pixka bat.

OHAR OSASUNGARRIA

Nutrizio arloko ezaugarriak hobeto aprobetxatzeko, barazkiak irabiagailuarekin birrintzea gomendatzen da, zuntza ez galtzeko eta egostean behar duen baino ur gehiago ez erabiltzeko. Gainera, horrela mineralak ez dira geratuko sobera geratzen den uretan disolbatuta.

Egokia da dieta beganoak egiteko.

%15 307 %6 0,37g %22 19,85g %10 2g %18 12,63g A B D E C NUTRI-SCORE A 15
erakundeak diseinaturiko errezetak
ERRAZIOAK
ERRAZIO BATEK DAUKA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL GATZA AZUKREAK GANTZ SATURATUAK GANTZA

hilabete honetan

ELTZEKARIETAKO IZARRAK LEKALEAK

Mantenugai asko dituzte, eltzekarietako izarrak dira, eta jakirik etxekoena. Lekaleen koilarakada bakoitzak landarejatorriko proteinak, karbohidratoak eta zuntza ditu. Eta aukera asko ematen dituztenez, eltzekariak ez ezik beste hainbat plater ere prestatu ditzakezu: entsaladak, hanburgerrak, erregositako jakiak,

kroketak, tortillak, pastelak, kremak, wrap-ak edo tostak. Ba al dago gehiago eskatzerik?

Ikusi EROSKIn zer aukera dituzun zure beharren arabera. Egosi egin ditzakezu, edo gure kontserbako lekaleak erabili. Zerealekin, arrozarekin edo pastarekin lagunduta, proteinetan oso aberatsa den plater bat lortuko duzu.

Garbantzu egosiak

Dilista egosiak

Babarrun gorri egosiak

EROSKI SELEQTIA

Gaztelako garbantzu egosiak

Dilista egosiak, Tierra de Campos AGBdunak

Dilistak, Tierra de Campos AGBdunak

16
EROSKI BASIC Dilistak, estra kategoriakoak Garbantzu egosiak, estra kategoriakoak Garbantzuak EROSKI BIO

HANDIZKA

Bestelako aukera bat erosketa jasangarriagoa egiteko Plastikozko ontzi gutxiago erabiltzeko, erosi handizkako produktuak eta ez hartu behar duzun baino gehiago.

EROSKIn aukera handia duzu bertako lekaleetan. Jatorri eta kalitate bermea ematen duten zigiluak dituzte. Bila itzazu hurbilen duzun dendan, fruta eta barazkien sailean.

DENBORA HARTU ELTZEKARI ON BAT EGITEKO

Beratzen jarri aurretik, garbitu lekaleak. Gero, ur hotzetan sartu, lekale kantitatea halako hiru ur kantitate.

Dilistak: 2-4 ordu

Babarrunak: 4-8 ordu

Garbantzuak: 8 ordu

BEROTU ETA KITO

Astirik ez baduzu eta koilararekin jateko plater goxo bat jan nahi baduzu, EROSKIn aurrez prestatutako errezetak topatuko dituzu, berotu eta jateko prest.

Dilistak eta babarrunak ur hotzetan jartzen dira, eta su handitan eduki behar dira irakiten, aparra ateratzen duten arte; orduan, sutatik kentzen dira. Garbantzuak ur berotan egosi behar dira beti. Gatza bukaeran botata, azala samurrago geratzen zaie.

ELTZEAN

Dilistak: 60-75 minutu

Babarrunak: 60-90 minutu

(zuriak) eta 60-120 minutu

(gorriak)

Garbantzuak: 60-120 minutu

PRESIOKO ELTZEAN

Dilistak: 20-25 minutu

Babarrunak: 20-30 minutu

(zuriak) eta 20-40 minutu

(gorriak)

Garbantzuak: 20 minutu

17
n
Beratzea Egostea Maiteminezko saskian

Moldakorrak, osasungarriak eta gustagarriak

Produktu gutxik ematen dute lekaleek adina aukera mahaian arrakasta izan eta familia fundamentuz elikatzeko. Entsaladan, erregosita, koilararekin jateko plater tradizionalean, haragi-bolatan, hummusa eginda, purean, tortillan eta baita pastarekin eta pasteletan ere. EROSKIn aukera handia duzu, markarik onenak, eta kalitate eta jatorri zigiludunak.

GVTARRA

Neurri bereziko garbantzuak, lodiagoak (10-12 mm), samurrak eta zaporetsuak. Gogortasun gutxiko uretan egosten dira, produktua berezi egiten duen samurtasuna lortu arte. Bikainak gisatu gozoak egiteko edozein modutan.

Lehengaia kontu handiz hautatzen dute, mimo handiz landu eta ur guritan egosi; horrela, lekale horiek ezaugarri guztiak eta zapore naturala gordetzen dituzte. Prestatzeko prozesuan ez zaie gehigarririk eta substantzia artifizialik gehitzen, eta horri esker bere horretan mantentzen dituzte ezaugarri guztiak.

18
PEDRO LUIS
LA ASTURIANA Naturalaren zaporea!
hilabete honetan

LUENGO

LUE

Babarrun zuria

Zuria, distiratsua, luzanga eta zuzena. Babarrun zuriak egiteko, mota hori erabiltzen da gehien. Leuna eta samurra da, eta bikaina da gisatuak eta entsaladak egiteko.

Bab Zuria eta z egite da g da, e ents

Pardina dilistak

Iluna eta beste dilista batzuk baino txikiagoa delako izaten du izen hori dilista horrek. Azal leuna izaten du oso, eta ez da desegiten egostean.

Babarrun zuri egosiak

Orain posible da astirik gabe ere gisatu on batez edo lekaleekin egindako entsalada elikagarri batez gozatzea.

Garbantzu egosiak

Ohorezko tokia dute jaki praktikoen zerrendan. Osasungarriak eta zaporetsuak dira, zuntz asko dute, eta zapore handia, eta irtenbide bikaina dira lehen plater gisa edo guarnizio moduan.

Baserriko babarrun egosiak

Mila modutan jan daitezke. Arrakasta handia dute lehen plater gisa edo guarnizio moduan, eta denbora gutxian prestatu daitezke: zabaldu, ondu, eta zerbitzatu!

Babarrun nabarra

Baba Orba iden a eta p Zapo osor Sald

un k atzen.

sakara eta statzean ilundu da.

Orbanek lagunduko dizuete identifikatzen. Babarrun hori ertaina da, arrosakara eta orbanduna, eta prestatzean ilundu egiten da. Zapore berezia du, eta egostean osorik mantentzen da, hautsi gabe. Salda ilun eta lodia sortzen du.

Pedrosillano garbantzua

zua eta da tik, zein edo zan.

Babarrun gorri egosiak

k si

Kolore bizia dute, eta egosi ondoren ere mantendu egiten dute kolore hori. Errezeta bat aukeratzeko baino denbora gutxiago behar da babarrun horiek prestatzeko, eta ezin gustagarriagoak eta ikusgarriak dira.

Dilista egosiak

stak ista goa una z da ean. tz , z a z e z bora arrun a tais okoofinenetalanpetuta

Mokofinen eta lanpetuta dabiltzanen lagunik onenak: gustagarriak eta leunak dira, eta irtenbide bikaina minutu batean lehen plater bero bat, entsalada bat edo guarnizio bat prestatzeko. Beti eskura izateko.

Garbantzu egosiak, gatz gutxikoak

Aurkikuntza paregabea sodio gutxiagoko dieta egin behar dutenentzat: erabilgarria, zaporetsua, elikagarria eta, gainera, gatz gutxikoa. Izan ere, oso-oso azkar presta daitezke, baina lasaitasun osoz jaten dira.

Txikia eta biribila da, eta azal leuna du, baina ez da askatzen egostean. Horregatik, itxura bikaina du edozein errezetatarako, beroa edo hotza izan. a ak o

hilabete honetan

Babarrun nabarrak espeziadun barazkiekin

3 h (12 h beratzen) 4

• 400 g babarrun nabar

• 3 koilarakada oliba olio birjina estra

• 3 baratxuri ale

• Ereinotz hosto bat

• Ur hotza

• Tipulin bat

• Azenario bat xerratan ebakita

• 4 tomate birrinduta

• Piper berde bat

• Koilarakadatxo laurden kaiena (ehoa)

• Koilarakadatxo bat piperrauts gozo

• Koilarakadatxo bat kumino

• Perrexila eta martorria

• Gatza

• Piperbeltz beltza, eho berria

Jarri babarrunak ur hotzetan beratzen gau osoan. Hurrengo egunean, xukatu eta jarri eltze batean koilarakada bat oliba olio birjina estrarekin eta baratxuri aleekin (azal eta guzti). Erregosi pixka bat eta estali ur hotzarekin.

Utzi babarrunak egosten 2 orduz edo 2 ordu eta erdiz. Irakiten hasten denean, susto batzuk eman ur hotz pixka bat botata eltzera.

Egosita daudenean, banandu babarrunak eta salda. Gorde geroko.

Jarri bi koilarakada oliba olio birjina estra eltzean, eta erregosi 5 bat minutuz tipulina brunoise erara tixkituta, baratxuri atal bat, azenarioa eta piper berdea laukitxotan eginda. Gehitu tomate birrina eta espeziak, eta utzi sutan beste 5 minutuz.

Gehitu babarrunak eta egosteko erabilitako saldaren basokada bat, eta eduki sutan 5-10 minutuz. Su txikitan egin behar dira, eta tapa jarrita, zaporeak elkartu daitezen.

Bota gainetik martorria eta perrexila txikituta, eta zerbitzatu.

OHAR OSASUNGARRIA

Espeziek nutrizio arloko ezaugarri onak dituzte, zaporea ematen dute eta gatz gutxiago erabiltzen laguntzen dute.

0,99

20
%22 436 %5 0,32g %7 6,47g %8 1,56g %13 8,81g A B D E C NUTRI-SCORE A
€ ERRAZIOAK
k
ERRAZIO BATEK DAUKA:
KCAL
NEMEH D I T UZU ZENBAKI HO NETAKOERREZE T A KAITZUG
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK)
GATZA AZUKREAK GANTZ SATURATUAK GANTZA

Oilaskoa saltsan garagardoarekin, eztiarekin eta ziapearekin

30’ 4

• 400 g oilasko (izterrondoak)

• 20 ml oliba olio birjina estra

• 4 baratxuri atal

• 5 xarlota

• Garagardo hori bat

• 2 koilarakada ezti

• Koilarakadatxo bat ziape

• 30 ml soja saltsa

• Ura

• 200 g guarniziorako patata

• Gramo bat piperbeltz

• Perrexil freskoa eta limoia

Gorritu izterrondoak eltze batean olio pixka batekin, aurrena azala duten aldetik eta gero beste aldetik, eta gorde.

Olio horretan bertan, erregosi baratxuriak osorik eta xarlotak zurituta eta erditik moztuta, txigortzen diren arte. Jarri oilaskoa eltzean berriz, oraingoan azala gora begira duela. Gehitu garagardoa eta utzi erdiraino urritzen.

Gehitu eztia, ziapea, soja saltsa eta piperbeltza ere. Ondo eragin, eta bota ura erdiraino tapatuta geratzen den arte. Egosi 10-15 minutuz edo oilaskoa puntu-puntuan dagoen arte.

Bitartean, garbitu patatak eta egin osorik mikrouhin labean film paperarekin tapatuta, 5 minutuz potentziarik handienean. Eginda daudenean, moztu erditik eta gehitu gisatuari.

0,92 € ERRAZIOAK

Egiten bukatzen denean, zerbitzatu limoi xerra batzuekin eta xehatutako perrexil freskoarekin.

BA AL DAKIZU?

Hegaztien haragiaren eta haragi gorrien arteko desberdintasunetako bat zera da, hegaztien haragiak gantz gutxiago duela orokorrean. Gainera, azalaren azpian pilatuta izaten dute, eta horrela erraza da kentzea.

OHAR OSASUNGARRIA

Gogoan izan alkohola ez dela guztiz lurruntzen egostean; beraz, adin txikikoek edo haurdun daudenek jan behar badute, hobe alkoholik gabeko garagardoa erabiltzea.

%15 300 %17 0,99g %16 14g %11 2,24g %13 9,12g A B D E C NUTRI-SCORE A
21
BILA ITZAZU OSAGAIAK EROSKIN EROSKI OILASKO GARBIA
AURUM GARAGARDOA, 0,33 L-ko
EROSKI BASIC MILALORE EZTIA, 1KG LATA Maiteminezko saskian ERRAZIO BATEK DAUKA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL GATZA AZUKREAK GANTZ SATURATUAK GANTZA

hilabete honetan

AURREZTU EROSKI markarekin

Supermerkatuan egiten dituzun erosketetan aurreztu nahi baduzu, probatu gure markako produktuak. Ikusi zer produktu dituzun gustukoen.

Aurreztu gure dendetan aurkituko dituzun EROSKI markako produktuekin: kalitate-prezio onena bermatuta izango duzu. Produktu sorta bat daukagu zure beharrizan

bakoitza asetzeko. EROSKI BIO edo ECO produktu ekologikoak; gourmet zaporerik onena EROSKI SELEQTIArekin; EROSKI NATUR erosiz gero, kontu handiz hautatutako produktu

arduratsuak; belle produktuak zure higienea, zainketa pertsonala eta edertasuna zaintzeko, eta nola ez, EROSKI markarekin, irtenbide guztiak preziorik onenean.

2.490 PRODUKTU BAINO GEHIAGO zure

beharrizan guztiak asetzeko, kalitate-preziorik onenean. Baita EROSKI VEGGIE eta Glutenik Gabeko EROSKI produktuak ere.

Komuneko paper leuna, bilkari bikoitza Oloz egindako edaria Atun argia oliba oliotan

GAINERA...

EROSKI GLUTENIK GABE

Moldeko ogia

220 PRODUKTU BAINO GEHIAGO

Erosketa saskirako oinarrizkoak. Aurrezteko aukerarik handiena ematen dute kalitatearekin dugun konpromisoari uko egin gabe.

Tomate frijitua

Hirugihar egosia eta ketua Galleta gorritu biribila

VEGGIE

EROSKI VEGGIE

Ziazerba eta txanpinoi risottoa

22

Freskoak eta duten

zaporea, ezaugarri organoleptikoak, jatorria eta mota edo arraza kontuan hartuta hautatuak. Ingurumenarekin arduratsuak dira, eta jatorritik dendara iritsi arteko prozesua jasangarria izan dela bermatzen dute.

105 PRODUKTU

Ingurumena errespetatzen dute, eta naturalak eta jasangarriak dira. Ekoizteko prozesuan kontrol zorrotzak betetzen dituzte, eta horrek bermatu egiten du kalitate onekoak direla, ingurumena errespetatzen dutela eta animalien ongizatea zaintzen dutela. Zigilu ospetsu eta independenteek egiaztatzen dute hori.

210

handiko jatorriak dituzte, artisau erako metodoekin eginak dira, eta errezeta tradizionalak edo goi sukaldaritzakoak dituzte. Basque Culinary Centerrek egiaztatuak.

GEHIAGO Test klinikoen bidez frogatuak dira, eta kalitate politika zorrotz bati jarraikiz eginak. Puntapuntako osagaiak dituzte, eta joerarik berrienak kontuan hartuta eginak dira, kalitate-preziorik onenarekin. belle eta EROSKI markako kosmetikako produktuen %80 baino gehiago egokiak dira beganoentzat.

Ezpainetarako baselina karité gantzarekin Seruma azido hialuronikoarekin eta C bitaminarekin

Urre Magikoa xanpua

23
GUTIZIA Ospe Fuet estra Izokin ketua Ardi esnearekin egindako mamia 400 PRODUKTU BAINO 455 PRODUKTU BAINO GEHIAGO
xerra estrafina Kanarietako platanoa
Espeltazko galletak Etxeko tomate frijitua Corn flakes Baguettea Bularki

hilabete honetan

EROSKI plater berriak

platerberriak

ADI, PREST, ÑAM!

EROSKIren aurrez prestatutako plater berrien proposamena: eseri mahaian eta gozatu betiko janariaz. Errezeta tradizionalak, kalitate goreneko produktuekin eginak. 2-4 minutuan mikrouhin labean egin, eta prest izango dituzu.

Dieta zabala egiteko, aitzakiarik gabe, ikusi itzazu gure 13 errezeta berriak. Plater freskoak dira, etxean bezala eginak. Hozkailuan gorde behar dira, eta merkatuko liderrek prestatu dituzte EROSKIrentzat: Bo de debò-k eta Casa Mas-ek.

URDAIAZPIKO

KROKETAK

Iberiar urdaiazpikorik onenarekin beteta daude, eta bikainak dira mokadutxo bat jateko, zizka-mizka gisa edo plater nagusi moduan.

TALLARINAK CARBONARA

SALTSAREKIN

Puntuan egosita daude, eta karbonara saltsa

Grana Padano Parmako gaztarekin eta hirugihar onduarekin eginda dago.

MAKARROIAK

BOLOGNAR SALTSAREKIN

Pasta honi

tomatearekin eta haragiarekin egindako saltsa zaporetsu bat gehitzen zaio. Etxeko txikiei izugarri gustatuko zaie, ziur.

HARAGIZKO LASAGNA

Erretako behi eta txerri haragiarekin, tomatearekin, barazki freskoekin eta espeziekin beteta dago. Kalitaterik oneneko pasta xaflekin egina da, eta emmental gaztarekin estalia.

HARAGI BOLAK GISATUTA

Laguntzeko, saltsa kontzentratu aparta dute, eta baita almendrak, hurrak, baratxuria eta perrexila xehatuta ere. Hala, etxeko zaporeari eusten diote haragi bola hauek.

ATUN PASTELA

Pastel hotz gozagarri honek arrautza egosi birrina du gainean. Zizka-mizka fresko hau aparta da urteko edozein garaitarako.

2
ta a naak k at a HAR Err h

ITSASKI PAELLA

Bonba arrozarekin, itsaskiekin eta arrain zoparekin eginda dago. Eguneko edozein jatordutarako.

SOLOMO XERRAK URDAIAZPIKOZ ETA

GAZTAZ BETEAK

Kurruskatsuak eta zaporetsuak dira, eta betegarria urdaiazpiko

gozoarekin eta gazta

krematsuarekin eginda dago.

Erakargarriak dira beti, eta erraza da pastarekin, entsaladarekin edo barazkiekin laguntzea.

ERRUSIAR ENSALADILLA

Entsalda hau arina eta leuna da, ez da batere trinkoa, eta modu tradizionalean egina da. Ezin hobea da mokadutxo bat jateko, ogi makilatxoekin lagunduta.

25

Pistoa Mantxako

erara arrautzarekin

30’ 4

• Tipula bat

• Piper berde bat

• Piper gorri bat

• Kuiatxo bat

• Baratxuri atal bat

• 400 g tomate birrindu

• 2 koilarakada oliba olio birjina estra

• Gatza eta piperbeltz eho berria

• 4 arrautza (aukerakoa)

Moztu tipula eta piperrak laukitxo txiki irregularretan, eta kuiatxoa, puska irregular lodiagoetan. Txikitu baratxuria ere.

Jarri 1-2 koilarakada oliba olio birjina estra hondo lodidun zartagin batean, eta erregosi tipula garden geratzen den arte. Gehitu baratxuria eta piperrak, eta gorritu.

Gehitu kuiatxoa eta utzi su ertainean biguntzen den arte. Gehitu tomate birrindua, eta eduki sutan likidoa lurrundu eta pistoa loditzen den arte. Eman gatza.

Arrautza gehituz gero, egin plantxan edo frijituta eta jarri pistoaren erdian.

ZER EMATEN DIZU?

Errezeta osoa da, eta nutrizio kalitate handikoa. Karbohidratoak eta zuntza ematen ditu, eta baita arrautzaren proteina eta gantza ere. Bitamina eta mineral ugari ere ematen ditu, eta askotarikoak gainera, hala nola piperren C bitamina, gorriarena gehien bat.

Egokia da dieta obobegetarianoak egiteko.

26
%9 187 %5 0,28g %10 8,97g %13 2,57g %17 12,19g A B D E C NUTRI-SCORE A
ERRAZIOAK
ERRAZIO BATEK DAUKA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL GATZA AZUKREAK GANTZ SATURATUAK GANTZA
0,54 €
hilabete honetan

Osagai bakarra

Bikaina, osasungarria eta ekonomikoa. Arrautzari buruz ari gara. Gure gastronomiako jakirik elikagarrienetako bat da, eta aukera asko ematen ditu. Kalitate goreneko proteinak ematen ditu –zuringoak nagusiki–, eta gainera, ekonomikoenetako bat da. Arrautza bakar batek proteinak eta mantenugairik oinarrizkoenak ematen ditu: hala nola A, B, D eta E bitaminak, kaltzioa, selenioa eta iodoa. Eta hori guztia 20 zentimoren truke soilik!

ARRAUTZEN ZENBAKIAK

ETA HIZKIAK

Ekoizpen mota adierazten du

3-Ohiko arrautza

2-Kaiolatik kanpoko arrautza

1-Landako arrautza

0-Arrautza ekologikoa

Zer herrialdetakoa den adierazten du (ES-Espainia)

Probintziaren kodea adierazten du

Baserria zer herritan

dagoen

Baserriaren

identifikazio zenbakia

Tortilla perfektua egiteko TRIKIMAILUA

Irabiatu ondoren (apar gehiegi atera gabe), gehitu esne txorrotada bat arrautzei. Berotu zartagina su handitan, eta gehitu gurina edo, horren ordez, oliba olioa. Berotzen denean, bota arrautzen eta esnearen nahasketa, eta jaitsi sua: utzi su ertainean edo txikian. Egin tortilla eragiteari utzi gabe, eta bildu dena.

BA AL DAKIZU ZER DEN ARRAUTZA MAIONESA?

Kaloria gutxiago ditu eta ekonomikoagoa da, inoiz ez da mozten eta salmonela harrapatzea eragozten du.

OSAGAIAK:

2 arrautza egosi, 4 koilarakada oliba olio birjina estra, 2 koilarakada ur, koilarakada 1 ozpin eta gatz pixka bat. Irabiatu, eta jateko prest!

76

kaloria besterik ez, fruta pieza batek adina

ZAPORE arduratsua

Hurbilen duzun dendan EROSKI Natur landako arrautzak topatuko dituzu. Oiloak baserrian haziak dira, eta nahi adina mugitu daitezke, eta kanpora atera. Oiloek errundako egun berean bilduak eta ontziratuak dira. Metodo horrekin, kalitate handiko arrautzak lortzen dira, eta errespetatu egiten da oiloen ongizatea. Eco-a maite baduzu, bilatu EROSKI Natur BIO zigilua.

2
0ES50154803

hilabete honetan

Antolatu eta aurreztu

Gauzak ondo planifikatuz gero, posible da aurreztu eta familia osoari elikadura aberatsa eta osasungarria eskaintzea.

PLANIFIKATU

ASTEKO MENUA

Erabili nutrizio piramidea gida gisa, eta txandakatu eguneroko jakiak, asterokoak eta noizean behinekoak. Gure Plan Osasungarri, Goxo eta Merkeak prestatutako menuak eskaintzen ditu bi asterako. Menu horietako platerak NutriScore A eta B mailakoak dira, eta jatordu bakoitzak euro bat besterik ez du balio. Has zaitez aurrezten lehenbailen!

HAUTATU

Ahaztu betiko galdera: eta gaur zer jango dugu?

Hautatu batch cooking-a! Sukalderako modu honek erraztu egiten du antolaketa, eta hala, aste osorako platerak prest izango dituzu.

Errezeta hauek egiteko, sartu gutxienez bi barazki mota, zerealak eta proteinak

Kontuan izan:

Eduki hozkailuan hurrengo egunetan jango duzuna; beste guztia, izozkailura. Izoztean, ontzi bakoitzean jatordu bat sartu, horrela ez duzu behar baino janari gehiago desizoztuko. Gogoratu aurreko egunean ateratzea komeni dela, eta hozkailuan desizoztea.

28 28
2
B D E C
A
eta merkeak
1 A
NUTRI-SCORE
Menu osasungarri
‘BATCH COOKING’-A

ANTOLATU ZURE BILTEGIA

Oinarrizko jakiek, erraz kontserbatu eta azkar prestatzen direnek, asko laguntzen dute astirik ez dagoenean. Biltegia mimatzen baduzu, zure errezetek, zure elikadurak eta zure patrikak eskertuko dute.

Maiteminezko saskian Izan eskura beti:

Arrain kontserbak, lekaleak eta barazkiak, eta baita esnea eta olibak ere.

EROSKI basic dilistak eta antxoaz betetako olibak, eta EROSKIren orburuak eta hegaluzea oliba oliotan.

Barazkiak eta izoztutako arraina.

EROSKI basic legatz izoztua eta EROSKIren barazki menestra

Prestatu zure bisita SUPERMERKATURA

Egin erosketa zerrenda bat familia osoarentzat aste osorako menua prestatzeko behar dituzun produktuekin. Denbora eta dirua aurreztuko dituzu, eta janari gutxiago alferrik galduko. EROSKIren aplikazioan aukera duzu zure telefonoan erosketa zerrendak egiteko, eta, nahi baduzu, lagunekin eta senideekin partekatu ditzakezu. Sartu zure ohiko produktuak, eskaneatu kamerarekin edo gehitu ahots bidez.

Ikusi gure errezeta-bilduma: 20 proposamen baino gehiagotan errazioak 1 € baino gutxiago balio du.

4
29
3

hilabete honetan

Xahuketarik gabeko ERREZETAK

Aurreztea janaririk ez botatzea ere bada. Has zaitez erosketa ondo kudeatzen, antolatu zure hozkailua eta zure biltegia eta eman beste bizitza bat jakiei. Hemen dituzu zenbait gako hondakinak aprobetxatuz errezeta goxoak eta harrigarriak egiteko.

BARAZKI KREMA

Aprobetxatu hozkailuan geratu diren barazki horiek kremak egiteko, eta izoztu itzazu edozein momentutan jan ahal izateko. Probatu kalabaza krema bat egiten, edo porru patatena.

Aholkua: bihurtu ezazu gourmet perretxikoak eta Mantxako ardi gazta ondua gehituz guarnizio moduan.

KONPOTAK ETA ‘SMOOTHIEAK’

Sagarrak, udareak eta beste edozein hezurdun fruta oso helduta badaude aprobetxatzeko ezin hobeak.

KROKETAK ETA ‘TOT’-AK

EROSKIren Maestro gazta ondua

QUICHEAK ETA ‘CLAFOUTIAK’

Oinarri aparta dira barazkiak, perretxikoak, haragia, fruta, arraina, gazta eta fruitu lehorrak aprobetxatzeko, besteak beste.

Aholkua: ore hautsia erabili oinarri moduan, ez baita puzten hostorea bezala. Gainera, aparta da tartaletak, pastelak eta quicheak egiteko.

Ia edozein osagai edo beste errezetetako soberakin onartzen dute. Barazkiak modu originalean aprobetxatu nahi badituzu, probatu tot-ak: frijituta egon beharrean labean eginda daudenez, osasungarriagoak dira.

EROSKI basic ogi birrina eta EROSKI ogi birrin kurruskatsua eta glutenik gabea.

30
EROSKI perretxikoen nahasketa eta Maiteminezko saskian Maiteminezko saskian

EROSKIren garizko tortilla

TAKOAK ETA BURRITOAK

Bete artozko edo garizko tortilla bat sobratu zaizun haragiarekin, arrainarekin, frutarekin edo barazkiekin. Astirik ez baduzu, guk jarriko dugu oinarria.

Maiteminezko saskian beharrezko guztia aurkituko duzu zure pizza osatzeko:

EROSKIren ore luzanga, mozzarella gazta eta etxeko moduan egindako tomatea

PIZZAK

Pizzek aukera ematen dute hozkailuan edo biltegian dituzun askotariko osagaiak konbinatu eta emaitza ezin hobea lortzeko. Azalorearekin egindako oinarri original bat prestatzen ere esperimentatu dezakezu.

EROSKIren pizza egiteko masa, bola formaduna, ama orearekin egina

da, eta 2023an PLMAren

‘Salute to Exellence

2023’ saria eman diote, kalitate onekoa eta berritzailea izateagatik. Probatu al duzu?

OGIAK ETA BIZKOTXOAK

Frutaontzian geratu diren platano horiek erabili ditzakezu platanozko ogi goxo bat egiteko, edo bizkotxo bat, gosaritan edo askaritan jateko.

Eta zer iruditzen ogizko pastel goxo bat egitea kanelarekin eta laranja azalekin?

Glutenik gabekoa nahi baduzu, erabili gure glutenik gabeko arto irina.

SOBRAN GERATUTAKO OGIAK AUKERA ASKO EMATEN DITU Ogizko pastel bat egin dezakezu, baratxuri zopa, salmorejoa edo gazpatxo bat.

31
+ =
KAIKAJ A PROBETXATZEKO
EZBOTATZEKO) E R R KATEZE
(ETA
Ikusi gida hemen Maiteminezko saskian Maiteminezko saskian

hilabete honetan

ERRAZIO BATEK DAUKA:

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK)

0,86 €

Patata azalarekin egindako patata frijituak ahuakate saltsarekin

Jarri labea berotzen 200 ºC-an, beroa goitik eta behetik ematen diola.

• 225 g patata azal

• Koilarakada eta erdi oliba olio birjina estra

• Koilarakada erdi piperrauts gozo

• Koilarakadatxo laurden oregano lehor

• 2 koilarakadatxo tipula hauts

• Koilarakadatxo bat baratxuri hauts

• Gatz larria

Ahuakatearen saltsa mina egiteko

• Ahuakate heldu bat

• Koilarakadatxo erdi kaiena (ehoa)

• Limoi erdi baten zukua

• 10 g tipulin fresko

• Koilarakadatxo bat baratxuri

eho edo baratxuri zapaldu, eta eskutada bat martorri fresko

• Gatza eta piperbeltz beltza, eho berria

• Katilu laurden ur

Jarri patata azalak ontzi batean ur hotzarekin, 10 minutuz.

Prestatu gatzozpina oliba olio birjina estra, piperrautsa, oreganoa, tipula eta baratxuria nahasiz.

Xukatu eta lehortu ondo patata azalak, busti gatzozpinarekin eta zabaldu laberako erretilu batean, paper sulfurizatuarekin tapatuta.

Eduki labean 20 minutuz. Atera, nahasi ondo zabalduta geratu arte, eta eduki labean beste 5-10 minutuz haizearekin, kurruskatsuak gera daitezen.

Prestatu saltsa osagai guztiak irabiagailuan birrinduz testura krematsua lortu arte.

Jarri azalak ontzi batean. Eman gatz larria eta zerbitzatu saltsarekin batera.

ZER EMATEN DIZU?

Azalak zuntz, mineral eta proteina gehiago ditu patataren haragiak baino.

OHAR OSASUNGARRIAK

Zorroko patata frijituen alternatiba osasungarria dira.

Patataren zati berdeek solanina dute, eta konposatu hori gehiegi janez gero, toxikoa izan daiteke. Arrisku hori handiagoa da jaioberrientzat eta haurrentzat.

30’ 6 %5 100 %6 0,33g %2 1,46g %3 0,67g %7 5,21g A B D E C NUTRI-SCORE A 32
ERRAZIOAK
KCAL GATZA AZUKREAK GANTZ SATURATUAK GANTZA

EZER ez botatzeko

AHOLKUAK

Aholku hauek kontuan hartuz gero, janari gutxiago alferrik galtzen lagunduko duzu.

Kontsumo-data gomendatua eta iraungitze-data ez dira gauza bera. Kontsumo-data gomendatuak esan nahi du produktua segurua dela, baina litekeena dela testura, zaporea edo usaina galdu izana. Iraungitze datak esan nahi du ordutik aurrera produktua ez dela segurua osasunerako.

Izoztu. Moztu frutak, barazkiak eta errazen galtzen diren jakiak, eta sartu izozkailuan ondo itxitako poltsatan.

ETA GAINERA...

Eskuratu EROSKI sorta bat Too Good To Go plataforman. 12 euro balio duten produktuak daude 3,99 euroren truke.

Hautatu iraungitzear dauden produktuak, edo kontsumo-data gomendatua hurbil dutenak. Zure dendan aurkituko dituzu deskontuen etiketekin.

Aprobetxatu fruta eta barazki itsusien kanpainak –itxuragatik baztertzen dira, eta prezio hobea dute– zure betiko dendan ikusten dituzuenean.

Tenperatura jakin bat jaki bakoitzarentzat. Hozkailuaren barruan, atean eta goi-goiko erretiluetan, jarri arrautzak, esnea, gurina, frutak eta lekale freskoak. Behe-beheko erretiluetan eta tokirik hotzenetan, sartu haragia, arraina, urdaitegiko produktuak, kremak, esnekiak, ontziratutako entsaladak eta desizozten ari diren jakiak.

Jarraitu Elikadura arloko Segurtasunaren Espainiako Agentziaren (AESAN) FIFO metodoari: First in, first out. Hozkailuan eta biltegian, jarri aurre-aurrean lehenik iraungitzen diren jakiak, aurrena horiek jateko.

Jarri etiketak jakiontziei. Horrela, beti jakingo duzu zer duten barruan eta noiz gorde zenuen jakia.

EROSKIn, urtean 23.000 tona jaki alferrik galtzea eragozten dugu. Horietatik, 3.600 tona jaki baino gehiago ematen ditugu urtean jende zaurgarriarentzat, eta gizakiek jan ezin dituztenak animalien babeslekuetara eta zoologikoetara eramaten ditugu, edo animalientzako pentsua egiteko eman.

33

hilabete honetan

1,92€ ERRAZIOAK

Duroc txerriaren txuleta gaztaina purearekin

1 h4

• Duroc txerriaren 4 txuleta

• Koilarakada erdi oliba olio birjina estra

• Gatza eta piperbeltz beltza (ehoa)

Gaztaina purea

• 600 g gaztaina

• 350 ml esne

• 50 g gurin

• Gatza

• Piperbeltz beltza (ehoa)

• 2 l ur

Purea prestatzeko, egosi gaztainak azal eta guzti, eta zuritu.

Jarri eltze batean esnea, gurina eta gatza, eta gurina desegiten denean, gehitu gaztainak ere. Utzi egosten minutu batzuk, eta birrindu.

Egin txerri txuletak zartagin ez-itsaskor batean oliba olio birjina estra pittin batekin. Eman gatza eta piperbeltza.

Zerbitzatu txuletak gaztaina purearekin batera.

ZER EMATEN DIZU?

Txuletak kalitate oneko energia eta proteina ematen ditu, baina proteinak baino bi aldiz gantz gehiago ere bai, gantz gehien duten zatietako bat baita. Gaztaina fruitu lehor berezi samarra da. Beste batzuk ez bezala, erdia ura da, eta gainerakoa, karbohidratoak gehien bat, eta proteina eta gantz gutxi du.

OHAR OSASUNGARRIA

Gantz asko duenez, neurrian jan behar da plater hau.

34
%39 784 %14 0,84g %23 20,99g %92 18,41g %73 50,82g A B D E C NUTRI-SCORE C
ERRAZIO BATEK DAUKA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL GATZA AZUKREAK GANTZ SATURATUAK GANTZA

• 2 udare (konferentzia)

• Ardi gazta, zati baten 1/2

• 2 koilarakada ezti

• 3 limoiren zukua eta limoi baten azal birrina

• Intxaurrak, eskutada 1

• Ezkaia

Nahasi eztia, limoi zukua eta limoi birrina, eta gorde geroko.

Garbitu udarea eta moztu xafla finfinetan mandolina batekin. Sartu aurreko nahasturan 10 minutuz.

Moztu gazta zati baten erdia xafla finfinetan mandolinarekin eta gorde geroko.

Birrindu intxaurrak, harea lodi baten moduan gelditzen den arte.

Sukaldeko taula baten gainean, jarri oinarrian intxaur harea, udare xaflak eta gazta txandakatuz. Zabaldu gainetik intxaur harea gehiago, ezti tanta batzuk eta ezkai hosto fresko batzuk.

Platera laguntzeko, sobera gelditu den marinatua erdialdean zerbitzatu daiteke, edalontzitxo batean.

ZER EMATEN DIZU?

Errezeta honetan kontrastea egiten dute frutaren gozoak eta ezti ukituak gaztaren zapore sendo eta gaziarekin, eta testurekin ere berdin gertatzen da. Fruta, esnekiak eta fruitu lehorrak ditu oinarrian, eta postre eta mokadu oso egokia da, kalitatezko proteinak ematen baititu, gantz osasungarriak, frutaren

azukreak eta eztia, eta zuntza ere bai. Kaltzioa eta fosforoa ere aipatu behar dira. Errezeta egokia da begetarianoentzat.

TRIKIMAILUA

Marinaturik gabe ere egin daiteke, eta horrekin nabarmen murriztuko dira eztiaren eta limoiaren azukre libreak.

Udare marinatuz eta gaztaz egindako carpaccioa intxaur harearekin
ERRAZIO BATEK DAUKA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL %9 189 %6 0,34g GATZA %15 13,7g AZUKREAK %20 4,06g GANTZ SATURATUAK %15 10,8g GANTZA A B D E C NUTRI-SCORE A 0,75€ ERRAZIOAK 35 15’ 4

Xanduli, manduli, kirriki... EMAN GOXOKIAK GURI!

Ondo pasatu etxean Halloween gau beldurgarri eta osasungarri bat prestatzen.

Kalabazazko ‘pancake’-ak

HALLOWEEN GAUERAKO

EGIN ERREZETA

HAU

Arimen Gaua’, ‘Noche de las brujas’, ‘Noite meiga’, ‘Halloween’ edo Santu

Guztien Egunaren bezpera... Gau

horretan maskarak, kalabazak eta gozokiak kultura guztietan ikusten dira. Gau hori magikoa izan dadin eta familian goza dezazun osasuna zainduz, hautatu frutak eta produktu osasungarriak, eta askatu irudimena.

EMAN UKITU

GOZO BAT FESTARI

• EROSKI BIO hazidun galletak

• EROSKI SELEQTIA gurinezko gailetak eta txokolate pipitadunak

• EROSKIren txokolatezko ‘muffin’-ak

• EROSKIren kakahueteak txokolate beltzarekin

• EROSKIren zereal bolatxoak txokolatearekin

BAITA GLUTENIK

GABE ERE

Txokolatezko

‘muffin’-ak eta

hiru txokolatezko ‘cookie’-ak.

Gogoratu neurrian kontsumitu behar direla

36
Irina Esnea
++ + =
Arrautza Kalabaza
hilabete honetan

KALABAZAREN ENPANADATXOAK

4 ERRAZIO / ZAILTASUNA 1 / 45 MIN

Ore hautsia edo enpanadatxoak

egiteko orea

Bartxuri erdi bat

Tipula erdi bat

200 g kalabaza

1. PAUSOA

Jarri labea berotzen

180 ºC-an. Moztu

kalabaza eta

bildu aluminio paperarekin. Eduki labean 30 minutuz.

3. PAUSOA

50 g feta gazta

5 g curry

5 g kurkuma

Arrautza bat

10 ml olio

2. PAUSOA

Bitartean, moztu xehe-xehe

baratxuria eta tipula, eta erregosi olio pixka batekin su ertan-txikian.

Jarri ontzi batean labean erretako kalabaza, erregositako tipula eta baratxuria, feta gazta eta espeziak. Eragin kalabazari forma galtzen duen arte eta beste osagaiekin ondo nahasten den arte.

4. PAUSOA5. PAUSOA

Laberako erretilu batean, zabaldu orea paper begetal baten gainean, nahi den forma emanaz, gehitu nahasketa eta itxi sardexka baten laguntzaz.

Irabiatu arrautza bat, eta, pintzel baten laguntzaz, zabaldu enpanadatxoen gainean. Azkenik, eduki labean

15 minutuz edo gorritzen diren arte.

OHAR OSASUNGARRIAK

Enpanadatxoen masaren ezaugarriak orekatzeko, erabili betegarri osasungarriagoak, kalabaza adibidez. Labean egin, eta ez frijituta. Gazta eta espeziak dituenez zaporea emateko, errezeta honek ez du gatzik behar.

%12 234 %19 1,12g %3 2,96g %23 4,66g %17 12,11g
B D E C
A
C 37
NUTRI-SCORE ERRAZIO BATEK DAUKA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL GATZA AZUKREAK GANTZ SATURATUAK GANTZA

edergintza

Urtaro aldaketa Zure errutina 4 pausotan

Udazkenean, eguzkiak eragindako kalteak konpondu behar ditugu, eta gure azalaren hidratazio maila berreskuratu. Hemen duzu gure proposamena belle-ren produktuekin azala zaintzeko errutina bat egiteko: garbitu, esfoliatu, suspertu eta jarraitu fotobabesa erabiltzen.

1GARBIKETA LEUNA

Erabili leun-leun garbitzeaz gain zure hidratazio maila mantentzen laguntzen dizuten produktuak, eta zure azalaren pH-a errespetatzen dutenak.

AURPEGIRAKO GEL GARBITZAILEA

Makillaje eta zikin arrastoak kentzen ditu, eta azala hidratatuta, fresko eta bare uzten du; izan ere, aloe vera eta luzokerraren estraktua ditu, eta jaboirik gabeko formula batekin egina da. Jatorri naturalekoak ditu osagaien %95.

GLIZERINADUN DUTXAKO GELA

Aproposa da larruazal lehor eta deshidratatuetarako, eta egokia larruazal sentiberetarako. Duen formulari esker, larruazala malgu, eta ondo hidratatuta eta elikatuta uzten du.

38
Produktu guztiak dermatologikoki frogatuta daude. Egokia da larruazal sentiberetarako.

ESFOLIAZIOA

Hildako zelulak kentzen ditu, eta larruazala leun eta bare uzten du. Gainera, argitasuna ematen dio larruazalari.

ESFOLIATZAILEA, INTXAUR ETA

JAPONIAR ZEDROZ OSATUA

Purifikatu egiten ditu poroak, eta lehengoratu egiten du larruazalaren testura, aurpegi berritua lortzeko, homogeneoagoa eta distiratsuagoa.

Jatorri naturalekoak ditu osagaien %95 baino

GORPUTZERAKO GEL ESFOLIATZAILEA

Koko azalaren eta pomez harriaren hautsarekin egina denez, zelula hilak eta zikin arrastoak kentzen ditu. Glizerina, aloe vera eta B5 probitamina dauzka, larruazala hidratatzen, babesten eta zaintzen laguntzeko. Ez dauka plastiko partikularik.

FOTOBABESA

Urte osoan erabili eguzki babesa edo eguzki iragazkiak dituzten kremak, fotozahartzeari aurrea hartu eta larruazala babesteko.

LEHENGORATU LARRUAZALA ETA LUZATU BELTZARAN KOLOREA

Larruazala beltzaran eta hidratatuta mantentzeko. Barrutik: edan ura eta jan barazki gehiago. Kanpotik: sartu aurpegirako maskara bat zure errutinan, eta erabili lehengoratzeko eta larruazala ondo elikatzeko produktuak, argitasuna handitzeko eta kolagenoaren ekoizpena sustatzeko.

BERRIA

AURPEGIRAKO MASKARA LEHENGORATZAILEA

Ecocert zigilua du, eta jatorri naturalekoak ditu osagaien %98,7, hala nola arrozaren eta abrikotaren olioak, eta kamamila estraktua. Osagai horiei esker, larruazala lehengoratu, baretu eta leundu egiten du, argitasuna emateaz gain.

EGUZKI KREMA

Ecocert zigilua du, eta jatorri naturalekoak ditu osagaien %98,8. Testura arina du, eta larruazala hidratatuta eta argi mantentzen du. Gainera, orbanen aurka babesten du.

BALTSAMO LEHENGORATZAILE UNIBERTSALA

Oso lehor eta tenkatuta dauden zatiak elikatu, baretu eta lehengoratzen ditu, eta zatirik zimurrenak leundu. Egokia da larruazal sentiberetarako eta bai gorputzean, bai aurpegian eta bai eskuetan erabiltzeko.

C BITAMINA, BETAINA ETA VITAL+ NIAZINAMIDADUN

AURPEGIRAKO

ANPULUAK

Duen formula

kontzentratuari esker, ona da orbanen eta

tonu irregularraren aurka egiteko, eta

argitasuna emateaz gain, koipe ekoizpena kontrolatzen du.

39
2 4 3

elkartasuna

Genisek 5 urte ditu, eta Make-A-Wish-i esker, bere ametsa beteko du: superheroiz inguratzea, bera ere halakoxea baita, superheroia

MINBIZIA DUTEN HAURREI Zure zentimo solidarioek

lagunduko diete hil honetan

Urrian, kolaborazio berezi bat egingo dugu minbizia duten haurrei gaixotasunaren prozesu osoan laguntzen dieten eta haiek zoriontsu egiten dituzten GKEekin. Ordainlekutik pasatzean ematen dituzun 10 edo 20 zentimoek, EROSKIk eta zu bezalako beste

pertsona batzuek egindako ekarpenekin batera, haur horiei irribarretxo bat ateratzen laguntzen dute, eta baita gaixotasun horri sendabide bat bilatzeko ikerketan aurrera egin dadin ere. Espainian, urtean 1.500 haurri diagnostikatzen diete minbizia.

Zer proiekturi egingo diozu ekarpena?

Elkarrekin, birus batek minbiziaren zelulak nola suntsitzen dituen eta haurretan buruko tumorerik bortitzenak nola ezabatzen dituen ikertzen duen proiektu bat finantzatzen lagunduko dugu.

JANTZI ARROSAZ

Gaixo dauden haurren ametsak egia bihurtzen lagunduko dugu.

Gure aletxoa jarri nahi dugu minbizia duten haurrek eta haien familiek arta osoa –psikologikoa, soziala, hezkuntzakoa eta ekonomikoa– izan dezaten diagnosia egiten dietenean eta gaixotasunaren etapa guztietan.

Minbizia duten haur kantabriarrentzat aisialdirako programak eta tailerrak antolatzen lagunduko dugu, eta baita haiei laguntza psikologikoa eta konpainia eskaintzen ere.

Minbiziaren gisako gaixotasunak dituzten Galiziako haurrei eta haien familiei ematen dieten laguntza pertsonalizatua finantzatuko dugu.

Gainera, EROSKIk bat egin du bularreko minbiziaren aurkako mugimendu arrosarekin. Datorren urriaren 19an, gaixotasun horren aurkako nazioarteko egunean, eskuratu ezazu gure kamiseta solidarioa 12 euroren truke; hala, zure ekarpena egingo diozu Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteari*.

*Galdetu hurbilen duzun hipermerkatuan

40

Formularik onena plater

goxo eta osasungarriak prestatzeko minutu gutxian

Hain lanpetuta gabiltzan honetan, ordu batzuk sukaldean pasatzea osagai freskoekin zerbait prestatzen egun gutxitan egin dezakegun zerbait da, luxu bat. Baina astirik ez izateak ez du esan nahi interesik ez dugunik elikadura zaintzeko, ezta janariaz gozatzeko gogorik ez dugunik ere.

Zorionez, gero eta marka gehiago jabetzen ari dira horretaz, eta gauzak errazteko produktuak iristen zaizkigu saltokietako apaletara. Trevijanoren produktu deshidratatuak adibide bikaina dira. Zopa goxoak, kuskusa eta rissotoak: jatordu ezin goxoagoa, osasungarria eta prestatzen erraza, beti prest gure biltegian.

DESHIDRATATU KONTSERBATZEKO

Jakiak lehortzea kontserba metodorik zaharrena da. Gizakiak, kontserbak egiten eta jakiak izozten ikasi aurretik, haizea eta eguzkia erabiltzen zituen frutak eta barazkiak lehortzeko.

Beroaren bidez, hezetasuna kentzen zaie jakiei, eta hezetasunik gabe jakien hondatze prozesua eten egiten da. Hala, nutrizio arloko ezaugarriak eta zaporea gordetzen ditu hilabete askoan.

Horri esker, sasoiko produktuez goza dezakegu urteko edozein garaitan, hotzaren edo gehigarrien beharrik gabe, eta gainera, eraginkorragoa da produktu horiek gordetzea eta garraiatzea.

TREVIJANOREN DESHIDRATATUEN

Landare-jatorriko proteina asko dute Oso erraz prestatzen dira 11 minutuan prest daude

Ez dute ez gehigarririk, ez gatz erantsirik Oso zaporetsuak dira

ERREZETA BERRIAK, LANDAREJATORRIKO PROTEINADUNAK Trevijano mintzo da club-erako

Abantaila gehiago

URRIAN

Gehiago aurreztu familian

Sustapenak eta opariak bazkide guztientzat

Eskuratu itzazu gure

‘gourmet’ prduktuekin egindako 100 sortak

Hil honetan, merkatuko produktu gastronomikorik gustagarrienekin zeure burua zaintzea proposatzen dizugu. Erraza da: 100 gourmet sorta zozkatuko ditugu EROSKI club-eko bazkide guztien artean (1) .

Parte hartzeko, aplikazioan edo eroski. es webgunean eskuragarri dauden aurrezki-kupoietako bat aktibatu besterik ez duzu egin behar. Kupoiak webguneko ‘nire aurrezki-kupoiak’ atalean daude, eta baita aplikazioan ere.

Irabazlea bazara, deitu egingo dizugu, eta 30 € sartuko dizkizugu zure

EROSKI club txartelean, zure gourmet sorta edo zuk nahi duzuna erosi dezazun gure dendetan.

EROSKIn, digitala izateak saria ere badu

Hil honetan, digital bihurtzen bazara, 5 €-ko kupoi bat eskuratuko duzu (2) Ez galdu aukera.

5€ -ko kupoia

42
Aktibatu edozein aurrezki-kupoi aplikazioan (1) Zozketa 2023ko urriaren 1etik 31ra egongo da indarrean. Ikusi baldintzak hemen: eroski.es/bbll-sorteo-gourmet/ (2) EROSKI club-eko bazkide izan eta lehen aldiz identifikatu edo EROSKI club kontu digital bat sortzen dutenek jasoko dute 5 €-ko kupoia.

bazkide izateagatik

Posible al da KUKIago izatea?

Zoaz zure EROSKI

dendara eta eskuratu

Kuki pertsonaien opari pila bat. Familiarik bigunena da, eta ez du inor epel utziko, txikienak gehien bat. Eskuratu bi taza modeloetako bat, libretak, giltzatakoak, peluxe leun-leunak eta kuxin dibertigarriak (1) .

Egizu guztien bilduma eta gozatu oparirik alai eta maitagarrienekin!

Crazy KUKI peluxea 799 puntu edo 6,99 € aleak.

Katilua 699 puntu edo 4,99 € aleak.

Squeshy KUKI peluxea 699 puntu edo 4,99 € aleak.

Koadernoa 699 puntu edo 4,99 € aleak.

Big KUKI peluxea 899 puntu edo 10,99 € aleak.

Hello Pillow kuxina 899 puntu edo 10,99 € aleak.

ZURE KUKIa edo prezio berezi batean

punturen truke 599

(1)2023/10/25 arte balio du, edo salgaiak agortu arte. Ikus itzazu baldintzak hemen: eros.ki/KUKIS

(2) Jolasa 2023/10/02tik 2023/10/31 arte egongo da indarrean. Ikus itzazu baldintzak hemen: eroski.es/ juego-app

ZOZKETA APLIKAZIOAN

IRABAZI 100 BIG KUKI PELUXE

ETA 100 €-KO 50 OPARI

Besterik nahi? Sartu aplikazioko ‘Descubre Jugando’ atalean, eta egin jolasean KUKIekin!

‘KUKIS family’ bildumarekin bikoteak egiten badituzu, 100 Big KUKIS peluxeren eta 100 €-ko 50 opariren zozketan parte hartu ahal izango duzu (2) .

Giltzatakoa 599 puntu edo 3,99 € aleak.

43

Gozatu basamortuaz FAMILIAN MAROKO

Udazkena ondo hasteko, hemen duzu gure proposamena, bost zentzumenekin goza dezazun: Erg Chebbiko basamortua. Bidaia honetan, familian gozatuko duzu Sahara osatzen duten basamortu txikietako batek eskaintzen duen magiaz, isiltasunaz eta abenturaz. Ezagutu Marokoko toki hau Icarionekin, eta pilatu aurrezkiak zure EROSKI club txartelean!

Itxi begiak. Imajinatu aukera duzula basamortuaren ikusmen- eta soinuisiltasunaz gozatzeko duna batera igota, edo isiltasun hori hausteko aukera duzula quad bat gidatuz, edo herri bereber batean galdu zaitezkeela. Horixe da basamortuaren magia, eta Icarionekin basamortura bisita bat egitera animatzen zaitugu, familiarekin batera bidaia ahaztezin batez gozatzeko.

EROSKIk familian abentura honetaz gozatzea proposatzen dizu erosotasun guztiekin: hegazkin bidaia zuzenean Bartzelonatik edo Madrildik Errachidiara,

basamortuaren atarian dauden herri gutxietako batean dagoen aireportura.

PARIS-DAKAR

RALLYAREN BIDEA

Motorra maite dutenenentzat, txirrindularitza gustuko dutenentzat edo korrika egitea maite dutenentzat ibilbide bikaina da Paris-Dakar Rally ezaguna, edo Titan Desert eta Marathon des Sables lasterketa ospetsuen bidea.

GAU BAT HAIMAN

Zeruaren handitasunak eta izarren edertasunak liluratuta utziko zaituzte. Magikoa izango da!

44 bidaiak

EGUNSENTI AHAZTEZINAK

Basamortuan, momenturik berezienetako bat egunsentia da. Goizean, goizo irten haimatik eta igo duna batera, egunsentiko isiltasunaz eta zeruaren kolore gorrixkaz gozatzera. Sekulako argazkiak aterako dituzu, eta zure begiek beti gogoratuko dituzte irudi horiek.

FAMILIAN BIDAIATU ETA IKASTEA

Basamortua helmuga bikaina da bai helduek eta bai haurrek gozatzeko. Duna gorrixken handitasuna eta kultura beduinoaren aberastasuna zain dituzue: gastronomia, musika, janzkera, jolasak eta ondo pasatzeko modu desberdinak.

ERREGE MAGOEKIN ELKARTZEA

Ez ahaztu Ekialdeko Errege Magoentzat eskutitz bat eramatea, haiei zure desirak eta eskariak helarazteko. Basamortuan, sekula ez dakigu noiz egingo dugun topo haiekin, baina garbi daukagu hortik pasatzen direla Espainiara bidean, gamelu gainean.

45
EROSKI Bidaietan, egizu erreserba modu seguru eta malguan (1) Bidaiaren erreserba urriaren 1etik 31ra bitartean egiten baduzu, hautatutako bidaiaren %5 itzuliko dizugu m
%5
zure EROSKI club txartelean(1) itzuliko dizugu

ANETOREN OILASKO SALDA

NATURALETIK HARAGO

Salda hau egiteko, Anetok baserriko oilaskorik onena eta barazkirik freskoenak aukeratzen ditu. Gero, osagai guztiak kontu handiz garbitzen dira, eta su txikitan egosten, hiru ordu baino gehiagoz.

Gainera, Aneton konpromiso osoa dute planetarekin, eta horregatik, ontzia %87 landarejatorriko materialekin egina da. Hala, salden munduan erreferentzia bihurtu da.

Bestalde, giroko lehen salda da animalien ongizate ziurtagiria eskuratu duena, eta horrek agerian uzten du zer-nolako apustua egin duen marka honek kalitatearen eta lehengaien jatorriaren alde.

SALDA HAU EZIN EGOKIAGOA DA...

Etxean egindakoaren zaporea emateko edozein plateri. Marka honen saldarik moldakorrena da: oilasko eta barazki zaporea da hainbat plater egiteko oinarria, gisatuak, zopak, kremak... Laguntza hau beti eskura izatea komeni da.

Anetoren gainerako salda %100 Naturalak bezala, errezeta hau ere osagai fresko eta naturalekin egina da, eta ez dauka elikagai deshidrataturik eta kontzentraturik, ezta lurrin erantsirik ere. Etxean egingo zenukeena bezalakoxea da. Gainera, ez dauka glutenik ez eta arrautza edo esne hondarrik ere!

Azalore krema, garbantzuen eta intxaurren ‘topping’-arekin

OSAGAIAK

1 l Anetoren oilasko salda

%100 Naturala

80 g garbantzu (egosita eta xukatuta)

Patata bat

NOLA PRESTATU

1. Moztu azalorea adartxotan, hosto berdeak kenduz, eta zuritu patata eta ebaki laukitxotan.

2. Jarri eltze batean patata eta Anetoren oilasko salda. Eduki irakiten 20 minutuz edo patata egiten den arte.

3. Bitartean, erregosi garbantzuak zartagin batean, oliba olioarekin, gehitu piperrautsa eta eduki sutan segundo batzuk gehiago, erre gabe.

Azalore ertain bat Koilarakada bat piperrauts

40 g intxaur (txikituta)

Oliba olioa Gatza

4. Gehitu azalorea patata eta saldari, eta irakin beste 10 minutuz. Kendu sutatik, eta birrindu krema homogeneo bat lortu arte. Gehitu garbantzuak eta intxaurrak kremari.

On egin!

Aholkuak:

Garbantzuen ordez, baba zuria erabili dezakezu, eta intxaurren ordez, beste edozein fruitu lehor.

Aneto mintzo da club-erako

albisteak

DENDA BERDEAGOAK

Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria eta diseinu jasangarria Gasteizko supermerkatu baterako

Gure dendek gero eta eredu jasangarriagoak dituzte. Gasteizko LakuaArriagako supermerkatuak Leed Gold ziurtagiria eskuratu berri du: oraintxe bertan nazioarteko ziurtagiririk garrantzitsuenetako bat da eraikinen ingurumen kalitateari dagokionez.

US Green Building Council erakundearen arabera, oso positiboa da ohiko denda batekin alderatuta %50 murriztu izana energia kontsumoa eta denda hornitzen duen energia guztia, %100, berriztagarria izatea. Gainera, jasangarritasuna kontuan hartu dugu denda eraikitzeko erabilitako materialetan eta baliabideetan, baita ura eta energia eraginkortasunez erabiltzea eta denda barruko giroaren kalitatea ere.

“Aitortza hau aurrerapauso bat da ingurumen jasangarritasunerantz hartu

dugun bidean, eta mugarri oso garrantzitsua karbonoaren neutraltasuna lortzeko betetzen ari garen bide orrian”, adierazi du Alejandro Martínez Berriochoa Osasuna eta Jasangarritasuna saileko zuzendariak.

Denda hau 2021aren bukaeran inauguratu zen, eta gure sare komertzialeko supermerkaturik jasangarriena da. Gure dendetarako eredu energetiko berria da. Etorkizun berdeago baterako bide hau orain dela hamar urte baino gehiago hasi zen, Oñatin CO2 emisiorik gabeko lehen supermerkatua zabaldu genuenean alegia.

Orain, helburua zera da, Lakua-Arriagako eredu ekoefizientea irekitzen ditugun denda berrietara zabaltzea, “eraikin bakoitzaren ezaugarriek bide ematen duten heinean”, esan du Martínez Berriochoak.

Energia %100 berriztagarria. Hozte sistema naturalak. Hozteko makinek I+G arloan egindako azken aurrerapenak dituzte, energia kontsumoa gutxitu eta dendetako erosotasuna hobetzeko. LED argiztapen sistema autorregulatua. Hotza monitorizatu eta kontrolatzeko zerbitzua. Edukiontzi bereziak tresna elektronikoentzat, bonbillentzat, pilentzat eta kafe kapsulentzat, hondakinak modu zirkularrean kudeatzeko. Ohiko denda batek baino %50 energia gastu txikiagoa.

HELBURUA

EMISIORIK EZ 2050ean

Gure ‘Osasunaren eta Jasangarritasunaren aldeko 10 Konpromisoen’ barruan, EROSKIn 2050erako berotegi efektuko gasen emisioa guztiz ezabatzeko konpromisoa hartu dugu. Hala, aurrera goaz klima aldaketaren aurkako borrokan.

50
ZERGATIK DA HAIN BEREZIA LAKUA-ARRIAGA?
Hozte sistema naturala

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.