www.eroski.es
#17 ’16ko iraila - 1 EURO
Zuzeneko deskontuak eskuratzeko bonuak aurkituko dituzu Bila itzazu 49. orrialdean
ARRAUTZAK
Egin txista gorringoan! ZURE OSASUNAREN ALDE Modu osasungarrian eta merke jaten lagunduko dizugu
ERAKUSLEIHOA EROSKI esne berriak, tokiko ganadutegietatik datozenak
EDERGINTZA Zaindu zure aurpegia belle saileko serumarekin
a u r ki b i d e a ’16ko iraila
www.eroski.es
08 gosea pizteko Gaur egungoa eta berrikuntzak.
10 sasoi honetan... Arrautzak: etxean beti eduki beharrekoak.
16 EROSKI protagonistak Tostaditas gaileta berriak: eguna ongi hasteko.
22 aurreztu EROSKIrekin Kontserbek ere badute beren tartetxoa sukaldean.
26 zure osasunaren alde Badago modua ongi eta merke jateko. Zenbait trikimailu emango dizkizugu.
33 erakusleihoa Dasta ezazu EROSKI esne berria, Euskadiko eta Nafarroako abeltzainek ekoitzia.
36 dendan zurekin Parte har ezazu Save the Children erakundearekin antolatu dugun elkartasun kanpainan, haur bakar bat ere ez dadin itzuli eskolara bizkar-zorroa hutsik duela.
10
38 hazteko energia Gosari dibertigarriak eta orekatuak, ikasgelara energiaz beteta iristeko.
43 edergintza Bila itzazu belle sailean ditugun berrikuntzak: serumak eta lehorreko xanpuak estreinatu ditugu.
49 Eroski club deskontu bonuak Aurrezten lagunduko dizugu Eroski club aurrezki bonuekin.
26
36
Gerta daiteke denda guztietan ez izatea produktu guztiak. Galde ezazu zure ohiko dendan.
bazkide izatearen abantailak
52 albiste korporatiboak Gure eguneroko jarduna: ikerketak, albisteak eta elkartasun ekintzak.
3
hilabete honetan... ’16ko iraila
www.eroski.es
#17 ’16ko iraila - 1 EURO
“Eroski club aldizkaritik lagundu egin nahi dizugu iraileko aldapa ez dadin izan hain pikoa; guztia da zure alde!”
Zuzeneko deskontuak eskuratzeko bonuak aurkituko dituzu Bila itzazu 49. orrialdean
ARRAUTZAK
Egin txista gorringoan! ZURE OSASUNAREN ALDE Modu osasungarrian eta merke jaten lagunduko dizugu
ERAKUSLEIHOA EROSKI esne berriak, tokiko ganadutegietatik datozenak
EDERGINTZA Zaindu zure aurpegia belle saileko serumarekin
001 PORTADA HUEVOS EUS.indd 1
Arantza Campos — Eroski clubeko ARDURADUNA
9/8/16 19:10
#17 argitalpena ‘16ko iraila
Berriz ere zurekin
I
raila hainbat gauzari ekiteko hilabetea da guztiontzat: eskola, unibertsitatea, lana... Badirudi guztia hutsetik hasi behar dugula egun hauetan. Gastuak ere ugari dakartza irailak, eta sakelak ere hutsetik gehiago izaten du bestelakotik baino. Eroski club aldizkaritik lagundu egin nahi dizugu iraileko aldapa ez dadin izan hain pikoa. Horretarako, zenbait eduki aukeratu ditugu bidea arinagoa gerta dakizun. Hasteko, errezeten atal nagusian arrautzari eman diogu lekua oraingoan. Modu oneko prezioa izaten du, aukera asko eskaintzen ditu sukaldean eta, gure proposamenei heltzen badiezu, plater apartak prestatuko dituzu. Aurrezteko gomendioen atalean, berriz, inoiz baino errezeta aurreztaileagoak jarri ditugu. Kontserban datozen osagaiekin eginak daude, eta aukera ona eskaintzen dute, dirua ez ezik, denbora ere aurrezteko.
Ez dugu ahaztu behar, dena den, elikaduraren arloan aurreztea ez dela dieta orekatu eta askotarikoari uko egitea, inondik ere. Zure osasunaren alde izeneko atalean, zenbait aholku eta trikimailu aurkituko dituzu, aurrekontu mugatuarekin menu osasungarria egin dezazun. Ez ahaztu aldizkarian datozen aurrezki bonuei begiratu bat ematea, guztia da-eta zure alde! Eta, azkenik, Euskadiko eta Nafarroako EROSKI esnea dastatzeko gonbita egin nahi dizugu, bi lurralde horietako ustiategietatik datorren esnea hain zuzen. Horixe izan da gure azken apustua, eta berriz ere agerian jarri dugu EROSKIk zer-nolako konpromisoa duen tokiko ekonomiarekin eta ingurunearen iraunkortasunarekin.
EDITOR EROSKI S. COOP. Barrio San Agustín s/n 48230 Elorrio (Bizkaia) Tel. +34 946 211 211 ARGITALPENAREN EGILEA
Valentín Beato, 44 28037 Madrid Tel. +34 915386104 Banaketaren kontrola: OJD Publizitatea Antonio García Tel. +34 607973913 antoniogarcia@publimagazine.com Maribel Martinez Tel. +34 687680699 maribelmartinez@publimagazine.com
Inprimategia MCC Graphics Pol. Ind. Txirrita Maleo, Pab. 11 20100 Errenteria (Gipuzkoa) Tel: +34 943 344 614 Lege gordailua BI-241-2015 Bezeroarenganako arreta zerbitzurik onena laurgarrenez jarraian
2003tik, SA8000k egiaztatzen du EROSKI sozialki enpresa arduratsua dela
19 urte bete ditugu Elikagaien Bankuarekin elkarlanean
Eroski club Eskura itzazu bazkide izatearen abantailak Zatoz gure dendetako batera eta egin zaitez bazkide, edo, nahiago baduzu, eman izena
www.eroski.es helbidean eta eskura itzazu abantaila guztiak
6
Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe. Eroski club aldizkaria – Bazkide izatearen abantailak ez du bere gain hartzen kolaboratzaileen iritzien ardura, ezta enpresa publiko edo pribatuen iragarkietan ageri diren mezuena ere.
gosea pizteko
Gure zizka-mizka koktel berriak gomendioa
ikerketa
Biactive jogurtak: guztientzako moduko zaporeak
Berdura izoztuak, mitoak eta egiak
H
B
gomendioa
anditu eta handitu ari da gure jogurten saila. Oraingoan Biactive EROSKI jogurtak merkaturatu ditugu, lau zaporetakoak (8 aleko pack-a da): marrubia, banana, fruitu gorriak eta kokoa. Testura krematsua dute oso, eta zapore aparta. Dasta itzazu!, eta hartu ezazu gogoan probiotikoek mesede egiten diotela osasunari, batez ere immunologiaren ikuspegitik, eta digestioa ere erraztu egiten dutela, besteak beste.
8
I
railean bukatzen da uda, baina garai ona izaten da txangoak, piknikak eta aire zabaleko ospakizunak egiteko. Eta horietan, ederki etorri ohi dira aperitiboak. Gure zizka-mizken koktel berria dastatzeko gonbita egin nahi dizugu: nahasian datoz labean eginak eta frijituak, guztiak ere ekilore olioarekin. Eta ez dute kontserbatzailerik.
erdura izoztuak elikagai osasungarriak dira, baina okerreko mito ugari zabaldu dira horien inguruan. Gainera, ez dute izaten kontserbatzailerik, hotzari esker irauten baitute. Are gehiago: gehienek ez dute izaten gehigarririk, ezta gatz erantsirik ere. Hori dela eta, aukera egokia da eguneroko dietan berdura izoztuei tarte bat egitea. Horiek ultraizozteko prozesuari esker, osotasunean eusten diete beren ezaugarriei, izoztean geldiarazi egiten baitira aldaketak sor ditzaketen erreakzioak. Horrela, luze irauten dute eta eutsi egiten diete beren kolore eta testura atseginei, eta baratzean bildu ondoren izaten dituzten baldintza eta kalitate berberekin heltzen dira mahaira, bitamina eta mineral guztiak eurekin dituztela.
sasoi honetan...
Arrautza: zernahitarako balio du Gogortuta, ur irakinetan egina, tortillan, frijituta... Etxean arrautzak dituenak altxor bat dauka sukaldean. Saia zaitez errezeta hauek prestatzen!
10
AHUAKATEA LABEAN ARRAUTZAREKIN 4
ertaina
● Arrautzaren gorringoa likidoa
geldi dadin eta zuringoa krematsu, bereizi egin behar ditugu aurrez. Lehenbizi ahuakateak eta zuringoak sartuko ditugu labean, 3 minutuz. Ondoren, jarri gorringo bat ahuakate bakoitzaren gainean, erantsi tipula eta txanpiñoiak gainetik eta utzi beste 2 minutuz egin daitezen.
20-30’
OSAGAIAK • 2 ahuakate • 4 arrautza txiki • 50 g tipula gorri • 40 g txanpiñoi • 10 ml oliba olio • Gatza • 2 g piperbeltz askotariko
0,63 €
pertsona bakoitzeko
● Atera labetik eta eman gatza
eta piperbeltza gainetik. Zerbitzatu berehala arrautzak hoztu ez daitezen.
NOLA PRESTATU ● Moztu tipula eta txanpiñoiak
zati txikietan eta erregosi zartagin batean bi koilarakada oliorekin. Eman gatza, kendu olioa eta gorde geroko. ● Ireki ahuakateak erditik,
kendu hezurra eta hustu zertxobait barrenaldea ondoren arrautza sar dadin. ● Jarri labea berotzen,
200 ºC-an.
Errazio batek dauka: KALORIAK
GANTZA
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
GATZA
228 18,6g 3,3g 5,5g 0,5g 11%
27%
17%
6%
8%
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
EROSKI arrautzak: tokiko zaporearekin Orrialde hauetan proposatu dizkizugun errezetak egoki prestatzeko, funtsezkoa da maila emango duten osagaiak edukitzea. Gure markako arrautzekin, erraza gertatuko
zaizu. EROSKIn kalitate goreneko arrautzak eskaintzen dizkizugu, animalien ongizatea bermatzeko araudia betetzen dutenak eta elikadura arloko estandar guztiak ere bai.
bazkide izatearen abantailak
Horretaz gain, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan ditugun saltokietan erosten badituzu, herrialde horietan ekoitzitako arrautzak erosten ariko zara (ontziratu ere han egiten dituzte).
11
sasoi honetan...
ARRAUTZA PLANTXAN, PERRETXIKO BIRRINEZTATUEN ETA ARDI GAZTAREN GUARNIZIOAREKIN
4
erraza
OSAGAIAK • 8 arrautza • 200 g perretxiko • 10 g irin • 250 ogi birrin • 180 ml oliba olio
15-20’
• 200 g tomate frijitu • 50 g ardi gazta • Gatza eta piperbeltza
arte baina gorringoa likido gelditzen dela.
NOLA PRESTATU ● Eman gatza eta piperbeltza perretxikoei, pasatu irinetan, arrautzetan eta ogi birrinetan, eta frijitu zartagin batean olio ugarirekin. Kendu olioa plater batean sukaldeko papera jarrita.
● Jarri muntatzeko uztai batean perretxiko oinarri bat eta, gainean, plantxan egindako arrautza. ● Kendu moldea eta zerbitzatu tomate saltsa beroarekin, ardi gazta birrinarekin apaintzen dugula. ● Berotan zerbitzatuko dugu.
● Jarri oliba olio sortatxo bat zartagin ez-itsaskor batean eta egin arrautza bakoitza, zuringoa mamitzen den
ARRAUTZA HAUTSIEN KAZOLATXOAK HIRUGIHAR ETA PATATEKIN 4
erraza
30-40’
OSAGAIAK • 8 tartaleta brisa pasta • 300 g patata • 100 g hirugihar • Tipula 1 • Baratxuri atal 1 • 3 arrautza • 10 ml oliba olio • Gatza • Perrexila NOLA PRESTATU
0,82 €
pertsona bakoitzeko
● Moztu eta frijitu patatak
tortilla bat egiteko balira bezala. Frijialdiaren erdian, erantsi tipula eta baratxuria zerrenda finetan moztuta. ● Patatak sutatik atera
baino lehentxeago, kendu frijitzeko erabiltzen ari garen olioaren zati handiena, erantsi hirugiharra eta arin-arin frijitu. Eman gatza. ● Kendu olio guztia, baina
utzi zartagina sutan. Erantsi arrautzak eta nahasi patatekin nahaski bat egin arte. ● Aurkeztu nahaskia tartaleta
batzuetan, gainetik perrexil pittin bat dutela. Berotan zerbitzatuko ditugu.
Errazio batek dauka: KALORIAK
GANTZA
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
460 20,9g 6,3g 3,7g 23%
30%
31%
4%
GATZA
1g 16%
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
12
es tiempo de...
1,08 €
pertsona bakoitzeko Errazio batek dauka: KALORIAK
GANTZA
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
GATZA
555 35,2g 14,5g 2,4g 0,6g 28%
50%
72%
3%
10%
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
bazkide izatearen abantailak
13
sasoi honetan...
POCHÉ ARRAUTZAK BIZKAITAR SALTSAREKIN 4
ertaina
ERREZETA, PAUSOZ PAUSO
1
2
● Bizkaitar saltsa prestatuko dugu
● Erantsi zartaginera ogi mamia eta piper
lehenbizi. Horretarako, jarri uretan beratzen piper txorizeroak, irekita eta hazirik gabe. Moztu juliana eran tipula eta baratxuria, eta jarri zartagin batean gorritzen oliba olioarekin.
txorizeroak, zatituta eta xukatuta. Utzi sutan egiten, erantsi ur pittin bat eta eduki zartaginean beste 20 minutu inguru. Eman gatza eta pasatu saltsa pure egitekotik eta txanotik, harik eta krema fi n bat gelditzen den arte.
3
4
● Poché arrautzak egiteko, jarri sutan eltze
● Ura irakiten hasi baino lehentxeago,
bat urarekin. Moztu film paperaren lau zati eta sartu katilu edo edalontzi baten barrenean. Igurtzi plastikoak olio pittin batekin, kraskatu arrautza barrenean eta itxi plastikoa hari edo listari batekin.
sartu arrautza daraman paketetxoa eltzean eta utzi 5 minutuz egosten. Atera uretatik, kendu plastikoa eta listaria, eta jarri arrautza bakoitza ogi txigorki baten gainean. Erantsi saltsa eta zabaldu gainetik perrexila.
40-50’
OSAGAIAK • 4 arrautza • 600 g tipula gorri • 80 g piper txorizero (8 piper) • Baratxuri atal 1 • 10 ml oliba olio • 20 g ogi mami eta 125 g ogi txigortu (4 xerra) • Perrexila • Gatza
Ospe txar bidegabea Belaunaldi askotako jendeak entzun izan du astean arrautza kopuru jakin bat jan behar zela, ez gehiago. Kolesterola nabarmen igotzen zuela esaten zen, eta gibeleko gaitzak ere eragiten zituela. Baina ospe bidegabe hori iraganeko kontua da. Azken hamarkadan egin diren ikerketek zalantza guztiak uxatu dituzte: elikagai osatua eta osasungarria da oso, kalitate-prezio onekoa eta ezaugarri bikainak dituena nutrizioaren ikuspegitik. Oso egokia da adin guztietan jateko. Astean 4-5 jatea gomendatzen dute, eta balio biologiko handiko proteinak ematen dituzte, gainerako elikagaiek baino hobeak.
14
es tiempo de...
0,88 €
pertsona bakoitzeko Errazio batek dauka: GANTZ SATURATUA AZUKREAK
KALORIAK
GANTZA
223
7,4g
2g
6,7g
GATZA
1g
11%
11%
10%
7%
17%
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
bazkide izatearen abantailak
15
protagonistas EROSKI
Tostaditas gaileta berriak
Bai atsegina eskolara itzultzea! 16
EROSKI protagonistak
Ez dezagun gezurrik esan: iraila hilabete gogorra da, batez ere haurrentzat. Bi hilabete pasatxo oporretan egin ondoren, ikasturte berriari ekiteko garaia heldu da. Nola lagundu diezaiekegu? Adorea emanez bidea errazagoa gerta dakien eta haien ahaleginak sarituz, horiek dira gomendio nagusiak. Ez ahaztu Tostaditas gure gaileta berriak oso lagungarriak izango zaizkizula neska-mutil saiatuei gosari eta askari gustagarriak prestatzeko.
G
osaritan jirafak, elefanteak, lehoiak edo kanguroak ikusteko, ez da zertan joan herrialde exotiko batera. Sukaldetik atera beharrik ere ez dago. EROSKIren Tostaditas gailetei esker, gosariak eta askariak benetan dibertigarriak izango dira etxeko txikienentzat. Hainbat animaliaren irudiak dituzte, erliebean eginak, eta mila
eta bat istorio asmatu ahalko dituzte horiekin. Nutrizio arloko profila, gainera, orekatua dute gaileta horiek: gantz saturatu gutxi ematen dituzte, burdinaz eta kaltzioz hornituak daude eta oleiko handiko ekilore olioarekin eginak daude (osagai horrek ugari ematen ditu gantz azido saturatugabeak). Eta irudiak, berriz, karamelu naturalez eginak daude.
Nutrizio arloko profil orekatua dute, eta ez dugu erabiltzen koloratzaile artifizialik irudiak egiteko
bazkide izatearen abantailak
17
protagonistas EROSKI
Xerra berriak
Haragia janez gozatzeko 18
EROSKI protagonistak
Oporren ostean normaltasunera itzultzeko, laguntzatxo bat eman nahi dizugu sukaldean, batez ere afariekin eta bigarren platerekin. Beti ez da erraza izaten ideia errazak edo proposamen orekatuak aurkitzea. Bi proposatuko dizkizugu: EROSKI Sannia saileko solomo adobatua eta EROSKI Faccile saileko oilasko azpizun birrineztatuak. Ezin gozoagoak!
A
kituta iritsi zara etxera, afaria prestatu behar duzu eta burura deus ere etortzen ez. Nagikeriak, nekeak edo osagai faltak eraginda, fundamentu handirik gabeko afari bat egitea beste aukerarik ez duzu izango, nutrizioaren ikuspegitik osasungarria izango ez dena eta orekatua ere ez. Argazki hori gehiagotan ere errepika ez dadin, EROSKIra zoazen hurrengo aldian oroitu zaitez EROSKIk badituela berritasunak haragien sailean: EROSKI Sannia saileko solomoa eta EROSKI Faccile saileko oilasko azpizun birrineztatuak. Lehenbizikoa izugarri gustatuko zaizu, profi l orekatua baitauka
Osasuna eta ongizatea
nutrizioaren ikuspegitik. Ohiko solomo adobatuak baino %35 gatz gutxiago dauka. Bigarrenek ere harrapatu egingo zaituzte, ‘aitaren batean’ egiten direlako eta haragi heze eta gustagarria dutelako. EROSKI SANNIA SAILEKO SOLOMO ADOBATUA Zaporetsua, samurra eta hezea da. Eta, gainera, beste edozein solomo adobatuk baino gatz gutxiago dauka. Proteina ugari ematen ditu, eta, hortaz, edozein otordutako osagai nagusia izan daiteke. Egoki moztuta daudenez, plater konbinatu bat presta dezakezu entsalada batekin edo bestelako
nutrizio arloko semaforoa
bazkide izatearen abantailak
berdura batzuekin (piperrak, escalivada, lekak, patata egosiak..) eta ogitartekoak ere bai, egoki konbinatzen badituzu. EROSKI FACCILE SAILEKO OILASKO AZPIZUN BIRRINEZTATUAK Haragi guri eta hezea dute, eta oso erraz prestatzen dira. Haurren artean arrakasta lortzeko modua emango dizute. Oilasko azpizunaren xerrak dira, bularraldeko zatirik hezeena alegia. Xerra fi netan moztuta daude, eta horregatik egiten dira hain erraz. Ogi birrinetan pasatuta daude, eta kurruskatsuak gelditzen dira frijitu ondoren. Izugarri gustatuko zaizkizu!
Gure markako 2.075 produktu semaforo eta guzti
19
aurreztu EROSKIrekin
Emaiozu latari
0,99 â‚Ź
pertsona bakoitzeko
Presa, nekea eta aurrekontu murritza izaten dira askotan etsai handienetakoak sukaldean. Denbora, indarra edo dirua falta zaizkigunean, behin baino gehiagotan jotzen dugu lata eske afaria prestatzeko. Horrela esanda, etsigarri samarra dirudi, baina kontserbak, bai latakoak eta bai potokoak ere, baliabide bikaina eta merkea izaten dira sukaldeko eginbeharrak arintzeko. 22
ahorra con EROSKI
0,29 â‚Ź
pertsona bakoitzeko
0,29 â‚Ź
pertsona bakoitzeko
bazkide las ventajas izatearen de ser abantailak socio
23
aurreztu EROSKIrekin
LEHENBIZIKOA
BIGARRENA
POSTREA
DILISTA ENTSALADA
KONTSERBAKO ATUN HANBURGESA
ANANA ETA KANELA EDARI IZOZTUA
4
erraza
4
10-15’
OSAGAIAK
erraza
4
10-15’
• 50 g pikilloko piper gorri • 2 arrautza • 30 ml oliba olio • 10 ml ozpin • Gatza
5-10’
OSAGAIAK
OSAGAIAK
• Dilista egosiak (poto bat, 150 g) • 80 g tipula • 80 g porru • 80 g azenario • 50 g tipulin • 50 g piper berde
erraza
• 400 g atun (oliotan datorrena) • Tipula 1 • Baratxuri atal 1 • 20 ogi birrin • Arrautza 1 • 10 g irin
• 60 ml oliba olio • 50 g askotariko letxuga • Ingeles saltsa (koilarakada 1) • Ezkaia • Gatza eta piperbeltza
NOLA PRESTATU
• Poto bat anana bere zukutan (800 g) • 50 g azukre
• Kanela ehoa • Izotza
NOLA PRESTATU ● Zukugailu edo irabiagailu baten
laguntzarekin, birrindu anana bere zuku eta guzti.
NOLA PRESTATU ● Erantsi kanela eta azukrea nahastura
● Ireki dilista potoa, jarri iragazki batean
eta garbitu. Utzi ongi xukatzen.
● Moztu tipulina eta baratxuria laukitxo
horri.
● Jarri ur pittin bat eltze batean eta egosi
txikietan eta frijitu arin-arin oliba olioarekin su eztian. Kendu olioa eta gorde gero hanburgesak egiteko.
● Jarri izotz koskorrak pitxer batean,
● Xukatu atunari ere olioa, papurtu eta
● Berehala zerbitzatuko dugu.
tipulina, porrua eta azenarioa, guztiak ere zati txikietan moztuta. Bestetik, egosi arrautzak ere. Utzi hoztera.
erantsi anana eta birrindu berriz ere.
berdea, pikilloko piperra eta arrautzak.
erantsi tipula eta baratxuria, ogi birrina, arrautza, gatza, piperbeltza, ingeles saltsa eta ezkaia.
● Egin ozpin saltsa bat oliba olioarekin,
● Egin zortzi hanburgesa txiki, eta pasatu
ozpinarekin eta gatzarekin, eta bota berdura moztuen gainera.
irinetan.
● Moztu xehe-xehe tipulina, piper
● Berotu berdurak frijitzeko erabili ● Elkartu dilistekin eta zerbitzatu hotzean.
den olioa zartagin batean eta gorritu hanburgesak, alde bakoitzetik minutu bat. ● Zerbitzatzeko unean, letxuga
askotarikoekin egindako entsalada batez lagunduko dugu.
Errazio batek dauka: KALORIAK
GANTZA
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
Errazio batek dauka: GATZA
268 11,5g 2,3g 4,8g 0,5g 13%
16%
11%
5%
8%
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
24
KALORIAK
GANTZA
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
Errazio batek dauka: GATZA
375 26,5g 4,5g 1,4g 0,9g 19%
38%
23%
1%
16%
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
KALORIAK
GANTZA
107
0g
0g 25,5g 0g
5%
0%
0%
28%
GATZA
0%
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
zure osasunaren alde
Ba al da modurik ongi eta merke jateko? Egin al dezaket? Ez da erraza menu egoki bat diseinatzea aurrekontu mugatuarekin, batez ere nutrizioaren ikuspegitik orekari eutsiko dion menu bat prestatzea; erraza ez, baina ezinezkoa ere ez. Badaude irtenbideak horretarako ere.
26
zure osasunaren alde
E
goerak eta zenbakiek estutzen dutenean, familia bakoitzak murrizketak egin behar izaten ditu hilabete bukaerara iritsiko bada. Baita otorduetan ere. Irin gehiago eta arrain gutxiago, patata gehiago eta fruta gutxiago... Aurrekontua mugatua denean, komeriak izaten dira menu egoki bat antolatzeko, eta beti ez da lortzen orekari eustea nutrizioaren ikuspegitik. Gerrikoa estutu beharrak, izan ere, oreka hori galtzea ekar dezake. HONA HEMEN HIRU IDEIA MODU OREKATUAN ELIKATZEKO 1. Ez beti patatak. Patata eta beste tuberkulu batzuk (yuca, adibidez, gure artean hain ezaguna izan ez arren) asko eta asko erabiltzen dira zailtasun ekonomikoak gailentzen diren garaian. Beti hartu izan dira oinarrizkotzat, eta halaxe ageri da Elikadura Osasungarriaren Piramidean ere. Karbohidratoak hartzeko modua ematen duten arren (horiek dira energia iturri nagusiak organismoarentzat), zerealek baino askoz ere gutxiago izaten dituzte. Plater nagusiak prestatzeko, hortaz, egokiagoa da arroza, pasta eta lekaleak erabiltzea (horiek ere oinarrizko elikagaiak dira, eta modu onean saltzen dituzte), eta patatak lagungarri izateko uztea edo beste errezeta batzuetako osagai gisa erabiltzeko. 2. Eltzekari on bat. Haragia eta arraina beti dira garestiagoak arroza, pasta eta lekale lehorrak baino. Irtenbide egokia izan daiteke bi elikagai motak konbinatuko dituen errezetak prestatzea: plater trinkoak izaten dira,
Osasuna eta ongizatea
oso gustagarriak, elikagarriak eta orekatuak, eta otordu nagusia plater bakarrarekin egiteko modua ematen dute. Proposamen gisa, aukera bat izan daiteke zerba eltzekari bat prestatzea bakailaoarekin eta garbantzuekin, babarrun zuriak oilaskoarekin, dilistak txibiekin... Lekaleak astean bitan edo hirutan jatea erabaki egokia da, eta horretan saiatu beharra dago. Gainerako egunetan, plater mistoak presta daitezke, eta arroza edo pasta jarri animalia jatorriko proteinekin. Lekale eta arroz eltzekariak ere irtenbide ona dira (beste zereal batzuk ere erabil daitezke arrozaren lekuan, kuskusa adibidez): ase egiten dute eta orekatuak dira nutrizioaren ikuspegitik. Aukera bat izan daiteke (betikoa) lekale eta arroz eltzekaria prestatzea, eta beste bat kuskusarekin konbinatzea lekaleak. 3. Izoztuak, aukera onargarriak. Elikagaiak egoki eta azkar izoztu badira –etxean edo lantegi industrialetan–, ez da batere aldatzen elikagaien kalitatea eta zaporea (haragiak, arrainak edo barazkiak). Kontsumitzaileak bermatu egin behar du produktu izoztuaren hotz katea ez dela eten erosi duenetik etxeko izozkailuan sartu bitartean. Produktuaren inguruan izotz zuria ageri bada, edo poltsak izotz zati txikiak baditu edo poltsa barreneko elikagaiak elkar zapaltzen dutela badaude, horrek pentsaraz dezake produktua desizoztu egin dela uneren batean, zati bat behintzat, eta, hortaz, egoera onean dagoen beste bat aukeratu behar dugu.
gantzik GABE
bazkide izatearen abantailak
Helburua: merke eta ongi jatea Familiaren aurrekontuan egin behar izaten diren murrizketek eragina izaten dute elikagaiak erosteko izaten den diruan ere. Eta diru gutxiagorekin, beti ez dira hautatzen modu osasungarrian elikatzeko aukera ematen duten produktuak; ondorioak izaten ditu osasunean: desorekatu egiten dira kolesterolaren maila, triglizeridoena eta azido urikoarena, eta pisua hartzen da. Identifikatu behar da zer-nolako joera kaltegarriek (eta tentazio osasungaitzek) eramaten gaituzten produktu merkeagoak baina nutrizio aldetik desoreka handiagokoak erostera, hortik okertzen baita gure osasuna: • ‘Irin’ gehiegi hautatzea opil eta gozo industrial merkeen sailekoak, zeinak oso kalitate apalekoak baitira nutrizioaren ikuspegitik. • Janari prestatu gehiegi erabiltzea (kroketak, saltxitxak, pizzak...), ugari izaten dituztenak irinak, gantz saturatuak, gatza eta kaloria. Otordua azkar moldatzeko modua ematen dute, bete egiten gaituzte, baina ez dira batere osasungarriak. • Kalitate apaleko haragiak izaten dira sarri askotan kalitate proteiko apalenekoak eta gantz gehien dutenak. • Arrain urdin gutxi jatea (edo batere ez); omega-3 gantz azidoak izaten ditu arrain urdinak. • Fruta eta berdura fresko gutxi jatea egunero (edo batere ez jatea); horiek ugari ematen dituzte bitaminak, mineralak, zuntza, eta abar.
Kendu egin ditugu landare gantz partzialki hidrogenatuak
27
zure osasunaren alde
Orekatua eta merkea Berdurak, barazkiak, oilaskoa eta fruta aukeratu ditugu proposamen hau egiteko, iraileko aldapari gain hartzeko balio izango duelakoan.
PORRUAK OZPIN SALTSAN
NOLA PRESTATU
● Zabaldu porruen gainetik ozpin saltsa,
eta zerbitzatu. ● Garbitu porruak eta kendu zati berdea,
4
zuriarekin bakarrik gelditzeko. hasiberrientzat
20-30’
<5 ● Jarri kazola batean egosten urarekin eta
28
OSAGAIAK
gatzarekin 15 minutuz.
• 4 porru • 60 ml oliba olio • 20 ml sagar ozpin • 2 baratxuri atal • 100 g tipula • 50 g piper berde • Gatza
● Xukatu eta utzi epeltzera.
Errazio batek dauka: ● Egin ozpin saltsa bat oliba olioarekin,
sagar ozpinarekin eta gatzarekin. ● Moztu xehe-xehe baratxuriak, tipula eta
piper berdea, eta nahasi ozpin saltsarekin.
KALORIAK
GANTZA
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
GATZA
169 15,3g 2,5g 4,7g 0,5g 8%
22%
13%
5%
8%
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
zure osasunaren alde
● Kazola batean, jarri gorritzen berdurak
ARROZ KREMATSUA KUIATXOAREKIN, AZENARIOEKIN ETA OILASKOAREKIN
eta oilaskoa gurinarekin eta oliba olioarekin. Ondoren, erantsi arroza eta utzi sutan tartetxo batez. ● Bota salda eta ardoa mantso-mantso.
4
erraza
30-40’
<5
15 minutuko egosaldia daramanean, erantsi gazta zatitua, atera kazola sutatik eta eragin guztiari arroza krematsu gelditzen den arte.
OSAGAIAK ● Eman gatza eta zerbitzatu berotan.
• 200 g arroz • 400 g oilasko izter • Tipula 1 • Kuiatxo 1 • 100 g azenario • 50 g gazta krematsu
• Litro 1 berdura salda • 10 g gurin • 200 ml ardo zuri • 40 ml oliba olio • Gatza
Arroz eltzekariak aukera ona dira: plater bakarreko otordua egin liteke, ase egiten dute eta orekatuak dira nutrizioaren ikuspegitik.
Errazio batek dauka: NOLA PRESTATU ● Moztu xehe-xehe tipula, azenarioa eta
kuiatxoa. Garbitu oilasko izterrak eta moztu zatietan.
KALORIAK
GANTZA
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
GATZA
502 14,5g 5,2g 8,3g 1,5g 25%
21%
26%
9%
25%
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
bazkide izatearen abantailak
29
zure osasunaren alde
EROSKI markak zure osasunaren alde egiten duen guztia SEMAFORO NUTRIZIONALA Horri esker jakin dezakezu errazio batek zer kopurutan dituen kaloriak, azukreak, gantzak (saturatuak eta saturatugabeak) eta gatza. Gainera, lehen begiratuan jakin dezazun zer jaten ari zaren, koloreekin adierazia dago.
AZUKRE GUTXIAGO Gure produktuetatik 28 tona azukre baino gehiago kendu ditugu.
GATZ GUTXIAGO EROSKI markako produktuetatik 17 tona gatz baino gehiago desagerrarazi ditugu.
BANANA ETA GAILETA IRABIAKIA 4
hasiberrientzat
<5’
● Irabiakia hobeto geldituko da edalontzi
<5
OSAGAIAK • 300 g banana • 20 g azukre • 500 ml esne gaingabetu
luze batean egiten badugu eta krema homogeneo bat egin arte nahasten badugu. Hotza maite badugu, esnea eta jogurtak hozkailutik atera berriak izan daitezke.
aurkeztuko dugu, banana eta gaileta zatitxoekin apainduta.
TRANS GANTZIK GABEAK
Errazio batek dauka:
NOLA PRESTATU ● Zuritu bananak eta birrindu esnearekin,
jogurtarekin, gailetekin eta azukrearekin. Gorde geroko fruta xerra batzuk eta gaileta pare bat, postrea apaintzeko.
Osasuna eta ongizatea
30
Nahiz eta gantzak ezinbestekoak diren organismoak behar duen energia lortzeko, ez da egunean %35 baino gehiago hartu behar. Hori dela eta, 211 tona gantz baino gehiago desagerrarazi ditugu gure markako elikagaietan.
● Kopa edo edalontzi luze batean
• 300 g jogurt natural • 100 g Maria gaileta
GANTZ GUTXIAGO
KALORIAK
GANTZA
247 2,5g 12%
4%
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
1g 5%
GATZA
31,1g 0,2g 35%
3%
Landare-gantz partzialki hidrogenatuak kaltegarriak dira (horiek izaten dituzte trans gantzak), igo egiten dutelako kolesterol txarra. Hori dela eta, kendu egin dizkiegu gure markako produktuei.
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
gantzak
Desagerrarazi egin ditugu 287 tona gatz, gantz eta azukre gure produktuetatik
elerakusleihoa escaparate
Nafarroako eta Euskadiko EROSKI esnea
Hemengo esnearen alde! EROSKIk konpromisoa sendoa du herrialdeko esne sektorearekin, aspalditik gainera. Horren erakusgarri da gure azken apustua: Euskadiko eta Nafarroako esnea merkaturatu dugu, EROSKI markarekin. Bi herrialde horietako abeltzainen ustiategietatik dator esne hori, eta EROSKIk konpromisoa hartu du bidezko prezioa ordainduko diela, sektorearen iraunkortasuna bermatzeko, belaunaldi berriei irtenbide bat eskaintzeko eta ingurua babesteko. Esne hau bai, hemengoa da! bazkide izatearen abantailak
33
erakusleihoa
E
sne basokada batekin, mesede handia egin diezaiokezu zeure buruari: kaltzio iturri nagusietakoa da esnea, eta mineral horixe da ugariena gizakion gorputzean, guztiz funtsezkoa hezurrak eta hortzak eratzeko. Esnea eta esnekiak hartzeak, gainera, hobetu egiten du dieta osoaren kalitatea, eta, bereziki, osagai hauek ematen ditu: potasioa, magnesioa, zinka, A eta D bitaminak, erriboflabina eta folatoa. Eta esango bagenizu, zeure buruari ez ezik, beste zerbaiti ere mesede handia egiten diozula Euskadiko eta Nafarroako EROSKI esnea hartzen duzunean? Erosten duzunean, izan ere, lagundu egiten duzu tokiko esne sektoreari eusten. Gainera, tokian tokikoa denez, lagundu egiten duzu
ingurumena zaintzen, murriztu egiten baita produktu mota horrek eragiten duen karbono arrastoa. Eta gogoratu gauza bera gertatzen dela Galiziako, Kataluniako eta Balearretako EROSKI esnearekin. ESNE HONEK BADU BERMEA... • ‘Producido por ganaderos de…’ (Abeltzain hauek ekoitzia…) zigilua darama, eta barne kontrolek eta Q Letrako Trazabilitate Sistemaren kanpo ikuskaritzek bermatzen dute. Web bidezko informazio sistema bat da horrako hori, zeinak aukera ematen duen esne sektorea osatzen duten eragileak, establezimenduak eta edukiontziak identifikatzeko eta gizakiok hartzeko erabiltzen den esne gordinaren mugimenduari jarraipena egiteko. Espainiako Nekazaritza,
Elikadura eta Ingurumen Ministerioak (MAGRAMA) zenbait lan sustatu ditu esne sektorea hobetzeko, hasi esnea ekoizten duten ustiategietatik eta eraldatze industriaraino, eta hor barrenean sartzen da Q Letraren berme hori. • PLS: Esne Produktu Iraunkorrak adierazi nahi du sigla horrek. Zigilu horrek ere MAGRAMAren babesa du, eta esnearen jatorria (Estatukoa dela) eta trazabilitatea bermatzen ditu. • FSC: zigilu horrekin ziurtatzen da ontziak egiteko kartoia mundu osoko baso iraunkorretatik datorrela, eta horietan egiten den kudeaketa bideragarria dela ekonomikoki, onuragarria sozialki eta arduratsua ingurumenaren ikuspegitik.
EROSKIk konprimisoa hartu du bidezko prezioan erosiko duela esnea, sektorearen iraunkortasuna bermatzeko eta belaunaldi berriei irtenbide bat eskaintzeko
Tokiko produktua
34
tokiko hornitzaileak
2.610 hitzarmen egin ditugu enpresa txiki eta ertainekin eta kooperatibekin, tokiko nekazariek lantzen dituzten elikagaiak bultzatzeko
en la tienda contigo
â&#x20AC;&#x2DC;Save the Childrenâ&#x20AC;&#x2122; elkartearekin
Lagun iezaiezu eskolarako itzulerarekin Hastear dago beste ikasturte bat. Baina baliabiderik ez duten familien milaka haurrek oraindik ez dute arrakastaz hezteko eta egoera prekario horretatik irteteko behar den eskola materiala beren bizkar zorroetan. EROSKIn zeregin hori erraztu nahi dugu Save the Children erakundearen laguntzarekin. 36
dendan zurekin
U
da oraindik ez da bukatu, eta haurrei eskolan hasteko gogoa nabari zaie. Lagunak ikusi nahi dituzte, jolaslekuan lasterka ibili, liburuak esku artean erabili eta margo berriak estreinatu. Baina, tamalez, haur denek ez dute bizkar-zorrorik liburuak eramateko, ez koadernorik ere kaligrafia egiteko. Espainian, pobrezia eta gizarte bazterketa pairatzeko arriskuan bizi da hiru haurretatik bat, eta horrek esan nahi du familia askorentzat eskuraezina dela seme-alabek eskolan behar duten materiala bera. EROSKIn ongi dakigu heziketa funtsezkoa dela adingabeen bilakaera eta etorkizuna bermatzeko; hori dela eta, bat egin dugu Save the Children elkartearekin. Mundu osoko haurren eskubideak babesteko lan egiten du Gobernuz Kanpoko Erakunde horrek, eta heziketan jartzen du arreta nagusia, hori delako “tresna boteretsuena pobrezia ez dadin belaunaldiz belaunaldi pasatu gurasoengandik seme-alabengana”. Lankidetzan hasi gara haiek eta gu, ez baitugu nahi haur horien etorkizuna aldez aurretik idatzia egon dadin: haien heziketa bultzatuz, etorkizun hori eguneroegunero landu dezatela bilatzen dugu. Eta iruditzen zaigu zuk ere lagundu dezakezula hori gauzatzen. Hori dela eta, abuztuan zehar eta hilabete hau bukatzen den arte, aukera izango duzu Save the Children elkartea laguntzeko eta hark haurren pobreziaren aurka antolatzen dituen programak babesteko EROSKIren hogei hipermerkatu ingurutan. Oinarrizko ikasmateriala erosi dezazula eskatzen dizugu –arkatzak, bolalumak, borragomak, koadernoak, margoak eta
Gizarte eraldaketa
errotulagailuak– eta gure saltokietako informazio guneetan utz ditzazula. Guk egingo dugu hortik aurrerakoa.
Materiala bildu ahala, sailkatu egingo dugu eta biltegietan gorde irailaren 30 arte, egun horretan bukatuko baita ekimena. Gure garraio sailaren ardura izango da hipermerkatu bakoitzean utzi duzuena biltzea eta GKEari atxikita dauden ikastetxeetara banatzea. Lagundu iezaguzu laguntza ematen. Gizarte osoaren konpromisoa eskatzen du haurren etorkizunak, eta zurea ere bai. NON LAGUNDU Honako hipermerkatu hauetan eros dezakezu ikasmateriala eta Save the Children elkarteari helarazteko utzi: • Bizkaia: Abadiño, Artea, Ballonti, Bilbondo, Max Center eta Zalla. • Gipuzkoa: Eibar, Urbil, Urola eta Garbera. • Araba: Boulevard eta Laudio. • Nafarroa: Iruña eta Tudela. • Beste batzuk: Calahorra (Errioxa), Castro (Kantabria) eta Miranda de Ebro (Burgos).
‘Save the Children’-en jarduna GKE horrek egunero 5.000 haurri eta haien familiei laguntzen die Madrilen, Katalunian, Andaluzian, Valentziako Erkidegoan eta Euskal Autonomia Erkidegoan. Hainbat ekintza egiten ditu bere helburua lortzeko: pobreziaren transmisio zikloa etetea, ez dadin belaunaldiz belaunaldi pasatu, eta etorkizun hobea izateko aukerak eskaintzea. Horretarako, koordinazioan jarduten du Gizarte Zerbitzuekin eta ikastetxeekin, pobrezia arriskuan egon daitezkeen haurrak identifikatzeko, eta behin hori eginda, osotasuneko arreta eskainiko dien programetan parte hartzeko aukera eskaintzen diete familiei. Alde batetik, haurren pobreziaren aurka egiteko programa horietan, GKEan eredugarri diren helduek haurrekin lan egiten dute, eskola hutsegiteak murriztu daitezen, hezkuntza sistematik goiz ateratzen diren ikasleak gero eta gutxiago izan daitezen, eta eskolako errendimendua gero eta hobea izan dadin; horretarako, ikasketa teknikak erakusten dizkiete eta ingurune egoki bat eskaintzen diete ikasteko eta etxeko lanak egiteko. Horrekin batean, gurasoak ere txertatu egiten dituzte seme-alaben heziketa prozesuan, haiek ere protagonista izan daitezen, eta lan egiten dute familia bizitzan harreman onuragarriak sustatzeko.
elkartasuna
bazkide izatearen abantailak
9.000 tona elikagai baino gehiago ematen ditugu, 13.595 pertsonak urtearen buruan jateko behar luketena
37
energía para crecer
Eguna ongi hasteko Eskolara joan aurretik etxean gosaltzea oso garrantzitsua da, ez baita komeni ordu gehiegi baraurik egitea.
U
da bukatzear da eta hasi beharra dago eskolarako itzulera prestatzen. Bizkar-zorro, estutxe eta liburuak ez ezik, ordutegiak, afariak eta bazkariak ere antolatu behar izaten dira. Oporretan lasai samar ibili ondoren, ordena gehixeago jarri behar izaten da zenbait eremutan, eta kosta egiten da uztaileko eta abuztuko joerak aldatzea. Elikaduraren arloan, adibidez. Oso garrantzitsua da etxean zer jaten den zaintzea, baina ez da aski. Hamaiketakoa edo askaria egiteko haurrak hartzen dituen elikagaiek ere egokiak izan behar dute hazteko eta bilakaera egokia izateko.
Tu salud Osasuna eta para nosotros ongizatea es lo primero
38
GOSALTZERA! Otordu batetik bestera ordu gehiegiko tartea uztea kaltegarria izan daiteke haurrentzat, energiarik gabe geldi daitezke eta. Horrelakorik gerta ez dadin, egunaren buruan 5 edo 6 otordu egitea gomendatzen dute. Garrantzitsua da eskolara joan aurretik etxean gosaltzea, ordu askoan barau egin ondoren baitator lehenbiziko otordu hori. Zenbait gomendio eman nahi dizkizugu: • Garaiz jaiki eta lasai gosaldu. Ezinbestekoa da, halaber, garaiz oheratzea.
• Otorduak elkarrekin egin mahaian. • Proposatu haurrei elikagai osasungarriak, aukera zabal samarra, eta utzi haiei aukeratzen zer nahi duten. Gosaria osasungarria eta osatua izan dadin, hiru elikagai talde izan behar ditu: • Ogia, txigorkiak, osoko zerealak, granola, etxean egindako gozoak... • Esnea, jogurta eta gazta (ahal dela, hobe gaingabetuak edo erdigaingabetuak). • Fruta freskoa, osoa eta sasoikoa.
73.819 niños han participado Elikadura arloko ohituren eta en el Programa Educativo Espainiako herritarren nutrizio de la Escuela de Alimentación egoeraren inguruko ikerketa bat de la Fundación Eroski argitaratu du Eroski Fundazioak www.escueladealimentacion.es
energía hazteko paraenergia crecer
ETXEKO BIZKOTXOA 4
erraza
40-50’
OSAGAIAK • 4 arrautza • 125 g azukre • 125g irin • 60 g gurin • Limoi birrina • Azukre banilladuna
(pixka bat) • Legamia hautsa (koilarakadatxo txiki 1)
NOLA PRESTATU ● Atera arrautzak hozkailutik, giroko
tenperaturan egon daitezen. Nahasi ontzi batean limoi birrinarekin eta bi azukre motekin (banilladuna eta normala). ● Bahetu irina eta legamia elkarrekin, eta
erantsi mantso-mantso ontzira, biribilean mugituz, leun-leun. Pikorrik ez gelditzen saiatu behar dugu eta arrautza eta azukre nahasturari harrotasuna ez jaisten.
● Atera labetik eta egiaztatu bizkotxoa
mamitu dela: brotxeta batekin ziztatuko dugu (garbi-garbi atera behar luke). Ez badago egina, beste 5-10 minutu utzi beharko da. ● Atera moldetik eta utzi hoztera jan
aurretik.
● Erantsi gurin urtu eta hotza, hori ere
biribilean mugituz.
Errazio batek dauka: ● Jarri labea berotzen 180 ºC-an (beroa
goian eta behean) eta bota nahastura molde ez-itsaskor batera (20 zentimetroko diametrokoa). ● Eduki labean 30 minutuz.
KALORIAK
GANTZ GANTZA SATURATUA AZUKREAK
209
11
4,8
12%
16%
24%
GATZA
0,7g 0,06g 1%
2%
5 eta 10 urte arteko haur batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
0,23 €
pertsona bakoitzeko
bazkide las ventajas izatearen de ser abantailak socio
39
energía hazteko para energia crecer
0,68 €
pertsona bakoitzeko
GRANOLA
NOLA PRESTATU ● Nahasi arroza, arto malutak eta
4
erraza
5-10’
edo askaritan bestela. Gosaltzeko ere izan daiteke, zuku fruta batekin, esnearekin eta abarrekin lagunduta.
mahaspasak, eta zabaldu gainetik almendra ehoa.
Errazio batek dauka: ● Nahi izanez gero, ezti pittin batekin
OSAGAIAK • 200 g arroz puztu eta txigortu • 150 g arto maluta (azukrerik gabeak)
40
• 100 g mahaspasa • 40 g almendra eho • Eztia (aukerakoa)
gozatu dezakegu granola, nahiz eta mahaspasek ere emango dioten berezko gozotasuna. ● Goiz erdian indargarri gisa har daiteke
KALORIAK
GANTZ GANTZA SATURATUA AZUKREAK
244 3,6g 0,4g 14g 14%
5%
2%
16%
GATZA
0,3g 8%
5 eta 10 urte arteko haur batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
edergintza belleza
Bisita ezazu gure weborria eta ezagutu belle saileko gure produktu guztiak. Askoz gehiago aurkituko dituzu hemen: www.eroski.es/ nuestras-marcas/belle/
Zuretzako modukoak
belle saileko serum berriak: edertasun kontzentratuak Udazkena heltzearekin bat, gure larruazalak bere onera etorri behar izaten du opor garaia igaro ondoren eta negurako prestatzen hasi ere bai. Hori dela eta, neurri errazak hartzea komeni zaigu, larruazala osasuntsu eta ongi zainduta senti dadin. Orain arte horien berririk izan ez baduzu, oraintxe duzu une egokia aurpegirako serum-ei lekutxo bat egiteko edergintzako zure errutinan. Guk belle sailak zuretzat prestatu dituenak aurkeztuko dizkizugu; lurrinen eta edergintzako eta ongizateko produktuen marka da belle, eta EROSKIn bakarrik aurkituko duzu.
Osasuna eta ongizatea
parabenorik
GABE bazkide izatearen abantailak
Kendu egin ditugu parabenoak eta triklosana kosmetikako eta zainketa pertsonaleko gure produktuetatik
43
edergintza
belle sailak aurpegirako dituen serum guztiak dermatologikoki probatuta daude eta ez dute parabenorik
ZER DIRA Krema edo jariakin hidratatzaileen aldean, serumek askoz ere kopuru handiagoetan izaten dituzte bitaminak eta beste eragile batzuk. Hobeto barneratzen dira larruazalean eta, horregatik, geruzarik sakonenetan eragiteko gai dira. Testura arinekoak izaten dira, berehala xurgatzekoak eta larruazala ez dute koipetsu uzten. Propio horretarako eginak ez badira, gehienek ez dute hidratatzen. Eraginik ohikoenen artean, honako hauek daude: zimurren aurka egitea, herdoilaren aurka, mengeltasunaren aurka, larruazala lehengoratzea... HIDRATATZAILEAK ETA SERUMAK Antzekoak dira, baina ez berdinak. Esan liteke serumak eta krema hidratatzaileak bikote bikaina osatzen dutela larruazala zaintzeko. Serumak, hain zuzen, prestatu egiten du larruazala ondoren krema eman eta bere lana hobeto egin dezan. Serumaren formulak printzipio aktibo ugari izaten ditu, baina ez du ematen gure larruazalak egunero behar duen hidratazioa. Hau da, serumak ez du ordezkatzen hidratatzailea, eta, hortaz, ezinbestekoa izaten da ondoren gure ohiko krema ematea.
44
edergintza
NOLA EMAN Adituek gomendatzen dute, behin 30 urte egin ondoren, serumak erabiltzen hastea gure larruazalaren ohiko zainketa egiteko, adin horretatik aurrera beharrizan bereziagoak sortu baitaitezke. Eta ez ahaztu seruma ez dela kremaren ordezkoa. Goizetan eta gauetan eman behar izaten da, betiere
larruazala garbi dagoela eta hidratatzailea eman aurretik. Gure belle markako serumek erraz erabiltzeko ontzia dute, sakagailu batekin, larruazalean eman beharreko kopurua zehatz kalkulatzeko, aski izaten baita bi edo hiru tanta ematea. Oso erraz jariatzen da, larruazalak berehala xurgatzen du eta irudipen atsegina uzten du eman ondoren.
SERUM BAT BEHARRIZAN BAKOITZERAKO HIDRA PLUS SERUMa: berehalako hidratazioa, luzaroan irauten duena.
ZIMURREN AURKAKO SERUMa: leundu egiten ditu zimurrak eta aurpegiko lerroak.
NIGHT REPAIR SERUMa: elikatu egiten du, lehengoratu eta arindu nekearen arrastoak.
C BITAMINA SERUMa: herdoilaren aurkakoa. Handitu egiten du argitasuna.
bazkide izatearen abantailak
45
edergintza
Lehorreko xanpuaren iraultza Esango balizute zure ilea garbi eta aske edukitzeko aski direla bi minutu eta uraren beharrik ez dagoela, pentsatuko zenuke tartean trikimailuren bat egon behar duela. Baina ez da sorginkeria kontua. Eskura ezazu belle saileko gure xanpu berria, lehorrean ematekoa, eta orduantxe sinetsiko duzu.
N
or ez ote da ibili noizbait ilea ezin menderaturik. Ile garbia eta zaindua izateko, ia egunero garbitu beharra dago. Eta esango bagenizu badagoela beste modu bat? Ez galdu denborarik ilea egunero
46
garbitzen. Guk emango dizugu irtenbidea ilea luzaroago garbi eta aske ibil dezazun, urik erabili gabe gainera, lehorreko belle xanpuarekin. Egizu proba! Aski dira bi minutu... eta emaitzak harritu egingo zaitu.
edergintza
SEKRETUA Lehorreko xanpu honek itxura garbia emango dio zure adatsari edo kopetako ileari, urik erabili beharrik izan gabe, eta leun-leun utziko dizu. Buztinak koipearen aurka egiteko gaitasuna duenez, lagundu egiten du ilea luzaroago aske izaten, eta ez da hondarrik gelditzen orraztu ondoren. Xanpu honek daraman buztin berdeak ilean pilatu den koipearen aurka egiten du. Horri esker, ilea aske, garbi eta hondarrik gabe ibiliko duzu. Hauxe da ilea azkar eta erraz zaintzeko modua, estualdi batetik atera zaitzakeena behin baino gehiagotan. NOLA ERABILI 1. pausoa: eragin produktuari bizibizi. 2. pausoa: orraztu ilea eta zabaldu xanpu-lurruna 20 cm-ko tartearekin. Jarri arreta berezia sustraietan. 3. pausoa: eman masaje bat buruko larruazalean, eta utzi produktuak bere lana egin dezan 2 minutuz. 4. pausoa: orraztu ongi ilea, produktuaren hondarrak desagerrarazteko.
bazkide izatearen abantailak
47
Ez egin uko bikaintasunari Aurten ere arrakasta handia lortu dugu Banatzaile Markaren Nazioarteko Ferian 3 sari eskuratuz Gure produktu onengatik saritu gaituzte
Nahi duzun guztia har dezakezu
*Iritzi-testa aktibatzeko produktu saridunen b bat erosi behar duzu eta EROSKI club txartela pasatu. Parte hartuz gero, Love Aloe Eroski kapsulako zoru-garbitzekoaren zenbateko baliokidea itzuliko dizugu zure EROSKI club tx xartelean (2,25 â&#x201A;Ź). Testa 1.000 bazkidek parte hartu arte edo irailaren 28ra arte egongo da e erabilgarri.
Arretaz entzungo dizugu gure markak eraikitzeko
Eman zure iritzia saridunen bati buruz eta doan aterako zaizu !* www.eroski.es/novedades
Ugaritu egin dira bilketarako guneak
Erosketak dendan jasotzearen aldeko apustua egin du Eroski ‘on-linek’
E
ROSKI on-linek sendotu egin du click&drive eta click&collect zerbitzuen aldeko apustua; horien bidez, erosketak dendan jasotzeko aukera eskaintzen zaie online supermerkatuaren erabiltzaileei. Zerbitzu berri horri esker, Eroski Clubek Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan dituen bezeroen %60k erosketak jasotzeko gune bat dute etxetik 15 minutura baino gutxiagora.
Click&drive zerbitzua jarri zen abian lehenbizi. Erosketak on-line egin eta autotik irten gabe doan jasotzeko aukera eskaintzen du, eskaria egin eta hurrengo 4 orduen barrenean. Click&collect zerbitzua, berriz, bezero urbanoagoentzat egina da. Erosketa on-line egiteko aukera eskaintzen du, eta norberak hautatzen duen supermerkatuan jasotzekoa, eskaria egin eta 2 orduren barrenean. Zerbitzu hori ere doakoa, eta ordainlekuetan
Aurrendaria Europan
Super ekoiraunkorra, ia prest
U
rtea bukatu aurretik Ali Gobeon (Gasteiz) irekiko dugun supermerkatu ekoiraunkorra aurrendaria da Europan. Hain da berezia, Japoniatik etorritako enpresaburuak eta erakundeetako ordezkariak lanak ikusten izan baitira, gure denda berriko trigenerazio sistema berritzailea ezagutzeko asmoz. Metodo horrekin, argindarra, beroa eta hotza lortuko ditu tokiko biomasa erabiliz, eta nabarmen murriztuko da sare elektrikotik datorren energiaren kontsumoa. Gure kalkuluen arabera, saltoki horretan 494 MWh elektriko aurreztuko dira zuzenean urtearen buruan, eta horrek esan nahi du 178 tona CO2 isurtzeari utziko zaiola. EROSKIk lehendik ere baditu denda ekoiraunkorrak, Grosen bat (Donostia), Castro Urdialesen bestea (Kantabria) eta Oñatin zabaldu genuen ‘Isuririk Gabeko’ lehen denda %100 iraunkorra; Gasteizko hau, beraz, laugarren belaunaldiko supermerkatua izango da. Ekimen honekin, frogatu nahi dugu bideragarria dela osotasuneko irtenbide bat ematea energia autogenerazioari iturri berriztagarriak erabiliz, eta, era horretan, sare elektrikoarekiko mendekotasuna murriztu egin daitekeela.
52
ez da ilararik egin behar izaten. Urte honetako lehen seihilekoan 13 zerbitzu berri zabaldu dira, eta horrekin, erosketak biltzeko 8 gune daude click&drive zerbitzuarentzat (4 Bizkaian, 2 Gipuzkoan, 1 Nafarroan eta beste bat A Coruñan) eta beste 12 gune click&collect zerbitzuarentzat (5 Bizkaian, 3 Araban, 2 Gipuzkoan, eta 1 A Coruñan eta Nafarroan), eta bigarren seihilekoan ere beste batzuk zabaltzea da asmoa.
‘Save the Children’ elkartearen aldeko kanpaina
Elkartasun poltsa haurrentzat zabaldu da
G
orria, urdina eta beltza. Ohartuko zineten abuztuan elkartasun poltsak berriz ere kolorez bete dituela gure saltokietako ordainlekuak. Oraingoan, Save the Children erakundea laguntzeko jarri ditugu salgai, zehazki Espainian haurren pobreziari aurre egiteko programak diruz laguntzeko. Eta hilabete honetan ere, ekimen horren alde eginez jarraituko dugu EROSKIn gure super eta hipermerkatuetan. Zuek ere lagundu nahi izanez gero, poltsa berrerabilgarri horietako bat eros dezakezue (euro bat balio dute), zeina tolestu egin baitaiteke eskuzorro baten gisan. Ez duzue besterik egin behar. Aurreko ekitaldietan, beste zenbait erakunde laguntzeko erabili dugu elkartasun poltsa: Elikagaien Bankuak, Unicef, Intermon Oxfam, Espainiako Gurutze Gorria eta Gosearen aurkako Ekintza.
hurrengo hilean... â&#x20AC;&#x2DC;16ko urria
Semaforo nutrizionala Zer da? Semaforoak nutrizio arloko informazio argia eta ulerterraza ematen du aldizkari honetan aurkituko dituzun errezeten inguruan. Zuri elikadura osasungarri eta orekatua eskaintzeko kezkak eraman gaitu informazio argigarri hori jartzera, lagungarria izango zaizulakoan dieta osasungarriagoa egiteko.
Errazio batek dauka:
Sasoi honetan: Gazta sukaldean
GANTZ SATURATUA AZUKREAK
KALORIAK
GANTZA
GATZA
331
18g
7g
4,4g
1g
17%
26%
34%
5%
13%
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta Zeri buruzko informazioa ematen du semaforo nutrizionalak?
Protagonistak: Tomate saltsak
ERRAZIOA. Elikagai bat jaten dugun bakoitzean hartatik hartzen dugun zatia ulertzen da erraziotzat.
da gauza bera frijitzea, labean egitea, egostea...) eta zenbateko errazioa jaten dugun.
MANTENUGAI KOPURUAK. Jaten den elikagai errazio bakoitzak zenbat kaloria eta mantenugai ematen dituen adierazten du.
Errezeta bakoitzean, semaforo nutrizionalaren koloreak ageri dira, errazago ulertu dezazun nutrizioaren ikuspegitik errazio bakoitzari buruz ematen den informazioa. Begiratu bakarrean jakingo duzu errazio batek zenbateko garrantzia duen hartu beharreko Kopuru Gomendatuarekiko.
EGUNEKO KOPURU GOMENDATUA (EKG). Komunitate zientifikoaren gomendioa da egunean kaloria eta mantenugai kopuru jakin bat hartu behar dela (EKGa, hain zuzen) dieta osasungarria egiteko. Nola kalkulatzen dira portzentajeak? Emakume heldu bat eredutzat hartuta kalkulatu dira, zeinak 2000 kcal behar baititu egunean (haurrentzako produktuetan ez da erabiltzen eredu hori, eta haien beharrizanak kontuan hartuta kalkulatzen dira). Horretaz gain, beharrak aldatu egin daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fi sikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
Erakusleihoa: Berdurak mikrouhin labean
54
ZER ESAN NAHI DUTE KOLOREEK? Gauza batek baino gehiagok baldintzatzen du errezeta batek nutrizioaren ikuspegitik egiten duen ekarpena: zer-nolako osagaiak hautatu diren, bakoitzetik zenbat erabili diren, platerak zer prestaera duen (ez
Horrela, errezeta bakoitzak ematen dituen kaloria eta mantenugai guztiak aintzat hartuta... ...errazio batek ekarpen handia egiten du eguneroko beharrak asetzeko ...errazio batek ekarpen zertxobait txikiagoa egiten du, baina aipagarria hala ere ...errezetaren errazio batek ekarpen txikiagoa egiten du Kopuru Gomendatua aintzat hartuta. Mantenugai bakoitzak errazio bakoitzean duen balioa zifra absolutuetan emana dator, eta Kopuru Gomendatuarekiko portzentajea ere ematen da.