Subentzio deialdia agindua 2017

Page 1

EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

60. zk.

2017ko martxoaren 27a, astelehena

BESTELAKO XEDAPENAK KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA

1590 AGINDUA, 2017ko martxoaren 9koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, antzerki-produkziorako 2017. urtean diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena. Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, 24/2016 Dekretuaren 14. artikuluan aipatua, lehengo Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren baitako Hizkuntza Politikako eta Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordetzen organo eta unitateek osatuko dute, hala xedatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarrian. Organo eta unitate horiek Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari esleitu zizkion apirilaren 9ko 193/2013 Dekretuak, sailaren egitura organikoa ezarri eta arte eta kultura alorreko jarduerei loturiko eskumenak eta horien zabalkundearen gainekoak Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari esleitu zizkionak. Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak egoki deritzo, bere eskumenen baitako zeregina den aldetik, izaera profesionala duten antzerki-jarduerak sustatzeko aukera emango duen bidea antolatzeari. Horretarako, diru-laguntzak emango zaizkie antzerki-konpainia profesionalei egiten dituzten antzezlanen produkzioa ahalbidetzen duten prozesu desberdinak finantzatzeko. Neurri horren bitartez, euskal antzerki-konpainien sorkuntza-lana bultzatzeko formula lortu nahi da eta, bide batez, konpainia horien ahalegina aitortzeaz gain, beren lanak beste merkatu batzuetara zabaltzeko aukerak eskaini, beren finantzabideak ugaritu daitezen. Ondorioz, honako hau EBAZTEN DUT: I. KAPITULUA ARAU OROKORRAK 1. artikulua.– Xedea. Agindu honen xedea da 2017. urtean zehar burutuko edo hasiko diren antzerki-jarduera profesionaletarako diru-laguntzak emateko arauak ezartzea eta deialdia egitea. 2. artikulua.– Modalitateak eta diru-baliabideak. 1.– Diru-laguntza horietarako, guztira, 850.00 euro erabiliko dira. 2.– Zenbateko globala honela banatuko da deialdi honetako modalitateen artean: a) 60.000 euro, sormen egonaldiak egiteko. b) 150.000 euro, produkzioak egiteko. c) 190.000 euro, hitzartutako zirkuituetako produkzioak egiteko. d) 450.000 euro, antzerki-konpainien bi urteko jardunetarako.

2017/1590 (16/1)


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Subentzio deialdia agindua 2017 by Asociación Eskena - Issuu