Hezkuntza eta Lan Gidaliburua - DIGITAL GENERATION 2021

Page 22

22

Hezkuntza eta Heziketa I. STEAM Euskadi Sariak

HezkuntzaGidaliburua2021

I. STEAM Euskadi Sariak heziketa zientifiko-teknologikoko jardunbiderik onenei Sariketaren lehen edizio honetan sarituriko proiektuak honako eragile hauek sustatutakoak izan dira: Gasteizko San Martin ikastetxe publikoa, Bilboko Artxandape Ikastola, Elhuyar Fundazioa, eta Deustuko Unibertsitatea Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak I STEAM Euskadi Sariak banatu zituen joan den azaroaren 18an Bilbon. Sari hauek STEAM hezkuntza-eredua sustatzeko jardunbiderik onenak aitortzen dituzte, beti ere zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikako bokazio goiztiarrak –arteekin eta humanitateekin lotuta- bultzatzeko helburuz. STEAM ingelesezko akronimoa da, Science, Technology, Engineering, Arts eta Mathematics hitzekin osatua. Sailburuarekin batera sari banaketan izan ziren: Begoña Pedrosa, Hezkuntza sailburuordea; Adolfo Morais, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea; Jorge Arevalo, Lanbide Heziketako sailburuordea; eta Leire Bilbao, Berrikuntzako Euskal Agentziaren zuzendari nagusia. Sari banaketa ekitaldian, Bildarratz sailburuak lehen edizio honetara aurkeztu den ekimen kopuru handia txalotu zuen (133), eta Hezkuntza Sailak aurreko legegintzaldian abian jarritako STEAM Euskadi Estrategia bultzatzeko eta indartzen jarraitzeko konpromisoa berretsi zuen. “Gure hezkuntza sistema osoa hartzen duen estrategia da, txiki-txikitatik Lanbide Heziketa eta unibertsitatera arte, eskola eta institutuetatik pasatu eta gero”, azaldu zuen. Sailburuaren esanetan, STEAM Euskadi Estrategiaren helburua da “ikasle guztiak eduki horietara (zientzia, teknologia, ingeniaritza edo matematikak) hurbiltzea, horiekiko beldurra galtzea eta, azkenean horietan eroso sentitzen badira, arlo horietako unibertsitate ikasketak edo Lanbide Heziketako zikloak ikas ditzatela. Izan dezatela informazio eta ezagutza guztia, ondoren erabaki ahal izateko”. Ildo horretan, bereziki nabarmendu zuen neskak diziplina zientifiko eta teknologiko horietara erakartzeko beharra, Hezkuntza Sailak bultzatzen duen estrategiaren helburuen artean. Beraz, eta ez da kasualitatea, sariketa honetako bi modalitatetan arreta berezia jartzen zaio genero ikuspegiari. Saritutako ekimenak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren laguntzaz deitzen duen sariketa honek lau kategoria ditu, horietako bakoitza 3.000 euroko sariarekin. Sari hori STEAM izaerako jardueretara bideratu beharko da. Kategoria bakoitzean sarituak izan ziren:

z Unibertsitateaz kanpoko ikastetxeek sustatutako ekimenik berritzaileena: Neuronak Martxan, Bilboko Artxandape Ikastolarena (Bizkaia). DBHko 3. mailako ikasleek irtenbide teknologiko bat proposatzen dute bizitzako behar erreal baterako, prototipo bat sortzen dute eta baita enpresa bat ere. Horrela, hainbat trebetasun jartzen dira praktikan, hala nola, ikerketa, lankidetza eta ekintzailetza. z Gainerako erakundeek sustatutako ekimenik berritzaileena: Elhuyar Zientzia Azoka, Elhuyar Fundazioarena. Elhuyar Zientzia Azkoka DBHko eta Batxilergoko ikasleek garatutako STEAM proiektuen azoka da. Zientzia eta teknologiarekin lotutako esperientziak eta aukerak eskaintzen ditu, eta ikertzaileak hezkuntza zientifikoan inplikatzen ditu, emakumeei ikusgarritasuna ematen arreta berezia jarriz. z Unibertsitateaz kanpoko ikastetxeek sustatutako genero-ikuspegidun ekimenik onena: Proyecto STEAM desde un punto de vista inclusivo, Gasteizko San Martin HLHIrena (Araba). 4 eta 5 urte bitarteko haurrei zuzenduta, proiektu honek egoera bat konpontzea proposatzen du, norberak egindako materialak erabiliz eta ikerketa zientifikoaren, teknologikoaren eta adierazpen artistikoaren bidez. Guztia, gainera, inklusibitatean eta berdintasunean oinarrituta. z Gainerako erakundeek sustatutako genero-ikuspegidun ekimenik onena: Inspira STEAM, Deustuko Unibertsitatearena. Ekimen honek Lehen Hezkuntzako nesken bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzen ditu, taldeko mentoringaren bidez, zientzia, teknologia eta berrikuntzako emakume

profesionalek zuzendutako saioetan. Ikasketak aukeratzerakoan neskak baldintzatzen dituzten alderdiak lantzen dira.

Aurkezturiko ekimen guztien artean 94k (% 72) STEAM Euskadi zigilua lortu dute, STEAM izaera nabarmena aitortzen dien bereizgarria STEAM Euskadi zigilua Sariketara aurkeztu duren 133 hautagaitzen artean 94k (% 72k) STEAM Euskadi zigilua eskuratu dute. Bereizgarri horrek STEAM izaera nabarmena duten hezkuntza-ekimenak aitortzen ditu, hau da, bokazio zientifikoak eta STEM asmo profesionalak sustatzea eta ikasleen STEAM gaikuntza hobetzea helburu duten ekimenak dira. Ekimen horiek guztiak STEAM Euskadi Estrategiaren webgunean (www.steam.euskadi. eus) jasoko dira, inspirazio iturri izango diren STEAM hezkuntza-ekimen gisa. STEAM Euskadi Sariak ikusgarritasuna ematen die euskal ikasleen gaitasun zientifiko-teknologikoa hobetzen duten ekimenei. Ekimen hauek lortutako inpaktua, berrikuntza-maila eta diziplina horietara ikasleak erakartzeko gaitasuna hartzen ditu kontuan sariketak. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bultzatzen duen STEAM Euskadi Estrategiaren parte dira, Euskadiren garapen ekonomiko eta soziala ziurtatzeko elementu gisa.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook

Articles inside

Europako Ikasle Txartela

2min
page 118

Nafarroa Eurodesk-en

2min
page 119

2021-2027 Europako Elkartasun Gorputza martxan

7min
pages 115-117

Laguntza ekonomikoa Erasmus+-entzat

5min
pages 113-114

Lan egin Europako Parlamentuan

6min
pages 110-112

Elkarrizketa David Casanova, Manuel Herrero eta Smith Donkorri (Erasmus Play

14min
pages 102-107

Elkarrizketa Antonio Pipaoni (WATS

7min
pages 100-101

Euskadin saria jaso duten negozio-ideiak

3min
page 98

Bilbok ekintzailetza sustatzen du

2min
page 99

Lana eta Sare Sozialak

12min
pages 92-97

Hizkuntzen eskakizuna, gora Cambridgeko adituek lan elkarrizketa bat ingelesez nola prestatu

3min
page 86

Etorri Kanadan ikastera eta lan egitera

5min
pages 89-91

behar den azaltzen dute

2min
page 87

UOCek 25 urte betetzen ditu

3min
pages 74-76

Titulazio Dualak eta Nazioartekotze onespena dutenak La Complutense, Espainiako unibertsitate presentzial handiena

2min
page 71

Nebrija Unibertsitatea (Madril

1min
page 73

eta hezkuntza, kultura eta kirol eskaintzarik osatuena duena

1min
page 72

Aukeratu zure etorkizuna, eman izena UNED Iruñean

2min
page 70

Berritua Nafarroako LHko eskaintza

3min
pages 48-49

NUP: Zure etorkizunak hemen du hasiera

2min
page 66

Deustuko Unibertsitatea egunez egun berritzen ari da, gizartea eraldatzen laguntzen jarraitzeko

2min
page 62

Euskal Herriko Unibertsitatearen ikasketak, gero eta zabalago

3min
page 58

Bultzada digitalizazioari unibertsitateetan

2min
page 61

LHko Ate Irekiak, aurrez aurre eta birtualki, EGIBIDEren bost campusetan

1min
pages 37-41

Calasanz, Erasmus + C.E.S.A.R. proiektuan, ekonomia zirkularreko hezkuntza sustatzeko

2min
page 36

Gizonezko gehiago emakumezko baino Euskadiko LHn

2min
page 35

Enplegagarritasun ona LHn, pandemia izan arren

3min
page 33

Nola aukeratu zer ikasi

1min
pages 18-19

Lanbide Heziketako Espezializazio Ikastaroak hasten dira

2min
page 34

I. STEAM Euskadi Sariak heziketa zientifiko-teknologikoko jardunbiderik onenei

2min
page 22

Alastria, BlockChain ezartzera laguntzen

4min
pages 14-15

Hobeto ikasteko aholkuak

4min
pages 20-21

Lanbide Heziketa, eskari handiagoa lan ziurtatuarekin Euskal Lanbide Heziketako hiru proiektu, nazioarteko aitortzarekin

6min
pages 28-31

euren bikaintasunagatik

1min
page 32

BlockChain Lab 4.0, negozio lankidetzako ildo berriak

1min
page 5

BlockChaineko komertzialak behar dira

2min
page 11

Ekintzailetza-Eraldaketa Digitala Binomioa

2min
page 7

Trazabilitatea txertaketan dagoeneko posible da, gure “Trackline” softwareari esker

1min
page 4

Eraldatze digitala: lan-eskaintza berriak hemen daude

2min
page 6

“Never Normal” ekonomia burutzeko formula

3min
pages 12-13

BlockChain-en potentziala

5min
pages 8-9

Dropshipping, moda berria

3min
page 10
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.