Hezkuntza eta Lan Gidaliburua - DIGITAL GENERATION 2021

Page 35

Lanbide Heziketa LHko inskripzioen datuak

HezkuntzaGidaliburua2021

Gizonezko gehiago emakumezko baino Euskadiko LHn 2019-20 ikasturtean, Lanbide Heziketa egin zuten gizonak emakumeak baino ia bi aldiz gehiago izan ziren Euskal AEn Eustatek emandako datuen arabera, 2019-20 ikasturtean Euskal AEn Lanbide Heziketaren hiru modalitateak (oinarrizkoa, erdi-mailakoa eta goi-mailakoa) egin zituzten ikasleen artean gizon-kopurua emakume-kopuruaren ia bikoitza izan zen. Patroia hiru modalitateetan errepikatzen da, eta ratioak hauek dira: 2,6 gizon emakume bakoitzeko Oinarrizko Lanbide Heziketan eta 1,9 Goi-mailako Lanbide Heziketan. 2019-20 ikasturtean, Euskal AEko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzek, 419.875 ikasle izan zituzten guztira, eta matrikulak % 0,3 egin zuen gora aurreko ikasturtearekin alderatuta. Matrikulen % 93 Erregimen Orokorreko Irakaskuntzetan egin ziren, eta gainerako % 7a Erregimen Bereziko Irakaskuntzetan. 2018-19 ikasturtearekin alderatuta, Erregimen Orokorreko Irakaskuntzetan % 0,4ko igoera eman zen eta Erregimen Bereziko Irakaskuntzetan % 0,2ko beherakada. Hala ere, nabarmentzekoa da Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleen kopuruak gora egin duela, % 3,2 eta % 2,6, hurrenez hurren. Era berean, nabarmena da Helduen Hezkuntzan erregistratutako % 10eko igoera, azken lau ikasturteetako beheranzko joera irauliz. Eskuragarri zegoen eskaintzak baldintzatu zuen Erregimen Bereziko Irakaskuntzetako ikasleen lurralde-banaketa. Hizkuntzen eta musikaren irakaskuntzan eskaintza zabala izan zen eta banaketa Erregimen Orokorreko Irakaskuntzen antzekoa, baina gainerako ikasketek lurralde batean bildu zituzten ikasleak. Ikastetxearen titulartasunari dagokionez, Erregimen Orokorreko Irakaskuntzetako matrikula apur bat handiagoa izan zen ikastetxe publikoetan ikastetxe pribatuetan baino: % 53 eta % 47. Horrek erakusten duenez, termino absolutuetan, ia 20.000 ikasle gehiago daude irakaskuntza publikoan.

Hezkuntza Sailak 120.000 ikasleri baino gehiagori eman zizkien bekak eta laguntzak, hirutik bati D eredua finkatzen Hizkuntza-ereduari dagokionez, Erregimen Orokorreko Irakaskuntzetan D ereduaren goranzko joerari eutsi zitzaion 2019-20 ikasturtean; ikasleen % 68k euskara aukeratu zuen komunikazio-hizkuntza gisa. Hala ere,

aldeak egon ziren hezkuntza-mailen artean: derrigorrezko mailetan –Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza–, D ereduko matrikula % 70etik gorakoa izan zen; aitzitik, Lanbide Heziketako ikasleen laurdenak baino gutxiagok egin zituen ikasketak hizkuntza-modalitate horretan. Gora, adinarekin batera 2019-20 ikasturtean derrigorrezko bigarren hezkuntzaren ondoko ikasketak egin zituzten 20 urtetik beherakoen artean, % 76 Batxilergoan matrikulatu zen, eta gainerako % 24k erdi-mailako Lanbide Heziketa aukeratu zuen. Maila horietako matrikulen proportzioan adinaren araberako gradiente bat ikusi zen: 16 urteko ikasleentzat erdi-mailako lanbide-irakaskuntzak aukera minoritarioa izan arren, aukera horrek presentzia handiagoa hartu zuen adinak gora egin ahala. Maila horietan, sexuaren araberako banaketa askotarikoa izan zen. Batxilergoan, emakumeak gehiengoa izan ziren (% 55), eta erdi-mailako Lanbide Heziketan, berriz, gizonak emakumeen bikoitza izan ziren, gutxi gorabehera. Gainera, genero-desberdintasunak hauteman ziren Batxilergoko modalitateen aukeraketan. Orientazio zientifikoan izan ezik, horretan sexuen araberako banaketa paritarioa izan baitzen, emakumeen presentzia nagusia izan zen, Arteen modalitatean batez ere. Azken horretan, lau matrikulatik hiru emakumeenak izan ziren. Era berean, erdi-mailako Lanbide Heziketaren eskaintza sailkatzen den lanbide-arlo

gehienek desorekak izan zituzten ikasleen sexuaren araberako banaketan. Hala, irudi pertsonalarekin eta pertsonen zaintzarekin erlazionatutako familietan emakumeen ehunekoa % 75etik gorakoa izan zen; aitzitik, sei familia erabat maskulinizatuta egon ziren, eta emakumeen presentzia ia anekdotikoa izan zen, emakumeak ikasle guztien % 10 baino gutxiago izan baitziren: Informatika eta komunikazioak, Fabrikazio mekanikoa, ItsasArrantza, Garraioa eta ibilgailuen mantentzelanak, Elektrizitatea eta elektronika eta Instalazioa eta manten-tze-lanak. Unibertsitatez kanpoko goi-mailako hezkuntzan, goi-mailako Lanbide Heziketako matrikulak % 2,6 egin zuen gora 20182019 ikasturtearekin alderatuta. Emakumeen proportzioak, bai maila osoan, bai lanbide-arlo desberdinetan, erdi-mailako Lanbide Heziketan antzemandako eredu berari jarraitu zion. Bekak eta ikasteko laguntzak 2019-20 ikasturtean, Euskal AEko Administrazio Publikoak erregimen orokorreko irakaskuntzei emandako beken eta laguntzen zenbatekoa 51 milioi eurotik gorakoa izan zen, eta 120.489 ikaslek jaso zituzten, guztien % 32ak. Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen kolektiboa izan zen ikasle bekadunen proportzio handiena izan zuena (% 59), eta, ondoren, Oinarrizko Lanbide Heziketa, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (bost ikasletik bik jaso zituzten ikasteko-laguntzak) egin zituztenak.

35


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook

Articles inside

Europako Ikasle Txartela

2min
page 118

Nafarroa Eurodesk-en

2min
page 119

2021-2027 Europako Elkartasun Gorputza martxan

7min
pages 115-117

Laguntza ekonomikoa Erasmus+-entzat

5min
pages 113-114

Lan egin Europako Parlamentuan

6min
pages 110-112

Elkarrizketa David Casanova, Manuel Herrero eta Smith Donkorri (Erasmus Play

14min
pages 102-107

Elkarrizketa Antonio Pipaoni (WATS

7min
pages 100-101

Euskadin saria jaso duten negozio-ideiak

3min
page 98

Bilbok ekintzailetza sustatzen du

2min
page 99

Lana eta Sare Sozialak

12min
pages 92-97

Hizkuntzen eskakizuna, gora Cambridgeko adituek lan elkarrizketa bat ingelesez nola prestatu

3min
page 86

Etorri Kanadan ikastera eta lan egitera

5min
pages 89-91

behar den azaltzen dute

2min
page 87

UOCek 25 urte betetzen ditu

3min
pages 74-76

Titulazio Dualak eta Nazioartekotze onespena dutenak La Complutense, Espainiako unibertsitate presentzial handiena

2min
page 71

Nebrija Unibertsitatea (Madril

1min
page 73

eta hezkuntza, kultura eta kirol eskaintzarik osatuena duena

1min
page 72

Aukeratu zure etorkizuna, eman izena UNED Iruñean

2min
page 70

Berritua Nafarroako LHko eskaintza

3min
pages 48-49

NUP: Zure etorkizunak hemen du hasiera

2min
page 66

Deustuko Unibertsitatea egunez egun berritzen ari da, gizartea eraldatzen laguntzen jarraitzeko

2min
page 62

Euskal Herriko Unibertsitatearen ikasketak, gero eta zabalago

3min
page 58

Bultzada digitalizazioari unibertsitateetan

2min
page 61

LHko Ate Irekiak, aurrez aurre eta birtualki, EGIBIDEren bost campusetan

1min
pages 37-41

Calasanz, Erasmus + C.E.S.A.R. proiektuan, ekonomia zirkularreko hezkuntza sustatzeko

2min
page 36

Gizonezko gehiago emakumezko baino Euskadiko LHn

2min
page 35

Enplegagarritasun ona LHn, pandemia izan arren

3min
page 33

Nola aukeratu zer ikasi

1min
pages 18-19

Lanbide Heziketako Espezializazio Ikastaroak hasten dira

2min
page 34

I. STEAM Euskadi Sariak heziketa zientifiko-teknologikoko jardunbiderik onenei

2min
page 22

Alastria, BlockChain ezartzera laguntzen

4min
pages 14-15

Hobeto ikasteko aholkuak

4min
pages 20-21

Lanbide Heziketa, eskari handiagoa lan ziurtatuarekin Euskal Lanbide Heziketako hiru proiektu, nazioarteko aitortzarekin

6min
pages 28-31

euren bikaintasunagatik

1min
page 32

BlockChain Lab 4.0, negozio lankidetzako ildo berriak

1min
page 5

BlockChaineko komertzialak behar dira

2min
page 11

Ekintzailetza-Eraldaketa Digitala Binomioa

2min
page 7

Trazabilitatea txertaketan dagoeneko posible da, gure “Trackline” softwareari esker

1min
page 4

Eraldatze digitala: lan-eskaintza berriak hemen daude

2min
page 6

“Never Normal” ekonomia burutzeko formula

3min
pages 12-13

BlockChain-en potentziala

5min
pages 8-9

Dropshipping, moda berria

3min
page 10
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.