Hezkuntza eta Lan Gidaliburua - DIGITAL GENERATION 2021

Page 58

58

Unibertsitatea Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU

HezkuntzaGidalibura2021

Euskal Herriko Unibertsitatearen ikasketak, gero eta zabalago, nazioartean gero eta hedatuago Gradu eta graduondoko eskaintza zabala eta askotarikoa prestatu du 2021-2022 ikasturterako, gure gizartearen eraldaketei eta beharrei erantzuteko asmoz Aurten ere, Euskal Herriko Unibertsitateak 2021-2022 ikasturterako eskaintza akademiko zabala jarri du ikasleen esku: 103 gradu, 108 unibertsitate master eta 34 berezko master. Graduei dagokienez, titulazioak arlo guztietakoak dira: batzuk bide luzea egindakoak dira (Medikuntza, Artea, Zuzenbidea, Telekomunikazio Teknologiako Ingeniaritza edo Biologia); beste batzuk, oraintsuago ezarriak (Adimen Artifiziala, Lehen Hezkuntza hirueleduna edo Energia Berriztagarrien Ingeniaritza). Zerrendan 12 gradu bikoitz ere daude, eta horietako bat, Business + Economics, osorik ingelesez irakasten da. Izan ere, beste hizkuntzetako eskaintza handituz joan da eta, egun, 700 irakasgai ikas daitezke ingelesez, eta 180, beste hizkuntza batzuetan. Gradu horiek, beste askorekin batera, Unibasq-Kalitatearen Euskal Agentziak ikasleen nazioartekotzea sustatzeagatik ematen duen nazioarteko aipamena dute. Gainera, hamaika graduk prestakuntza duala daukate (lan kontratu baten bidez unibertsitateko eta enpresako irakaskuntzaikaskuntza prozesuak uztartzen dituen eredua), eta Unibasq agentziaren agiri duala jaso dute. Trebakuntza duala gorabehera, ia ikasle guztiek dute euskal sareko enpresa, erakunde, Gobernuz Kanpoko Erakunde (GKE) edo elkarteetan kanpoko praktikak egiteko aukera, urtero 12.000 praktika inguru egiten baitira, eta horietatik % 40 boluntarioak dira. Nazioarteko proiekzioa daukan graduondoko eskaintza Graduondokoaren arloan, Euskal Herriko Unibertsitateak bere eskaintzaren nazioartekotzea bultzatzen jarraitzen du. “Gaur egun –adierazi du Montse Maritxalar Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordeak–, unibertsitateak erabat lehiatzen dira maila globalean. Gure eskaintza graduondokoetan bereiztearen alde egiten dugu, unibertsitate bakoitzak hor aurkitu behar baititu bikaintasun eta espezializazio guneak”. 2021-2022 ikasturterako, Euskal Herriko Unibertsitateko graduondoko eskaintzak 108 unibertsitate master eta 34 berezko master (azken horiek espezializazio handiko eta orientazio profesional argiko titulazioak dira). Nabarmentzekoa da Estatuko eta atzerriko beste unibertsitate batzuekin batera antolatutako programen kopuru handia. Datorren ikasturterako, UPV/EHUk zortzi Erasmus Mundus master eskainiko ditu. Horietako hiruk EACEA agentzia europarraren (Education, Audiovisual

and Culture Executive Agency) aitorpen berritua dute: Erasmus Mundus Master in Renewable Energy in the Marine Environment, Erasmus Mundus Master in Marine Environment and Resources 2030 eta Erasmus Mundus Master in Marine Biological Resources. Azpimarragarria da 14 Erasmus Mundus master koordinatzen dituzte Espainiako unibertsitateek, eta horietatik 5 UPV/EHUkoak direla. Graduondoko eskaintzan prestakuntza dualean emandako masterrak eta Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak (Unibasq) aitortutako nazioartekotze zigilua duten masterrak ere badaude, eta onlineko ikasketen eskaintza gero eta zabalagoa da. Prestakuntza maila gorenekoa da (kalitatedun irakasleek eta profesional espezializatuek ematen dute, Euskadiko, Estatuko eta Europako kalitate agentzia ofizialen babesarekin), baina prezio publikoei eutsita. Eskaintza horri esker, euskal ikasleek espezializazio maila handia lor dezakete etxetik gertu, baina, era berean, aukera dute prestakuntzaren zati bat atzerriko unibertsitate batean egiteko, mugikortasuna finantzatzen duten programen bidez. Bestalde, graduondoko ikasleek enpresetan praktikak egiteko aukera dute, unibertsitateak 800 hitzarmen baino gehiago baititu sinatuta I+G+b zentroekin, erakundeekin eta eremu pribatuko enpresekin. Eta, horrez gain, badute aukerarik laguntzak lortzeko unibertsitatearen beraren eta beste erakunde batzuen beka eta laguntza deialdien bidez. Inklusio, ekitate eta iraunkortasunaren alde Euskal Herriko Unibertsitateak konpromiso sendoa du inklusioa, ekitatea eta iraunkortasunarekin. Adibidez, hezkuntza premia bereziak dituzten unibertsitateko ikasleei laguntza eta baliabideak eskaintzen zaizkie aukera berdintasuna bermatzeko. Ikasturte honetan, unibertsitate ikasketak egiten ari

diren 425 ikasleri eman zaie laguntza, eta Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioan, unibertsitate aurreko 439 ikasleri eman zitzaien arreta, eta horietatik 407k proba egokitzeko eskatu zuten. Era berean, Euskal Herriko Unibertsitateak, ebaluazio independente baten ondoren, Hezkuntza Ministerioak emandako Nazioarteko Bikaintasun Campusaren kalifikazioa lortu zuen. Horretaz gain, Europa mailako bi ekimen interesgarritan parte hartzen du: Bordeleko Unibertsitatearekin mugaz gaindiko campus paregabea bultzatu du Europan, eta 2020tik Enlight-en parte da —Europako Batzordeak onartu eta finantzatutako bederatzi unibertsitate europarren partzuergoa—, eta horrela, ikasleek aukera izango dute egonaldiak egiteko elkartutako erakunde guztietan, prestakuntza programa berritzaileetan parte hartuz eta gizarte arazoei irtenbidea emanez. Horretaz gain, munduko unibertsitateekin dituen 2.000 mugikortasun hitzarmenei esker, atzerrian egonaldiak egiteko aukera ugari eskaintzen ditu. Etorkizuneko ikasleentzako datak z Graduak: • Izena ematea: ekainaren 17tik uztailaren 4ra. • Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleek izena ematea berretsi behar dute: ekainaren 17tik uztailaren 4ra (ohiko deialdia) eta uztailaren 19tik 25era (ezohiko deialdia). • Matrikula: uztailaren 19tik aurrera. z Unibertsitate masterrak: • Izena ematea: martxoaren 29tik maiatzaren 14ra arte. • Matrikula: uztailaren 1etik irailaren 30era arte. z Berezko master eta graduondokoak: • Izena ematea: maiatzaren 3tik aurrera. • Matrikula: irailaren 1etik aurrera.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook

Articles inside

Europako Ikasle Txartela

2min
page 118

Nafarroa Eurodesk-en

2min
page 119

2021-2027 Europako Elkartasun Gorputza martxan

7min
pages 115-117

Laguntza ekonomikoa Erasmus+-entzat

5min
pages 113-114

Lan egin Europako Parlamentuan

6min
pages 110-112

Elkarrizketa David Casanova, Manuel Herrero eta Smith Donkorri (Erasmus Play

14min
pages 102-107

Elkarrizketa Antonio Pipaoni (WATS

7min
pages 100-101

Euskadin saria jaso duten negozio-ideiak

3min
page 98

Bilbok ekintzailetza sustatzen du

2min
page 99

Lana eta Sare Sozialak

12min
pages 92-97

Hizkuntzen eskakizuna, gora Cambridgeko adituek lan elkarrizketa bat ingelesez nola prestatu

3min
page 86

Etorri Kanadan ikastera eta lan egitera

5min
pages 89-91

behar den azaltzen dute

2min
page 87

UOCek 25 urte betetzen ditu

3min
pages 74-76

Titulazio Dualak eta Nazioartekotze onespena dutenak La Complutense, Espainiako unibertsitate presentzial handiena

2min
page 71

Nebrija Unibertsitatea (Madril

1min
page 73

eta hezkuntza, kultura eta kirol eskaintzarik osatuena duena

1min
page 72

Aukeratu zure etorkizuna, eman izena UNED Iruñean

2min
page 70

Berritua Nafarroako LHko eskaintza

3min
pages 48-49

NUP: Zure etorkizunak hemen du hasiera

2min
page 66

Deustuko Unibertsitatea egunez egun berritzen ari da, gizartea eraldatzen laguntzen jarraitzeko

2min
page 62

Euskal Herriko Unibertsitatearen ikasketak, gero eta zabalago

3min
page 58

Bultzada digitalizazioari unibertsitateetan

2min
page 61

LHko Ate Irekiak, aurrez aurre eta birtualki, EGIBIDEren bost campusetan

1min
pages 37-41

Calasanz, Erasmus + C.E.S.A.R. proiektuan, ekonomia zirkularreko hezkuntza sustatzeko

2min
page 36

Gizonezko gehiago emakumezko baino Euskadiko LHn

2min
page 35

Enplegagarritasun ona LHn, pandemia izan arren

3min
page 33

Nola aukeratu zer ikasi

1min
pages 18-19

Lanbide Heziketako Espezializazio Ikastaroak hasten dira

2min
page 34

I. STEAM Euskadi Sariak heziketa zientifiko-teknologikoko jardunbiderik onenei

2min
page 22

Alastria, BlockChain ezartzera laguntzen

4min
pages 14-15

Hobeto ikasteko aholkuak

4min
pages 20-21

Lanbide Heziketa, eskari handiagoa lan ziurtatuarekin Euskal Lanbide Heziketako hiru proiektu, nazioarteko aitortzarekin

6min
pages 28-31

euren bikaintasunagatik

1min
page 32

BlockChain Lab 4.0, negozio lankidetzako ildo berriak

1min
page 5

BlockChaineko komertzialak behar dira

2min
page 11

Ekintzailetza-Eraldaketa Digitala Binomioa

2min
page 7

Trazabilitatea txertaketan dagoeneko posible da, gure “Trackline” softwareari esker

1min
page 4

Eraldatze digitala: lan-eskaintza berriak hemen daude

2min
page 6

“Never Normal” ekonomia burutzeko formula

3min
pages 12-13

BlockChain-en potentziala

5min
pages 8-9

Dropshipping, moda berria

3min
page 10
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.