Hezkuntza eta Lan Gidaliburua - DIGITAL GENERATION 2021

Page 61

Unibertsitatea Digitalizazioa bultzatzea

HezkuntzaGidalibura2021

Bultzada digitalizazioari unibertsitateetan Hezkuntza Sailak lau milioi euro bideratu ditu Covid-19ren ondorioz unibertsitateetan garatu den digitalizazioa finantzatzeko

Hezkuntza Sailak, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzaren bitartez, 3.934.120 euro bideratu ditu Euskal Unibertsitate Sistema osatzen duten hiru unibertsitateek digitalizazioan egin dituzten inbertsioak finantzatzeko. Laguntza hauen helburua da, aurreikusitako ikaskuntza-emaitzak arrazoizko neurriz lortzen direla bermatuko duen urrutiko unibertsitate-prestakuntza garatu ahal izatea.

Laguntza hauen helburua da unibertsitateak on-line prestakuntzaren arloan indartzea Egungo agertoki berriak Covid-19k eragindako murrizketa ugari izan ditu eta, ondorioz, beharrezkoa izan da unibertsitateek ohiko irakaskuntza presentziala ez den beste irakaskuntza-planteamendu bat egitea 2020-2021 ikasturterako. Planteamendu berri horrek eskatu du irakaskuntza bimodaleko ikasgeletako ekipamendutan inbertsioak egitea, espazioak egokitzea eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien gaitasunak indartzea. Baliabideak bideratu dira urrutiko irakaskuntzarako, urruneko lanpostuak eta konektibitatea diseinatzeko, on-line irakaskuntzako ikasgelak diseinatu eta abian jartzeko, urrutiko irakaskuntzari euskarria ematen dion arkitektura teknologikoa garatzeko eta urruneko komunikazioetan segurtasun-zerbitzuak konfiguratzeko.

irakaskuntza egiteko aukera ematen duten totem mugikorrak erosi dira. Irakaskuntzaren euskarri den arkitektura teknologikoari dagokionez, biltegiratze-zerbitzariak, memoriak eta CPU-ak handitu dira e-learning egiteko; arkitektura monitorizatu da azpiegitura birtualizatua mantentzeko azterketa-aldietan; on-line software-plataformak erosi dira; eta plataforma-zerbitzari batzuk hodeira migratu dira. Azkenik, urruneko komunikazioetako segurtasunari dagokionez, kudeatutako segurtasun-zerbitzuak ezarri dira, firewall-ak instalatu eta ordeztu dira eta tokenak erosi dira autentifikatzeko.

Inbertsioak ekipamendutan Egindako inbertsioen artean, eta adibide gisa, honako hauek aipa daitezke: urrutiko irakaskuntzari dagokionez, ingurune birtualetara konektatzeko lizentziak, bideoak editatzeko tresnak eta arbel elektronikoen tresnak eskuratu dira. Era berean, urrutiko konexioak egiteko, WiFi konexio-puntu eramangarriak, pantaila interaktiboak, pantaila digitalizatuak, eta aurkezpenetarako tableta grafikoak erosi dira, bai eta ordenagailu eramangarriak ere, irakasle ikertzaileentzat zein administrazio eta zerbitzuetako langileentzat. Zailtasun ekonomikoak dituzten ikasleei maileguan uzteko PCak ere erosi dira. Irakaskuntza-gela askotan, kamerak, mikrofonoak, PCak, bozgorailuak eta sarekonexioak instalatu dira on-line irakaskuntza egin ahal izateko, eta edozein gelatan on-line

Ikasleak onuradun Inbertsio horiek irakaskuntzaren eta ikerketaren euskarri-arloetan egiten dira, bai eta unibertsitate-azpiegitura teknologikoan, kudeaketan eta komunikazioan ere. Beraz, unibertsitateek garatutako eta Hezkuntza Sailak finantzatutako ekintzen ondoriozko hobekuntzen onuradun dira, alde batetik, Euskal Unibertsitate Sistemako 56.000 ikasleak, hobetu egiten baitira haien autonomia eta ikasle-gaitasuna, ikaskuntza eta bizitza pertsonalerako eta profesionalerako egokiak diren gaitasunak. Halaber, onuradun izango dira 9.000 profesional baino gehiago: Euskal Unibertsitate Sistema osatzen duten 6.800 irakasle eta ikertzaile, eta administrazio eta zerbitzuetako 2.500 langile, hauek guztiek ere nabarmen hobetuko baitituzte irakaskuntza-gaitasuna, gaitasun digitalak eta kudeaketa-gaitasuna.

Horregatik, Hezkuntza Sailak egokitzat eta beharrezkotzat jo du finantzaketa hori Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateetara bideratzea. Ahalegin ekonomiko gehigarri bat da hau, 2019-2022 Unibertsitate Sistemaren Planaren esparruan eta hiru unibertsitateekin hitzartutako Kontratu-programen bidez egin ohi den finantzazioarekiko. 2020an 50 milioi eurotik gorakoa izan da Kontratu-programa horien kopurua. UPV/EHUri, Deustuko Unibertsitateari eta Mondragon Unibertsitateari emandako diru-laguntzak abenduaren 22ko azken Gobernu Kontseiluan onartu dira. Unibertsitate bakoitzari dagokion zenbatekoa ezartzeko, unibertsitate bakoitzeko ikasle- eta irakasle-kopurua aplikatu da irizpide gisa. Horrela, UPV/EHU unibertsitate publikoak jasoko du diru-kopuru handiena, ikasle eta irakasle kopuru handiena izanik. Osasun larrialdirako lehentasunak 2020ko apirilean dagoeneko Hezkuntza Sailak, Euskal Unibertsitate Sistemako hiru unibertsitateek eta Unibasq-ek (Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak) talde bat osatu zuten, unibertsitateen eta Unibasq-en irakaskuntzari buruzko jarraipenean, egokitzapenean eta neurrietan modu koordinatuan lan egiteko. Horrela, Covid-19k eragindako osasun-larrialdiko egoeran eta etorkizunean ager daitezkeen egoeretan, epe ertain zein luzean, bete beharreko lehentasunak ezarri ahal izateko.

61


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook

Articles inside

Europako Ikasle Txartela

2min
page 118

Nafarroa Eurodesk-en

2min
page 119

2021-2027 Europako Elkartasun Gorputza martxan

7min
pages 115-117

Laguntza ekonomikoa Erasmus+-entzat

5min
pages 113-114

Lan egin Europako Parlamentuan

6min
pages 110-112

Elkarrizketa David Casanova, Manuel Herrero eta Smith Donkorri (Erasmus Play

14min
pages 102-107

Elkarrizketa Antonio Pipaoni (WATS

7min
pages 100-101

Euskadin saria jaso duten negozio-ideiak

3min
page 98

Bilbok ekintzailetza sustatzen du

2min
page 99

Lana eta Sare Sozialak

12min
pages 92-97

Hizkuntzen eskakizuna, gora Cambridgeko adituek lan elkarrizketa bat ingelesez nola prestatu

3min
page 86

Etorri Kanadan ikastera eta lan egitera

5min
pages 89-91

behar den azaltzen dute

2min
page 87

UOCek 25 urte betetzen ditu

3min
pages 74-76

Titulazio Dualak eta Nazioartekotze onespena dutenak La Complutense, Espainiako unibertsitate presentzial handiena

2min
page 71

Nebrija Unibertsitatea (Madril

1min
page 73

eta hezkuntza, kultura eta kirol eskaintzarik osatuena duena

1min
page 72

Aukeratu zure etorkizuna, eman izena UNED Iruñean

2min
page 70

Berritua Nafarroako LHko eskaintza

3min
pages 48-49

NUP: Zure etorkizunak hemen du hasiera

2min
page 66

Deustuko Unibertsitatea egunez egun berritzen ari da, gizartea eraldatzen laguntzen jarraitzeko

2min
page 62

Euskal Herriko Unibertsitatearen ikasketak, gero eta zabalago

3min
page 58

Bultzada digitalizazioari unibertsitateetan

2min
page 61

LHko Ate Irekiak, aurrez aurre eta birtualki, EGIBIDEren bost campusetan

1min
pages 37-41

Calasanz, Erasmus + C.E.S.A.R. proiektuan, ekonomia zirkularreko hezkuntza sustatzeko

2min
page 36

Gizonezko gehiago emakumezko baino Euskadiko LHn

2min
page 35

Enplegagarritasun ona LHn, pandemia izan arren

3min
page 33

Nola aukeratu zer ikasi

1min
pages 18-19

Lanbide Heziketako Espezializazio Ikastaroak hasten dira

2min
page 34

I. STEAM Euskadi Sariak heziketa zientifiko-teknologikoko jardunbiderik onenei

2min
page 22

Alastria, BlockChain ezartzera laguntzen

4min
pages 14-15

Hobeto ikasteko aholkuak

4min
pages 20-21

Lanbide Heziketa, eskari handiagoa lan ziurtatuarekin Euskal Lanbide Heziketako hiru proiektu, nazioarteko aitortzarekin

6min
pages 28-31

euren bikaintasunagatik

1min
page 32

BlockChain Lab 4.0, negozio lankidetzako ildo berriak

1min
page 5

BlockChaineko komertzialak behar dira

2min
page 11

Ekintzailetza-Eraldaketa Digitala Binomioa

2min
page 7

Trazabilitatea txertaketan dagoeneko posible da, gure “Trackline” softwareari esker

1min
page 4

Eraldatze digitala: lan-eskaintza berriak hemen daude

2min
page 6

“Never Normal” ekonomia burutzeko formula

3min
pages 12-13

BlockChain-en potentziala

5min
pages 8-9

Dropshipping, moda berria

3min
page 10
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.