Hezkuntza eta Lan Gidaliburua - DIGITAL GENERATION 2021

Page 62

62

Unibertsitatea Deustoko Unibertsitatea

HezkuntzaGidaliburua2021

Deustuko Unibertsitatea egunez egun berritzen ari da, gizartea eraldatzen laguntzen jarraitzeko

Deustuko Unibertsitatearen ezaugarri dira goi mailako hezkuntzan 130 urte baino gehiagoko ibilbide luzea eta hezkuntza eredu propioa, nazioartean aitortua, azpiegitura teknologiko modernoetan eta etengabeko berrikuntzan oinarritua. Berrikuntza unibertsitate honen DNAn bertan dago. Hala, koronabirusaren pandemiaren garaian, Deustuk bere burua berrasmatu du eta berehala gai izan da ikasketak modu presentziala eta birtuala uztartuta eskaintzeko, ikaskuntzaren kalitateari eta ikasleekiko arretari uko egin gabe. Unibertsitateek, gaur egun, ziurtasunik gabeko eta zalantza askoko garaiak bizi dituzte. Baina mundu aldakor honetan, Deustu ez dago geldirik eta berritzen jarraitzen du. Pandemia garaian berritzen aritu da, baina, batez ere, egunez egun ari da berritzen, Unibertsitateak ekarpen esanguratsua egiten jarrai dezan, tokiko ingurunean zein ingurune globalean. Horregatik, eskaintza akademikoa etengabe berritzen eta egokitzen ari da, ziurgabetasuna etengabea izango den gizartearen eskariari erantzuteko. Eta premisa horiekin ari da Deustu datorren ikasturtea prestatzen. Ikasturteak berrikuntzak dakartza, bereziki Donostiako campusean. Izan ere, 2021-22 ikasturtean Zuzenbideko gradua eskainiko da bertan. Bilboko campusean tradizio handiko titulazioa da, 130 urte baino gehiagoko esperientzia du Deustuk legelarien prestakuntzan. Graduak nazioarteko programa bikoitz bat ere eskainiko du, borondatezkoa. Programa bikoitz hori eginez gero, 4 urteren buruan Zuzenbideko gradua eta AEBetako masterra lortu ahal izango dira. Donostiako campusean bertan, Deusto Business Schoolek EAZko graduan eta

EAZ + Berrikuntza eta Ekintzailetza graduan zuzendaritza estrategikoko ibilbide duala eskainiko du. Ibilbide duala enpresan egingo da, 3. mailako bigarren seihilekoan eta 4. maila osoan. Hala, ikasleek enpresa estrategiaren ikuspegi osoa eskuratu ahal izango dute; pertsonak, baliabideak eta sistema teknologikoak kudeatu, lehiakortasuna hobetzeko; eta erabakiak hartzerakoan balioa sortu. Azpimarratzekoa da Deusto Business Schoolek, Deustuko Unibertsitateko negozio eskolak, berriki eskuratu duela AACBS akreditazio ospetsua. AACBS (Association to Advance Collegiate Schools of Business) munduko negozio eskola onenak aitortzen dituen nazioarteko erakundea da. Espainian sei negozio eskolak besterik ez dute akreditazio hori eta munduko negozio eskolen % 6k jaso dute kudeaketako prestakuntzan kalitatea eta bikaintasuna egiaztatzen duen ‘zigilu’ hau.

Berrikuntza horiek ikasturte honetan abian jarritakoei gehitu behar zaizkie. Hain zuzen ere, 2020-2021 ikasturte honetan hasi dituzte eskolak hainbat gradutako lehenengo ikasleek: Medikuntza; Robotika; Datuen Zientzia eta Adimen Artifiziala; Bideo jokoak, Errealitate Birtuala eta Areagotua; eta Fisioterapia, azken hori Donostiako campusean. Fisioterapiako ikasleentzat eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietakoentzat instalazio berriak prestatu dira Donostiako campusean, besteak beste, hiru laborategi (Anatomia eta Natur Zientziak, Biomekanika eta Neurozientziak, eta Fisiologia), bi simulazio areto (ZIU-ospitaleratzea eta ariketa terapeutikoetako gimnasioa), gimnasioa, tatamia, fitness aretoa, aldagelak… Azpiegitura horiek Larramendi funtzio askotako eraikin berrian daude. Eraikinak campusa ekipamendu modernoz hornitu du eta, horrela, nabarmen hobetuko dira guztien jarduera akademikoa eta unibertsitate esperientzia bera. Eraikinak bost solairu ditu, 11.921,55 m2-ko azaleran (5.601,89 m2 sestra azpitik eta 6.319,66 m2 sestra gainetik). Kirol kantxa estalia; ikasgelategia, 13 ikasgela berri eta erabilera askotako areto bat duena (Foro Aretoa); eta liburutegi berria daude bertan. Liburutegi berria, Bilboko liburutegia bezala, IIBZ-Ikasteko eta Iker-tzeko Baliabideen Zentroa da. Guztira 3.150 m2-ko azalera du, talde lanerako 21 areto, ikasteko banakako 220 toki, prestakuntza gela, ikertzaileentzako tokia, atseden har-tzeko tokiak… Lur azpiko aparkaleku bat ere badu, 60 toki dituena. Eraikinaren fatxadak campuseko gainerako eraikinen itxurari eutsiko dio, terrakota koloreko zeramikazko akabera baitu.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook

Articles inside

Europako Ikasle Txartela

2min
page 118

Nafarroa Eurodesk-en

2min
page 119

2021-2027 Europako Elkartasun Gorputza martxan

7min
pages 115-117

Laguntza ekonomikoa Erasmus+-entzat

5min
pages 113-114

Lan egin Europako Parlamentuan

6min
pages 110-112

Elkarrizketa David Casanova, Manuel Herrero eta Smith Donkorri (Erasmus Play

14min
pages 102-107

Elkarrizketa Antonio Pipaoni (WATS

7min
pages 100-101

Euskadin saria jaso duten negozio-ideiak

3min
page 98

Bilbok ekintzailetza sustatzen du

2min
page 99

Lana eta Sare Sozialak

12min
pages 92-97

Hizkuntzen eskakizuna, gora Cambridgeko adituek lan elkarrizketa bat ingelesez nola prestatu

3min
page 86

Etorri Kanadan ikastera eta lan egitera

5min
pages 89-91

behar den azaltzen dute

2min
page 87

UOCek 25 urte betetzen ditu

3min
pages 74-76

Titulazio Dualak eta Nazioartekotze onespena dutenak La Complutense, Espainiako unibertsitate presentzial handiena

2min
page 71

Nebrija Unibertsitatea (Madril

1min
page 73

eta hezkuntza, kultura eta kirol eskaintzarik osatuena duena

1min
page 72

Aukeratu zure etorkizuna, eman izena UNED Iruñean

2min
page 70

Berritua Nafarroako LHko eskaintza

3min
pages 48-49

NUP: Zure etorkizunak hemen du hasiera

2min
page 66

Deustuko Unibertsitatea egunez egun berritzen ari da, gizartea eraldatzen laguntzen jarraitzeko

2min
page 62

Euskal Herriko Unibertsitatearen ikasketak, gero eta zabalago

3min
page 58

Bultzada digitalizazioari unibertsitateetan

2min
page 61

LHko Ate Irekiak, aurrez aurre eta birtualki, EGIBIDEren bost campusetan

1min
pages 37-41

Calasanz, Erasmus + C.E.S.A.R. proiektuan, ekonomia zirkularreko hezkuntza sustatzeko

2min
page 36

Gizonezko gehiago emakumezko baino Euskadiko LHn

2min
page 35

Enplegagarritasun ona LHn, pandemia izan arren

3min
page 33

Nola aukeratu zer ikasi

1min
pages 18-19

Lanbide Heziketako Espezializazio Ikastaroak hasten dira

2min
page 34

I. STEAM Euskadi Sariak heziketa zientifiko-teknologikoko jardunbiderik onenei

2min
page 22

Alastria, BlockChain ezartzera laguntzen

4min
pages 14-15

Hobeto ikasteko aholkuak

4min
pages 20-21

Lanbide Heziketa, eskari handiagoa lan ziurtatuarekin Euskal Lanbide Heziketako hiru proiektu, nazioarteko aitortzarekin

6min
pages 28-31

euren bikaintasunagatik

1min
page 32

BlockChain Lab 4.0, negozio lankidetzako ildo berriak

1min
page 5

BlockChaineko komertzialak behar dira

2min
page 11

Ekintzailetza-Eraldaketa Digitala Binomioa

2min
page 7

Trazabilitatea txertaketan dagoeneko posible da, gure “Trackline” softwareari esker

1min
page 4

Eraldatze digitala: lan-eskaintza berriak hemen daude

2min
page 6

“Never Normal” ekonomia burutzeko formula

3min
pages 12-13

BlockChain-en potentziala

5min
pages 8-9

Dropshipping, moda berria

3min
page 10
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.