Hezkuntza eta Lan Gidaliburua - DIGITAL GENERATION 2021

Page 71

HezkuntzaGidalibura2021

Unibertsitatea Unibertsitateko Titulazio Dualak

Titulazio Dualak eta Nazioartekotze onespena dutenak Euskadin unibertsitateko 41 titulaziok dute aitorpen duala; 380 ikasle ari dira haietan ikasten Joan den otsailaren 26an, Donostian, Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratzek, Unibasq — Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren zuzendari Iñaki Herasek, eta Unibertsitate eta Ikerketako sailburuorde Adolfo Moraisek gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateetan nazioartekotze-aitorpena edo prestakuntza dualaren aitorpena duten Unibertsitateko Gradu eta Masterren eskaintza aurkeztu zuten. Bi aitorpen horiek (aitorpen Duala eta Nazioartekotze-aitorpena) Unibasq Agentziak emandako aipamenak edo zigiluak dira, agentzia honi baitagokio Euskal Unibertsitate Sistemaren kalitatea ebaluatzea, akreditatzea eta ziurtatzea. Aitorpen horiek unibertsitatetitulazio oso bati edo titulazio bateko ibilbide jakin bati eman dakizkieke. Prestakuntza duala aitortuta duten titulazioak Unibertsitate-titulu dualtzat jotzen da bere prestakuntza praktikoaren gutxieneko bat kanpoko enpresa edo entitate batekin lankidetzan garatzen duena. Ikasleek prestakuntza bai gelan bai erakundearen edo enpresaren egoitzan jasotzen dute. 2020-2021 ikasturte honetan, Euskal Unibertsitate Sistema osatzen duten hiru unibertsitateek guztira 41 unibertsitate-titulazio dual ikasteko aukera ematen dute: 27 unibertsitate-gradu eta 14 unibertsitate-master. Ikasketa-modalitate horretan guztira 1.380 unibertsitateplaza daude, horietako 1.012 Ingeniaritza eta Arkitekturako jakintza arloan, eta 368 Gizarte eta Lege Zientzien arloan.

Gainera, 16 titulaziok Nazioartekotze onespena lortzen dute: euren prestakuntzak duen nazioarteko orientazioa aitortzen da Euskal Autonomia Erkidegoan Unibertsitate-titulu ofizial dualak aitortzea eta ezartzea (bai unibertsitate-graduak, bai masterrak) 2022rako Unibertsitatea+Enpresa Euskal Estrategiaren helburu nagusietako bat izan zen —Hezkuntza Sailak 2017an sustatu zuena—. Aurkeztutako kopuruek nabarmen gainditzen dute Estrategia horrek 2022rako ezarritako helburua —aitorpen duala zuten 25 titulaziotan kokatzen zen helburua—. 20182019 ikasturterako jada unibertsitate-titulazio dualen kopurua 22ra heltzen zen euskal

unibertsitateetan (15 gradu eta 7 master), 370 ikasle ingururekin. Hiru urte eskasetan, beraz, ia bikoiztu egin da titulazio dualen eskaintza, eta modalitate honetan ikasten duten ikasleen kopurua hirukoiztu egin da. Unibasq-en Aholku Batzordeak prestaturiko ebaluazio-protokoloak definitzen ditu Gradu edo Master tituluak (edo ibilbideak) aitortza duala izan dezan bete beharreko baldintzak. Horien artean daude: z Prestakuntza praktikoan gutxieneko kreditu kopurua, kanpoko enpresa edo entitatearekin elkarlanean: Graduetan kredituen %25-50; Masterretan kredituen %40. z Lankidetza horrek gradu edo master amaierako lana ere bere baitan hartu behar du. z Bitariko batzorde akademikoaren bidez jarraipena egin beharra, tituluaren helburu eta konpetentziekiko koherentzia bermatzeko. z Enpresaren konpromisoa, ikasleen formazioa finantzatzeko konpromisoa –haiei ordainketak eginez-, bai enpresan tutoreentzako formazioa bermatzeko konpromisoa ere. Nazioartekotzearen aitorpena duten 16 titulazio Aldi berean, euskal unibertsitateen titulazio ofizialei nazioartekotzearen aitorpena ematen ere hasi da Unibasq. Aipamen horrek unibertsitate-titulu batek duen nazioar-

teko orientazioari balioa ematen dio eta nabarmentzen du. Horretarako, honako hauek bezalako gaiak hartzen dira kontuan: z Atzerriko unibertsitateekin elkarlana: curriculumaren antolamenduak, irakaskuntza-koordinazioak eta ebaluazioak aukera eman behar dute titulazioak artikulatzeko atzerriko unibertsitateekin lankidetzan. z Irakasleek eta ikertzaileek hizkuntzetan goimaila egiaztatzea, nazioartekotzea errazteko moduko hizkuntzetan irakasteko. z Mugikortasun-programak, hirugarren hizkuntzetako eskaintza eta nazioartekotzeestrategia izatea. z Titulazioko ikasleen mugikortasuna, bai atzerrira irtendako ikasleena bai nazioartetik hartutakoena. z Nazioarteko orientazioa lagunduko duen atzerriko hizkuntzetan eskainitako kreditu-ehunekoa. Nazioartekotzearekin lotuta Unibasq-ek egindako azken ebaluazioan 16 unibertsitate-titulaziok lortu dute aitorpen hori: 10 unibertsitate-graduk eta 6 masterrek. Hezkuntza Saila jada lanean ari da Unibertsitatea + Enpresa Estrategia berria prestatzen. Estrategia horrek, aipatutako aitortza dualetan sakontzeaz gain, unibertsitate-titulazioen nazioartekotze-ikuspegian edo Unibertsitatea-Lanbide Heziketa erlazioan ere sakonduko du, beste hainbat elementuren artean.

71


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook

Articles inside

Europako Ikasle Txartela

2min
page 118

Nafarroa Eurodesk-en

2min
page 119

2021-2027 Europako Elkartasun Gorputza martxan

7min
pages 115-117

Laguntza ekonomikoa Erasmus+-entzat

5min
pages 113-114

Lan egin Europako Parlamentuan

6min
pages 110-112

Elkarrizketa David Casanova, Manuel Herrero eta Smith Donkorri (Erasmus Play

14min
pages 102-107

Elkarrizketa Antonio Pipaoni (WATS

7min
pages 100-101

Euskadin saria jaso duten negozio-ideiak

3min
page 98

Bilbok ekintzailetza sustatzen du

2min
page 99

Lana eta Sare Sozialak

12min
pages 92-97

Hizkuntzen eskakizuna, gora Cambridgeko adituek lan elkarrizketa bat ingelesez nola prestatu

3min
page 86

Etorri Kanadan ikastera eta lan egitera

5min
pages 89-91

behar den azaltzen dute

2min
page 87

UOCek 25 urte betetzen ditu

3min
pages 74-76

Titulazio Dualak eta Nazioartekotze onespena dutenak La Complutense, Espainiako unibertsitate presentzial handiena

2min
page 71

Nebrija Unibertsitatea (Madril

1min
page 73

eta hezkuntza, kultura eta kirol eskaintzarik osatuena duena

1min
page 72

Aukeratu zure etorkizuna, eman izena UNED Iruñean

2min
page 70

Berritua Nafarroako LHko eskaintza

3min
pages 48-49

NUP: Zure etorkizunak hemen du hasiera

2min
page 66

Deustuko Unibertsitatea egunez egun berritzen ari da, gizartea eraldatzen laguntzen jarraitzeko

2min
page 62

Euskal Herriko Unibertsitatearen ikasketak, gero eta zabalago

3min
page 58

Bultzada digitalizazioari unibertsitateetan

2min
page 61

LHko Ate Irekiak, aurrez aurre eta birtualki, EGIBIDEren bost campusetan

1min
pages 37-41

Calasanz, Erasmus + C.E.S.A.R. proiektuan, ekonomia zirkularreko hezkuntza sustatzeko

2min
page 36

Gizonezko gehiago emakumezko baino Euskadiko LHn

2min
page 35

Enplegagarritasun ona LHn, pandemia izan arren

3min
page 33

Nola aukeratu zer ikasi

1min
pages 18-19

Lanbide Heziketako Espezializazio Ikastaroak hasten dira

2min
page 34

I. STEAM Euskadi Sariak heziketa zientifiko-teknologikoko jardunbiderik onenei

2min
page 22

Alastria, BlockChain ezartzera laguntzen

4min
pages 14-15

Hobeto ikasteko aholkuak

4min
pages 20-21

Lanbide Heziketa, eskari handiagoa lan ziurtatuarekin Euskal Lanbide Heziketako hiru proiektu, nazioarteko aitortzarekin

6min
pages 28-31

euren bikaintasunagatik

1min
page 32

BlockChain Lab 4.0, negozio lankidetzako ildo berriak

1min
page 5

BlockChaineko komertzialak behar dira

2min
page 11

Ekintzailetza-Eraldaketa Digitala Binomioa

2min
page 7

Trazabilitatea txertaketan dagoeneko posible da, gure “Trackline” softwareari esker

1min
page 4

Eraldatze digitala: lan-eskaintza berriak hemen daude

2min
page 6

“Never Normal” ekonomia burutzeko formula

3min
pages 12-13

BlockChain-en potentziala

5min
pages 8-9

Dropshipping, moda berria

3min
page 10
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.