HONDAKINAK: BI EREDUREN ARTEKO TALKA | Birziklategia (2013.03.04)

Page 1

Gezurra dirudien arren egungo egoera ekonomiko-politikoan eztabaida eta oihartzun mediatiko handienetakoa duen gaia dugu hondakinen bilketa eta tratamenduarena. Artikulu honetan, Sortzen atalera bidalitako lehena izanik, ez dut egungo krisi gorrian eztabaidagai nagusia zergatik den gai hau (eta ez beste batzuk) hausnartuko. Egokiagoa iruditzen zait ia egunero gure egunkariak betetzen dituen gai honek sortu duen eztabaida hobeto ulertzeko lehen argibideak ematea, era eskematiko eta ulerterrazean, gaiaz ezertxo ere ez dakienak hemendik aurrera albisteak uler ditzan.

Hondakinen bilketa eta tratamenduaren alorrean bidegurutze batetara iritsi gara mundu mailan. Etengabeko hazkunde ekonomikoa produktuen kontsumo arduragabean oinarrituta dago, eta produktu hauek sortzeak natur baliabideak etengabe xahutzen dituen bezalaxe berauen erabilpenak hondakin saldoa sortzen du. Ordea, natur baliabideak ez dira mugagabeak, finituak baizik. Eta sortutako hondakin kantitateak inoiz baino altuagoak dira, arazo handiak emanez. Nola ez, Europako legediak ere bidegurutze hori islatzen duten zuzentarauak onartzen ari dira eta euskaldunok ere, oraingoz behintzat, marko horren eragina jasaten dugu. Azken hamarkadetan hondakinak gestionatzeko nahiko modu arduragabe eta sinplea eduki dugu euskaldunok: edukiontzietan bildu eta gure mendietan eraikitako zabortegietara bota ditugu, inongo tratamendurik jaso gabe. Urrutira joan gabe, gaur egun horixe egiten da Zumaiko edukiontzi berdeetan jasotzen diren zabor poltsekin: Zarautzen dagoen Urtetako zabortegian pilatu. Tratatu gabe zaborra zabortegietara botatzeak ordea, arazo asko sortzen ditu. Alde batetik zabor poltsa horietan nahastuta dauden hainbat frakziok (batez ere organikoak) usteltze prozesuan hasten dira aireztapen falta dela eta. Honela, metanoa (gas lehergarria) isurtzen dute airera, eta likido lixibiatuak lur azpira, inguruko akuiferoak kutsatuz. Bestalde, zabortegietan zabor nahasia pilatzeak hasiera eta bukaera bat du: zabortegiak betetzen direnean akabo. Eta horixe bera da gaur egun Gipuzkoan hondakinen gaia bidegurutzean zergatik dagoen ulertzeko gako nagusienetakoa: Gipuzkoako zabortegiak gainezka daude, ia denak jada itxi egin dira eta itxi ez direnak 2016rako itxita egon


behar dute Europako Legediaren arabera. Erraz ikus daiteke bidegurutze horrek aldaketak eskatzen dituela hondakinen tratamenduan. Zabortegien eredua bukatzeak beste eredu bat hastea esan nahi du, eta bi dira Euskal Herrian aukeratu diren ereduak. Bi eredu hauek elkarrekin talkan daude eta horregatik horrenbesteko zalaparta hondakinen gaiarekin. Era oso grafikoan ulertzeko, Bizkaian bertako Aldundiak eredu bat jarri du martxan eta Gipuzkoan eredu berdina martxan jartzea adostu zuten PNV, PSOE eta PPk ezker abertzalea ilegala zenean eta Batzar Nagusietatik kanpo utzi zutenean. Iazko maiatzean ordea, Gipuzkoako Foru Aldundian gobernu aldaketa ematean gobernu berriak Bizkaiko ereduaren alde egin beharrean beste bat martxan jartzea erabaki zuen. Beraz bi eredu daude aurrez-aurre, Bizkaikoa (PNV, PSOE eta PPk Gipuzkoarako ere nahi dutena) eta Gipuzkoakoa.

Artikulua ulergaitz eta astuna egin ez dadin eskematikoki azalduko ditut bi eredu hauen arteko ezberdintasunak:

BIZKAIKO EREDUA

GIPUZKOAKO EREDUA

Helburu duen birziklatze tasa

%40

%60 2016rako eta %75 2020rako

Plantak

Lurralde osorako zentralizatuta

Eskualde bakoitzak bereak

Inherteen zabortegiak

Bai

Bai

Bilketa motak

Bereiztea aukerakoa (4 edo 5 edukiontziduna) herriaren arabera

Bereiztea derrigorrezkoa (atez ate) edo aukerazkoa (5. edukiontzia) herriaren arabera

Erraustutako kopurua

Nahasita botatako zaborraren %80

Bat ere ez

BIZKAIKO EREDUAN: %35 a gaika bildu

Birziklatze plantetara

Birziklatu

%7,1 Birziklatu %65 a nahasita bildu

TMB1 plantara

%84 Erraustu2

%8,5 Inerteen zabortegietara

1 2

TMB: Tratamendu Mekaniko Biologikoa (ikus bibliografia behean) Erraustuko diren tonetatik hondakin organikoak (%52) Zabalgarbin erraustukod ira lehortu ondoren, eta hondakin ez-organikoak (%48) porlan fabriketan.


GIPUZKOAKO EREDUAN: Bi kasu daude, Atez atekoa jarriko duten herriak eta 5. edukiontzia txip bidez (edo antzeko sistemen bidez) jarriko duten herriak. Nolanahi ere bi kasuetan organikoa bereizita biltzen da.

Atez atekoa jarriko duten herriak: %80 gaika bildu

Birziklatze plantetara

Birziklatu

%10 berreskuratu %20 errefusa

TMB plantara

Bestea Inerteen zabortegietara

5 . edukiontzia txiparekin edo antzeko sistemak izango dituzten herriak: %35-40a gaika bildu

Birziklatze plantetara

Birziklatu

%10 berreskuratu %60-65a nahasita bildu

TMB

Bestea inerteen zabortegietara

Eskema hauetatik zerbait ulertzen bada da organikoa bereizita biltzeak duen garrantzia bi ereduen artean hautatzerako orduan. Izan ere gogoan hartu Bizkaian erraustuko dutenaren erdia baino gehiago (%52) frakzio organikoa dela, konpostagarria, beraz (hortik atera ondorioak organikoa birziklatzearen alde eta errausketaren alde egotea ea posible den). Gipuzkoako eredua bideragarri egin ahal izateko bilketa sistemak izugarrizko garrantzia dauka. Izan ere ez da berdina Gipuzkoarron gehiengoaren hondakinak %80ko kopuruetan sailkatuta biltzea edo %35a soilik sailkatuta biltzea. Gero honek eragin zuzena izango du tratamenduan, eta hor sortzen da konpostatzearen eta errausketaren arteko talka. Horregatik lotu da hondakinen eztabaida gogaikarri hau bilketa sistemarekin (atez ate vs 5. edukiontzia), bilketa sistema bakoitzak atzetik bi eredutako bat baitarama.

BIBLIOGRAFIA INTERESGARRIA: | Bizkaiko eredua Berrian: bit.ly/XEYuTx | Gipuzkoako eredua (Aldundiaren plan eraberritua): bit.ly/LwxN8Q | Zer da Tratamendu Mekaniko Biologikoa?: bit.ly/ZjbnBF


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.