Ts (irakurketa)

Page 1

Zumaiako Ernairen irakurketa TS Fundiciones enpresako gatazkaren harira:

Larunbat honetan, beste behin ere TS fundizioko langileek beste manifestaldi bat egin dute azken hilabete eta asteetan jasaten ari diren gatazkaren aurka, eta bertan izan ginen Zumaiako hainbat gazte ere. Komunikabideek kontrakoa adierazten badute ere, guk argi dugu gatazka hau neoliberalismo basatiaren ondorio dela. Enpresaburuen diru nahia eta langileen lan-beharraren betiko tentsioari gaur egungo testuinguru ekonomikoaren aitzakia gehitu, eta enpresaburu eta akzionistak TSko langileria eta hauen familiak miseriara kondenatzen ari dira.

Horregatik, Zumaiako Ernaik TS fundizioko langile eta familiei elkartasun eta babes osoa adierazi nahi die, egoera larria izan arren eta sistemaren baliabideak beraien aurka egon arren, Zumaiako gazteriaren zati bat eurekin dagoela adieraziz, beraien borroka justua eta duina dela agerira ateraz, eta borroka honekin bateratuz.

Honako gatazka ez da kasu isolatu bat. Sistema kapitalista patriarkarraren aurpegirik gordinena erakusten duen egoera da honakoa. Prekarietatera kondenatu nahi gaituzte, merkatuaren interesak gu guztion eskubideen gainetik kokatuz. Baina guk argi dugu: langileriaren eta herritarron aktibazioaren bidez, posible da bestelako herri bat eraikitzea. Herri aske eta burujabea. Posible da, eta lortuko dugu.

Zumaian, 2013ko abenduaren 1ean


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.