Ez dago giza naturaren definizio bakar eta sinple bat. Filosofiaren historian nahastuz joan diren ideia askok gure nolakotasunaren ideia bat sortzen lagundu digute. Hala ere, ez dago nortzuk garen galdera baina garrantzitsurik- zein uste dut naizen, edo zein uste duzun zaren, agian-. Bi auzi daude beti paraleloki erlazionaturik: giza kondizioa eta indibiduoaren natura. Gizakiak aingeruak baina apur bat gutxiago garela uste badut, eta beste bizitza bat dudala heriotzaren ostean, nirekiko dudan ideia Homo Sapiens espeziea, historia ebolutiboan ezaugarri batzuk dituen beste animali espezie bat dela onartzen duenarekiko desberdina izango da. Gizakia helbururik gabeko gene talde bat bezala eta jainko maitale baten kreazio bezala ikustearen talka, filosofoen betiereko eztabaidaren egungo bertsioa da. Gizakion arrazoia, noizbehinka, denbora eta espazioaren mugen gainetik altxatzeko gai dela esan genezake. Filosofo batzuk bertan ikusi dute jainkotiarra denaren ukitua.Garai gertuagotan, zalantzan jarri da arrazoiaren gaitasuna gure etorkizuna (banakoari dagozkion ekintzak) kontrolatzerako orduan, eta benetan inkontzienteak diren ekintzen, bai sozial eta psikologikoen, indarren menpe gaudela esan izan da. Egun batetik bestera, banakoa libre eta autonomo izatetik txotxongilo sinple bat izatera pasa dela dirudi, gehienetan, entzun ezin den musika batekin dantza egiten duen animalia. Naizena izatea eragiten duen “ni�a, ingurutik pixkanaka jasotzen dituen erasoak uxatuko balute bezala. Betiereko etorkizuna duen arima bat naizenaren ideia zaharraren aurrean, non nire arrazoiak zati batean gauzen benetako izatea ulertu dezaken, azken mendean, gutxi gora behera, beste ideia bat garatu da, ni neu ere ez naizela guztiz kontziente nire naturaz. “Ni� nire geneen produktua naiz, nire gizartearena, nire lehen esperientziena edo horiek guztien konbinazio batena. Edozein kasutan, badirudi ez dudala niregan eragina duten faktore hauetatik kanpo doan existentzia bat izan, ni konfiguratu nautena, niri forma eman didatena. Giza arrazoia ez da dirudiena, eta lortu nahi zuen egi hori ere agian ilusio hutsa zen. Hori da gutxienez Nietzsche bezalako pentsalariak atera duten ondorioa (bakoitzak nahi duena sinets dezala).