HONDAKINEN INGURUKO AKORDIO BERRIAREN BALORAZIOA | Birziklategia - 2013.05.16

Page 1

Guztiz ezinezkoa bazirudian arren, badirudi Zumaian hondakinen bilketaren kontuaren inguruko akordioa dagoela. Akordio hau, EAJ, Atez atekoaren aurkako plataforma, PSOE, Zumaiako Natur Taldea, Zumaiako Zero Zabor, Aralar, Eusko Alkartasuna eta Ezker Abertzaleak izenpetu dute. Akordioa irakurtzeko, hemen daukazue atxikita: Gaurko sarreraren asmoa, era eskematiko eta ulerterrazean akordioaren inguruko irakurketa azkarra egitea litzateke. Ea ba: Akordioak orokorrean baditu hainbat puntu oso onak direnak birziklatzearen alde eta errausketaren aurka gaudenontzat. Izan ere:

•

Joko politikoak alde batera utzi eta helburua emaitzetan jartzen du, %80ko emaitza argi azalduz helburu gisa. Fokua helmugan jarrita, bidea adosteko zimenduak ere ezartzen ditu.

•

Honela argi uzten du helburua ez dela sistema bat, helburua %80ko emaitzak direla eta sistemak azter daitezkeela emaitza hauek emateko moduko bermeak badituzte. Berme hauek bete litezke adostutako sisteman, pertsonalizatua eta kontrolatua baita. Beraz ez birziklatzeak aukera izateari uzten dio.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
HONDAKINEN INGURUKO AKORDIO BERRIAREN BALORAZIOA | Birziklategia - 2013.05.16 by Galerna Sarean - Issuu