Ez naiz honelako gauzen inguruan hitz egin edo idaztearen zalea, eta ziur aski ez dut gaiak merezi duen idazkera poetikoa. Baina ondoren idatziko dudanak zerbait badu, hori sentimendua da, barruak eskatu baitit gaurkoan Sortzen atalera idazteko. Izan ere, medioetako antzerki ofizialean gure herriak aspaldidanik bizi duen gatazka amaitu dela dirudien honetan, urteak aurrera joan ahala barruko sentimenduak ere hozten ari zaizkigula iruditu zait. Aspaldidanik da berezia niretzat Irailaren 27a, eta beharbada nire sentimendu eta ideologia politikoak markatu dituzten milaka bizipenen artean pisu handienetakoa izan duena da egun honek gogoratzen duena: milaka euskal herritarrek erakutsi duten konpromiso eta maitasuna. Nolabait esateko, zeren alde borrokatzen zuten ongi ulertzen hasi aurretik hasi nintzen zerbaiten alde borrokatzen bizitza ere uzten zutenak miresten. Ezinezkoa da bizitza eman duten eta ematen ari diren euskal militante guztiak zerrendatzea, eta are zailagoa da euren atzean dagoen historia pertsonala jakitea. Adibideak ugari dira, eta zoritxarrez ez gara oso urrun joan behar sufrimendua bizi izan duten militanteak aurkitzeko. Dena dela, idatzi honetan nire bizitzan pisu handia izan duen gertaera konkretu bat hartuko dut hari mutur gisa konpromisoaren matazara heltzeko. 2001.ean gaude, eta Anartz eta Olaia gazte-gaztetatik euren herriak bizi duen borrokan engaiamendua erakutsi dute. Ikastetxetik hasi eta norbere auzoraino, badakite zer den lana egin eta trukea kolpeak jasotzea. Baina kolpeen aurrean altxatu eta aurrera jarraitzea erabakia dute jada aspalditik. Ez dira lehenak, hori ere badakite, aspaldi hasi zen konpromiso kate baten kate-begi berria dira. Eta harro daude. Anartzek 22 urte ditu, Olaiak 21. Euren militantzia zikloak eta euren erabaki pertsonalak ETA erakunde armatuan