KAPITALISMOAREN BESO ARMATUA | KP Ivanov · 2013-04-01

Page 1

Azken aldian Ipar Koreak, berriz ere, gori-gorian jarri ditu kanpo politikaren inguruan ibiltzen diren eztabaidak. Alde eta kontrako argudioak lekuko, garrantzizkoa iruditzen zait eztabaida hauetan presio nagusia egiten duen (EE.BB.) gobernuaren gaur arteko estrategiaren analisia. Gaur egungo gizarte eta nazio arteko botere erlazioak aztertuz gero, beste garai batzuekiko aldaketa garrantzitsuak ikus ditzakegu. Lehen mundu gerra Serbiar abertzaleen ondorioz hasi zenean Europako estatuen artean elkarrekiko nagusitasuna ez zen nabaria, hau da, nahiz eta potentzia batzuk nagusitu (Alemania, Frantzia, Erresuma Batua‌ ), ez zegoen gaur egungo potentzia bakar baten nagusitasun osoa. Izan ere, gerra hotzak utzitako ondorio larrietako bat Estatu Batuen botere naturala da. Alain Badiouk dioen bezala, hiru ezaugarri nagusi aurkitzen ditugu bilakaera honetan. Lehenik eta behin, bere luzarorako okupazio jarrai desberdinak, nagusitasun militar baten errepresentazio direnak (lasterketa espazialetik hasi eta orain arteko edozein gerra lekuko), Estatu Batuen gerrarako aurrekontua, beste potentzia “handiâ€? guztiena batuta baino handiagoa da. Dirudienez, EE.BB. ko gobernu guztiek, nagusitasun kualitatibo baten alde lan egiten dute, bakoitzak jasotako herentziari jarraituz, inork inoiz Estatu Batuei oposizio egiteko gaitasuna izan ez dezan. Honen ondorio larrienetariko bat militarren autonomian dago, Estatu Batuen eta gainontzeko potentzien arteko desberdintasunak baimentzen duena. Bigarren ezaugarri beldurgarri bat, Estatu Batuek mundua interesen ikuspuntu partikular batetik ikusten dutela da. EE.BB. entzat munduak ez du existentzia objektiborik, baizik eta bere interesen eszenatoki besterik ez da, hau da, egoeren analisi konkretu bat berarekiko dituen mehatxu edo baliabide desberdinak aztertuz eta Estatu


Batuekiko erosotasuna aurkitze aldera, aspaldidanik “American way of life” edo “American dream” deitu izan dena. Beste hitz batzuekin esanda, estatu batuarrentzat EE.BB. ak dira munduaren azken helburu. Azkenik, ezin utzi EE.BB. en “esku hartze natura” aztertu gabe. Ezin dugu inperialismo klasiko bezala ulertu, izan ere, inperio jokabide klasikoak esku hartzearen ondoren bere barne hartzen ditu okupatutako lekuak, administrazio arazoak konpontzen ditu, jokamolde desberdinak aztertzen ditu, hirigunearekin lotura bat sortzen du… Estatu Batuen inperialismoan, aldiz, okupazioari desordena batek jarraitzen dio (adibide moduan Palestina, Afganistan, Irak… ) beti ere, bonbardaketa eta inbasioaren arrazoiak bermatuak badaude. Estatu Batuak inperio gabeko potentzia inperialista da. Ez du lurralde nagusitasun bat behar, ezta gerra lerro bat ere, “demokrazia” ren erosotasuna bermatzeko behar dituen interesen arabera mugitzen da eta horretarako berdin dio munduko armada handiena desertuan jartzea (Iraken bezala), edo ezer egin ez eta jendea masan hiltzen ustea (Afrikan HIESarekin bezala). XIX. mendeko teoria inperialistak banaketa teoriak ziren beti, muga desberdinak ezartzeko sortuak. Estatu Batuen kanpo politikarako estrategian ez dago mugarik. Chomskyk zuzen definitu zuen Nixon-en laguntzaileen politikari “zoroen politika” deitzean, izan ere, mundu guztiari edozein gauzetarako gai direnaren sinesmena ezarri nahi diote, batez ere, arrazional eta aurreikusgarri ez den zerbait bada. Bere herrialdean hain eraginkor izan den beldurraren politika mundu guztira zabaltzen du gobernu estatu batuarrak.


Kanpo politika zoro honen erakusgai dugu Irakeko okupazioa. Bertan Estatu Batuetako gobernuarentzat nazio, estatu, zein herririk ez dagoela erakusten digu, eta okupatutako “lurralde� hauetan zilegi dela (beraientzat) dena suntsitzea Estatu Batuen erosotasunaren ideia bertan arriskuan jartzen bada. Gizaki garen heinean, gure bizitza medioek baldintzatzen dute, hau da, informazioaren garaian bizi gara, baina ez dago gure esku munduaren beste aldean zer gertatzen den jakitea eta informazio hori saltzen digutenen interesen araberakoa da lortutako jakintza. Baina gauzak argi izan behar ditugu. Terrorismoaren aurkako gerraren axioma hau da: Baliogarriagoa da anarkia odoltsu eta garesti bat, leku estrategikoan egonda, kontrolatuta ez dagoen (edo egon ezin denaren arriskua duen) estatu bat baino.

Inportatutako “demokrazia� militarra ez da existitzen eta ez da existituko inoiz. Estatu Batuarrak hortaz ohartzen ez diren bitartean, interesen gerra hauetan egindako sarraskiak besterik ez ditugu entzungo, medioetan sistema kapitalista besarkatu nahi ez duten estatuak terrorista eta basati bezala erakusten zaizkigun bitartean.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.