1 minute read

l Igartzako multzoa

Next Article
l Denborapasak

l Denborapasak

Igartzako multzoa

Beasaingo Igartza Monumentu Multzoa OndareKulturalKalifikatuadago.Zutikdirauen Euskal Herriko monumentu multzorik garrantzitsuenetakoa da. Jauregia da nabarmentzekoa, egurrezko arkitekturaren adibide ikusgarria baita.

Advertisement

Igartza XII. mendekoa da, jauregiaren lekuan defentsarako dorretxe bat zegoenean, garai hartako familiarteko guden erakusgarri. Igartzako Jaunak XVI. mendean eraiki zuen jauregia eta beharrezko zerbitzuak jarri zituen inguruan: irina egiteko errota eta errotariaren etxea, burdinola, errementariaren etxea (gaur egun botata dago), antzinako bideko benta (Dolarea), ermita eta zubia.

EuskalHerrikotradizioaetakulturaindustriala ondo baino hobeto islatzen dira Igartzako Monumentu Multzoan. Izan ere, gaur egunean, antzinako eraikinak erabilera berrizbetedira,kultura,turismoetahezkuntzako erabilerak. Bertako azpiegiturak herritarren eskura daude eta kultur eskaintza zabala izaten da urte osoan zehar. •• Helbidea. Igartza auzoa (Beasain). •• Monumentu multzoa. Jauregia, errota, burdinola, ermita, dolarea (jatetxea-hotela) eta zubia. ••Ordutegia.Asteazkenetikigandera(11:0014:00eta16:00-19:00).Bisitagidatuak(11:3013:00 eta 16:30-18:00). •• Jarduerak. www.igartza.eus. •• E-posta. igartza@beasain.eus. •• Telefonoak. 943 08 77 98 . •• Saresozialak. @Igartza (Fb), @IgartzaBeasain (Tw) eta @Igartza _ beasain (Ig).

Bisita gidatuak

Igartza Monumentu Multzoan, kultur ondare ezberdinak aurkitzen direnez, horien historia eta balioak gizarteratzeko bisita gidatuak eskaintzen dituzte urte osoan zehar. Erdi Arotik hasi eta gaur egun arte, gizartearen arlo ezberdinek (lanbideak, ohiturak, botere-harremanak,...)Igartzanizandituztenbilakaera historikoak ezagutu daitezke.

This article is from: