Iruñeko eguna. Prentsa oharra / Nota de prensa

Page 1

(más abajo en castellano)

Kaixo, Gora Iruñea! Plataformak datorren azaroaren 29an Iruñeko Eguna ospatzeko deialdia egiten dio Iruindar orori. Aurtengo Iruñeko eguna aldaketaren lehen Iruñeko eguna dela esan dezakegu. Behingoan udalarekin elkar ulertu eta elkar lan egiteko aukera izan baitugu. Iruindarrek bere hirian duten protagonismoa berreskuratzeko lanean ari da Gora Iruñea!. Hortaz kalean dauden beharrak inor baino hobeto identifikatzeko gai da. Aurten behar horiek asetzeko baliabideak jarri ditu udalak, benetan pozgarria aldaketa. Kalejira eta azpiegitura batzuk kontratatu ditu udalak esate baterako. Baina horretaz aparte herria eta instituzioaren arteko elkarlana goraipatu nahi du Gora Iruñea!k. Egitarauari dagokionez egun oparoa antolatu du plataformak, goizean hamarretakoa izanen dugu San Frantsizko plazan Triki Trauki fanfarreak girotua. Hurbiltzen den orori ogi apur goxoak banatuko zaizkio. Bertatik kalejira ezberdinak abiatuko dira: Iruña Taldea, Oberena, Ortzadar eta Basakaitz dantza taldeak alde batetik eta bestetik trikitilarien topaketa egonen da (aurten 50 trikitilari baino gehiagorekin). Eguerdian Gora Iruñea! Saria 2015 banatuko da. Urtero plataformak hiriko eguna aprobetxatuz, urtean zehar lanean aritu diren horiek zoriontzea ere izaten du helburu. Aurten saria Iruñean Kantuzi ematea erabaki du. Izan ere aurten kantuzale hauek 10 urte bete dituzte eta 10 urte hauetan egindako lana goraipatu nahi du Gora Iruñea!k. Sari banaketa Udal plazan egingo da 13:30ean. Saria eman eta gero larrain dantza herrikoia dantzatuko dugu eta horretarako Zarrabete gaiteroak izanen ditugu gurekin. Segituan bazkari herrikoia burutuko dugu Labrit frontoian. Aurten haragijaleentzako eta barazkijaleentzako menu ezberdinak eskainiko ditugu. 17:30ean Trikiteens taldearekin dantzaldia eginen dugu Labriten bertan eta ondoren Ze Esatek! Taldearen kontzertua izanen dugu, bere diska berria aurkeztuko dute Nafarroan. Arratsaldean ere Iruindarrok Elektrotxaranga egonen da Alde Zaharreko kaleak girotzen. Bukatzeko baserritarrez jantzita kalera ateratzeko deia luzatzen du Gora Iruñea! plataformak. Besterik gabe, gozatu aldaketaren Iruñeko egunaz!

----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.