2015eko SanFerminetan ere Jai Gunea izanen dugu Urteetako lanaren emaitza izan da SanFerminetan lortutako Jai Gunea. Auzolana eta konpromisoaren garaipena izan da. Urteetako basamortuaren ostean, Iru単ean, bestelako jai eredu bat errealitate bilakatu dugu SanFerminetan. Herritarrok kudeatutako gune bat lortu dugu, non 1000 lagunetik gora aritzen garen lanean, bolondres. Herritarron lanerako gogoa agerikoa da, herritarrok gure jaiak antolatu eta gozatzeko nahi dugu. Hori da gure helburu nagusia, SanFerminetako mahaia osatu eta herritar zein instituzioen artean Sanferminak prestatzea. Hortaz, 2015eko honetan Iru単eak La Runa parkean ezagutuko duen azken Jai Gunea izatea espero dugu. Udal berriaren osaketarekin batera, bestelako kudeaketa eredu bat izanen dugula uste dugu. SanFerminetako mahaia eratzeko ahalegin guztiak egin eta 2016ko SanFerminak guztion artean antolatzea lortuko dugunarekin ziur gaude. Beraz, 2015ean ere Jai Gunea La Runa parkean izanen da. Hilabeteak dira prestaketa lanetan hamarnaka iruindar ari garena. Egitaraua zehazten, Jai Gunea bera berdiseinatzen, kontratazioak burutzen, herritar zein eragile ezberdinekin harremanetan... Ilusioa ageriko da iruindarron artean, irribarrea ahoan, merezi ditugun San Ferminak izanen ditugu. Iruindarrok auzolanean jakin badakigu lan egiten, ezberdinen artean, hori baita aniztasunak duena, parte hartzean oinarrituta. Iruindarron konpromisoa eta lanerako gogoa goraipatu beharrean gaude, horrek honaino ekarri baikaitu. Eta horren lekuko aurtengo Sanferminetarako prestatu dugun egitaraua zein Jai Gunea dugu. Uztailaren 6tik aurrera Jai Gune berritua izanen dugu La Runan. Azpiegiturak berritu, Txiki gunea handitu, jantokia antolatu eta horren guztiaren bueltan 204 orduko egitarau oparoa. Horixe aurtengo Sanferminetarako auzolanean prestatutako Jai Gunea. Herritarron gozamenerako eta parte hartze zuzenerako Jai Gunea. Jai Gune euskalduna eta eraso sexistarik onartuko ez duena. *Oharra: honekin batera egitarau kartela jasoko duzue Iru単ean, 2015eko ekainaren 15ean. Gora Iru単ea!