Ireki mundura
ADIMEN ANITZAK ETA ADIMEN SINGULARRAK Hezkuntza altxor ezkutua eta Adimen Anitzak irakurrita eta Adimen singularrak bideoa ikusi ondoren egoki ezazu hemen zure ekarpena. Hau da, zu zeu maistra ala maisua izanik zer proposatzen duzu? Nola gauzatu lana aniztasun hau kontutan harturik?. Gaur egun gizartean adimen logiko-matematikoa eta hizkuntzazko adimena hartzen dira inteligentziatzat eta, beraz, eskola gehienbat horietan zentratzen da. Gainera, horien bidez garapena lortzen ez duten haurrak kanpo uzten dira. Horrek zuzeneko eragina du kanpo geratzen diren haur horien auto-estiman, izan ere, gizarteak, euren familiak eta baita beraiek ere euren burua tontotzat hartzen dute. Hala ere, eta adimen anitzen testua irakurri ondoren, badakigu bi adimen mota horiez gain beste batzuk ere badaudela eta, haur guztien garapena bermatzeko, guztiak bultzatu behar direla. Gardner-en ustetan, esaterako, zazpi adimen mota bereizten
dira:
adimen
musikala,
zinetiko-korporala,
logiko-matematikoa,
hizkuntzazkoa, espaziala, pertsonartekoa eta pertsona barneko adimena. Gure iritziz, kalitatezko hezkuntza edota hezkuntza eredugarria, adimen anitzak dituzten ikasleak integratuta daudena izango litzateke. Baina gure inguruko errealitatea ikusita, ez al da nahiko utopikoa? Ez al dira soilik pare bat adimen hartzen kontutan? Eta zer gertatzen da gainontzekoekin? Ikasgelan haur "desberdinak" aurkitzen dira, adimen mota desberdinak dituztenak eta hau oso aberasgarria iruditzen zaigu, aniztasuna bultzatzen baita. Modu honetan, ikasleak elkar lagun daitezke, aholkuak emanez eta elkarrekin aurrera egin dezakete. Honela, oso aproposa iruditzen zaigu talde lana sustatzea, haurrak elkarrekin lan egin dezaten ikastea eta horretarako, ikasgelan txokoak jartzea ezinbestekoa iruditzen zaigu. Honekin, gai orokorrak landu daitezke, ikasle bakoitzak bere ekarpenak eginez eta proposamenak aurkeztuz. Ikasgai bakoitza arlo ezberdinetatik landuz (txokoen bidez) adimen anitzak lantzen dira, eta era berean beste ikuspegi bat bilatzen laguntzen du. Honekin, baita ere, haurren gaitasun ezberdinak azaleratzen dira, eta norbere burua hobeto ezagutzeko aukera izan daiteke. Baliteke jakin ez arren haurrak gaitasun bat bereziki garatuta edukitzea, izan ere arlo ezberdinetan ibili beharrak gaitasun ezberdinak garatzera behartzen du, txoko bakoitzean baten bat erabili beharraz. Irakasleak tentuz ibili behar du kasu hauek aurkitzeko, izan ere, ikasle bakoitzak izango du indar gune 1
Ireki mundura bat eta gaizki moldatuko den arloren bat. Irakaslearen funtzio garrantzitsuenetako bat da hau, zer edo zer detektatzerako orduan erantzun egokia eman ahal izateko. Adibidez, bazen haur bat gauzak eraiki eta hauen mekanismoak gauzatzeko ahalmen berezia zuena. Itsasontzi bat eraikitzeko gai izan zen, inork inolako pautarik eman gabe, bere mekanismo eta guzti. Esan dezakegu haur honek adimen singularra zeukala, baina eskolak ez diola adimen horri garrantzirik ematen, nahiz eta erabat erabilgarria izan. Gaitasun ezberdinak kontuan hartuko ziren eskola batean bere ahalmenak kontutan hartuak izango ziren, eta haur honek bere gaitasunak garatzeko aukera edukiko zuen. Horregatik da hain garrantzitsua adimen hauek kontutan hartzea. Detekzio goiztiar eta erantzun egoki batekin ez ohiko talentua garatu daiteke. Gerta liteke era berean, arestian aipatutako adimenak ez dituzten haurrak ikasgelan izatea, beraz zer egin dezakegu horiekin? Gure ustetan, lehenik eta behin beharrezko da haur hauen integrazioa sustatzea gelan eta beraz, gainontzeko adimenak dituzten haurrekin batera ikasgelan egotea. Honekin batera, bere beharretara
egokitutako
ikaskuntza
sustatzea
ezinbestekoa
iruditzen
zaigu,
curriculuma egokituz. Hau dena irakaslearen zeregina da, analisi zehatz baten bidez bakoitzaren aukera eta mugak ikusi eta bere beharrak asetuko dituen plangintza bat osatzea. Izan ere, adimen anitzak dituzten haurren moduan, euren ezagutza eta beharrei ez bazaie behar bezala erantzuten, etorkizunean ondorio negatiboak izan ditzakete, hala nola, auto-estimuan, jarreran, jokaeran‌ Adimen anitz hauek ez dituztenek jakin behar dute arlo guzti hauetan mugitzen eta beren mugak aukera bihurtzen. Eskolatik eta lan aukeretatik haratago, ordea, adimen anitzak lantzeak onura handiak dakartza. Etorkizunean auto-estima eta lidergo aukerak erabat indartu ditzake gaitasunen garapenak. Norbere puntu indartsuak aurkitzea pertsonarengan ondorio erabat positiboak dakartza, eta ate asko ireki diezazkioke etorkizunean.
2