Aukera berdintasuna

Page 1

Ireki mundura

AUKERA BERDINTASUNA 1) Gure gizartean, printzipio horren aplikapenaren daitezkeen egoerak inbentariatuko ditugu.

adibide

izan

Gure iritziz benetan zaila da gizartean aukera berdintasunak dauden egoerak zerrendatzea, izan ere, ez zaigu iruditzen aukera berdintasunik dagoenik gure gizarte honetan. Hala eta guztiz ere, asko eztabaidatzen aritu garen arren (iritzi desberdinak baikenituen), aukera berdintasunera gerturatzen diren zenbait kasu edo adibide topatu ditugu:

Braile hizkuntzaren nagusitasuna. Igogailuetan (zenbakien gainean), zerbitzu publikoetan, hezkuntzan, liburuxketan…. Hizkuntza honen erabilera geroz eta nagusiagoa da gizarteko hainbat arlotan. Era berean, semaforoak, parkeak.. egokitu dituzte kalean errazago ibil daitezen.

Hezkuntza: orain dela zenbait urte emakumeek ez zuten unibertsitatera joateko aukerarik izaten eta joaten baziren, uneoro gizon baten menpe egon behar zuten. Gaur egun ordea, emakumeak gizonezkoen antzera ikasteko eskubidea dute, eta beraz, aukera berdintasuna sustatu dela iruditzen zaigu.

Manifestazioak: adierazpen askatasunaren isla dira eta genero, adin, kultura, maila ekonomiko, hizkuntza… pertsonek parte har dezakete.

Osasun publikoa/Hezkuntza publikoa/Zerbitzu publikoa: gaur egun murrizketa ugari egiten ari diren arren eta zerbitzua geroz eta desorekatuagoa den arren, bere funtsean aukera berdintasuna sustatzen duela iruditzen zaigu, mota guztietako pertsonei eskaintzen baitie zerbitzua.


Ireki mundura

•

Kultura: gor-mutuentzako filmetan azpitituluak ezartzea. Modu honetan, zinemara joateko aukera eskaintzen zaie eta urrats bat gehiago dela iruditzen zaigu gizarte inklusiboagoa lortzeko bidean.

2) Printzipio honen ondorio pedagogikoak argitzen saiatuko gara, gelan eta eskolan aplikatzerakoan izan ditzakegun gora-beherak aurreikusiz, hain zuzen ere‌ Hasteko, gure ustetan gaur egun aurreiritziz osaturiko gizartean bizi gara. Ezinezkoa da aurreiritzirik ez izatea, modu inkontzientean sortzen baititugu, baina irakasleak hauen alderdi positiboa bilatzen saiatu behar da. Honenbestez, ikasle guztiak errespetuz eta laguntasunez tratatzen ahalegindu behar du, aurreiritziak edo etiketa negatiboek ahalik eta gutxien eraginez. Bestalde, hezkuntzan ezinbestekoa da ikasle bakoitzari beharrezko denbora eskaintzea, bere beharrak asetu ahal izateko. Horretarako, irakasleak euren ikasleen beharrak eta interesak gertutik ezagutu beharko ditu. Honela, ikasle guztiak xede bera dute, alegia curriculumean ezarritako helburuak betetzea eta modu honetan, helmugara iritsiko dira. Baina guztiek ez dute bide bera jarraitzen, guztiak ez baitira berdinak. Hori dela eta, bakoitzari beharrezko aukerak eskaini behar zaizkio, aukera berdintasuna sustatuz. Hala eta guztiz ere, helmugara iritsi ahal izateko irakaslearen rola aldatzea beharrezkoa da. Orain arte informazio-iturri nagusia izan da, baina egun ikasleek milaka aukera dituzte informazioa eskuratu ahal izateko, besteak beste: Internet, liburuak, entziklopediak‌ Hori dela eta, irakasleak bitartekaria izan behar du, ikasleen laguntzailea eta bide laguna ikaskuntzaren prozesu luze honetan. Hala ere, irakaslearen laguntza izateaz gain, ikasleak ere elkar lagunduz ikasi behar dute, elkar erraz ulertzen baitira eta gainera, euren iritziak eta esperientziak partekatzeko aukera dute. Ondorioz, gehiago ikasteko aukera dute. Amaitzeko, aukera berdintasuna sustatu nahi bada, beharrezkoa da ikasleen artean diskriminaziorik ez egitea. Honenbestez, ezin da onartu desberdintasunak egitea familia bakoitzaren ekonomian oinarrituz. Hau ekiditeko, ikastetxeek euren irakaskuntzarako beharrezkoa duten materiala eurek bideratu beharko dute, hau da,


Ireki mundura

ikasleek ikasteko beharrezkoak dituzten baliabideak, besteak beste, lan koadernoak, arkatzak, borragomak‌ eurek erraztu beharko dituzte, Gainera, proiektuen bidez ikasten bada, ikasleek ez dute testulibururik beharko eta beraz, familiarentzat gastu ekonomiko handia deuseztatuko da.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.