Premiak garaiz ezagutu

Page 1

PROTOKOLOA Eskola Inklusiboa

Aizpurua Bakedana, Lide Aizpurua Villaluce, Erika Alzuguren Almorza, I単aki Arregi Artola, I単igo Artola Amonarriz, Ane IREKI MUNDURA 31.1


Lehenik eta behin, behar bestekoa da jakinaraztea, ondoren aurkezten den PROTOKOLOA ikasleek orokorrean dituzten zailtasunak oinarritzat hartuz sortua izan dela. Hori dela eta, protokoloa malgua izango da eta ikasle bakoitzaren egoerara egokitu ahal izango da, hau da, ez da protokolo zehatza edo zurruna, ikasle guztientzako baliagarria dena. Bestalde, zailtasun ahalik eta anitzenak hartzen ditu bere baitan, ahalik eta ikasle multzo zabalena kontutan hartuz baita euren adina ere. Amaitzeko, protokolo hau tutoreak jarriko du martxan baina gainontzeko irakasle espezialisten laguntza izango du, hala nola, ingeleseko irakaslearena, musikako irakaslearena, arteko irakaslearena eta soinketako irakaslearena. Honetaz gain, aholkulariaren laguntza izango du baita ikastetxearen babesa ere zuzendaria gidari delarik.

2


PROTOKOLOA 1. Urratsa: Zailtasunaren identifikazioa Ikasleak edo ikasleek duten zailtasuna edo zailtasun multzoa detektatu beharko da tutorearen ardurapean. Honenbestez, tutorea bera arduratuko da protokoloa aurrera eramateaz eta baita esku hartzeaz ere. 2. Urratsa: Informazio bilketa Behin zailtasuna identifikatuta, tutoreak informazioa bildu beharko du hainbat informazio iturrietatik, besteak beste, aurreko ikasturtetako irakasleekin mintzatuz ikaslearen jarrera nolakoa den ezagutzeko, kurtsoko irakasleengandik, zikloko edo mailako bileretan, ikasleen informeak behatuz, liburuetatik edo Interneteko hainbat txosten arakatuz etab. Irakasleekin egiten diren bileretan ikasketa burua eta zuzendaria egotea komenigarria da, hauek ere ikasleak dituen zailtasunen berri izateko eta modu honetan, komunikazio sare gardena izateko. Honela, behin irakasleekin hitz egin ondoren, tutoreak egoeraren aurre balorazioa egingo du, hau da, gainontzeko irakasleekin haurren jarrera edo jokabidea antzekoa edo oso desberdina den ondorioztatuko du, aurreko ikasturteetan ere jarrera berbera edo guztiz kontrakoa zuten jakitea‌ 3. Urratsa: Aholkulariaren laguntza Behin egoera ezaguturik, aholkulariarekin hitz egingo dugu eta egoera honen inguruan aholkua eskatuko diogu eta esku hartzearen nondik norakoaz informatuko gaitu. Honen ostean, gurasoei identifikatutako arazoaren berri emango diegu eta jakinaren gainean jarriko ditugu aholkularia ikasgelan sartuko dela egoera analizatu ahal izateko. Gainera, etxeko egoeraren inguruan galdetuko zaie haurraren jarrera, autoestimua, zailtasunak, aldaketak‌ ezagutzeko. Modu honetan ondorioztatuko dugu ea etxeko egoera bat datorren ikastetxekoarekin edota etxetik datorren arazoaren jatorria. Beraz, ezinbestekoa da gurasoen parte hartzea esku hartze egokia bermatzeko.

3


4. Urratsa: Berritzeguneak Aholkularia gelara sartzearen arrazoi nagusia tutoreari arazoa konpontzeko aholkuak ematea izango litzateke. Hala ere, ahokulariak eta baita tutoreak ere berritzegunetara joko dute aukera berriak ezagutzeko eta proposatzen dizkieten plan berriak martxan jartzeko. Amaitzeko, aholkulariak ematen dizkigun pauso edo aholkuak jarriko ditugu martxan, eta horretarako denbora epe bat zehaztuko dugu (hilabete gutxi gorabehera) esku hartzearen balorazioa egiteko (alderdi positiboak eta negatiboak analizatzeko) eta ondoren bilera bat egingo da ondorioak ateratzeko eta gainontzeko irakasleei egoeraren berri emateko.

4


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.