ANIZTASUNARI ERANTZUTEKO NEURRIEN MAILAKETA Lehen Hezkuntzan presente dagoen aniztasuna, zabalagoa eta konplexuagoa bihurtzen da Bigarren Hezkuntzan: erritmo ezberdinengatik, interes akademiko eta profesionalengatik... Hezkuntza sistemak ezberdintasunak onartu behar ditu eta haurren ezaugarrietara eta premietara egokitutako erantzunak eman behar ditu.
Aniztasunak irakasle-ekipo osoa inplikatzen du eta ikasleria osoa besarkatu Irakaskuntza-ikaskuntza jardueraren plangintza, garapena eta ebaluaketa askotarikoak izan behar dute, moldatzeko modukoa. - Honek maila ezberdinetan diharduten irakasleen elkarlana eskatzen du. - Aniztasuna tratatzeko neurriak askotarikoak: curriculumaren zehaztapen mailetatik hasita, Curriculum Egokitzapen indibidual esanguratsuetaraino.
Aniztasunaren trataera curriculum zehaztapen maila ezberdinetan - IHPa komunitateak mugatzen du - ICPan irakasle ekipoak adostutakoa jasotzen da. Hemen aniztasun egoerak kontutan hartu beharko dira. ICPa erreferentzi bezala hartuz, IUPa osatzen da. - Kontuan hartu beharrekoa da programaketa, izan ere, irakasleek taldearen ezaugarrietara egokitu behar dute ICPa. - Prozesu didaktikoaren bitartez programatutakoa martxan jartzen da eta ikasleen jarraipen indibidualizatua egiten da. Honek, irakasleen jarduera koordinatua eskatzen du.
Izaera arrunteko berariazko neurriak - Hautazkotasun horrek DBHn ikasleei ikasketen dibertsifikazioaren aukera ematen die. - Indartze neurriak eskaintzea ikaslea ein puntutan dabilen kontutan hartzea da. Ikasle bakar bat edota ikastalde osoarentzat izan daiteke 1- Klase oso bati erantzun behar die. 2- Hauen premia edozein momentutan ager daiteke. 3- Haurra programan jarraitu ahal izateko ezaguerak jasotzea da xedea.
Aniztasunari aurre egiteko aparteko neurriak 1- Zikloan edo ikasturtean urtebete gehiago egitea: Ikasturtean urtebete gehiago egin behar dela erabakitzean plan indibidualizatuak martxan jarriko dira berriro berdina ez gertatzeko. 2. Derrigorrezko eskolaketaren etapa bakoitzeko urtebeteko murrizketa: Hau gertatzeko adimen gain-dotazioa behar du izan eta ebaluaketa psikopedagogikoak aurreikusi beharko luke.
3- Curriculum Egokitzapen Indibidualizatuak: ( 2 mota) - Curriculumera sarbide diren moldaketak: eskaintzen diren baliabide eta zerbitzuetaz ikasleek balia daitezen egiten dira, laguntza teknikoak erabiliaz. - Curriculum Egokitzapen Esanguratsuak: Curriculumeko osagairen batetan moldaketa esanguratsuak egiten direnean sortzen da. 4- Curriculumaren dibertsifikazioa: Honekin Bigarren Hezkuntzako Gradua lortu dezatela nahi da, nahiz eta 16 urte baino gehiago eduki.