Zer da aniztasuna

Page 1

ANIZTASUNA HEZKUNTZAN

Aniztasuna, bere horretan, desberdintasunen multzo bezala definitzen da; haur desberdinen multzoa eskolaren kasuan. Hala ere, definizio horretatik haratago, aniztasunaren atzean ulertzeko modu bat ezkutatzen dela iruditzen zaigu. Beraz, desberdintasuna alde positibo eta inklusibo batetik begiratzea izango litzake; hau da, ematen zaion trataera baino gehiago, horren aurrean dugun jarrera izango litzatekeela uste dugu. Aniztasunak gure ikuspegia irekitzera garamatza. Gela batean gaudenean mota guztietako pertsonak aurki ditzakegu, zailtasunen bat duen haurra, etnia edo kultura desberdinetako haurrak... Gauza guzti horiek irakasleak aurrera eramaten jakin behar ditu, egunerokotasunean gertatuko zaizkion egoerak direlako.

Askotan eztabaidatzen aritu garen moduan, aniztasunak pertsona desberdinen arteko elkarketara garamatza eta hau benetan aberasgarria da. Ikasgela berean kultura, genero, adina, hizkuntza, adimen etab. desberdineko ikasleak izatea oso aberasgarria eta era berean, lagungarria da euren ikaskuntzarako nahiz garapen pertsonalerako. Modu honetan, munduko hainbat kultura ezagutzeko aukera dute, bizipenak partekatzea, ohiturak ezagutzea, hizkuntzak ikastea‌ Gainera, taldean lan egiten ikasi behar dute, talde anitzetan, pentsamendu eta iritzi desberdinak ezagutu eta errespetatzen jakiteko eta elkarlanean jarduteko. Hau guztia bideratu ahal izateko ordea, eskola inklusiboa sustatu behar da, ikasle berdinak eta desberdinak onartzen dituena. Baina zer da eskola inklusiboa?

Hasteko, inklusioa komunitatean bizitzeko modu bat da, baina eskola gizarteko eremu garrantzitsua denez, bertan ere eragina du. Honela, eskola inklusiboa bitarteko bat da, ikasle guztiak ikasgela berean batera ikastean ikasketa esperientzia egoki eta aberasgarri bat izateko, baita pertsona bezala hazteko ere. Eskola inklusiboak bere egitura pedagogikoa moldatzen du, ikasle bakoitzaren beharretara egokituz (curriculumaren egokitzapena). Horren adibide argiak ditugu eskola txikiak; bertan adin desberdinetako ikasleak elkarrekin batera hazi eta hezten dira.

Honela, euren


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Zer da aniztasuna by Heziz Hazi - Issuu