Aniztasuna ghh

Page 1

GAITASUN HANDIKO HAURRAK Orainarte, gehien bat, zailtasunak dituzten ikasleen inguruan hitz egin dugu, hau da, Hezkuntza sistemak ezarritako helburuak lortzeko laguntza beharrezkoa dutenak. Hauei laguntza eskaini behar zaiela argi dago, baina zer gertatzen da helburu horiek errazegi betetzen dituzten haurrekin? Blog honetan aipatu bezala, gure etorkizuneko ikasgelan mota guztietako ikasleak aurkituko ditugu, batzuk itsuak izango dira, beste batzuk laguntza berezia beharko dute, autistak...baina agian, seguruenik, gaitasun handiak dituzten haurrak topatuko ditugu bertan eta hauek ere ikasgelan integratuta egon behar dute eta besteek bezala behar duten hezkuntza erantzuna eman behar zaie. Ahalmen intelektual handiko haurren eskolatzea malgua izan behar du, honekin esan nahi dut irakaskuntza haien ikasketa-erritmora egokitu behar dela. Beharrekoa ikusi ezkero ikasle hauek lehenago sar daitezke hezkuntza-etapa batean edota etapa bat edo beste laburtzeko aukera izan behar dutela uste dut. Gainera, hauen onerako, beharrezkoa ikusten bada, gu Lehen Hezkuntako irakasleak izanik, hamabi urte bete baino lehenago izan behar dute aukera Derrigorrezko Bigaren Hezkuntzara sartzeko. Nire aburuz lehen aipatu ditudan aukera guzti hauek eskura izan behar dituzte gaitasun handiak dituzten haur guztiek, izan ere, bestela haur hauek ikasgelan aspertu egingo dira eta agian ikasteko interesa gal dezakete. Horretarako, ezinbestekoa da haur hauen detekzio goiztiar bat ematea. Nire ustez hau detektatzea ez da oso zaila izango, izan ere hauek oso nabarmenak izaten dira, gai baten inguruan asko dakitelako, eta azkenean horrek atentzioa deitu behar dizu.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.