Sin título 1

Page 1

GARUN PARALISIA Gaurkoan garun paralisia duen gazte bat izan dugu gure artean. Hitzaldirako denok aretoan bildu gara berak bere esperientzia kontatzen zigun bitartean. Lehenik eta behin bere buruaren aurkezpen bat egin du: Telmo Irureta izena duela, Zumaiakoa dela, bere familiako partaideak, etab. Arazoaren prozesua aurkezteko ez du umorea ahaztu eta denok momentu on bat pasatzeko aukera izan dugu. Prozesuaren amaieran, ospitalera egindako beste bisita horietako batean, enzefalitisa zuela adieraz zioten amari. Ama, normala den modura, hori zer zen galdetu zuen, eta ea larria zen. Medikuek denbora batean pasako zen zerbait izango zela adierazi zioten eta arazoaren inongo aztarnarik geratuko ez zela. Egun, medikuek esandakoaren kontra, gazte honek ezin du ia ezer bere kabuz burutu. Jateko laguntza behar du, arropa janzteko laguntza behar du, etabar luze bat. Hala ere, bere eguneroko bizitza ahalik eta hoberen eramaten saiatzen da. Irakasleen Unibertsitate Eskolan burutu zituen ikasketak, eta gaur egun Egian dagoen antzerkiko eskola batean ikasten du dramatizazioa. Argi dagoen modura, gurpildu aulki batean ibili behar du, bai etxean eta baita kalean ere, horrek dakartzan arazo guztiekin, ezin du nahi duen leku guztietara joan, tabernetan (berak esaten zuen bezala) ,batzuetan, ezin izaten zuen sartu, eskailerak edota koxkak izaten zituelako sarreran, segun eta nolakoa den lurra ezingo du hortik ibili.

Gu irakasle izango garen einean, agian, horrelako egoera bat aurkituko dugu gure ikasgelan. Inklusioaren bidean, ezin dugu onartu haur hauek besteek baino


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.