AUKERA BERDINTASUNA Gaur egungo oso zaila egiten zait aukera berdintasuna duten egoerak aurkitzea, izan ere, ez zait iruditzen aukera berdintasuna dagoenik gure gizarte honetan. Hala ere, aukera berdintasuna egon daitekeen zenbait egoera aurkitu ditut, adibidez, Braille hizkuntza aurki dezakegu leku desberdin askotan, semaforoak itsuentzako egokitzen doaz pixkanaka-pixkanaka. Bestalde, gaur egungo murrizketak direla medio, nahiz eta geroz eta desoreka handiagoak gertatzen diren osasun publikoan ezinbestekoa den berdintasuna aurkitzen dugu, guztioi eskeintzen zaio zerbitzua. Hezkuntzari dagokionez, aspektu honetan hobetzen goazela iruditzen zait, nahiz eta oraindik lan handia dagoen egiteko. Lehen gizonezkoek zuten ikasteko eskubidea bakarrik, eta orain edozeinek ikas dezake nahi izan ezkero. Nahiz eta haur guztiek izan ikasteko aukera, hauei, behin ikastetxean daudela aukera berdinak eskeini behar zaizkie, inor ez delako bestea baino hobea. Egun, aurreiritziz osatutako gizarte batean bizi gara, eta nire ustez ezinezkoa da horiek ez izatea, baina hauen alde positiboa bilatzen saiatu behar gara, horrela aurreiritziek eta etiketek haurrarengan ahalik eta eragin gutxiena izan dezaten. Bestalde, ezinbestekoa da haurraren beharrak indibidualki ezagutzea, bakoitzari dagokion denbora eskainiz, erantzun egokiena emateko. Bakoitzari dagokion denbora eskainiz, denek, Hezkuntza Sistemak, curriculumak, ezarritako helburuak lortuko dituzte. Helburu horretara iristeko, nire ustez, irakasleak bere rola aldatu beharra du. Orain arte, bera izan da informazio iturri garrantzitsuena, bakarra ez esatearren, baina orain ikasleek informazio hori leku desberdin askotatik lortu dezakete, adibidez, Internet, liburuak, entziklopediak... Horregatik, irakaslea ikasleen gida izan beharko du, prozesu guzti honetan bakoitzarentzat hobea den
aholkuak emanez. Ikasleek beraien artean laguntzen ere ikasi behar dute, horrela esperientziak, iritziak...partekatuz, batak bestearengandik ikasiko du. Azkenik esan, aukera berdintasuna lortu nahi bada, beharrezkoa dela ikasleen artean diskriminaziorik ez egitea. Horregatik ezin dira onartu ekonomiak sortzen dituen desberdintasunak, hau da, ikasle batek liburuak erosteko dirurik ez badu, ikastetxeak berak ordaindu edota eman beharko dizkio.