Hezkuntza politikak eta teknologia berrien integrazioa

Page 1

HEZKUNTZA POLITIKAK ETA TEKNOLOGIA BERRIEN INTEGRAZIOA o ESKOLA 2.0: Eskola 2.0 OLCP (One laptop per child) proiektuan oinarritzen da. Hau posible izateko, ezinbestekoa da eskolek ikasgeletan kable gabeko konexioa izatea eta arbel digitaletan eta mini portatiletan inbertitzea.

Euskal Autonomia erkidegoan, Heldutasun Maila Teknologikoaren proposamenaren ondoren, ordenagailu eramangarriak eskolan sartuko dira eskola 2.0 programaren bidez.

Eskola 2.0 4 urtez eskola guztietan ezarri den proiektua da eta proiektu honek bertako irakasleak IKTetan trebatuak izatea du helburu, guztiek IKTeekin autonomiaz jardun dezaten. Proiektu honek, badu ikasleei zuzendutako helburua ere: gazteek sortzaile eta kritiko izan behar dute, bere ingurune fisikoarekiko eta gainerakoekiko arduratsu izan behar dute eta jakiten, egiten eta izaten jakin behar dute.

80ko hamarkadan ezin izan zen horrelako proiektua aurrera eraman, eskoletan errekurtso teknologiko faltagatik. Pentsatzen zen, geroz eta errekurtso gehiago izan, bere erabilera didaktikoa handiagoa izango zela.

XX.mendean, Europarekin konparatuz atzeratuak gindoazela esan zen, eta ondorioz, eskola publikoetako ikasgelak ordenagailuz bete ziren.

Azpimarragarria da, ikastetxeek jarri duten esfortzu eta ikasteko gogoa, euren burua formatzeko teknologiaren arloan, TIC programa eratzera arte.

Krisi ekonomikoa dela eta, eskola 2.0 proiektuak gora behera asko jasan ditu eta beraz aldaketak egin dira hasierako planteamendutik: "Ume bakoitzeko, ordenagailu bat". Egun, ikasgeletan ikasle guztientzako ordenagailuak daude, baina ez dira ikaslearen jabegorako.

o WEB 2.0:


Honen ideologia: "denok gai gara eta denak eraiki eta partekatu beharko genuke ezagutza". Horretarako, 1:1 modeloak irakasleen formazioa birformulatzea eta material digitalez baliatzea eskatzen du.

Irakasleen formakuntza TPACK-en oinarritzen da eta ezagutza teknologiko, pedagogiko eta diziplinarren ulermena eta negoziazioa bultzatzea du helburu.

•

Metodologia:

Ikerketetarako kontuan hartu ziren iritziak jasotzeko, irakasleak eztabaidak egitera gonbidatzen zituzten gune birtualen bidez.

•

Ondorioak:

Azaldutako eredu hauetan, argi islatzen da hezkuntzaren errealitatea ikastetxeetan. Garrantzitsua da irakasleen arteko kolaborazioa, teknologien sarrerarekin sorturiko arazoei irtenbidea emateko elkar lagunduz, baita ikastetxeko zuzendaritzak dituen zailtasunei aurre egiteko ere. Baina guztiz aipatzeko da, irakasleriak hezkuntza politiken inguruan jasan duen desengainua. Diskurtso optimistak nagusi dira existitzen ez den eskola mota baten inguruan, baina irakasleriak sinetsi ez duena. Hala eta guztiz, hauei egotzi diete TIC-ekin izandako arazoen errua. Honek guztiak asko eragin dio irakasleriari eta bere eginbeharrari, izan ere, lan ordu gehiago sartu dituzte TIC-ak ikastetxean integratzeko eta gainera hauek jasandako sufrimendua gehitu behar zaio hezkuntza praktikek izandako porrotari dagokionean. Gainera, argi geratu da, nahiz eta administrazio publikoak eta TIC-en ezarpenaren aldeko politikak behin eta berriz ahalegindu teknologiak ikastetxeetan ezartzen, hauek ez dutela inongo botere aldakorrik hezkuntza praktiketan. Beraz, inbertsio politika argia izan da, baliabideak ikastetxeen modernizaziorako zuzendu dira. Baina hezkuntzaren profesionalek ondorioztatu dute, sistemaren aldaketa bat baino, soilik baliabide teknologikoak banatu direla, kontraesan metodologikoak ezkutatuz. Beste behin ere, politika formula tradizionalak dira indarrean, goitik behera egiten direnak, hezkuntzaren profesionalei entzun gabe.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.